Turismo
a jendeak bere ohiko bizitokitik kanpo egiten dituen
bidaia
eta egonaldietako jardueren multzoa da,
aisialdi
,
lanbide
edo bestelako helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiagoaz
[1]
. Turismoa egiten dutenei turista deritze. Emandako
definizioaren
arabera, turistak dira, esaterako,
oporretan
beste herrialde, eskualde edo hiri batera doazen pertsonak eta familiak, feria edo enpresako biltzar bat dela etxetik kanpo dauden langileak
[2]
, osasun-arrazoiengatik bainutegi batera joan behar duen pertsonak,
Mekara
erromes joaten diren musulmanak eta eguneko txango bat egiten duten familiak
[3]
.
XX. mendetik
garrantzi handia hartu duen jarduera da ekonomia zein kultura arloan,
zerbitzuen sektorea
osatuz,
ostalaritzarekin
estu loturik, munduko toki askotako paisaia, bizimodua eta ohiturak aldatuz. Gizarte ikuspegi batetik, turismoak gizabanakoari bizipen interesgarriak ere eskaintzen dizkio, ezagutzen ez dituen tokiak eta jendeak ezagutuz. Halaber, turismoak herri eta
kultura
ezberdinen arteko harremanak sortu eta sendotu ere egiten ditu,
jendetza-turismoak
tokiko jatorrizko kulturaren desagerpena ekar badezake ere. Bertako
ingurumenean
ere ondorio latzak eragin ditzake turismoaren gehiegizko garapenak.
Azken aldi honetan,
bidaiari
eta
turista
hitzak bereizteko joera sortu da gizartean. Turistak bere bidaia eta egonaldietarako turismoaren ekonomiak propio jarritako tokiak eta azpiegiturak (hotelak, garraioak, ikusgarriak) erabiltzen dituen bitartean aurretik antolatutako modu batez, bidaiaria helmuga eta baliabide horiek saihesten saiatzen da, bere bidaian zehar ezagututako jendeari esker eta ikasitakoaren bitartez bizipen pertsonala indartuz.
Lan-bidaiak bazterturik, antzinako zibilizazioetan aurkitzen dira turismoaren lehenengo aztarnak.
Antzinako Grezian
eta
Erroman
, gizarte-talde boteretsuek interes berezia erakutsi zuten beste toki eta kultura batzuk ezagutzeko.
Alexandro Handiak
konkistatu zituen lurraldeetako jendeak eta kulturetarako jakin-mina erakutsi zuen.
Hadriano
erromatar enperadoreak Grezia eta beste lurralde batzuetara egin zituen bidaiak asmo kultural huts batez askotan eta
Erromatar Inperio
via
edo errepide-sare zabalari esker.
Marko Polo
1275-1295 urte bitartean
Txinaraino
egin zituen bidaiak turismo modernoaren zehatz dokumentatutako lehenengo bidaia izan zela esan daiteke, beste kulturak ezagutzeko asmo hutsez egindakoa izan baitzen.
Erdi Aroko
erromesak
ere turisten aitzindariak izan ziren, helburu erlijiosoak azalean, barnean garaiko mugiezintasunaren aurkako erreakzio gisa ere ulertu izan baita
[4]
.
Kristobal Kolon
ere bidaiari handia izan zen, baina bere asmoak guztiz bestelakoak ziren, beste kulturak ezagutu edo turismoarekin zer ikusi handia ez zutenak. Merkataritza-bide berriak zabalik,
Pizkunde
garaian beste tokiak eta herriak ezagutzeko bidaiarako gogoa piztu zen handikien artean. Erresumak zabalagoak ziren eta horrek bidaia luzeagoak eta seguruagoak egiteko aukera ematen zuen. Horrela,
Grand Tour
turismo-mota sortzen da, turismo modernoaren lehenengo erakusgarria.
XVII
eta
XVIII. mendeetan
ugaldu zen turismo mota bat izan zen, Europako jende aberatsek egiten zutena
Ingalaterra
,
Alemania
,
Suitza
,
Italia
eta
Frantzia
zeharkatu eta bertako hiri garrantzitsuenetan geldituz. 40 hilabeteko iraupena ere izaten zuen bidaia hau egiteko arrazoiak anitz ziren: gazteen heziketarako egiten ziren, besterik gabe beste herriak ezagutzeko, arrazoi zientifiko edo artistikoak ere baziren edo osasunezkoak.
Industria Iraultzarekin
batera,
garraiobideak
garatu zirenean, beste tokietara joateko aukerak zabaldu eta zirkuitu turistiko honen gainbehera ekarri zuen.
1840
urtean
Thomas Cook
ingeles enpresaburuak turismo-bidaiak antolatzen hasi zen zabaldu berria zen trenbidea erabiliz.
XIX. mendearen
bukaeran klase ertainaren garapena hasita eta oporren legezko onarpenarekin batera, aste bat edo bi kostaldean pasatzeko ohitura zabaltzen hasi zen,
Brightonera
esaterako, atseden hartu eta osasunerako onuragarria zelako. Ohitura beste herrialdeetara zabaldu zen, Frantziako eta Italiako
Riviera
aldean eta, ozeanoz bestaldean,
Kalifornian
ere
[5]
.
XX. mendean
zehar, turismoaren hazkunde itzela jarraitu du eta mende hasieran gehienetan gizarteko goi-klaseen jarduera pribilegiatua izatetik gizarte osoaren funtsezko jarduera izatera heldu da. Adibidez,
1960ko hamarkadan
zehar bikoiztu egin ziren nazioarteko bidaien kopurua, 183 milioitara iritsiz
1970ean
;
2000
urtean nazioarteko 700 milioi bidaia zenbatu ziren
[6]
. Aldi berean, turismoa jarduera globala bilakatu eta gutxi dira munduan zehar, gatazkak bizi dituzten lurraldeak kenduta, turismoa nolabait garatu ez duten tokiak.
XIX. mendeko
Industria Iraultzarekin
batera, Euskal Herrian turismo-iraultza ere izan zela baiezta daiteke. Lehenago ere, Euskal Herrira bidaiari ezagunak etorri ziren.
Wilhelm von Humboldt
jakintsuak
1799
eta
1801
urteetan Euskal Herrira egindako bidaiek euskal kultura ezagutzeko gogoak bultzaturik burutu zituen. XIX. mendeko lehenengo erdialdean, batez ere
Gipuzkoan
,
Bizkaian
eta
Lapurdin
ugari ziren ur termalen eta itsasoko uren onuragarritasuna zabaldu zen goi mailako klaseen artean, sendagileek egindako ikerketen bitartez. Horrela,
1806
urtean zabaldu zen
Zestoako bainutegia
eta
1827an
Arrasateko
Santa Agedakoa
. Hala ere, mendearen erdialdean izandako bi gertaera izango ziren Euskal Herriko kostaldearen garapen turistikoa bultzatuko zutenak:
Elisabet II.a Espainiakoa
erreginak osasun arazoetatik oneratzearren
Donostiara
egindako bisita, batetik; eta
Frantzia
enperadore
Napoleon III.ak
eta haren emazte
Eugenia de Montijok
Miarritzen
egindako egonaldia, bestetik.
[7]
Horretan ere lagundu zuen
Paristik
eta
Madrildik
egindako trenbidearen luzapenak,
Donostiara
eta
Biarritza
gorteko aristokratek egindako bidaiak erraztu baitzituen.
Bigarren Karlistaldiak
eragindako etenaldi laburraren ondorioz,
[8]
mendearen amaieran Donostia Espainia osoko hiriburu turistikoa bilakatu zen,
Maria Kristina Austriakoa
Espainiako erreginak
1887
urtetik aurrera bertan pasatako udaldien erakarmenaren ondorioz.
