Jatetxea
,
ordutegi
zehatzetan eta
saltokiaren
kategoriaren (
kokapen
, zerbitzuaren kalitate eta
erosotasunaren
) araberako prezioan jaten ematen edo
otorduak
zerbitzatzen dituen
establezimendua
da. Jatetxeak parte hauek izaten ditu:
- sukalde
bat eta, honetan: suak,
labeak
,
hozkailuak
,
harraskak
,
ontzi-garbigailu
,
apalategiak
, laneko gainak,
zakarrontzia
,
jakitegia
, etab.;
- office bat,
baxera
eta mahai
tresneria
antolatzeko
altzariez
hornitua;
- jangela
: janariak zerbitzatu eta hartzeko mahai-aulkiak, barruan zein kanpoaldean;
- komunak
, etab.
Jatetxearen kategoria estatuan estatuko
legeek
xedatzen dute (
sardexka
bakarretik bostera), eta gida espezializatuek (
Gault-Millau
,
Michelin
,
Gourmetour
) finkatzen laguntzen dute, zeinek bere
ikurrez
.
Euskararen jatetxe neologismoaren sorburua garbi dago: jan + etxe. Frantsesak, berriz, latinetik hartu zuen hitza:
Venite ad me omnes qui stomacho laboratis et ego
restaurabo
vos
: "Zatoz enegana tripa-zorriak amorratzen ari zaretenok, nik suspertuko zaituztet";
restaurant
, suspertzen dute.
Jatetxean
elikagaia
aukeratzeko ohiturak 200 urte ez du oraino. Lehenago,
komentu
,
monastegi
,
ostatu
,
benta
eta antzekoetan
otordu
aldaezina ematen zen.
Sukaldaritzan
trebe zenak ahaltsuen (merkatari, militar, erlijioso, aristokrata) etxean ziharduen lanean.
Frantziako Iraultza
eraginiko aldakuntza sozialaren ondotik,
chef
haietako askok aukeratu behar izan zuten: atzerrira joan ala... XVIII. mendeko Pariseko kale gorrian,
salda
eta
zopak
prestatzen zituen
Boulanger
izeneko sukaldariak
restaurant
(bizkortzen dute) bataiatu zituen jaki haiek, gorputz-arimaren bizigarri izango zirelakoan.
Gurean, dela
fast food
izenekoa, dela aurretiaz edo unean bertan prestaturiko ohiko edo ezohiko bazkariak hamaika toki espezializatu eta orokorretan zerbitzatzen dira, hala nola
taberna
,
txosna
,
erretegi
, gastro-bar,
pizzeria
,
zinema
,
kiroldegi
,
frontoi
,
estadio
,
tren
,
funikular
,
autobus
, geltoki, ibai-ontzi eta
itsasontzietan
,
hegazkin
,
portu
eta
aireportuetan
,
klub
,
zahar etxe
eta
elkarte
gastronomikoetan,
akuario
eta
zoologikoetan
,
hotel
,
ostatu
eta
landetxeetan
,
okindegi
,
gozotegi
,
aterpe
, asilo eta
komentuetan
,
biltegi
eta
fabriketan
,
kantina
,
haurtzaindegi
,
eskola
,
lizeo
,
institutu
eta
unibertsitateetan
,
museo
eta
kasinoetan
, barraka edo ferietan,
errepide
arrunt eta
autobideko
gasolindegian
,
benta
eta
askaldegi
edo
merenderoetan
,
txakolin
eta
txikierdietan
,
sagardotegian
,
upategian
, kaleko
furgoneta
, orga edo karrotxoetan, restop, self eta azalera handietan, berariazko instalazio behin-behinekoetan, ospitaletako eta kaleko
kafetegi
, kafe-antzoki eta te-aretoetan,
bistrot
eta
kabaretetan
… denak dira jatetxe, aldez edo moldez.
Euskal Herrian
janak
transformatu eta zerbitzatzen dituzten establezimenduen tipologia etengabe ugaltzen ari da,
kontsumitzaileen
eskakizunei (ordutegi, prezio,
dieta
,
kalitate
, konfort,
azkartasun
,
higiene
eta beste hainbatek baldintzaturik) erantzuna eman ahal izateko. Hona hemen jatetxe edo zerbitzu mota batzuen behin-behineko sailkapen bat: