- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: ≪
Bizkaia (argipena)
≫
≪Vizcaya≫ orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: ≪
Vizcaya (argipena)
≫
Bizkaia
Euskal Herriko
zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko ipar-mendebaldekoa. Iparraldean
Kantauri Itsasoa
(
Bizkaiko golkoa
) du mugakide; hegoaldean
Burgos
eta
Araba
; mendebaldean,
Kantabria
eta Burgos, eta ekialdean
Gipuzkoa
. 2.217 km² eta 1.158.439 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta
Bilboaldeak
osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena. Administratiboki,
Euskal Autonomia Erkidegoko
foru lurraldea
edo
lurralde historikoa
da.
Hiriburua
Bilbo
da.
Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan:
Nerbioiko itsasadarra
eta
Urdaibai
.
Bizkaiko kostaldean bost alde nagusi egin ditzakegu errazago aztertzeko. Lehenengoa
Muskizetik
Abrara
doa, bigarrena
Abratik
Plentziara
, hirugarrena hortik
Urdaibaira
, laugarrena
Urdaibai
bera litzateke, eta bosgarrena Urdaibaitik
Ondarroara
. Gune hauetariko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, nahiz eta oro har, nahiko antzekoak izan.
Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparralderen dagoen lekuetako bat dago,
Matxitxako lurmuturra
. Gainera, hainbat irla eta irlatxo daude,
Billano
,
Izaro
edo
Aketxe
besteak beste.
Kostako gune batzuetan itsasoak hegi handiekin topo egiten du, adibidez,
Ogono lurmuturran
, 200 metro baino gehiago dituena.
Kostaldean uharte gutxi batzuk daude, baina ez da inor bertan bizi:
Billano
(
Gorliz
),
Aketxe
(
Bermeo
),
Gaztelugatxe
(
Bermeo
),
Txatxarramendi
(
Sukarrieta
),
Izaro
(
Bermeo
) eta
Garraitz
(
Lekeitio
). Gainera, artifizialki sortutako
Zorrozaurre
uhartea ere badago Bilbon.
Bizkaian hondartza ugari eta luzeak daude. Ezagunenak Urdaibaiko
Laida
eta
Laga
,
Sopelako
Barinatxe
eta
Atxabiribil
-
Arrietara
,
Plentziako hondartza
, eta
Ispasterreko
Ogeia
eta
Mendexako
Karraspio
dira.
Bizkaia menditsua da eta kostaldean ere garaiera erlatiboki handiko mendiak ditu. Mendi guztiak
Euskal Herriko arkuko
parte dira. Honela
Oizko mendilerroa
,
Gorbeiako mendilerroa
edo
Anbotoko mendilerroa
aipa ditzakegu mendilerro garrantzitsu bezala.
Mendi gehienak
kareharrizkoak
dira eta
Jurasiko
-
Kretazeo
aldian sortu ziren. Besteak
Eozenoan
sortu ziren orogeniarekin batera.
Bizkaiko punturik altuena
Gorbeia
da,
Arabarekin
batera duen mugan.
Bizkaiko ibaiak laburrak dira, eta urte osoan dute ura.
Ibaizabalen
arroak hartzen du ur gehien, baina badira garrantzia duten beste ibai batzuk, hala nola
Lea
,
Oka
eta
Butroe
.
Noizbehinka gertatzen dira uholdeak:
1983an
, adibidez,
uholde handia izan zen Bilbon
.
Tenperatura 1971tik 2000ra Bilbon
|
|
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Guztira
|
Maximoa
|
13
|
14
|
16
|
17
|
19
|
22
|
25
|
24
|
21
|
21
|
17
|
14
|
18.6
|
Minimoa
|
6
|
6
|
7
|
8
|
11
|
14
|
16
|
16
|
14
|
12
|
9
|
7
|
10.5
|
Batez beste
|
9
|
11
|
11
|
12
|
16
|
18
|
21
|
21
|
19
|
16
|
13
|
11
|
14.5
|
Euria (mm)
|
126
|
97
|
94
|
124
|
90
|
64
|
62
|
82
|
74
|
121
|
141
|
116
|
1191
|
Bizkaiko klima
klima ozeanikoa
da, tenperatura ertainekin eta urte osoan zehar banatutako euriarekin. Barnealdea hotzagoa da, eta
Otxandion
edo
Urdunan
, adibidez,
klima kontinentalerako
trantsizioa dago. Elurra gehiagotan egiten du mendietan.
Foehn efektuak
askotan izaten da hego haizeak jotzen duenean, batez ere
Bilbon
.
Bilbon, 1.200
mm
ur erortzen dira urtero, eta batez besteko tenperaturak 9
°Ctik
20 °Cra bitartekoak dira.
Beste bi puntu hartuta klimaren estremoak ikusiko genituzke. Horretarako klima hotza eta euritsua duen
Otxandio
eta klima epelagoa eta haizetsuagoa duen
Galea Lurmuturra
hartuko genituzke:
-
Otxandioko batez besteko tenperaturak eta tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoa adierazten duen grafika. Ikus tenperatura tartea -5etik 30era dela eta minimoa eta maximoaren artean diferentzia handia dagoela.
