- Artikulu hau Frankoren diktaduraren ideologiari buruzkoa da; Francoren diktadura gaitzat duena beste hau da: ≪
Francoren diktadura
≫
Frankismoa
Francoren diktadura
,
1939tik
1975era
, sostengatu zuen ideologia eta printzipio politikoen multzoa da. Askotan,
Espainiako Gerra Zibilaren
ondotik 1936tik 1975 arte iraun zuen
Francisco Francoren diktadurari
erreferentzia egiteko ere erabiltzen da termino hori, baita diktadura barne hartzen duen Espainiako garai historikoa adierazteko ere.
Iritzi desberdinak daude frankismoaren ideologiaren ezaugarri nagusiari buruz: batzuen arabera, Espainian agindu zuen denbora guztian zehar erregimen
faxista
izan zen; beste batzuen arabera, ordea, erregimen
autoritarioa
izan zen funtsean,
faxismoaren
elementu zenbait biltzen zituen arren.
Francisco Franco
Caudillo
edo buruzagiaren agintaritzapean, beste erakunde batzuek ere mamitu zuten frankismoaren ideologia:
Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangeak
?garai hartako
alderdi bakarrak
?,
Movimiento Nacional
izenekoak, Espainiako Armadak eta
Eliza katolikoak
. Azken honi loturik,
Nazionalkatolizismoa
ere aipatu izan da frankismoaren osagai nagusitzat.
Antikomunismoa
ere aipatzekoa da, frankismoko kanpo politika eta barne ideologia ongi islatzen baititu. Izan ere, barne politikan erregimenak ideologia ezkertiar oro jazarri zuen,
komunismoa
bereziki. Kanpo politikan,
Sobietar Batasunaren
kontrako blokearen
oniritzia jasotzeko baliatu zuen.
Iritziak iritzi, faxismoaren ohiko diren
parafernaliak
erabili zituen urte luzeetan eta itxura hau erabili zuen propaganda ekintzetan. Hasierako urteetan, nabaria da frankismoak italiako faxismoan eta alemaniako nazismoan inspiraturiko sinbologia. Geroago,
Bigarren Mundu Gerraren
amaitu ostean, erregimenak berak uko egin zien
sinbolo
horiei, nolabait ere nazioarteko oniritzia lortzeko eta
nazismoarekin
izan zuen laguntasuna atzean uzteko asmoarekin.
Politikoki alderdi bakarrean oinarrituriko sistema batean oinarritzen zen,
Movimiento Nacional
izeneko alderdian gorpuzten zena. Alderdia
FET y de las JONS
erakundearen oinordeko zen, aldi berean
Falange Espanola Tradicionalista
alderdi karlisten batasuna eta
Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista
alderdi faxistak elkartzean sortu zena.
"
Caudillo
" edo "Generalisimo" delakoa zen alderdiaren burua, eta alderdiaren barnean hainbat talde edo mugimendu politiko ezberdin zeuden:
Talde hauek diktadorearen oniritziagatik lehiatzen ziren. Diktadoreak bat edo beste babesten zuen komeni zitzaionaren arabera, baina sekula inori botere gehiegi eman gabe eta elkarren arteko lehia bultzatuz.
Talde honetako kideen oinarri ideologikoa nazionalsindikalismoa zen. "Urdinak" ere deitzen zitzaien.
Jose Antonio Primo de Riveraren
ildoak jarraitzen zituzten, eta espainiar nazioaren batasuna eta ideologia faxista bultzatzen zituzten. Horretarako gizarte-bizitza eta ekonomia kontrolatu nahi zituzten eta helburu horrekin hainbat erakunde sortu zituzten:
Frente de Juventudes
,
Seccion Femenina
,
Sindicato Vertical
,
Auxilio Social
, etab.
Falangismoak indar handia izan zuen
Movimiento Nacional
delakoaren barnean,
Bigarren Mundu Gerran
faxismoa eta nazismoa garaituak eta nazioartean baztertuak geratu ziren arte.
Ramon Serrano Suner
Francoren koinatua,
Jose Antonio Giron de Velasco
,
Jose Luis Arrese
eta
Adolfo Suarez
izan ziren talde honetako pertsona garrantzitsu batzuk.
Militarrak Francoren agindupean zeuden erabat, eta potere eta prestigio handia zuten diktaduran zehar. Francok konfiantza zuen militarrengan eta ardura handiko postuak eman zizkien gobernuan. Ez ziren talde itxia, militar asko beste taldeei hurbilekoak izaten baitziren askotan. Adibidez,
Carrero Blanco
nazionalkatolikoengandik hurbil zen, eta
Agustin Munoz Grandes
falangisten gustukoa zen.
Kristautasun katolikoaren defentsa erregimenaren ikur nabarmena zen, eta nazionalkatolizismo zeritzon mugimenduan gorpuzten zen. Hezkuntza katolikoen esku utzi zen hasieratik, eta kanpo politikan presentzia argia zuten.
