Wikipedia, Entziklopedia askea
Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia
?laburturik,
Buruz Burukoa
?, gaur egun
EPELen buruz buruko txapelketa
izenaz ere ezaguna,
esku huskako pilota
profesionalean jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da,
1940an
sortua. Hasieran, bi urtetik behin jokatzen zuten; eta,
1950tik
aurrera, urtero egiten da.
2003
. urteaz geroztik
EPELek
antolatzen du. Gaur egun, esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da,
binakakoarekin
eta
lau eta erdikoarekin
batera. Hiru lehiaketa horietatik ere, gainera, buruz burukoa da garrantzitsuena, buruz buruko txapeldunak partida guztiak gorriz jokatzen baititu, ohoretzat (gainerakoan, partidako bi aurrelarietatik zaharrena janzten da gorriz, eta haren atzelaria ere bai).
Lehen txapelketaren irabazlea
Atano III.a
izan zen. Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria, berriz,
Retegi II.a
da, hamaika txapel baititu.
1995
arte, aurreko urteko txapelketaren irabazlea finalerako sailkatzen zen zuzenean, eta zain egoten zen kanporaketen bidez bere aurkaria erabakitzen zen arte.
1957
. urtetik, buruz buruko txapelketa nagusiarekin batera,
bigarren mailakoa
ere jokatzen da, pilotari berrien edo maila baxuagokoen txapelketa. Tradizioz, bigarren mailako txapelketaren irabazleak, hurrengo urtean, lehen mailako buruz buruko txapelketan parte hartzen du.
Herrialdea
|
Txapelak
|
Pilotari bakoitzak irabazitako txapelak
|
Nafarroa Garaia
|
46
|
Retegi II.ak
11,
Retegi I.ak
6,
Martinez de Irujok
5,
Belokik
4,
Olaizola II.ak
4,
Eugik
3,
Lajosek
2,
Bengoetxea III.ak
2,
Galartza III.ak
2,
Arretxek
2,
Bengoetxea VI.ak
2,
Barriolak
1,
Patxi Ruizek
1 eta
Lasok
1.
|
Gipuzkoa
|
18
|
Atano III.ak
4,
Gallastegik
3,
Arriaran II.ak
2,
Atano X.ak
2,
Irribarriak
2,
Altuna III.ak
2,
Soroa II.ak
1,
Tolosa I.ak
1 eta
Jakak
1.
|
Bizkaia
|
11
|
Azkaratek
6,
Garcia Arino I.ak
2,
Gorostizak
1,
Urrutikoetxeak
1 eta
Elordik
1.
|
Araba
|
2
|
Ogetak
2
|
Lapurdi
|
1
|
Xalak
1
|
Errioxa
|
1
|
Barberito I.ak
1
|