-
Punta Galean tenperaturak leunagoak dira eta haize ufada handiak izaten dira, batez ere negu partean. Ikusi batez besteko tenperaturak ez direla normalean 0tik behera ez 25etik gora joaten eta aldeak txikiak direla.
Natura 2000
sareak babesa eta kontserbazioa behar duten guneak zerrendatzen ditu
[1]
. Bizkaian badaude horietako gune batzuk, mendiguneak zein ibai bazterrak babesten dituztenak.
Kontserbazio Bereziko Eremuen artean daude
Gorbeiako natura parkea
eta
Urkiolako natura parkea
hegoaldean, baita
Zadorra
ibaiaren urtegietako zati bat,
Otxandio
inguruan.
Karrantzan
Ordunteko mendilerroa
eta
Armanongo natura parkea
nabarmenak dira, baita hegoaldean eta bestea iparraldean. Kostaldean
Barbadungo
itsasadarra,
Astondoko
haremunak,
Lea
eta
Artibai
ibaiak.
Urdaibai
inguruan gune asko daude babestuak:
Gaztelugatxeko
Doniene, Urdaibaiko artadi kantauriarrak eta Urdaibaiko ibai sarea bera.
Babes Bereziko Eremuak bi dira:
Gorobel
mendilerroa,
Urdunako
hegoaldean, Arabatik ere hedatzen dena. Urdaibaiko itsasadarra bera babestuta dago, natura gune nagusia baita.
Basogintza
jarduera nabarmena da Bizkaian. Bertako zuhaiztiak moztu ziren aspaldi eta
pinua
zein
eukaliptoa
erruz landatu dira,
papergintza
industrian erabiltzeko, batik-bat. Hori dela eta, mendi askotan aurki daitezkeen espezieak ez dira bertakoak.
-
Pinuak
-
Quercus
generoa (haritzak eta arteak)
-
Pagoak
-
Eukaliptoak
Bizkaiko historia
paleolitikoan
hasi zen, hainbat kobazulotan aurkitu ziren margoek adierazten duten bezala.
Erromatarrek
eragin eskasa izan zuten lurraldean eta hori dela eta
euskarak
bizirik dirau gaurdaino.
Bizkaia bera
Erdi Aroan
eratu zen, eta
1200
. urtean
Gaztelak
konkistatu zuen arte nafarra izan zen. Nafarroako lehen errege-leinu xemenotarren lurraldea izan zen
[erreferentzia behar]
.
Aro Modernoan
gune komertziala eta industriala bilakatu zen, batez ere
Bilboko Portuazela
, Gaztelako portua bilakatu baitzen.
XIX
eta
XX. mendeetan
burdinak
eta
feudalismo
ezak
industrializazio
azkarra garatzea erraztu zuten.
Gizakien lehenengo aztarnak Bizkaian (
Neanderthalak
) garai honetan gertatu ziren.
Musteriar
tresnak aurkitu ziren
Venta Laperran
,
Kurtzian
eta
Muruan
. Geroago,
Santimaminen
Chatelperroniar
kultura sortu zen. Hori
Homo sapiens
ei edo
Neanderthalei
egotzi zaie.
Homo sapiensekin zuzenki loturiko aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:
Paleolitoko
artea ere sortu zen. Benta Laperran
bisonteak
eta
hartzak
irudikatuta daude.
Areatzan
eta Santimaminen ere hainbat animalia daude: lehenengoan gizakiak, batez ere emakumeak, ikusten dira eta bigarrenean bisontea,
zaldiak
,
ahuntzak
...
Neolitoaren lehenengo aztarnak
K. a. 4. milurtekoak
dira
Euskal Herrian
, baina aldaketek beste milurteko bat behar izan zuten guztiz gauzatzeko.
K. a. 3. milurtekoan
abeltzaintza eta nekazaritza sortu ziren. Hala ere, Bizkaian ez zen izan aldaketa handirik eta
Kobeaga
, Santimamine eta Arenatzan aurkitu ziren abeltzaintzaren lehenengo aztarnak:
ardiak
eta
ahuntzak
.
Buztingintza
sortu zen, dekorazio gabekoa,
Beaker kultura
azaldu zen arte. Bizkai osoan hedatu zen biztanleria, gune irekietan kanpamentuak ezarri zituena, nahiz eta kobazuloak ere erabiltzen jarraitu zuten.
Erromatar geografoek hainbat datu eman zituzten antzinako bizkaitarren inguruan. Euren esanetan bi euskal tribu zeuden gaur egungo Bizkaian:
Karistioak
eta
Autrigoiak
. Karistioak Bizkaiaren erdigunean bizi ziren, Bilbotik ekialdera,
Arabako
iparraldean eta
Deba
ibarrean. Autrigoiak, berriz, Bizkaia eta Arabako mendebaldean bizi ziren,
Kantabria
,
Errioxa
eta
Burgosen
ere bai. Toponimia aztertuta uste da
euskaraz
hitz egiten zutela.
