Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxean Sagastizabal Errazu
(
Eibar
,
Gipuzkoa
,
1956ko
irailaren 5a
)
euskal idazlea
da.
Ekonomia
eta maisu ikasketak egin zituen.
1983an
Cafe Iruna saria irabazi zuen
Jolasean
izenburuko nobela laburrarekin.
Bereak dira, halaber,
Zerura igotzeko
(1986, ipuin-bilduma),
Paixibo
(1987, eleberria),
Inguratuta gatxeuden
(1989, ipuin-bilduma) eta
Kutsidazu bidea, Ixabel
(1994, eleberria).
Baserri
batera euskara hobetzera doan euskaldun berri baten gorabeherak kontatzen dira azken liburu horretan. Liburua, umorez gainezka, euskal literaturako libururik arrakastatsuena bihurtu da, eta zinemara zein antzerkira eraman da.
2006an
liburuaren bigarren partea argitaratu zen:
Kutsidazu berriz, Ixabel
. Hurrengo urtean, lehen liburuaren gaztelaniazko bertsioa argitaratu zen,
Jorge Gimenez Bechek
itzulia,
Monte arriba, ¡los vascos!
izenburuarekin.
Sagastizabalen
beste lan batzuk:
Zorotariko euskal hiztegia
(1996, hitz-jokoen gaineko hiztegi modukoa),
Gerturik daukagu odola
(2004, eleberria),
Nomadak kantari doaz
(2006, eleberria).
- Paixibo
(1987, Elkar)
- Kutsidazu bidea, Ixabel
(1994, Alberdania)
- Kutsidazu berriz,Ixabel
(2006,Alberdania)
- Nomadak kantari doaz
(2005, Alberdania)
- Kutsidazu berriz, Ixabel: ad maiorem vasconae gloriam
(2006, Alberdania)
- Monte arriba, ¡los vascos!
(2008, Alberdania)
- ↑
Zurriola Antzerki Eskola. (2016).
Kutsidazu Isabel 2016.
Zurriola ikastola
(Noiz kontsultatua: 2022-01-22)
.