[9]
Iparraldean, Miarritzeko
Villa Eugenia
Frantziako enperadoreen jauregia luxuzko
Hotel du Palais
bihurtu zen, Frantziako Inperioa desegin eta gero, baina Europa osoko
aristokrazia
bere geletan biltzen jarraitu zuen.
[10]
Victor Hugo
eta
Pierre Loti
frantses idazleek
[11]
Euskal Herriaren irudi erromantiko eta exotikoa osatzen ere lagundu zuten, gerora turismoa erakarri egingo zuena. Garai berean, barne aldeko
Kanbo
ere elitearen turismo toki bilakatu zen, bertako ur termalei esker.
Donostiako zabalguneak
hotelak ugaldu zituen XX. mendearen hasieran, turismoaren etorrera handitzeko aukerak emanez. Hauetan,
Maria Kristina hotela
nabarmendu behar da, elite-turismoaren erakusgarri argia, eta Donostiako udalak berak bultzaturik, turismoa sustatu asmoz. Aldi berean, Gipuzkoako kostaldeko herri zenbait ere ezagutu zuten goi mailako turismoaren garapena, hala nola
Zarautz
(
XIX. mendetik
eta
Paskual Madoz
politiko liberalaren ekimenez, kasu honetan),
Zumaia
eta
Deba
, Zestoako eta
Alzola bainutegiekin
batera.
Hondarribia
beranduago bilakatuko zen gune turistiko, Europako aristokraziak bultzaturik.
Bizkaian
ere
Portugalete
(gerora gune turistiko moduan garatu ez bazen ere),
Algorta
eta
Areeta
izan ziren turismorako lehenengo guneak.
[12]
XX. mendearen
hasieratik
higienismoak
eta
naturismoak
bultzaturiko osasun-turismoaren apaltzearekin batera, aisialdi-turismoa garatzen hasi zen. Euskal Herriko hiri et herri turistikoak azkar egokitu ziren joera horretara eta horrela
kasinoak
(Donostiako
Kursaal kasinoa
, esaterako), zezen-plazak, antzokiak eta bestelako ikuskizunetarako espazioak sortu ziren (
Lasarteko hipodromoa
, esaterako). Aldi berean, garraiobideen garapenak hiri eta herri turistiko hauetatik Euskal Herriko beste herriak ezagutzeko erraztasunak ekarri zituen, euskal kulturarekiko interesa piztuz horrela, baina interes folklorista huts batez gehienetan.
1936ko gerra
ondoren,
Francisco Franco
jeneralak Donostia aukeratu zuen udako opor-tokitzat, aurreko monarkak bezalaxe. Horrela, tradizioari jarraiki,
frankismo
garaian ere Euskal Herriko kostaldeak Espainiako eliteen turismo-gune bihurtu zen, udako klima freskoa, luxuzko hotelak, gastronomia, ikuskizunak eta mugaren gertutasunak erakarrita.
Lapurdin
ere maila goreneko turismoa garatzen zen urte horietan, mugaz bestaldeko joerari jarraiki.
1955
urte aldera
Europa
aldeko turismoa heltzen hasi zen, errepide eta trenbide sareen hobekuntza eta automobilen ugaltzearekin batera. Britainia Handia, Frantzia, Alemania eta beste herrialde batzuetako turistak Euskal Herria bisitatzen hasi ziren, horietako asko Espainiako hegoaldeko hondartzetara bidean, espainiar turistei gehiengoa kenduz. Dena
1973
urtean hasitako krisialdi ekonomikoak
1970eko hamarkadako
giro politikoak turismoa atzera jo zuen modu nabarmen batean.
[13]
XX. mendearen
amaierak, ordea, turismoaren hazkunde handia ekarri du berriz ere, hegoaldean zein iparraldean. Batik bat Iparraldean oso nabarmena izan da kanpotarren bigarren etxebizitza izenekoen garapena, bertako herritarren dependentzia sozioekonomikoa eta herrien garapen desorekatua eraginez.
[14]
Mundu zabaleko jarduera da turismoa, baina aldi berean joerak eta kontzentrazio-eremuak erakusten dituena, jendeak turismoa egiteko erakusten dituen asmoak eta gogoak zein diren. Asmo eta gogo hauen zerrenda bat da honako hau:
- Eguzki-hondartza turismoa
, asmoa kostaldean atseden hartzea besterik ez denean, gauean jai eta bestelako erakargarriekin uztartu ohi dena.
Klima
epel eta eguzkitsuaren mendean dagoen turismoa da eta horregatik udan garatzen da gehien bat. Toki asko turismo-mota honetan berezitu dira, kostaldeetako ingurunean eragin txikitzaileekin kasu askotan, gainera, herriak etxe orratzez josiz edo hondartza ondoko eremu naturalak hondatuz. Adibide garbiak
Alacanteko
Benidorm
herria da edo
Balear Uharteak
eta
Kanariak
Espainian
. Munduan zehar,
Karibeko
kostaldeak (
Punta Cana
,
Riviera Maya
, ...),
Mediterraneoko
kostaldeak,
Indiar
eta
Pazifiko
ozeanoetako uharte eta kostaldeak (
Seychelleak
,
Polinesia
,
Thailandiako
kostaldea,
Kaliforniako
kostaldea,
Brasilgo
kostaldeak edo hegoalderago
Uruguaiko
Punta del Este
dira
[15]
.
- Gertakari handiekin lotutako turismoa
, non turista gertakariaren ikusle edo partaide zuzena izatea bilatzen duen. Adibidez, lau urtero ospatzen diren
Olinpiar Jokoak
ikusteko egiten den turismoa aipa daiteke;
Formula 1
lasterketak eta futbol-txapelketarako finalek zaletu asko erakartzen dituzte partidua ospatzen den hirira, azken hauek ordu bakan batzuetako turismoa bakarrik izaten badira ere.
Euskal Herritik
urtero milaka zaletu (eta aldi berean, turista) abiatzen dira
Frantziako Tourra
osatzen duten etapak ikustera. Lau urtero hiri ezberdinetan ospatzen den
Expo
erakusketak ere turista asko erakartzen ditu.
- Aisialdi-turismoa
, helburu nagusia libertitzea denean. Adibide gisa,
parke tematikoak
aipa daitezke, batez ere haurrei zuzendutakoak:
Nafarroako
Sendaviva parkea
,
Kataluniako
PortAventura
eta
Disneyland Paris parkea
Parisen
, esaterako. Atal honetan bil daitezke baita ere,
Iruneko
Sanferminak
jai herrikoiak edo
Eivissako
diskoteka
-giroaz gozatzera doazen gazteak. Aisialdi-turismoaren modalitate berezi bat kruzero-turismoa da, bidaiari-ontzietan garatzen dena, bertan atsedena hartzeaz gainera, aisialdi-jarduerak ere biltzen dituena, hiriz hiri eskalak egiten diren bitartean. Arlo honetan
hirugarren adinekoentzako turismo
izenekoa ere sortu da: adibidez,
Benidorm
eguzki-hondartza toki izateaz gainera, agureentzako aisialdi-turismoa eskaintzen duen toki moduan ere ezaguna da, agureentzako dantzaldiak eta bestelako jarduerak eskainiz. Naturan burutzen diren kirol, abentura eta bestelako jarduerek (
rafting
,
hipika
, ...)
turismo aktibo
izena hartzen dute eta kategoria honetan bil daitezke.
- Negozio-turismoa
edo
kongresu eta feria-kongresua
, enpresa ezberdinetako langileak biltzen direnean produktuak erakutsi, elkar ezagutu edo harremanak finkatzeko asmoz edota ezagutza partekatzeko aitzakiarekin mundu akademikoko jendea hiri batean bildu egiten den. Adibide gisa,
Pariseko
Nekazaritzaren Nazioarteko Aretoa
urteroko feria eta
Frankfurteko
Liburu Azoka aipa daitezke. Zientzialari eta jakintsuen biltzarrak ere ospatu ohi dira han eta hemen. Hainbat unibertsitatek antolatzen dituzten udako ikastaroak ere turismo-mota honen barnean koka daitezke. Hirietan biltzen den turismo-mota bat da eta egoitza gisa kongresu-jauregiak edo bestelako eraikin nabarmenak izaten dituzte.