[1]
.Beraz, badirudi
Bizkaieraren
muga Karistioen eremuan zegoela.
Ez dago inongo berririk euskaldunek erromatarrekiko erresistentzia izango zutela esaten duenik, feudalizazioaren garaian izan ezik.
Flaviobriga
eta
Portus Amanus
nonbait egongo ziren Bizkaian, baina ez dira orain arte inon aurkitu.
Foruan
, berriz,
Gernikatik
gertu, erromatar presentzia argia aurkitu da
[2]
.
Erromatarren garaiko azken aldian, feudalizazioa gertatu zen, eta, badirudi erresistentzia izan zela aldaketa horrekiko, matxinada batzuk tartean.
Erdi Aroaren
hasieran Bizkaiko historia ezin da
Euskal Herriko
historiatik banandu.
Bisigodo
eta
Frankoak
behin baino gehiagotan saiatu ziren konkistatzen baina ez zuten lortu eta
de facto
lur independentea izan zen. Garai honetako hainbat agintarik
domuit vascones
jartzen zuten euren txanponetan, nahiz eta egia ez zen.
905
. urtean Leongo kronikalariek
Iruneko Erresuma
mendebaldera hedatu zela diote, gaur egungo
Euskal Autonomia Erkidegoko
lurrak,
Errioxa
eta
Aragoiko
lurrak hartuz.
Nafarroako Erresumaren
barnean egon zen urte luzetan Bizkaia.
Gaztelako Erresumarekin
egoniko gatazkak handiak izan ziren
XI.
eta
XI. mendeetan
. Gaztelarrak
Errioxako
lurjabe handiek lagunduta erreboltak egin zituzten, Gaztelako feudalismoak euren interesak babesten zituelako. Gaztelaren aldekoek
Haron
zuten euren zentroa, Haroko jaunek lortu baitzuten sortu berri zen Bizkaiaren agintea. Bizkaia honek hasiera batean
Uribe
,
Busturia
,
Markina
,
Zornotza
eta
Arratiako
eskualdeak hartzen zituen, eta
Urdunako
hiria ere. X. mendean Momo izeneko Bizkaiko konde baten aipua badago ere, hautsi gabeko konde (eta gero jaunen) lerroa 1043. urtean hasten da,
Eneko Lopez
lehenengoz aipatzen denean. Hala ere Bizkaia azkar izan zen
Nafarroarekin
berbatua eta
1199
-
1200era
arte Bizkaiko Jaunek ezin izan zuten euren titulua egonkortu.
Herentziaz Inigo Lopezen hurrengoek jaso zuten titulua eta
1370an
Joanes I.a Gaztelakoak
infanteak lortu zuen eta beraz
Gaztelako erregeek
jaso zuten titulua zuzenean. Horrela
Karlos I.ak
Espainiako
erregearen titulura gehitu zuen, beti ere Bizkaiko
foruen
zina egiten bazuen. Foru horietan esan behar zuena zen subiranotasuna bizkaitarrengan zetzala, eta beraz Jaunaren kontra erabakiak har zitzaketela.
Jaunek
Gernikako Arbolaren
azpian zin egin behar zituzten foruak bertan egiten zelarik Batzar Nagusia.
Aro Modernoan
komertzioak garrantzi itzela hartu zuen, batez ere
Bilboko Portua
zela eta,
1511an
Espainiak
eskumena eman baitzion merkataritzarako. Bilbo
Gaztelako
portu garrantzitsuena izan zen, bertatik garraiatzen zelarik
artilea
Flandriara
.
Bizkaiko kostaldeko
herriek itsasontzi nahi zituzten, gehienak arrantzara eta merkataritzara dedikatuak.
Lapurdi
eta
Gipuzkoako
beste herri batzuekin batera
Bizkaiko golkoan
baleen
desagertzearen erantzuleak izan ziren. Era berean
Ternuan
egon ziren lehen
Europar
asentamenduak sortu zirela uste da.
Ingalaterrarekin
hainbat tratu ere egin zituzten.
Napoleonen
gerren ostean euskal probintziek euren forua galtzeko arriskua ikusi zuten
Espainiar
Gorteen tendentzia
liberala
zela eta. Honek
Gerra Karlistak
sortu zituen, non Bizkaiak karlistak babestu zituen. Herri batzuek, batez ere Bilbok,
Madrilekin
bat egin zuten. Gerraren bukaeran Bizkaiak zuen autonomia murriztu zen.
1850eko hamarkadan
burdin
meatze
handiak aurkitu zituzten Bizkaian. Honek kanpoko dirua ekarri zuen, batez ere
Frantzia
eta
Ingalaterratik
.
Industrializazioan
Ibarra, Txabarri eta Lezama-Legizamon
burges
familiak agertu ziren.
Altos Hornos de Vizcaya
,
Iberdrola
eta
Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren
parte diren
Banco Bilbao
eta
Banco Vizcaya
sortu ziren.
Espainiako Bigarren Errepublika
,
Euzko Alderdi Jeltzaleak
agindu zuen herrialdean.