Joaquin Ruiz-Gimenez
da garai horretako agintarien arteko adibide.
1950eko hamarkadan "teknokratak" agertu ziren, gobernutik estatuko ekonomia zuzentzen indartsu aritu ziren
Opus Deiko
kideak.
Mariano Navarro Rubio
eta
Alberto Ullastres
ziren ezagunenetako batzuk.
Karlistek edo tradizionalistek aginpide eta pixua galdu zuten gerra bukatzean, baina ez ziren erakundeetatik desagertu.
Esteban Bilbao
eta
Antonio Iturmendi Banales
izan ziren botere gehien ukan zutenak.
II. errepublikako eskuindarrak biltzen ziren bertan.
Juan Borboikoaren
eta
Juan Carlos I.aren
aldekoak ziren. Francok erregegaiarekiko jarrera zalantzazkoa zuen, eta beraz monarkikoen diktadorearekiko harremana aldakorra zen.
≪
|
Emakumeak
, bizitza osoan, zerbitzatzeko funtzioa du.
Jainkoak
gizona egin zuenean, "ez da ona bakarrik egotea" pentsatu zuen. Eta emakumea egin zuen gizonari laguntzeko eta konpainia egiteko, bai eta ama izateko ere. Jainkoaren lehen ideia "gizona" izan zen. Ondoren, emakumearengan pentsatu zuen, beharrezko osagarri gisa, hau da, zerbait erabilgarria izateko.
|
≫
|
Espiritu Nazionalaren Heziketa, 1962
|
≪
|
Emakumeek sekula ez dute ezer asmatzen; zalantzarik gabe, Jainkoak gizonentzat gordetako gaitasun sortzailea falta zaie. Emakumeok gizonek eginda ematen digutena interpreta dezakegu soilik, hobeto edo okerrago.
|
≫
|
Pilar Primo de Rivera
, Emakumeen Sekzioko ordezkari nazionala
|
Frankismoak bere menpeko lurralde guztietako jendea politikoki, ideologikoki eta sozialki berdintzeko ahalegin handia egin zuen. Gizatalde ezberdinek pairatu zuten ideologia horren inposizioa, emakume, homosexual, ijito eta beste askok. Euskal Herriari dagokionez, Katalunian, Galizian eta beste hainbat tokitan bezala, espainiarra ez zen naziotasun sentimentu oro zapaldu zuten.
Mugimendu ezkertiar zein abertzaleak debekatu eta jazartzeaz gain, erregimenak ezartzen zuen Espainia bakar eta batu horretatik urruntzen ziren edonolako ekitaldiak debekatuak ziren. Aldizkari eta irratiak ere itxiarazi zituzen. Hizkuntzan izan zuen, bereziki ondorioa.
Francoren heriotza eta transizioaren ondoren, ideologia frankistak erakunde publikoetan zuen boterea desagertu zen, nominalki bederen. Hala ere, ideologia hori edo ideologia horien elementu esanguratsu batzuk sustengatzen dituzten taldeak ez ziren desagertu, eta batzuetan beste elkarte batzuetan egituratu dira.
Francisco Franco Fundazio Nazionala
, adibidez, 1976an sortu zen, eta Franco eta bere diktaduraren oinarriak zuritzea helburu du.
Bestalde, frankismoko sinbologia ez da guztiz desagertu.
Espainiako Oroimen Historikoaren Legea
gorabehera, herri askotan frankismoari loturiko izenak dituzten kaleak edo seinaleak daude, baita eskulturak ere.
Erorien harana
da frankismoko sinbolo nabarmenetako bat. 2019 arte bertan egon zen diktadorea hobiraturik
[2]
. Gaur egun ere,
azaroaren 20an
, Francisco Francoren eta Jose Antonio Primo de Riveraren heriotzaren urteurrenean, eskuin muturreko kideak elkartzen dira, bereziki Erorien haranean.
Bestalde, eskuin muturraren manifestazio eta elkarteetan frankismoari loturiko ikur ugari ageri ohi dira
[3]
.
Espainian, eskuin muturrekotzat jotzen diren alderdietan ageri dira frankismoaren ideologiaren eraginak. Hainbat alderdi politikok frankismoaren ideologia hein batean edo bestean defendatzen dute.
Falangeari zuzenean loturiko zenbait alderdi ere badira (jatorrizko Falange Espanola de las JONS zenaren oinordekoa,
La Falange
eta
Falange Autentica
, adibidez). Nazionalkatolizismoari loturik ageri da
Alternativa Espanola
(AES) alderdia. Horietako batzuk,
Democracia Nacional
alderdiarekin batera
ADN Identidad Espanola
delako koalizioan bilduak dira.
Azken urteetan, estatu mailan arrakasta ukan duen
VOX
alderdia ere frankismoaren ideologiarekin lotzen dute askok
[4]
[5]
[6]
.