- Osasun-turismoa
: helburu nagusia osasunerako tratamenduak jasotzea da.
Bainutegi
eta
spa
izenekoak haren adibideak dira.
- Erosketa-turismoa
, asmoa bizitokian aurkitzen ez diren produktu bereziak edo produktuak merkeago erostea denean. Adibidez, Hego Euskal Herrira mugaz bestaldeko jendea bertaratzen da,
tabakoa
eta erregaiak erostera, Frantzian baino merkeago baitira. Bada jendea
New York
edo beste hiri batzuetara joan ohi dena hemen aurkitzen ez diren produktuak erosteko. Turismo mota honi
shopping
ere deritzo (ingelesezko
shop
edo denda hitzetik).
- Erlijio-turismoa
. Adibide garbiena
Mekara
joaten diren milaka erromes
musulmanak
dira;
Done Jakue bidea
egiten dutenak dira beste adibide bat
[16]
edo, Euskal Herritik gertu,
Lurdara
erromes edo bisitan joaten direnak.
- Turismo exotikoa
beste lurraldeak eta jendeak ezagutzeko gogoz egiten den turismo-mota da. Turismo honen barnean, sailkapen hau egin daiteke:
- beste kulturak ezagutzea; adibidez, txinatarren kultura interesgarri izan dakiguke euskaldunoi, bertako bizimodua eta ohiturak oso bereiziak baitira; aldi berean, atzerritarrek euskaldunon jaiak bizi eta
euskal gastronomia
ezagutzeko irrikitan etorri ohi dira bisitan;
- historia eta artea ardatz nagusi dituen
turismo kulturala
. Turismo mota honen adibide garbi bat
Italia
eta
Grezian
egiten dena da, herri hizkerako
harriak
edo
monumentu
eta aztarna arkeologikoak ikusteko. Museoak ere turismo mota horretako helburu izaten dira. Munduan, adibidez, famatua da
Paris
Louvre museoa
.
- ingurumena; natura aldetik munduko eskualde ikusgarriak bisitatzea da askoren gogoa, adibidez
Pirinioak
edo
Saharako basamortua
; beste batzuetan tokiko fauna eta landaredia dira turismoa egiteko arrazoia nagusiak,
Afrikako
fauna bertan ikusteko
Kenyara
joaten denean, esaterako).
Parke naturalak
ere turista hauen helmuga izaten da. Turismo mota honetan sailka daiteke baita ere abentura-turismoa, ingurumenaren gertutasunaz gainera, arriskuaren lilura ere bilatzen duena.
- Familia eta lagunei bisita egitea
, etorkinen artean arrunta den turismo-mota da. Adibidez, ohikoa
Euskal Herrian
bizi diren hegoamerikarrak euren familiak ikusteko oporrak aprobetxatzea; halaber, uda hasieran eta bukaeran sarri ikusten dira Euskal Herriko errepideetan Europako iparraldean lanean ari diren magrebtar etorkinen automobilak behera eta gora, Afrikako euren jaioterrietara bidean. Turismo mota honek garrantzi ekonomiko txikiagoa du, ordea, turistak familiaren edo lagunen etxeetan egiten baitute lo, hoteletan gasturik egin gabe. Askotan, gainera, beste tokietara joateko diru nahikorik ez duenean, jendeak erabiltzen duen turismo-mota da.
- Turismo filmografikoa,
pelikula edo serie ezagunak filmatu diren tokiak bisitatzean datza, edota zine-estudioak nahiz aktore famatuen jaioterriak. Adibidez, Zeelanda Berrian %30 handitu da turismoa “Eraztunen jauna” pelikula filmatu zenetik
[erreferentzia behar]
. Beste adibide bat izan daiteke bisitari kopurua handitu izana Rosslyn kaperan, “
The Da Vinci Code
"-n atera zenez geroztik. Londreseko King Cross geltokia ere famatua egin da, Harry Potter filmagatik. Filman Harry “9. Plataforma”-tik sartzen delako mundu magikotik, muggle mundura. Toki hauetan turistak bere eskura izaten ditu gidak, ibilbideak, mapak, bisita gidatuak… Ikerketa batzuek demostratu dutenez turismo filmografikoan inbertsioen bueltako balioak handiak dira, eta beraz, sektore horretan negozio aukera zabalak daude. Espainian ere badago turismo filmografikoa. Almerian dagoen paisaia desertikoak 1950.eko hamarkadatik hona film asko grabatzeko balio izan du. Esaterako: “Lawrence of Arabia”, “Indiana Jones”, “Conan barbaroa”… Tabernaseko basamortuan bisitatu ahal dira Far Westeko herrixketako dekoratuak. Parke tematikoan aurkitu ahal dugu: sheriff-aren bulegoa, bankua, funeraria… Filmen museoa, gurdien museoa eta kaktusen lorategia ere badaude. Ikuskizun batzuez ere goza dezakegu, eta baita animaliak (hartzak, flamenkoak...) ikusiz ere.
- Adopzio turismoa,
ume bat adoptatu nahi duten bikoteek askotan atzerrira jotzen dute helburu hau lortzeko. Horri deitzen diogu adopzio turismoa. Turismo hauen adibide dira Txina eta Ukraina bezalako herrialdeak. Batzuetan arazoak egon dira turismo mota honekin zeren eta umeak behartuta izan dira lan egitera edota, muturreko kasuetan, hil egin dituzte beraien organoak lortzeko. Horregatik gobernuek neurri gogorrak hartu dituzte berriro ez gertatzeko. Adibidez egokitasun ziurtagiri bat eskatzea.
- Adopzio turismoa gehien egiten duten herrialdeak
Norvegia
,
Espainia
,
Suedia
,
Belgika
,
Herbehereak
eta
AEB
ak dira, eta turismo mota hori jasotzen duten herrialde nagusiak,
Txina
,
Guatemala
,
Errusia
,
Etiopia
,
Vietnam
,
Ukraina
eta
Errumania
.
Kategorizazio zehatzagoa ere osa daiteke, arrisku-turismoa, turismo erotikoa (
Kuba
,
Thailandia
,
Filipinak
,
Kanbodia
eta
Brasil
horretarako helbide ezagunak dira), abentura-turismoa eta abar.
Euskal Herriak aurreko zerrendako turismo-mota guztietarako gune eta baliabideak eskaintzen ditu. Eguzki-hondartzako turismoari begira, 200 kilometrotik gorako kostaldea du
Baionatik
Muskizera
. Kostaldeko paisaia nagusia
itsaslabarra
izaten bada ere, 25 hondartza daude Bizkaian, 17 Gipuzkoan
[17]
eta 15 Lapurdin, udaran batez ere turista asko bisitatzen dituztenak. Euskal Herriko klimaren ziurgabetasunak, ordea, ez du eragin beste turismo-gune batzuetan (
Mediterraneoko
kostaldeak, esaterako) egoten den udako masifikazioa. Gehienetan hiriko hondartzak dira (
Kontxako hondartza
,
Ondarreta
, Zarautz) euskal geografian daudenak, natura giroko hondartzak ere badauden arren (
Saturraran
, esaterako).