Espainiako Gerra Zibila
hasi zenean Bizkaiak Errepublikaren alde egin zuen eta
Francisco Francoren
aurka. Gerra hasi ondoren lehenengo autonomia estatutua onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan baina Bizkaiko herri batzuetan baino ezin izan martxan jarri.
Nafarroatik
faxista eta
erreketeak
Bizkairantz zetozenez,
Burdin Hesia
eraikiarazi zuen Jaurlaritzak
Bilboren
inguruetan. Hesiak akats ugari zuen, eta faxistek laster konkistatu zuten Bilbo.
1937an
Gernikako bonbardaketa
egin zuten
Hitlerren
hegazkinek eta aste batzuk lehenago
Durango
eta
Otxandion
berdina egin zuten. Momentu horretan
Eusko Gudarostea
Santonara
joan eta
Mussoliniren
Italiaren
aurrean errendizioa aurkeztu zuten.
Francoren diktaduran Bizkaia eta
Gipuzkoa
herrialde traidore
izendatu zituzten eta edozein autonomia mota ukatu zitzaien.
1975n
Francoren heriotzaren ondoren
1978ko Espainiako Konstituzioak
Hego Euskal Herriko foruak
onartu eta
1979an
Gernikako Estatutua
onartu zen Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeentzat. Ondoren egoniko hauteskunde guztietan Bizkaian
Euzko Alderdi Jeltzaleak
irabazi zuen.
2009an
1.152.658 biztanle zituen Bizkaiak (1.148.871 b. 2013-01-01ean
[2]
). Dentsitatea 519,90 biz/km
2
ekoa da. Bi datu hauekin Euskal Herriko herrialderik populatuena da.
Espainiako
probintzien artean dentsitate altuena dutenetatik hirugarrena da, eta populazioari dagokionez bederatzigarrena.
Biztanleria aldaketa Bizkaian azken 10 urteotan
>%10
%5-10
%1-5
%0-1
%-2,5-0
%-5 - -2,5
<%-5
Biztanleriaren eboluzioa sexuaren arabera banatzen badugu honakoak dira datuak:
Sexuaren araberako banaketa
|
|
1981
|
1986
|
1991
|
1996
|
2001
|
Gizonezkoak
|
587.521
|
580.013
|
565.546
|
555.101
|
545.395
|
Emakumezkoak
|
601.757
|
599.137
|
589.560
|
584.925
|
577.242
|
Iturria:
Eustat
|
Eskualdeen arabera banaketa eginez gero, populazioaren gehiengoa
Bilbo Handian
bizi dela ikusten dugu. Hala ere, populazioa bertan asko murriztu da
1981etik
2001erako
tartean.
Mungialdean
, berriz, igo egin da.
Hurrengo grafikoetan ikusten denez azkeneko hamar urteetan guztietan heriotza gehiago egon dira jaiotzak baino. Bakarrik
2007an
jaio dira emakumezko gehiago hil direnak baino. Datu hauek argi uzten dute populazioaren jaitsiera natural bat dagoela. (
Iturria
:
Eustat
)
Jaiotzak sexuaren eta urtearen arabera
|
|
1996
|
1997
|
1998
|
1999
|
2000
|
2001
|
2002
|
2003
|
2004
|
2005
|
Bizirik jaioak guztira
|
8.148
|
8.333
|
8.216
|
8.599
|
8.818
|
9.040
|
9.372
|
9.806
|
9.996
|
10.122
|
Gizonezkoak
|
4.133
|
4.287
|
4.319
|
4.443
|
4.553
|
4.722
|
4.783
|
5.077
|
5.159
|
5.170
|
Emakumezkoak
|
4.015
|
4.046
|
3.897
|
4.156
|
4.265
|
4.318
|
4.589
|
4.729
|
4.837
|
4.952
|
Heriotzak sexuaren eta urtearen arabera
|
|
1996
|
1997
|
1998
|
1999
|
2000
|
2001
|
2002
|
2003
|
2004
|
Guztira
|
10.012
|
9.764
|
10.071
|
10.110
|
10.214
|
10.008
|
10.430
|
10.684
|
10.388
|
Gizonezkoak
|
5.457
|
5.275
|
5.328
|
5.392
|
5.469
|
5.351
|
5.524
|
5.584
|
5.483
|
Emakumezkoak
|
4.555
|
4.489
|
4.743
|
4.718
|
4.745
|
4.657
|
4.906
|
5.100
|
4.905
|
Migrazioei dagokionez bi joera nagusi izan dira azkeneko urteetan. Hasiera batean,
1980ko hamarkadako
industria krisiaren ondorioz, aurreko hamarkadetan etorritako hainbat langile berriro ere euren jaioterrietara itzuli ziren, eta horrek saldo negatiboa eman zuen. Baina
2000
. urtetik aurrera joera hori aldatu eta saldoa positiboa izan da. Ez dago alde handirik migrazioetan gizon eta emakumeen artean.
