Wikipedia, Entziklopedia askea
1990eko hamarkada
k
1990etik
1999
. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
- 1998an
lehenengo aldiz
ama zelulak
haztea lortu zuten, etorkizuneko tratamenduak iradokituz.
- 1992ko
urriaren 6an
R.E.M.
musika taldeak
"Automatic for the People"
albuma kaleratu zuen, aurreko urtean ateratako
"Out of Time"
-k lortutako arrakastaren ildo beretik.
- Urte hartatik bertatik hurrengo urtea arte
"Zoo TV Tour"
bira ikusgarria burutu zuten
U2
musikari irlandarrek, mota horretako euren lehenengoa.
- "
The Silence of the Lambs
"
filmak eskuratu zituen 5 Oscar Sari, tartean pelikula onenarena.
- Pablo Picassok
egindako
"Gernika"
margolana Reina Sofia Museora (
Madril
) eraman zuten.
- 1993ko
hasieran
Pixies
talde bostondarra banandu egin zen, hamarkada honetan "Bossanova" eta "Trompe le Monde" oihartzun handiko diskoak argitaratu ostean.
- 1995ean
Bilboko Kafe Antzokia
zabaldu zuten, hiriko eta Euskal Herri osoko euskalgintza eta kulturaren erreferentziazko topalekua, antzeko beste ekimenen pizgarria beste leku batzuetan.
- 1996an
Spice Girls
pop taldeak "Spice" diskoa kaleratu zuen, eta hurrengo urtean "Spiceworld" deiturikoa. Arrakasta itzela lortu zuten mundu osoan zehar lan hauei eta zuzeneko emanaldiei esker.
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoak
antolatu zituzten
Bartzelonan
(
Katalunia
). Sobietar ohiak ("Talde batua") garaileak izan ziren dominei dagokienez. Bigarrenak, gertutik,
AEBak
izan ziren, eta hirugarrenak
Alemania
. Atleta nabarmenen artean Evelyn Ashford, Jennifer Capriati, Michael Jordan, Magic Johnson, Larry Bird, Krisztina Egerszegi eta Vitaly Scherbo izan ziren.
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoak
antolatu zituzten
Atlantan
(
AEB
). Herrialde antolatzailea garailea izan zen dominei dagokienez. Bigarrena
Errusiaak
eta hirugarrena
Alemania
izan ziren. Atleta nabarmenen artean Amy Van Dyken, Andre Agassi, Lilia Podkopayeva, Marie-Jose Perec, Michael Johnson eta Michelle Smith izan ziren.