한국   대만   중국   일본 
1980ko hamarkada - Wikipedia, entziklopedia askea.

1980ko hamarkada

hamarkada

1980ko hamarkada k 1980etik 1989 . urtera bitarteko iraupena du, biak barne.

Hamarkadak : 1970koa - 1980koa - 1990koa
Urteak : 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989


Gertaerak aldatu

Zientzia eta teknologia aldatu

  • 1982an " Internet Protocol Suite" (TCP/IP) delakoa estandarizatu eta mundu mailako sarearen kontzeptua zabaldu zuten.
  • 1988an Stephen Hawking zientzialari britainiarrak "A Brief History of Time" liburu ezaguna argitaratu zuen, "Big Bangetik zulo beltzetara".
    • Bostongo Whitehead Institutuko zientzialariek, gizakiaren sexua erabakitzen duen genea (TDF) bakartzea lortu zuten, Y kromosoman dagoena eta gizonezkoetan bakarrik dagoena.
    • Japonian munduko urpeko tunelik luzeena ireki zuten, Hondoko eta Hokkaidoko uharteen artekoa.
    • Kablezko transmisio-sistemarik modernoena inauguratu zen, zuntz optikozkoa , alegia.

Gertaerak aldatu

Kultura aldatu

  • 1986an Milladoiro talde galiziarrak Goya Saria eskuratu zuen "La mitad del cielo" pelikularen soinu bandarengatik.

Kirolak aldatu

  • 1981ean Bernard Hinaultek Frantziako Tourra irabazi ziuen hirugarren aldiz. 1982an eta 1985ean irabazi zituen laugarrena eta bosgarrena, bere azkenak. Hamarkada eta lasterketa honetan garaipen gehien lortutakoa izan zen.
    • Apirilaren 26an Real Sociedad Donostiako futbol taldeak bere historian lehenengo aldiz Espainiako Liga txapelketa irabaztea lortu zuen, Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi bezalako jokalariek talde mitikoa osatzen zutela eta Alberto Ormaetxea entrenatzailea zelarik. 1982an arrakasta bera errepikatuko zuten.
  • 1983 eta 1984an Bilboko Athletic Klubak Espainiako Futbol Liga irabazi zuen, historiako bere zazpigarrena eta zortzigarrena, Argote, Zubizarreta, Dani eta Goikoetxea jokalariekin, besteak beste, eta Javier Clemente entrenatzailearekin.
  • 1985ean Saski Baskonia taldeak, "Caja de Alava" izenarekin, historiako bere lehenengo titulua irabazi zuen, Asoziazio Kopa hain zuzen ere CAI Zaragozaren aurka.

Pertsona nabarmenak aldatu

  • Ronald Reagan AEBetako presidente errepublikarra izan zen 1981 eta 1989 artean. Gerra Hotzaren garaian nabarmendu zen komunismoaren aurkako politikagatik, baita Iran, Nikaragua, Libia eta Grenadan egindako interbentzio militarrengatik.


Kanpo estekak aldatu