Migrazio mugimenduak
|
|
|
1991
|
1992
|
1993
|
1994
|
1995
|
1996
|
1997
|
1998
|
1999
|
2000
|
2001
|
2002
|
2003
|
2004
|
Guztira
|
-2.700
|
-3.809
|
-3.342
|
-4.131
|
-3.988
|
-3.128
|
-2.327
|
-2.257
|
-1.705
|
828
|
3.184
|
3.425
|
4.020
|
5.280
|
Euskal Herritik kanpora/kanpotik
|
-2.352
|
-3.207
|
-2.733
|
-3.750
|
-3.637
|
-3.136
|
-1.949
|
-2.184
|
-1.624
|
804
|
3.276
|
3.162
|
3.617
|
5.168
|
Espainiar estatutik kanpokoak
|
447
|
231
|
230
|
275
|
399
|
67
|
612
|
1.061
|
1.533
|
3.993
|
5.933
|
6.012
|
6.947
|
8.108
|
Horietatik
|
Europatik
|
145
|
45
|
80
|
76
|
108
|
-3
|
149
|
249
|
305
|
485
|
652
|
969
|
1483
|
2046
|
|
Afrikatik
|
28
|
91
|
47
|
61
|
66
|
4
|
163
|
193
|
287
|
664
|
910
|
968
|
1.259
|
1.281
|
|
Hego Amerikatik
|
1
|
52
|
32
|
50
|
87
|
27
|
99
|
359
|
632
|
2.356
|
3.844
|
3.569
|
3.567
|
4.049
|
|
Ipar Amerikatik
|
4
|
4
|
15
|
14
|
16
|
4
|
31
|
51
|
47
|
100
|
85
|
97
|
107
|
83
|
|
Erdialdeko Amerikatik
eta
Karibetik
|
0
|
31
|
30
|
35
|
61
|
16
|
86
|
90
|
130
|
187
|
164
|
163
|
199
|
169
|
|
Asiatik
|
3
|
7
|
27
|
39
|
60
|
19
|
84
|
116
|
127
|
195
|
268
|
245
|
328
|
471
|
|
Ozeaniatik
|
0
|
1
|
-1
|
0
|
0
|
0
|
-1
|
4
|
5
|
7
|
10
|
1
|
3
|
9
|
Iturria:
Eustat
|
Eustaten
2016ko
datuei erreparatuz, Bizkaiko 10 udalerri populatuenak hauek dira:
Populaziorik txikiena duen udalerria
Arakaldo
da, 165 biztanlerekin.
Bizkaiaren banaketa administratiboak historian zehar izandako gertaerei erantzuten die. Bizkaia udalerritan banatzen da, eta udalerri bakoitzak kudeaketarako, legegintzarako eta lege horiek exekutatzeko eskumenak ditu. Era berean, hainbat udalerri batzen dituzten mankomunitateak daude, zerbitzu publikoen kudeaketarako. Horretaz gain, ofizialki dagoen banaketa bakarra
barruti judizialena
da. Zuzenbidearen ikuspuntutik infantzoiak edo
lur laua
bereizi egiten dira forurik gabeko lurretik.
Bizkaia 112 udalerritan banatuta dago. Udalerri horietako hiriburuek hainbat izen dituzte, historian izandako bilakaeraren arabera:
elizateak
,
kontzejuak
,
hiribilduak
,
alberriak
,
auzoak
edo
hiria
. Bizkaiko hiri bakarra
Urduna
da.
Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren arabera,
lur laua
Bizkaiko Lurralde historikoko lurralde guztiak dira beste zuzenbide bat dutenak kenduta, hau da, hiriak eta hiribilduak kenduta.
Bizkaiko lur lauaren zati dira, orobat,
Laudio
eta
Aramaio
,
[4]
nahiz eta
Arabako
udalerriak izan.
Lur lauan zeuden herriak
elizateak
ziren.
Merindadetan
antolatzen ziren, eta
Jaurerriaren
legeen menpe zeuden, hau da,
Bizkaiko Foruaren
menpe.
Bizkaiko hiri eta hiribilduek ekonomia sistema ezberdina zuten. Bestelako forua zuten eta
harresiak
eraikitzeko eskumena ere bai. Hauek dira Bizkaian dauden hiri eta hiribilduak:
Legearen arabera, Bizkaiko forurik gabeko herriak bakarrik izango dira eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriaren hedadura osoa da lur ez aforatua.
Mungia
,
Larrabetzu
eta
Errigoiti
ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, itzuli egin ziren forura.
Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake.
Ajangizek
1991n
eta
Arratzuk
1992an
prozesu hori egin zuten,
Gernikatik
banandu baitziren.
≪
|
Gernika munduko herririk zoriontsuena da.
Haritz baten gerizpean biltzen den
baserritarren batzarrak erabakitzen du arazoez,
eta beti hartzen ditu erabakirik zuzenenak.
|
≫
|
Jean-Jacques Rousseau
|
Bizkaiko antzinako banaketa administratiboan garrantzi berezia zuten
deiadar-mendiek
. Hauetan deiadar egiten zen Batzar Nagusietara joateko eta sua pizten zen tontorrean. Hurrengoak dira:
Eustat
eta
Bizkaiko Foru Aldundiaren
arabera, Bizkaiko eskualde eta azpieskualdeak hurrengoak dira:
[5]
Bizkaian
Euzko Alderdi Jeltzalea
eta
PSOE
jaio zirenez, bi mugimendu politikook historia handia dute bertan.