Zumaiatik
Debara
bitarteko itsaslabarra gune turistiko moduan ere sustatu da, natura eta paisaia aldetik duen interesagatik. Hondartza hauen inguruetan, kirol-portuak ere eraiki dira, horien eraikuntza dela eta naturan eragindako kaltea salatu bada ere
[18]
. Turismoak kostalde inguruan ekarritako gehiegizko urbanizazioa ere salatu da. Hondartzek erakartzen duten turismoa udakoa izanik, kostaldeko herri askotan oso nabaria udatik negurako aldaketa. Adibide garbiena
Hendaia
da, bereziki bere hondartzako inguruetan: neguan kaleak hutsik eta dendak zein etxebizitzak itxita egoten dira, udan kanpotik etorritako jende saldo itzelek hondartza eta kaleak hartzen dituzten bitartean.
Gertakari handiekin lotutako turismoari dagokionez, Donostian eta Bilbon batez ere aldian behin ospatzen diren kontzertuek, non nazioarteko
izarrak
izenekoek hartzen duten parte, Frantzia eta, batez ere, Espainia aldeko gazte asko erakarri izan dituzte
[19]
.
Donostiako zinemaldiak
mundu zabaleko kazetari eta zinemazale asko erakartzen ditu urtero. Bestelako gertakariak ere badaude:
Kontxako Banderak
batzuetan
Galiziatik
ere zaletu asko erakartzen dit; neurri apalagoan astero
Bilbao Athletic
eta
Erreala
futbol taldeek jokatzen dituzten partiduek ere kanpoko talde hauetako jarraitzaile asko erakartzen dituzte. Gertakari handi hauek erakartzen duten turismoa egun bakar edo ordu gutxi batzuetakoa da bakarrik, bere presentzia kaleetan, taberna-giroan askotan, oso nabarmena izaten bada ere.
Donostiako Musika Hamabostaldia
eta
Donostiako Zinemaldiak
ere turista asko erakartzen dituzten gertakariak dira.
Donostia
eta
Bilbo
dira, baita ere, negozio eta kongresu eta feria-turismoko gune nagusiak. Donostiako
Kursaal jauregia
eta
Barakaldoko
BEC
Bilbao Exhibition Center
dira izaten dira horretarako egoitza nagusiak.
Irun
FICOBA
zentroa ere horrelako ekitaldietarako erabiltzen da. Urtero ospatzen den
Durangoko Azoka
, liburu, disko eta bestelako kultura-industrien inguruan euskaldunon topagune nagusienetakoa da. Osasun-turismorako baliabideak dira antzinako
Zestoako bainutegia
,
Fiteroko bainutegia
eta
XX. mendearen
amaieraz geroztik zabaldutako
spa
zentroak (Hendaiako
talasoterapia
zentroa, esaterako). Bertako erosketa-turismoa ere garatuta dago Euskal Herriko hiriburuetan nagusiki: larunbatetan batez ere Euskal Herriko herri txikietako eta inguruko lurraldeetako herritarrak hiriburu hauetara hurbiltzen dira erosketak (arropak, ...) egiteko asmoz, edota besterik gabe aisialdi-egun bat pasatzeko. Erlijio-turismoko gune gutxi daude Euskal Herrian: ezagunenak
Loiolako
,
Azpeitian
, eta
Onatiko
Arantzazuko santutegiak
dira.
Euskal kulturaren
berezitasunak ere turista asko erakartzen ditu, turismo exotikoaren atalean, euskaldunok ezagutzeko jakin-minez. Jaiak, euskara, gastronomia, bizimodua, kirolak eta bestelako ezaugarriak mundu zabaleko jende askoren erakargarri dira. Jaietan mundu osoan ezagunak dira Iruneko
Sanferminak
, nazioartean
Ernest Hemingway
idazleak ezagutarazi zituenak
[20]
.
Gasteiz
,
Baiona
,
Donostia
eta
Bilboko
udako festak eta aste nagusiak ere inguruetako jende asko erakartzen dute. Euskal kultura eta historia ezagutzeko museoak ere badaude.
Euskal gastronomia
ospetsua da mundu osoan; adibidez, Donostia inguruetan
Michelin gidak
esleitzen dituen hiru izarretako hiru jatetxe daude (
Akelarre
eta
Arzak
Donostian;
Berasategi
, Lasarten)
[21]
. Pintxoak famatuak dira mundu osoan, euskal sukaldaritza tradizionaleko beste plater zenbaitekin batera
[13]
.
Aisialdi-turismoari dagokionean, Euskal Herriko geografia fisikoak, mendi eta ibarrez josia,
bidezidor kirola
eta gisako jarduerak egiteko aukera zabala eskaintzen du. Lurraldean zehar,
Euskal Herriko parke naturalak
aipatu behar dira (
Valderejo
,
Aiako Harria
,
Urbasa
, besteak beste). Itsasoarekin loturiko jarduerak ere egin daitezke, mundu osoan ezagunak diren
surf
-guneak (
Zurriola
,
Miarritze
,
Mundaka
, esaterako). Kultura arloan, arte eta arkitektura arloan,
Guggenheim Bilbao Museoak
turista asko erakartzen ditu Bilbora.
Munduan zehar turismo-jarduerak erakusten duen espazio-banaketa ez da uniformea. Nazioartean,
Europako
herrialdeak dira munduan zehar gehien bisitatzen direnak, bertako kultura eta historiak erakarrita batez ere. Baina, aldi berean munduan gero eta turista gehiago erakartzen dituen herrialde bat
Txina
da, gehien bisitatutako herrialdeen sailkapenean azken urteotan maila asko igo dituena.
Estatu Batuarrek
ordea, beraien mugen barnean bidaiatzeko joera izaten dute: aipatu behar da beraien mugetan munduan gehien bisitatutako tokiak daudela. Nazioarteko bidaiak zenbatzen badira, hauek dira gehien bisitatu ziren herrialdeak
[23]
:
Sailkapena
|
Herrialdea
|
Nazioarteko turistak (milioiak)
|
1
|
Frantzia
|
79.3
|
2
|
Estatu Batuak
|
58.0
|
3
|
Espainia
|
57.3
|
4
|
Txina
|
53.0
|
5
|
Italia
|
42.7
|
6
|
Britania Handia
|
30.1
|
7
|
Ukraina
|
25.4
|
8
|
Turkia
|
25.0
|
9
|
Alemania
|
24.9
|
10
|
Mexiko
|
22.6
|
Egindako gastuari buruz sailkatuta,
Estatu Batuak
,
Alemania
,
Japonia
,
Britainia Handia
eta
Frantzia
dira turistak bidaltzen dituzten herrialde nagusienak
[24]
.
Turismoa
sistema
bat da, oinarri, faktore eta hainbat eragile harremanetan jartzen dituena. Turismo-sistema irudikatzeko era ezberdinak daude ordea.
Neil Leiper
turismoaren ikerlariaren arabera
[25]
, turismoak prozesu bat da:
- Ateratzekoak diren turistak
- Turisten jatorria
- Turisten bidaiak
- Turisten helbidea
- Itzulitako turistak
Lehenengoa eta azkenekoa kenduta, tarteko hirurak elementu geografiko, ekonomiko eta sozialak biltzen dituzte. Badira turismoaren bestelako sistematizazioak ordea, ondoko irudian erakusten den bezala.
Turista aukeratutako helbidera heldu eta bertan bere asmo eta gogoak betetzeko, gizarte eta ekonomiako atal ezberdinekin jardun behar du. Turismoaren piramidearen oinarrian, non turista erpinean dagoen, bisitatu beharreko toki edo helbideko
ingurumena
eta
kultura
daude. Bidaia eta oporren helburu nagusia ingurumen atsegin batean bolada bat pasatzea da. Hori dela eta, ingurumen zaindua eta klima egokia, besteak beste, helbidea aukeratzeko oinarrizko irizpideak izaten dira. Kultura arloan abegikortasuna faktore garrantzitsua da turistak egonaldi atsegin bat izateko. Helbidearen aukeraketa
faktore ekonomiko eta politikoek
ere eragiten dute eta hauek turistak helbidea hautatzeko irizpideak aldaraz ditzakete. Adibidez,
Eskandinaviako
maila ekonomikoa oso altua izan daiteke euskaldun batentzat eta bertako herrialdeak bisitatzeko asmoak bertan behera utz ditzake.
