Wikipedia, Entziklopedia askea
R.E.M.
AEBetako
Georgian 1980ko hamarkadaren hasieran sortutako
rock
taldea da.
Lehen urteetan zehar jo eta ke egin zuten lan,
1982tik
1988
arte urtero disko bana plazaratuz. Birak ere etengabe egiten zituzten, edozein tokitan jotzeko prest. Horren bitartean, talde andanaren gaineko eragina izan zuten, bai 1980etako
jangle pop
taldeengan baita 1990etako
alternative rock
taldeengan. REMen izar bihurtu arteko lan saiatu eta arduratsua miresten zuten, batez ere supitukiko arrakasta eta porrotaren industria batean.
Euren 1970eko hamarkadako
punk rockean
oinarritutako etika langileak, nahiz euren estetikak eta ideia politikoek 1980etako alternative rockaren eszenatokiaren erdira eraman zuten. Hamarkadaren bukaerako lortutako arrakasta komertziala zela eta, auzi politikoak nahiz ingurenekoak lehen planora ekarri ahal zituzten.
- Murmur
- 1983ko apirilaren 12
- Reckoning
- 1984ko apirilaren 17
- Fables of the Reconstruction
- 1985eko ekainaren 11
- Lifes Rich Pageant
- 1986ko uztailaren 19
- Document
- 1987ko irailaren 1
- Green
- 1988ko azaroaren 8
- Out of Time
- 1991ko martxoaren 12
- Automatic for the People
- 1992ko urriaren 6
- Monster
- 1994ko irailaren 27
- New Adventures in Hi-Fi
- 1996ko irailaren 10
- Up
- 1998ko urriaren 27
- Reveal
- 2001eko maiatzaren 15
- Around the Sun
- 2004ko urriaren 5