- Lasa eta Zabala
izenburuak artikulu honetara dakar;
Pablo Malok
zuzenduriko izen horretako filmari buruzkoa hau da:
Lasa eta Zabala (filma)
Lasa eta Zabalaren hilketa
Euskal Herrian
1983
urtean
ETAren
aurka izandako
gerra zikineko
hilketa izan zen: Espainiako Gobernuko kargu politiko eta
Guardia Zibileko
agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako
etakide
gazteak bahitu, Guardia Zibilaren
Donostiako La Cumbre jauregiko
instalazioetan bortizki torturatu eta, azkenik,
Alacantera
eraman eta bertako landan
hil
zituzten. Bahiketa eta ondorengo hilketa estatuko aparatuek antolatutako
GAL
erakundearen lehen ekintza izan ziren.
Hil ondoren, haien gorpuak lurperatu zituzten. 1984 urtearen hasieran, ezezagun batek hilketa
GALen
izenean erreibindikatu eta gorpuak Busot herrian lurperaturik zeudela adierazi zuen; baina Lasak eta Zabalak desagerturik segitu zuten, harik eta 1985 urtean Busot herrian halabeharrez aurkitutako gorpuzkiak 1995 urtean aztertu eta Lasa eta Zabalarenak zirela frogatu zen. Lekuko baten testigantzak 1983 urtean Donostian ziharduten
Enrique Rodriguez Galindo
Guardia Zibilaren
komandantea eta beste zenbait guardia zibil hilketan inplikatu zituen. Ondorengo epaiketak Galindo ?ordurako Guardia Zibileko jenerala?,
Angel Vaquero
teniente koronela,
Julen Elgorriaga
Gipuzkoako
gobernadore zibil
ohia eta Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibil ohiak erruduntzat jo eta kartzela zigorra jarri zien 2000 urtean. Espetxe zigorrak 70 urtetik gorakoak izan ziren arren, erantzule guztiak
2004
an aske ziren.
[1]
Jose Antonio Lasa Arostegi
,
Joxean
(
Tolosa
,
1963ko
martxoaren 21a
-
Busot
,
Alacant
,
1983
) eta
Jose Ignazio Zabala Artano
,
Joxi
(
Tolosa
,
1962ko
urtarrilaren 6a
-
Busot
,
Alacant
,
1983
)
ETAko
Gorki
komandoa osatu zuten 1981 urtean, Inigo Alonso Uranga eta beste kide batekin aurrera. 1981eko azaroaren 6an, komandoaren lehen ekintzan, Tolosako San Frantzisko kaleko
Lankide Aurrezki Kutxako
bulego batean atrako-saialdia egin zuten, baina poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren, Inigo Alonso etakidea atxilotu eta komandoko beste kideek ihes egin zuten. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrira ihes egin eta euskal errefuxiatuen kolektiboan integratu ziren.
[2]
1983ko
urriaren 16ko
00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar
guardia zibilek
Joxean Lasa
eta
Joxi Zabala
Tolosako
ETAko
kideak bahitu zituzten
Baionako
Tonneliers karrikan
, haien lagun batek
Arrangoitzeko
jaietara joateko utzi zien autora sartzean. Bezperan, senide eta lagun batzuekin poteoan ari zirelarik, nabarmena izan zen ezezagun batzuek egiten zieten jarraipena.
[3]
Isilpean, bahitutako gazteak
Donostiara
eraman eta Guardia Zibilak
Aiete
auzoan duen
La Cumbre
jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.
Gau horretan bertan,
Onatin
Guardia Zibilaren
konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen.
PSOE
alderdiko
Julen Elgorriaga
Gipuzkoako gobernadore zibila eta
Enrique Rodriguez Galindo
Guardia Zibileko komandantea atentatu lekura joan ziren.
Arrasateko
ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte", Lasa eta Zabala bahiturik zeuden lekura erreferentzia eginez.
Urriaren 17
an, astelehenean,
Mariano Martinez Colomo
bi tolosarren iheskidea goizean goiz lanera abiatu zen. Bi egun lehenago utzi zien autoa atea zabalik zuela aurkitu zuen. Susmo txarra hartu zuen, geroztik ez baitzituen ikusi. Autoko giltzak itzultzera ere ez ziren gerturatu, eta Joxiren jaka gorria atzeko eserlekuan utzita zegoen, han borroka izan zelako arrastoekin batera. Desagerpenaren berria hedabideetara zabaldu zen berehala.
Bitartean, eta zehaztu ezin izan denboraz, bi gazte tolosarrak
La Cumbre jauregian
krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hil zitzaten agindu zuten. Horretarako,
Alacantera
eraman zituzten. Bertan, bieie beren hilobiak eginarazi zizkieten, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.