Ez da nahikoa toki batean paisaia zoragarria eta kultura interesgarria turistarengan erakarmena sortzeko. Helbideko turismo-guneak irisgarriak eta modu erosoan eskuragarriak izan behar dira.
Harrera
egoki baterako azpiegitura egokiak (hotelak eta bestelako ostatuak,
jantoki
eta
jatetxeak
) garrantzitsuak dira eta bertara iristeko
garraiobideak
ere funtsezkoak dira. Adibidez, munduko basamortuak lurralde liluragarriak izan arren, ez dira asko bertara joaten ausartzen direnak, bertara iristeko zailtasunak eta bertan egoteko pasa beharreko nekeak ikusita. Bestelako baliabideak ere turismoa erakartzeko garrantzitsuak, hala nola turisten informazio-guneak eta komunikabide egokiak. Turismorako kultura izatea ere kontuan hartu beharreko da; adibidez, helbideko turismo-langileen jatortasun eta prestutasuna.
Helbideko turismo-eragileek(erakunde publikoak, hotelak, jatetxeak, aisialdi-enpresak) turistarekin harreman zuzena bilatzen dute, euren tokiko eskaintza sustatu asmoz. Horretarako turismo-feriak, aldizkariak edo
webguneak
eratzen dira. Turismo-bidaia zehaztu eta kontratatzerakoan ere, turistak bere kabuz eta zuzenean egin dezake bertara eramango duten garraiobide-enpresa eta bertan ostatu eskainiko dioten hotelekin. Hala ere, helbideko turismo-eskaintza eta zerbitzuak ezagutarazi eta eskura jartzeko
bitartekariak
erabili ohi dira. Horrela, ohikoa da, erosotasunez, turistak bidaia aurretik egiten dituen kontratazio hauek
bidai-agentzia
baten bitartez egitea, non erreserben kudeaketa eta ordainketa aurrez egin daitekeen. Beste mota bateko bitartekariak
tour operadoreak
dira, turismo-gune bateko eragileekin adostuta, opor-bidaiak, zirkuituak edo paketeak antolatzen dituztenak, garraioa, egonaldia, txangoak eta aisialdi-jarduerak bateratuz pakete turistiko batean. Tour operadore hauen paketeak bidai-agentzien bitartez, handizka alegia, edo txikizka, webgunetik bezeroarekin zuzenean harremanetan, saltzen dira.
Bidaiaren iraupena egun bat baino luzeagoa denean, lo egin eta beste beharretarako ostatua behar da. Turismoa gizarte osora zabaldutako ohitura izanik, anitz dira ostatu motak, maila ekonomiko guztietarako.
Hotelak
ostatu eta bestelako zerbitzuak (otorduak,
spa
, ...) eskaintzen duten establezimendu turistiko ohikoenak dira. Izar kopuru bati jarraiki (izar batetik bost izarretara) sailkaturik izaten dira, eskaintzen dituzten zerbitzuen erosotasunaren edo luxuzko izaerari buruz. Hotel bateko kontratatzean, zehaztu behar da ostatua bakarrik (
gosaria
barne), ostatua otordu batekin (pentsio erdia ere deitzen zaio ostatu mota honi) edo ostatua otordu guztiekin (pentsio osoa) hartzen den. Badira hotel-erresidentzia izeneko ostatuak non otordurik ez den inolaz ere eskaintzen. Beste mota bateko hotelek aisialdi,
igerileku
, kirol eta zerbitzu-eskaintza zabala eta osotua eskaintzen dute:
resort
hotelak edo konplexu turistikoak dira, gehienetan maila ekonomiko handia duten turistentzat eta turista bertara heldu eta bere egonaldi osoan bertatik ez ateratzeko antolatuak,
dena barne
lelopean
[26]
. Askotan, hotel anitz enpresa bakar baten esku jartzen dira, hotel-katea sortuz horrela. Hotelak baino apalagoak eta txikiagoak diren ostatu-etxeek
pentsio
izena dute. Hauek ez dute gehienetan gosaririk eskaintzen eta prezio merkeagoak izaten dituzte
[27]
.
Aparthotelak
edo hotel apartamentuak, lo egiteko gelaz gainera, otorduak prestatzeko sukalde bat eskaintzen duten hotelak dira. Etxebizitzak edo apartamentu pribatuak alokairuan hartzea da beste irtenbide bat turismoa egiteko. Etxebizitza pribatuak zenbait egunetarako elkar trukatzeko sistemak ere badaude, web sarea erabiliz antolatzen direnak
[28]
.
Nekazalturismoan
baserriak
edo landa-etxeak dira ostatu, turistak etxekoak bizi diren etxe berean ostatu hartuz
[29]
.
Aterpeak
gazte jendearentzako ostatu izaten dira: prezioak oso merkeak dira eta gela beste pertsona batzurekin batera partekatu behar izaten da
[30]
.
Camping
edo kanpinak soro zabaletan hedaturik dauden instalazioak dira, kanpin-denda altxatzeko tokia eskaintzen dute, bestelako zerbitzuekin batera (ura, dutxak, dendak);
bungalow
izeneko etxe txikiak ere izaten dituzte.
Karabanak
eta
autokarabanak
garraiobideak izateaz gainera, bertan lo egin eta otorduak prestatzeko aukera ematen duten ibilgailuak dira.
Bigarren etxebizitzak
dituzten turista ugari ere badago, kostaldeetan bereziki, eta hauek izan dira kostaldeetako ingurumena hondatzera eraman duten faktore nagusienetako bat
[31]
.
Turismoaren garapena garraiobideekin estu loturik dago.
XIX. mendearen
bukaeran turismoak izan zuen garapena trenbide-sareen hedakuntza eta bidaiari-ontzien ugaltzearekin zegoen erlazionaturik. Garraioaren zabalkundeak garai hartako munduaren ikuspegian ekarri zuen aldaketa
Jules Vernek
1872
urtean idatziriko
Munduari itzulia laurogei egunetan
islatzen da:
≪
|
Lurra txikitu egin al da, akaso? Zalantzarik gabe, erantzun zuen Gauthier Ralphek. Fogg jaunaren iritzi berekoa naiz. Lurra txikitu egin da, egun hamar aldiz azkarrago zeharkatzen baita orain dela ehun urte baino.
|
≫
|
?Julio Verne
[oh 1]
|
Garraiobideen iraultza jarraitu egin zuen
XX. mendean
ere, era nabarmenago batez
1950etik
aurrera:
automobila
herritartu eta hegazkin-bidaiak neurri handian garatu dira, bertako eta nazioarteko ibilbideak erraztuz. Ordura arte,
trenbidea
izan zen turismorako garraiobide nagusia, baina ordutik aurrera nabarmen jeitsi zen bere erabilera
[32]
. Arrazoia erreakzio-motoreko hegazkinen ugalketa izan zen, nazioarteko bidaietan batez ere.
1958
urtean
Stockholmetik
Kanaria Handia
uhartera hiru egun behar baziren bidaia egiteko, hiru eskaletan, egun bost ordutan eta zuzenean egin daiteke. Egun, nazioarteko bidaietarako
hegazkina
da bidaiaren portzentaje handiena hartzen duen garraiobidea. Horretarako faktore garrantzitsu bat XX. mendearen bukaeran hegazkina herritar arruntera hurbildu duten
low cost
edo kostu baxuko hegaldiak izan dira, hegaldi konbentzionalak eta maiz
trena
eta
busa
baino merkeago, informazio-teknologien garapenari eta premiagabeko gastuen ezabaketari esker
[33]
. Ohikoak dira, halaber, denboraldi turistikoan
charter
hegaldiak, bereziki turistak eramateko hegaldi ez-erregularrak alegia, antolatzea.