Gaur egun
EAJ
da alderdi hegemonikoa. Ia-ia udalerri guztietan irabazten du eta
Bizkaiko Foru Aldundiaz
gain, gorteetan dauden eserlekuen gehiengoa ere eskuratzen du.
|
Bizkako Batzar Nagusietarako hauteskundeak 4 barrutitan egiten dira:
- Bilbo
- Enkarterriak
- Busturia-Uribe
- Durango-Arratia
|
2015eko Bizkaiko Batzar Nagusietako hauteskundeak
|
Alderdia
|
2015
|
2011
|
Jarlekuak
|
Boz kopurua
[6]
|
Jarlekuak
|
Boz kopurua
[7]
|
|
Euzko Alderdi Jeltzalea
(EAJ-PNV)
|
|
212.656 (%38,23)
|
|
216.455 (%38,07)
|
|
Euskal Herria Bildu
(EH BILDU)*
|
|
106.576 (%19,16)
|
|
138.007 (%24,28)
|
|
Euskadiko Alderdi Sozialista
(PSE-EE-PSOE)
|
|
70.361 (%12,65)
|
|
97.008 (%17,06)
|
|
Ahal Dugu
(PODEMOS)
|
|
82.107 (%14,76)
|
-
|
-
|
|
Alderdi Popularra
(PP)
|
|
46.354 (%8,33)
|
|
80.215 (%14,11)
|
|
Irabazi
(IRABAZI)**
|
|
14.773 (%2,66)
|
|
20.479 (%3,60)
|
|
Beste batzuk
|
|
38.132 (%6,85)
|
|
16.428 (%2,89)
|
*
2011n
Bildu
eta
Aralar
banaturik aurkeztu ziren. 2011ko datuetan bi taldeen jarleku eta bozken batura agertzen da.
**
2011n
Ezker Batua-Berdeak
koalizioa aurkeztu zen.
|
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Bizkaian
|
Alderdia
|
Eserlekuak
|
Ehunekoa
|
Bozka kopurua
|
EAJ
|
11
|
38.42
|
230.204
|
EH Bildu
|
6
|
21.47
|
128.644
|
PSE-EE
|
5
|
18.95
|
113.536
|
PP
|
3
|
11.81
|
70.749
|
Ezker Anitza
|
0
|
2,69
|
16.109
|
Besteak
|
0
|
6.66
|
39.871
|
Boto baliogabeak
|
|
|
4.721
|
Gaur egun Bizkaiko Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuek osatzen dute:
Bizkaiak dituen errepide nagusiak ?beste hiriekin konektatzen dutelako?
A-8
eta
A-68
autobideak dira. Lehenengoak
Donostia
eta
Kantabriarekin
batzen du,
Ermua
,
Durango
,
Zornotza
,
Bilbo
,
Ezkerraldea
eta
Meatzaldeatik
igaro ondoren.
Bigarrenak Bilbo eta
Gasteiz
,
Logrono
eta
Zaragoza
lotzen ditu. Gainera hau N1 errepidearekin batzen denean
Madrila
joateko bidea ere bada.
Horretaz gain badira trafiko handia jasatzen duten errepideak,
Txorierriko korridorea
edo
Avanzada
moduan. Ezkerraldea eta Uribe Kosta lotzeko eraiki zen
Arrontegi Zubiak
garrantzi handia du garraioari dagokionez.
Bigarren mailako errepideek gainontzeko herriak lotzen dituzte, askotan autopista hauetariko batekin, nahiz eta eurekiko paralelo beste doako errepide bat joan ohi den. Horrela
Mungiarantz
edo
Gernikarantz
dauden errepideek pisua handia hartzen dute, bietatik
Bermeora
ere irits daitekeelarik.
Azkenik, eta autopista egonda ere,
Elorriotik
Arrasatera
doan portuak garrantzi handia du.
Barazar
eta
Urkiola
portuek geroz eta erabilera murritzagoa dute, nahiz eta trafikoa mantendu.
Bizkaibus
Bizkaiko autobus zerbitzua eskaintzen duen elkartea da.
Autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresa ezberdinak batu egin ziren
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren
barnean. Batu ziren enpresak,
EuskoTren
,
Adnor
,
Compania de Autobuses Vascongados
, eta
PESA
izan ziren besteak beste. Gaur egun 108 linea ezberdin daude, batzuk uda garaikoak baino ez diren arren, adibidez, hondartzetako zerbitzua eskaintzen dituzten lineak.
Bizkaitik orokorrean eta bereziki Bilbotik konpainia ugarik egiten dituzte bidaiak. Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin batzen dituztenak hauexek dira:
Euskal Herritik kanpora ere Bilbotik egin daitezke hainbat bidaia, Bartzelona, Madril, Kantabria, Zaragoza, Andaluzia, Mediterraneoko hainbat lekutara. Era berean ere atzerrira egin daitezke errepidezko bidaiak.
