Wikipedia, Entziklopedia askea
1980ko hamarkada
k
1980etik
1989
. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
- 1982an
"
Internet
Protocol Suite" (TCP/IP) delakoa estandarizatu eta mundu mailako sarearen kontzeptua zabaldu zuten.
- 1988an
Stephen Hawking
zientzialari britainiarrak
"A Brief History of Time"
liburu ezaguna argitaratu zuen, "Big Bangetik zulo beltzetara".
- Bostongo
Whitehead Institutuko zientzialariek, gizakiaren sexua erabakitzen duen genea (TDF) bakartzea lortu zuten,
Y kromosoman
dagoena eta gizonezkoetan bakarrik dagoena.
- Japonian
munduko urpeko tunelik luzeena ireki zuten,
Hondoko
eta
Hokkaidoko
uharteen artekoa.
- Kablezko transmisio-sistemarik modernoena inauguratu zen,
zuntz optikozkoa
, alegia.
- 1983ko
abuztuaren 25ean
Bilbo
eta
Nerbioi ibarra
(Bizkaia eta Araba) erasan zituzten uholdeek guztira 39 hildako eta 8 desagertu utzi zituzten, bai eta 200.000 milioi pezetako kalte ekonomikoak ere.
- Maiatzaren 11an
"Confederacion de Trabajadores del Cobre"
sindikatuak antolatu zuen
Txilen
nazio mailako lehenengo protesta
Pinocheten
erregimenaren aurka. Aurreko urtetik herrialdeak pairatzen zuen krisialdi ekonomiko latza, diktaduraren errepresio politikoa eta indarkeriaz gain
- Urriaren 16an
Lasa eta Zabalaren hilketa
eragin zuen
GALek
, talde horren lehenengo ekintza izan zena. 1987 arte 27 pertsona hil eta 26 zauritu egin zituzten.
- Abenduaren 10ean
Raul Alfonsin
Argentinako presidente izendatu zuten, herrialdean demokrazia berreskuratuz diktaduraren garaiaren ostean.
- 1987ko
ekainaren 19an
ETAk
egin zuen populazio zibilaren aurkako bere historia osoko atentaturik odoltsuenetakoa
Bartzelonan
, Hipercor supermerkatuan 21 pertsona erailez eta beste 45 zaurituz.
- 1980etik
hasita eta 4 urteetan zehar
Donostiako Zinemaldiak
krisialdi larria jasan zuen. Hala ere, honen arduradun
Diego Galan
bihurtzean aurreko goreneko mailarako bideari berrekin zitzaion, eta Donostia Saria ezarri zen.
- 1985eko
uztailaren 6an
Lluis Llachek
jendetza erakarri zuen
Camp Noun
eskainitako kontzertura, 100.000 pertsona baino gehiago bilduz.
"Camp del Barca, 6 de juliol de 1985"
diskoa grabatu zuen bertan zuzenean.
- Uztailaren 13an
Bob Geldofek
abiatutako ekimenaren ondorioz "
Live Aid
" izeneko kontzertu gogoangarriak egin zituzten batera Wembley estadioan
Londonen
(72.000 perstona) eta John F. Kennedy estadioan
Philadelphian
(100.000 pertsona). Miloika pertsonak ikusi eta entzun ahal izan zituzten telebista eta irratiaren bidez munduan zehar. Artisten artean Status Quo, Queen, U2, David Bowie, Paul McCartney, Madonna eta Tina Turner egon ziren.
Etiopiak
jasandako gosetearen ondorioen aurka egin zuten ekimena.
- Urte hartan bertan
Kortatu
talde gipuzkoarrak,
Euskal Rock Radikalaren
ikur nagusietakoa,
taldearen izen bereko albuma
argitaratu zuen.
- 1986an
Milladoiro
talde galiziarrak Goya Saria eskuratu zuen
"La mitad del cielo"
pelikularen soinu bandarengatik.
- 1981ean
Bernard Hinaultek
Frantziako Tourra
irabazi ziuen hirugarren aldiz.
1982an
eta
1985ean
irabazi zituen laugarrena eta bosgarrena, bere azkenak. Hamarkada eta lasterketa honetan garaipen gehien lortutakoa izan zen.
- Apirilaren 26an
Real Sociedad
Donostiako futbol taldeak bere historian lehenengo aldiz Espainiako Liga txapelketa irabaztea lortu zuen, Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi bezalako jokalariek talde mitikoa osatzen zutela eta Alberto Ormaetxea entrenatzailea zelarik.
1982an
arrakasta bera errepikatuko zuten.
- 1983
eta
1984an
Bilboko Athletic Klubak
Espainiako Futbol Liga irabazi zuen, historiako bere zazpigarrena eta zortzigarrena, Argote, Zubizarreta, Dani eta Goikoetxea jokalariekin, besteak beste, eta Javier Clemente entrenatzailearekin.
- 1985ean
Saski Baskonia
taldeak, "Caja de Alava" izenarekin, historiako bere lehenengo titulua irabazi zuen, Asoziazio Kopa hain zuzen ere CAI Zaragozaren aurka.
- Mikhail Gorbatxov
SESBeko
presidente komunista izan zen
1985
eta 1991 artean.
Glasnost
eta
Perestroika
prozesuei esker erregimen zaharra bertan behera utzi eta Gerra Hotza amaitzen laguntzeagatik Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen 1990ean.
- Ronald Reagan
AEBetako
presidente errepublikarra izan zen
1981
eta
1989
artean. Gerra Hotzaren garaian nabarmendu zen komunismoaren aurkako politikagatik, baita Iran, Nikaragua, Libia eta Grenadan egindako interbentzio militarrengatik.