Herrialde bateko mugen barnean egiten den inguruko edo bertako turismoaren kasuan, garraiobide nagusi
automobila
da. Bere abantaila nagusiak bere malgutasuna (une oro edonora joateko aukera ematen du) eta kostu txikia dira. Eragozpenak ere baditu, hala nola trafiko-ilarak eta maila kolektiboan beste garraiobideen aldean sortzen duen kutsadura handiagoa. Hiri batetik bestera eta distantzia ertaineko turismorako nabarmen garatzen ari den beste garraiobide bat
abiadura handiko trena
da, 300 km/h abiadura izaten dutenak. Trenbide klasikoa ere garraiobide egokia da hiriz hiri mugitzeko eta oso erabilia da gazteen artean, trenbide-konpainiek trenez prezio merkean bidaiatzeko eskura jartzen dituen bonoei esker
[34]
.
Turistak bere helbidean dagoela inguruetan mugitzeko (helbide nagusitik bigarren mailako helbideetara) erabiltzen dituen garraiobideek ezaugarri bereziak dituzte. Bere bizitokitik helbide nagusira heldu berritan (
aireportu
edo
tren-geltokia
), hotelera joateko lehenengo bidaia bat egin behar izaten da,
transfer
izenekoa, bidaia antolatuetan
busez
egin ohi dena, baina bestela
taxia
edo, hiri handietan,
metroa
erabiliz egin daitekeena. Hirien ikuspegi orokorra izateko ibilbideak egiten dituzten bus turistikoak egoten dira
[35]
. Aldi berean, hiri-helbideetan ohikoa da beste garraiobide bat erabiliz heldutako turistek automobilak alokairuan hartzea, helbide inguruko lurraldean mugitzeko. Hiri batetik abiatuta inguruetara ordu batzuetako txangoak egiteko
bus
turistikoak ere maiz antolatzen dira
[36]
.
XX. mendean zehar, turismoa udako oporrekin loturiko jarduera izan da. Lehen opor hauen nagusitasunak turismo sektorerako arazo anitz eragin ditu, gehiegizko estazionaltasunak turismoa garapenerako jarduera nagusi moduan planteatzeko zailtasuna ekarri eta turismo-lekuen errentagarritasuna kolokan jarriz.
Ongizate-gizartearen
zabalkuntzak urtean zehar opor nagusietaz gainera, beste oporraldi zenbait izatea ekarri du (egutegiko
zubiak
,
Aste Santua
,
Eguberriak
). Bigarren edo hirugarren oporraldi hauetan egindako turismoa (ingelesez
short break
izenez ezaguna) garatu da XXI. mendearen atarian, garraiobideen garapenari eta sektore turistikoak printzipioz hutsik izan behar zituzten leku horiek betetzeko eskaintza bereziak egiteari esker. Bigarren oporraldi hauen garapenak ahalbideratu duen beste faktore bat informazio-teknologien zabalkuntza izan da, horiei esker turismo-bidaia baten kontratazioa berehala egin baitaiteke, aurrez planifikazio handirik egin gabe.
Low cost
hegazkin-konpainia merkeen ugaltzeak ere turismo laburraren goraldia eragin du. Badira, ordea , klima arrazoiengatik, udan eta neguan bakarrik turistak hartzen dituzten turismo-guneak (hondartzak, eski-estazioak). Kasu horietan estazionaltasuna gainditzeko, turismo aktiboa (senderismoa, eski-estazioen kasuan; edo kultura, hondartza-toki zenbaitetan) proposatu izan da
[37]
. Denborari buruzko mugak ez dituen giza-talde bat
erretiratuek
osatutakoa da. Oporrak noiznahi egin ahal badituzte, turismoaren estazionaltasuna orekatuz.
Nolanahi ere ere, oporraldien ugaltzea eta zatiketak, gero eta azkarrago doazen turisten mugikortasunarekin batera, arazo berri bat ekarri du: egonaldiaren laburtasun nabarmena. Adibide gisa, Gipuzkoako ostatuetan jasotako datuen arabera, batez besteko egonaldia 2 egunetara ez zen iristen XX. mendearen amaieran
[38]
, lurraldea eta bertako jendea ezagutzeko denbora benetan eskasa eta garatzen ari den ikuskizun-turismoaren adierazgarri nabarmena.
XX. mendeko
turismoaren garapen itzelak turismo-eredu uniforme, zehatz eta jakin bat sortu du,
jendetza-turismo
izenekoa. Turista saldo handiak biltzen dituen jarduera-mota izateaz gainera, bestelako ezaugarri eta ondorio kualitatiboak ere baditu jendetza-turismoa:
- turista-multzo handien bidaia eta egonaldien baterako diseinu eta antolakuntza;
- bidaia, egonaldi eta aisialdi-jarduerak estandarrak, homogeneoak eta zurrunak dira,
eskala-ekonomiak
sortuz horrela
[39]
;
- helbideko bertako kultura eta ingurumenarekiko errespetu-eza, eredu arrotzak inportatuz;
- kopuru handietarako antolatutako turismoa denez, turistarentzat diru-kostu zuzena murriztu egiten da
[40]
.
Jendetza-turismoaren adibide garbia Espainiako Mediterraneoko kostaldeetan dago,
Alacanteko
Benidorm
eta
Malagako
Costa del Sol
inguruetan. Hondartza eta aisialdi-turismoa da nagusiki, milaka eta milaka turista jasotzen dituena ustezko prezio merkeek erakarrita. Hotel eta beste eraikinetako urbanizazio trinko batekin lotuta egoten da, milaka turista batera jasotzeko. Jendetza-turismoak kulturan duen eraginaren erakusgarri nabarmen bat
Disneyland Paris
parke tematikoa da, non Europa osoko milaka eta milaka familia joaten diren urtero, erabat artifizialki eraturik dagoen herri batera, non alegiazko modu batean
Disney
etxeko pertsonaiak bizi diren:
≪
|
Hain urrun ez dagoen mundu magiko batean, desiretako herrialdearen eta ametsak errealitate bihurtzen diren herrialdearen artean, Disney heroiak amaierarik gabeko ipui maitagarri batean bizi dira.
|
≫
|
?Disneyland Paris parkearen aurkezpena.
[41]
|
Bere goraldian turismo mota honek turistak jasotzen dituen gizartearen garapen ekonomiko nabarmena eragiten badu ere, iraunkortasunik gabeko turismoa da, goraldi baten ondoren aurrera jarraitzeko arazo handiak dituena, bertako ingurumena guztiz birrinduta turistek ustiatu gabeko helbide turistiko berriak bilatzen dituztelako. Gainbehera doazen lurralde turistiko masibo hauen kasuan, prezio-murrizketa, askotan turismo-langileen bizimoduaren kaltetan, edo inbertsio handiko proiektu berri erraldoiei ekitea, eskaintza turistikoa berrizteko asmoz izan dira erabili diren alternatibak, baina gainbehera luzatu besterik ez dutela egiten frogatu da, turismo masiboa harrapakari-izaera nabarmenduz
[42]
[43]
.