Bilboko aldiriko trenbideen sarea
lau eragile ezberdinek ustiatzen dituzten 15 lineaz osatzen da.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak
kudeatzen duen
Eusko Trenbideak
sozietateak 7 linea ditu,
Euskotren Trena
(6 linea) eta
Euskotren Tranbia
(linea bakarra) zerbitzuak batuta.
Espainiako Sustapen Ministerioaren
menpe dagoen
Renfe Operadora
eragileak beste 5 linea ustiatzen ditu,
Renfe Aldiriak
(3 linea) eta
Renfe Feve
(2 linea) marka komertzialen bidez.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak
,
Metro Bilbao
sozietatearen bidez, 2 linea eta horien barruan bi anezka ustiatzen ditu. Azkenik,
Bilboko Udalak
Artxandako Funikularra, S.A. sozietatearen bitartez
Artxandako funikularra
kudeatzen du.
Eragileen arteko koordinaketa kudeatzeaz
Bizkaiko Garraio Partzuergoak
arduratzen da. Gainera, eragile guztietan erabiltzeko tituluak jaulkitzen ditu,
Barik txartela
euskarritzat duela. Hurrengoak dira trenbide lineak:
Euskotrenen
sareak Bizkaian sei linea ditu:
L3 (Kukullaga-Etxebarri ? Matiko)
Bilboko metroaren
3. linea,
E1 (Bilbo-Matiko ? Donostia-Amara)
linea orokorra, horren barruan
1D (Bilbo-Matiko ? Elgoibar)
zerbitzua dagoela;
E3 (Kukullaga-Etxebarri ? Lezama)
,
E4 (Bilbo-Atxuri ? Bermeo)
,
Lutxana-Sondika anezka
eta
Larreinetako funikularra
.
Bilboko metro sareak hiru linea ditu: Alde batetik,
Metro Bilbaok
ustiatzen dituen
L1 (Etxebarri ? Plentzia)
eta
L2 (Basauri ? Kabiezes)
lineak, itsasadarraren alde bakoitzetik doazenak eta
San Ignazioko geltokian
tarte amankomun batean batzen direnak, eta 2. linearen mendebaldean dagoen
Mamarigako funikularra
. Beste alde batetik,
Euskotrenek
ustiatzen duen
L3 (Kukullaga ? Matiko)
linea, Bilboko iparraldeko auzo garaiak lotzen dituena eta
Zazpikaleetako geltokian
hiru lineen arteko lotura dagoela. Guztira 51,74 kilometroko luzera eta 48 geltoki ditu, 32 lurrazpiko eta 16 lurgaineko.
2016an
Metroak 87.105.288 bidaiari garraiatu zituen,
[8]
Espainiako metro sareen artean, bidaia kopuruei erreparatuz, hirugarrena izanik,
Madril
eta
Bartzelonakoaren
atzetik eta
Valentzia
,
Sevilla
eta
Palmakoaren
aurretik.
Etorkizunean,
3. linea
Bilboko aireportura
helduko da. Bestalde,
Eusko Jaurlaritzak
4. eta 5. lineak eraikitzeko azterlanak idatzita eta argitaratuta ditu.
Bilboko Renfeko Aldirien sareak ere hiru linea ditu: C-1 (Bilbo-Abando ? Santurtzi), C-2 (Bilbo-Abando ? Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Abando ? Urduna).
Renfe Feve
Renfe Fevek zonakatutako bi linea ustiatzen ditu: C1f (Bilbo-Concordia ? Balmaseda) eta R-3B (Bilbo-Concordia ? Karrantza).
Bilbobus
Bilbo
udalerri barneko autobus zerbitzua da. Sareak 44 linea ditu: hogeitazazpi linea orokor, zortzi auzolinea (A letraz identifikatuta) linea berezi bakarra (E letraz identifikatuta) eta zortzi gautxori (G letraz identifikatuta).
2016an
Bilbobusek 25.927.839 bidaiari garraiatu zituen.
[9]
1995
. urtean metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen.
Sopelbus
Sopela
udalerri barneko autobus zerbitzua da. Sopelako herria, Metro geltokia eta hondartza batzen ditu. Autobusa uda garaian ibiltzen da
ekainaren 15etik
irailaren 15era
.
Etxebarri Bus
Etxebarriko
udalerri barneko autobus zerbitzua da. Etxebarriko Metro geltokia ireki ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, Metroa eta urrun dauden auzoak lotzeko. Lineak egunero 1.000 pertsona inguruk erabiltzen dute.
Tranbia aspaldidanik izan da
Bilboko
parte.
XIX. mendean
ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik
XX. mendearen
erdialdera kendu egin zen zerbitzua.
2002
. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.
Bizkaian hiru funikular daude:
Artxandako funikularra
,
Bilbon
;
Larreinetako funikularra
,
Trapagaranen
; eta
Mamarigako funikularra
,
Santurtzin
.
