Frantziako Alderdi Sozialista
(
frantsesez
Parti Socialiste
edo
PS
soilik)
Frantziako
alderdi politikoa da,
1971n
sortua.
SFIO
(
Section Francaise de l´International Ouvriere
) alderdi
sozialistaren
eta beste zenbait talderen bat-egitetik;
sozialdemokraziaren
printzipio nagusietan oinarritu zen.
Alderdian joera desberdinak izan diren arren,
Francois Mitterrandek
,
1981tik
1995ra
bitartean Frantziako presidente izandakoak, izandako eraginak batasunari eutsi dio luzaroan.
Ipar Euskal Herriko
Alderdi Sozialistaren burua
Frantxoa Maitia
da.
Parisko biltzarrean (1905), Alderdi Sozialista Frantsesak (Jaures) eta Frantziako Alderdi Sozialistak (Guesde eta Vaillant) bat egin zuten. 1920ean alderdia banatu egin zen, alderdikide gehienek
Internazional Komunistaren
alde egin baitzuten; hala sortu zen
Frantziako Alderdi Komunista
(SFIC). Blumek hartu zuen sozialisten gidaritza; alderdiak hauteskundeetan parte hartu zuen, Herri Fronteko kide izan zen (1936-38) eta
Bigarren Mundu Gerran
erresistentzian borrokatu zen, baina ez zuen onartu komunistek egindako batasun-proposamena (1945).
Guy Mollet
zela idazkari orokorra, alderdiak
IV. Errepublikako
gobernu gehienetan parte hartu zuen. Gerra hotzaren garaian,
NATOren
alde egin zuen; izen ona galdu zuen, hein batean, politika
kolonialistaren
aldeko azaldu zelako (
Suez
,
Aljeria
).
De Gaulleren
alde egin zuen, lehendakaritzara irits zedin 1958an, baina hurrengo urtean oposiziora aldatu zen, eta komunistengana hurbildu.
1968ko maiatzeko gertakarien ondoren, eta lehendakaritzako hauteskundeetan boto asko galduta, beste talde batzuekin elkartu zen, Alderdi Sozialista berri bat antolatzeko asmoz, Issy-les-Moulineaux herriko biltzarrean (1969); han,
Alain Savaryk
Molleten lekua hartu zuen. Sozialista guztien bateratze-biltzarra Epinay-sur-Seine herrian egin zen (1971), eta
Francois Mitterrand
hautatu zuten idazkari orokor modura. Orduan hartu zuen alderdiak izen berria,
Parti Socialiste (PS)
, eta moldatu zen ezkerraren estrategia bateratua, helburu nagusia ezkerrezko alderdien batasuna zuena. Mitterrandek, gobernu-egitarau komun baten inguruan, adostasuna lortu zuen komunistekin, eta era horretan boto asko irabazi zituen koalizioak hauteskundeetan, bai 1973koetan, bai hurrengo urtekoetan. Alderdiaren barnean joera desberdinak bazeuden ere, eta komunistekin lotura hautsi zen arren, PSk batasuna gorde zuen Mitterranden gidaritzapean, errepublikaren lehendakaritzarako hautagai zela
Mitterrand lehendakari aukeratu izana 1981ean garrantzi handikoa izan zen alderdiarentzat, gehiengo absolutua lortu baitzuen urte bereko legebiltzarreko hauteskundeetan. Gehiengo hori 1986an galdu zuen, eta sozialistak gobernukide izan ziren de Gaulleren jarraitzaileekin eta errepublikarrekin, Mitterrandek jarraitzen zuela lehendakari. 1988ko hauteskundeetan Mitterrandi eman zioten berriz garaipena, Rocard zela lehen ministro. 1991n Mitterranden lankide
Edith Cressonek
hartu zuen Rocarden lekua. 1993an legebiltzarreko hauteskundeetan sozialistek emaitza txarrak izan zituzten eta eskuinaren esku geratu zen Frantziako gobernua.
1997an, alderdiko idazkari nagusi
Lionel Jospinek
lehen ministro kargua hartu zuen ezkerreko gobernuan, baina 2002an, hauteskundeak galduta, PS alderdia oposiziora pasatu zen.
|
---|
Muturreko ezkerra
| |
---|
Ezkerra
| |
---|
Zentro
| |
---|
Eskuina
| |
---|
Muturreko eskuina
| |
---|