Jendetza-turismoaren alternatiba gisa sortzen da
ekoturismoa
. Turismo
iraunkor
terminoarekin batera erabili ohi da. Ekoturismoa ingurumenean eragin apala izan eta bertako gizartearen kultura eta tradizioak errespetatu egiten duen turismoa da, eskala txikian garatutakoa eta turisten bertako jendearekin harremana, elkartasuna eta parte hartze aktiboagoa eskatzen duena. Ekoturismoak ez luke bertako gizartearen ekonomiaren dependentzia ere sortu behar. Ekoturismo eta turismo iraunkorraren definizioen barnean sartu beharreko turismo-jardueren inguruan eztabaida dago eta ekoturismoa turismo-enpresek irabazi handiagoak lortzeko
marketing
-estrategia besterik ez dela ere aipatu da, egungo ekoturismoa biharko jendetza-turismoa besterik ez dela baieztatzearekin batera. Nahiko argi dago, ordea, ekoturismoa ez dela naturan egiten den turismoa, naturan burutzen diren jarduera turistikoek ingurumenaren kaltetan izan baitaitezke kasu askotan
[44]
. Nolanahi ere, aipa daitezke ekoturismoarekin lotzen diren praktika zenbait, hala nola
senderismoa
, bertakoen etxebizitzetan ostatu hartuz egiten den turismoa (
nekazalturismoa
), elkartasun-turismoa,
Gobernuz Kanpoko Erakundeekin
elkarlanean arazoak dituzten giza-taldeei bisita egin eta horien problematika ezagutzeko denean alegia, pertsona batek Europan zehar hiriz hiri bizikletaz edo trenbidea erabiliz egin dituen ibilerak. Ildo horretatik, ekimen zehatzak daude ekoturismoa bultzatzeko,
WWOOF
ekimena esaterako, non produktu biologikoak ekoizten dituzten granjetan egonaldiak egiten diren bidaiariak bere lana eskainiz, ostatu eta ikaskuntza trukean;
2009ko
azaroan
Kordobako deklarazioa
sinatu zen, non hainbat herrialdetako turismo-eragileek elkartasunezko turismo baten aldeko printzipioak dauden eta
kalitatezko label
zenbait daude martxan ekoturismorako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko
[45]
.
Munduan turismoa sektore ekonomiko nagusienetakoa da. Munduko
Barne Produktu Gordinaren
%10 gutxi gorabehera sortzen zuen XXI. mendearen hasieran
[46]
eta
XX. mendeko azken 25 urteetan %4.7ko hazkunde izan zuen urteko, munduko BPG urteko %3.7 gehitu zen bitartean
[47]
.
Herrialde askotan
Barne Produktu Gordinaren
zati handi osatzen du; horrela,
Antigua eta Barbuda
herrialdean BPG osoaren %87 sortzen zuen 1997 urtean eta %81
Balear uharteetan
[48]
. Beste muturrean,
Britainia Handian
, esaterako, BPG osoaren %4 hartzen du, aurrekoen aldean portzentaje txikia bada ere, zati nabarmena da beste sektoreen ekarpena banaka aztertzen bada. Turismoa
ordainketa-balantzak
orekatzeko funtsezko sektorea da gainera, turistek ekonomia osora hedatzen diren zuzeneko diru-sarrerak eginez. Turista atzerritarren gastuak
esportazioen
pareko efektua du ekonomian, gastu horiei barne hartzen dituzten inportazioak kendu behar bazaizkie ere, efektu garbia aztertzeko
[49]
Jasotako datuen arabera
[50]
, turisten gastu guztietatik %30-%40 bitartean gutxi gora-behera jatetxeetan gauzatzen da, %20-%25 hotel eta bestelako ostatuetan, %15 garraioetan eta %15 ondasunetan.
Turismoak sortzen duen enpleguari dagokionez, lan-indarraren erabilera intentsiboa egiten duen sektorea da, kalitate txarreko enplegua izaten bada ere: kualifikatu gabeko lanpostuak izaten dira, mugikortasun handikoa, behin-behinekotasunez eta ordutegi luze eta ez-ohikoetan lan egiten duena (asteburuetan, ...).
Turismoaren eskaria uneko egoera ekonomikoaren mendean dago neurri batean: familien egoera ekonomikoak guztiz baldintzatzen ditu turismo-tokia, iraupena eta bidaiatzea bera ere. Gero eta modu nabarmenagoan bidaiatzea pertsonen behar lehenetsietan badago ere, oporretan xahutu beharreko aurrekontuei dagokienean turismoak eskaintzen dituen aniztasunak eta malgutasunak eskaria oso
elastikoa
izatea eragiten dute helbide jakin bat aukeratzean. Horrela, turismo-sektoreko konkurrentzia handia izaten da, helbide zehatzetan eta baita herrialde mailan ere.
Turistaren profila zerikusi eskasa du historiako esploratzaile, konkistatzaile, misiolari eta bidaiari handiekin. Turistak
XIX. mendean
jaiotzen dira, klase aristokratiko eta burgesek osasun-arrazoiengatik eta literatura-lanek deskribatutako bidaiak simulatzeari ekiten diotenean. Lehengo eta baita egungo turista hauen bidaiak aisialdikoak dira, antzinako bidaiari handien helburu ekonomiko, politiko eta zientifikoetatik kanpo. Luxuzko jarduera da eta egungo turismoa luxuaren demokratizazioaren emaitza besterik ez da. Areago, egungo jendetza-kultura,
cool
edo
moderno
izatearen ezaugarriak turismoaren nagusitzarekin batera etorritako ondorioa dela aipatu da: azaleko interkulturalidadea eta mugikortasuna
[4]
. Horrela, turismoa
globalizazioarekin
lotzen den jarduera da, bai mugikortasunaren aldetik (ez baitago ia munduan lurralde ezezagunik eta nonahi ikus daitezke turistak) bai kulturaren aldetik (toki guztiak berdinak direnez, turismoaren banalizazioa bat gertatu da), turistaren hasierako asmoa zerbait
berria
edo
benetakoa
ezagutu eta bizitzea bada ere. Izan ere, industria-gizarteak ekarritako ez-benetakotasunak egiazko
itxura
duten eszenatokiak bilatzera eraman du, konprometitzen ez duen modu eroso batean
[51]
.
Hauek dira turismoak izan ahal dituen alde onak eta txarrak. Kasu batzuetan ematen dira eta beste batzuetan ez. Izan ere, herrialde (edota eskualde, hiri edo herrixka) bakoitzari era ezberdinean eragiten dio turismoak.
- Herrialde hartzaileen aberastasuna handitzen du.
- Ekonomia-jarduera indartzen du; izan ere, eraikuntza suspertzen du, turisten beharrak asetzeko enpresak sorrarazten ditu (hotelak, jatetxeak, saltokiak...), eta enplegua sortzen du jarduera horietan.
- Garraio-azpiegituren hobekuntza sustatzen du, bai eta zerbitzu-hornikuntza ere.
- Landa-turismoko eremuetan, gazteen emigrazioa geldiaraz dezake.
- Turismoei lehentasuna ematen zaienez, eskualdeen arteko desorekak handitu egiten dira.
- Herrialde txiroetan inbertsio handiak egiten dira, atzerriko turismoa erakartzeko; baina inbertsio horiek tokiko biztanleen oinarrizko beharrak asetzeko erabil zitezkeen.
- Turismoak sortzen duen enplegua, askotan, denboraldi baterako izaten da, lanaldi luzeak behar ditu, eta beti ez da ondo ordaintzen.
- Ingurumenaren gaineko eragin handia izan dezake, eraikinek naturagunea aldatzen baitute, zabor asko sortzen baita, kostaldeko uren kutsadura-mailak gora egiten baitu, eta abar.
- Behar-beharrezko baliabideen kontsumoak gora egiten du; esate baterako, uraren kontsumoak. Izan ere, zenbaitetan, golf-zelaietarako erabiltzen da, nekazaritzarako edo biztanleria hornitzeko erabili beharrean.
- Tokiko tradizioak desager daitezke.
- ↑
Munduari itzulia laurogei egunetan
.
- ↑
Nazioarteko Turismo Erakundeak
1993
urtean emandako definizioa da hau.
- ↑
Ez dira, ordea, turistak kanpora lan egitera joan eta horregatik ordainsaria jasotzen duten langileak,
azafatak
edo
kazetariak
, esaterako.