1984ko
urtarrilaren 20an
, arratsaldeko 16:15etan, Espainiako
SER
irrati katearen Alacanteko egoitzan dei bat jaso zuten. Nieves Martinez kazetariak hartu zuen telefonoa. Gizonezko ahots batek
GALen
izenean ari zela jakinarazi zuen:
≪
|
Entzun arretaz esango dudana, ez dut berriro esango. Lasa eta Zabala ETAko kideak hil ditugu. Hil aurretik, abade bat eskatu dute, baina ez diegu eman, ez baitzuten merezi.
|
≫
|
Ahots anonimoak Alacanteko
Busot
herrian kokatu zuen gertakaria, eta ondoren deia eten zen. Hasieran garrantzirik eman ez zitzaionez, inoiz ezingo da jakin Lasa eta Zabala benetan 1984ko urtarrilaren 20an hil zituzten edo ez.
Gertaera haren ostean, Tolosan Guardia Zibilak
Josu Mujika
atxilotu zuen, eta galdeketan hauxe esan zioten: "Lasa eta Zabalarengatik harrapatu zaitugu. Eta badakizu non dauden? Hilda daude, ondo lurperatuta eta urruti."
1985eko
urtarrilaren 25ean
, ehiztari batek giza gorputzen arrastoak ziruditenak aurkitu zituen Foya de Coves izeneko Busoteko inguru menditsu batean. Hobi batean pertsona baten gorpuzkinak aurkitu zituen eta Busoteko Guardia Zibilaren egoitzara deitu zuen. Lurraren eta karearen azpian bi gorpu aurkitu zituzten. Ahoan trapuak zeramatzaten eta begien parean zintzak zituzten, baita bendak ere. Hobitik 3 metrora
Geco
motako bala bat atzeman zuten, eta hobian bertan
Parabellum
erako 9 mm-ko kalibreko beste bat. Garezur batean tiro batek eragindako zuloa atzeman zuten, eta bestean, bi. Gorpuak ez zituzten identifikatu, eta Alacanteko udal hilerriko deposituan gorde zituzten.
1995eko
udaberrian, Alacanteko Polizia Judizialeko goi karguak, GAL erakundeari egozten zitzaizkion pertsonen desagerpenen kasuei erreparatuta eta kareaz egiten zuten erabilera antzekoaz konturatuta, Busot herrian atzemandako gorpuak Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen. Gorpuzkinei autopsia eta ADN probak egin ostean, hipotesia baieztatu egin zen. Hamahiru urteren ostean, Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituzten.
1995eko
ekainaren 21ean
, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina
Hondarribiko aireportuan
lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Espainiar poliziaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren.
[4]
Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara. Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek hildako bi gazteei.
Ertzaintzak
gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu. Lasa eta Zabalaren familiek
[5]
polizia autonomikoaren jarrera irmoki salatu zuten. Hurrengo egunean, Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.
[6]
2000ko
maiatzean,
Espainiako Auzitegi Nazionalak
sententzia atera zuen:
Enrique Rodriguez Galindo
,
Julen Elgorriaga
,
Angel Vaquero
,
Felipe Bayo Leal
eta
Enrique Dorado
Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazteagatik, guztira 365 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. Galindo eta Elgorriagari 75 urteko zigorra, Vaquerori 73 urteko zigorra eta Bayo Lear eta Doradori 71 urteko zigorra. Haietako bakar batek ere ez du hamar urte eman kartzelan. Galindok 5 urte eta 5 hilabete egin zituen preso, osasun arazoengatik libre utzi baitzuten. Elgorriagak 21 hilabete egin zituen preso eta bera ere osasun arazoengatik aske utzi zuten. Lekukoek azaldu dutenez, kartzelan egon ziren bitartean, tratu preferentziala jaso zuten.
[7]
Lasa eta Zabalaren hilketa espainiar epaitegietara iritsi den
GAL
kasuarekin loturiko sei kasuetako bat izan zen, guztira GALek 27 pertsona hil zituen arren.
[1]
1998an
,
Oroit eta Sala
taldeak
Baiona Ttipiko
Patxa plazan
Lasa eta Zabalaren zein
Iparretarrak
erakundeko
Jean Louis Larre "Popo"ren
oroimenezko margoketa egin zuen
[8]
. Margolan hori oraino ikusten ahal da.
2008ko
urriaren 18an, berriz ere istilu larriak izan ziren Tolosa herrian, Madrilgo Audientzia Nazionaleko
Baltasar Garzon
epailearen aginduz
Ertzaintzak
Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galarazi baitzuen.
[9]
Gertakarietan, zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu zituzten.
[10]
Gerla zikinaren bi biktimen senideek eta herritarrek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztu izana, "Joxi eta Joxeanen hiletako irudiak errepikatu" zirela adierazita. Aldarrikatu zutenez, "armen, atxiloketen eta jazarpenaren bidez ez dute lortuko herri honen historia isiltzerik, ez dute Joxi eta Joxeanen oroimena ezabatzerik lortuko".
Jokin Bildarratz
Tolosako alkateak (
EAJ
), aldiz, "Madrildik inposatu zaigun beste erabaki baten ondorioa izan da hori" adierazi zuen.
Tolosako
Bentaundi
auzoko plaza batean haiei eskainitako
monolitoa
dago eta bertan omentzeko ekitaldiak egin izan zaizkie.
- Galtzaundi 289 (2008-11-07)