Golkoko Gerra
edo
Golkoko Lehen Gerra
1990
-
91
bitartean
Irakek
, alde batetik, eta
Nazio Batuen Erakundearen
izenean
Ameriketako Estatu Batuak
buru zituen koalizioak, bestetik, burututako guda izan zen.
Golkoko Gerra
Persiar Golkoko Gerra
|
---|
Lehen Golkoko Gerraren irudiak
|
Data
| 1990
-
1991
(ofizialki
1995
arte)
|
---|
Lekua
| Arabiar Penintsularen
iparraldea
|
---|
Emaitza
|
- Irakiar soldaduen kanporaketa Kuwaitetik.
- Irak eta Kuwaiteko azpiegituren suntsiketa eta hildako kopuru handia.
- AEBen presentzia militarraren hasiera Saudi Arabian.
- Nazio Batuen zigorrak Iraki.
- Palestinarren kanporaketa Kuwaitetik.
|
---|
|
|
|
|
|
|
959.600 soldadu, 1.820 hegazkin, 3.318 tanke, 8 hegazkin-ontzi, 5 urpekontzi
|
545.000 soldadu, 649 hegazkin, 4.500 tanke
|
---|
|
|
+379 hildako, 719 zauritu
|
20.000-200.000 hildako, 75.000 zauritu, 80.000 preso
|
---|
|
Izena
Persiar golkotik
, gerra gertatu zen tokitik datorkio.
Gatazka
Irakek Kuwait inbaditzean
sortu zen,
1990eko
abuztuaren 2an
.
[1]
Saddam Hussein
Irakeko buruak erasoa agindu zuen, nonbait, Kuwaiteko
petrolio-erreserbak
eskuratzeko, Kuwaiteko zorra kitatzeko, eta eskualdean Irakeko boterea handitzeko.
Abuztuaren 3an
, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Irakek Kuwaitik erretiratzeko beharra zuela adiera zuen. Abuztuaren 6an, Irakekin sal-erosketan aritzea debekatu zuen. Iraken erantzuna
abuztuaren 8ko
Kuwaiten anexio formala izan zen.
[2]
Saudi Arabiaren
balizko inbasioaren beldurrez, AEBek eta
NATOko
herrialdeek tropak bidali zituzten Arabiara.
Egiptok
eta beste arabiar nazio batzuek bat egin zuten
Basamortuko Ezkutuko
izeneko operazio horrekin. Bitartean, Irakek Kuwaiten zeukan armada 300.000 soldadurengana iritsi zen.
Azaroaren 29an
, NBEko Segurtasun Kontseiluak Iraken kontra indarraren erabilpena baimentzen zuen baldin eta
1991ko
urtarrilaren 15erako
Kuwaitik alde egiten ez bazuen. Saddam Husseinek atzera egiteari uko egin zion, eta aliatuek 1991ko
urtarrilaren 16
-
17an
eraso egin zioten. Aliatuen armada, ordurako, 700.000 soldadukoa zen, tartean 540.000 amerikar zeuden, baita britaniarrak, frantziarra, egiptoarrak, saudiak, siriarrak eta beste nazio batzuetako taldeak ere.
Basamortuko Ekaitza
izeneko operazioaren lehenengo erasoaldia airezko bonbardaketa izan zen, Irakeko aire-defentsa sistema suntsitzeko. Geroago, komunikazio sareari, gobernuko eraikinei, arma-lantegiei,
petrolio findegiei
, bideei zein zubiei eraso egin zieten.
Otsailaren 24an
, lur erasoari ekin zioten Saudi Arabiatik Kuwaitera eta hegoaldeko Irakera.
Otsailaren 27rako
, Irakeko Errepublikako Guardiako unitate hoberenak suntsituta zeuden.
George H. W. Bushek
otsailaren 28an
agindu zuen su-etena.
Bake hitzarmenean, besteak beste, Irakek Kuwaiteko burujabetasuna aitortzeaz gain,
suntsipen handiko armak
(hau da, nuklearrak, biologikoak eta kimikoak) zein 150?km baino irismen luzeagoko misilak deuseztatu behar izan zituen. Bete arte, zigor ekonomikoak jarraitzekoak ziren.
Gerrako azken txanpan, iparraldeko
kurduak
nahiz hegoaldeko
xiiak
matxinatu ziren. Saddamek bortizki amatatu zituen altxamendu horiek. Hori dela eta, aliatuek iparraldean eta hegoaldean hegal egitea debekatu zioten Irakeko hegazkineriari. AEBek eta
Erresuma Batuak
Irakeko zeruko eremu horiek kontrolpean eduki zituzten.
NBEko ikuskatzaileek aipatutako armen deuseztapena ziurtatu behar izan zuten.
1998an
, halere, borrokak berriro hasi ziren, eta Irakek ikuskatzaileak arbuiatu zituen.
2002an
, AEBek NBEko ebazpen berri bat bultzatu zuten ikuskatzaileen itzulera eskatzeko. Urte bereko azaroan bueltatu ziren. Ikuskatzaile horien lana
Bigarren Golkoko Gerra
justifikatzeko zio nagusietakoa izan zen.