- ↑
Nabarmendu behar da ez dela zuzena turismoa besterik gabe oporrekin lotzea: lan, osasun eta bestelako arrazoiengatik ere egin daiteke turismoa.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Sloterdijk, Peter.
Tractatus philosophico-touristicus.
..
- ↑
(Ingelesez)
Holden, Andrew. (2006).
Tourism studies and the social sciences.
, 27-31 or.
..
- ↑
(Ingelesez)
Hudman, Lloyd; Jackson, Richard.
Geography of travel and tourism.
, 29 or.
..
- ↑
Eugenia de Montijok (1826-1920) txikitandik bisitatzen zuen Miarritze.
- ↑
Etenaldi honek Santander eta Kantabriako turismoa abiarazi zuen, helmuga alternatibo gisa.
- ↑
Erreginaren aginduz,
Miramar jauregia
eraiki zen egoitza ofizial moduan.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Hotel du Palais: el lujo de los emperadores.
2010-03-16
..
- ↑
Pierre Lotik euskal giroko
Ramuntcho
eleberria da ezaguna.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Larrinaga, Carlos.
La madurez de un producto turistico: el Pais Vasco entre 1876 y 1936.
..
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Estructura Economica de Gipuzkoa. Turismo
. 2010-03-18an kontsultatua.
- ↑
Euskal Herriaren nazio askapenerako
Euskadi Ta Askatasuna
eta, batez ere,
Iparretarrak
erakunde armatuen aldetik, Euskal Herriaren kolonizazio turistikoa salatu izan da. Ikus:
(Gaztelaniaz)
Entrevista a ETA
eta
Iparretarrak
, Euskomedia webgunean. XXI. mendearen hasieran ere
Irrintzi
erakunde armatua ere interes turistikoen aurkako erasoak eginez nabarmendu zen.
- ↑
Ingelesez, lau S (ese) letrak aipatzen dira turismo honen helburuen artean:
sun
(eguzkia),
sea
(itsasoa),
sand
(hondarra) eta
sex
(sexoa).
- ↑
Done Jakue bidea oinez ibiltzen duten gehienen asmoa, ordea, ez da erlijiosoa izaten, besterik gabe jendea ezagutu edo Done Jakue bideko ikusgarriez gozatzea baizik.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Anexo I: Inventario de recursos turisticos
,
Eusko Jaurlaritza
. 2010-03-16an kontsultatua.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Greenpeace
. (2006-07-04).
Greenpeace denuncia las amenazas presentes en la costa vasca.
..
- ↑
Aipagarriak dira
U2
,
Bruce Springsteen
eta
heavy metal
musika taldeetako kontzertuak.
- ↑
Idazleak Iruneko giroan aurkitu zuen
The sun also rises (Fiesta)
bere eleberrirako inspirazioa. Irunea 1959 urtean bisitatu zuen azken aldiz:
(Gaztelaniaz)
Gobierno de Navarra.
La Comunidad Foral conmemora la ultima visita de Ernest Hemingway a Pamplona.
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Viamichelin Restaurantes
.
- ↑
(Ingelesez)
Forbes Traveler magazine
. 2007ko datuak.
- ↑
(Ingelesez)
UNTWO World Tourism Barometer Interim Update.
2009-11-02
.
- ↑
1994ko
datuen arabera
(Gaztelaniaz)
Valls, Josep Francesc.
Las claves del mercado turistico.
, 31 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
Leiper, Neil. (2004).
Tourism management.
..
- ↑
(Ingelesez)
Huffadine, Margaret. (2000).
Resort design: planning, architecture, and interiors.
..
- ↑
Establezimendu turistikoen izaera eta sailkapena legez araututa izaten dira lurralde eta herrialde guztietan. Euskal Autonomia Erkidegoan 6/1994 legeak arautzen ditu turismotegiak:
6/1994 Legea, turismoaren antolaketari buruzkoa
.
- ↑
(Ingelesez)
Home Exchange Vacation
.
- ↑
Nekatur Nekazalturismoa Elkartea
.
- ↑
(Ingelesez)
Hostelling International
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Greenpeace
. (2007-07-02).
Greenpeace denuncia que los ayuntamientos del litoral planean tres millones de viviendas.
..
- ↑
Espainian esaterako,
1950
egiten ziren bidaia guztietatik %60 trenez egiten zire. 1960ko hamarkadaren bukaeran portzentaje hau %9ra murriztua zen. Ikus:
(Gaztelaniaz)
San Miguel, M.; Fernandez, E.. (1992). ≪Del vapor al voltio≫
Revista MOPT
(400): 65-71.
..
- ↑
(Gaztelaniaz)
Hernandez Luis, Jose Angel. (2008-02).
≪Turismo de masas y transporte: el gran reto del turismo del siglo XXI≫
Scripta nova.
XII (258)
..
- ↑
Europako herrialdeetan zehar bidaiatzeko ezaguna da gazteentzako
Inter Rail
txartela.
- ↑
Adibidez, Donostian, bus turistikoaz gainera, badia zeharkatzen duen
txu txu trena
ere badago.
- ↑
Horrelako txango tipiko bat
Larruneko Tren Ttikiak
egiten duena da,
Azkainetik
Larrun
mendiko gailurrera. Ikus:
Larruneko Tren Ttikia
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Minimiza la estacionalidad en turismo
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Donostiako Agenda 21.
Turismo sostenible (diagnostico).
.. 2010-03-21ean kontsultatua.
- ↑
Horrela,
industriako
fordismo
izeneko estrategiari jarraitzen zaio.
- ↑
(Ingelesez)
Vanhove, Norbert. (1997).
≪Mass tourism. Benefits and costs.≫
Tourism, development and growth: the challenge of sustainability.
, 50-51 or.
..
- ↑
(Gaztelaniaz)
Parque Disneyland
[
Betiko hautsitako esteka
]
. 2010-03-19an kontsultatua.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Un grupo de economistas e historiadores de la Economia de la UIB analiza la evolucion del turismo de masas en el Mediterraneo desde los anos cuarenta hasta hoy
. 2010-03-19an kontsulltatua.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Sosa Espinosa, Asenet. (2010-03-19).
TURISMO DE MASAS, DESARROLLO, ORDENACION DEL TERRITORIO Y BIENESTAR SOCIAL. UN ACERCAMIENTO A LANZAROTE.
.
- ↑
Ekoturismoa praktikatzen dutenen hipokresia ere aipatu da; adibidez, milaka kilometrotara dauden tokietara joaten baitira, erregai-kontsumo handia eginez. Definizioen inguruko eztabaida ikusteko, ikus:
(Ingelesez)
Honey, Martha. (2008).
Ecotourism and sustainable development: who owns paradise?.
. eta
(Ingelesez)
Swarbrooke, John.
Sustainable tourism management.
, 318-325 or.
..
- ↑
(Frantsesez)
≪Dossier tourisme≫
Biocontact
(202): 44-93. 2010-05
.
- ↑
(Ingelesez)
Holden, Andrew.
Tourism studies and the social sciences.
, 83 or.
..
- ↑
(Gaztelaniaz)
El turismo en el mundo
. 2010-03-20an kontsultatua.
- ↑
(Ingelesez)
Holloway, J. Christopher.
The business of tourism.
, 47 or.
..
- ↑
Adibidez,
Bahamaseko
turismo-sarreren erdiak turismo horretarako ondasun eta zerbitzuen inportazioak besterik ez dira. Ikus: {es}}
Vellas, Francois. (2004).
Economia y politica del turismo internacional.
, 138 or.
..
- ↑
Espainian jasotako datuak. Ikus:
(Gaztelaniaz)
El impacto economico del turismo
. 2002-02.
- ↑
(Gaztelaniaz)
MacCannell, Dean. (2003).
El turista: una nueva teoria de la clase ociosa.
, 121-143 or.
..