Bestalde, hainbat igogailu makur ere badaude. Aipatzekoa da
Ereagako igogailua
,
Getxo
udalerrian,
Algorta
eta
Ereaga
hondartza lotzen dituena eta ordainpekoa dena.
Etxebarri
udalerrian ere igogailu makurra dago,
Euskotrenen
Kukullaga-Etxebarri geltokia
eta San Antonio auzoa lotzen dituena. Gainontzekoak, doakoak,
Bilbon
(
Arangoiti
,
Ollerietagoiena
,
Iturribide-Zabalbide
,
Prim
,
Zazpilanda
eta
Zurbaranbarri
) eta
Santurtzin
(Larrea) daude.
Bizkaian
bizkaieraz
hitz egiten da, euskararen euskalki bat. Nahiko heterogeneoa den arren, ezaugarri komun batzuk ditu:
- Fonologia
(ahoskera)
- U
> I: Uria > hiria, UrUne > irina, Urten > irten.
- E
> A: Eurrera > aurrera, aitE > aita.
- A
> E: bArri > berri, andrA>andre, Alkarte > elkarte.
- G
> K: erabaGia > erabakia, jaGi > jaiki.
- TX
> ITZ: areTX > haritz, aTX > haitz, gaTXa > gaitza.
- X
> IZ: aXe > haize, goXean > goizean, eleXa > eleiza.
- P
> B: Parkatu > barkatu, Pakea > bakea.
- G
> H: uGarte > uharte, zuGatx > zuhaitz.
Bestalde:
- -A+A=-
EA
/-IA/ -IE/ -I/ -E (aldearen arabera): arreba + a= arrebEA / arrebIA / arrebIE / arrebI / arrebE.
- Z=
S
(hiztun batzuk): zazpi=SaSpi, zapatua=Sapatua.
- TS=
TZ
: arratsalde > arraTZalde, deutsat=deuTZat.
- IT=
ITX
/
ITT
(aldearen arabera): aitite=aiTXiTXe/aiTTiTTe, beitu (begiratu): beiTXu/beiTTu.
- Morfologia
Hona hemen bizkaieraren
morfologiako
zenbait ezaugarri:
- NOGAZ
>Norekin: lagunaGAZ > lagunarekin. Pluralean: lagunaKAZ > lagunekin Sartaldean, lagunEKIN=lagunekin
Sortaldean
.
- NORANTZA/NORU(N)TZ
> Norantz: etxeRANTZA (
Sartaldean
) / etxeRU(N)TZ > etxerantz.
- -TEN
> -TERA: izeko ikusTEN noia > izeba ikustera noa.
- -RIK
> -Z: mendiRIK mendi > mendiz mendi.
- ZEOZER
, NONOR, NONOZ... > ZERBAIT, NORBAIT, NOIZBAIT...
- NEU
, NEURE, ZEU, ZEURE,... > NI, NIRE, ZU, ZURE,...
- -INOA
> IOA: erlazINOA > erlazioa, konfesINOA >konfesioa.
- EGOAN
, ebilen, ekien,... > zegoen, zebilen, zekien.
Bizkaiko idazleen artean euskal literaturarentzat garrantzitsuak izan ziren eta diren hainbat aurkitzen ditugu. Klasikoen artean
Mogel
,
Lauaxeta
eta
Kirikino
daude, eta geroago,
Gabriel Aresti
eta
Andolin Eguzkitza
. Gaur egun produkzio handia duten
Joseba Sarrionandia
,
Edorta Jimenez
eta
Unai Elorriaga
ditugu aipagai, besteak beste, idazle bizkaitarren artean.
Gazteleraz idatzi zutenen artean
Miguel de Unamuno
edo
Blas de Otero
dira balio kultural handieneko batzuk.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da. Urtero,
abenduaren
lehenengo hamabostaldian, lurralde osoko argitaletxeak batzen diren topagunea da, non bai nobedadeak baita aurreko urteetako liburu eta diskoak ere salgai baitaude.
1965etik
antolatu izan da, eta hasieran txikia bazen ere, geroz eta handiagoa den ekimena bilakatu da. Eliza ataritik merkatura igaro zen, gero merkatutik karpa batera, eta gaur egun
Landako Erakustazokan
antolatzen da.
Bizkaian erreferente kultural nagusi bat da gaur egun.
Bizkaian hainbat talde eta musikari nabarmendu dira:
Oskorri
taldea eta
Kepa Junkera
folkean,
Mikel Urdangarin
kantautorea,
Eskorbuto
,
Zarama
,
MCD
eta
Parabellum
rock radikalean,
Exkixu
,
Ken 7
,
Etsaiak
,
Gatibu
,
Atom Rhumba
,
Zea Mays
,
Fito & Fitipaldis
,
Doctor Deseo
... azken bi hamarkadetan.
Bizkaiko gastronomia
Euskal Herriko gastronomia
osatzen dutenetariko bat da. Herrialde honetako jaki tipiko batzuek 'Bizkaiko erara' izena dute.
[10]
Bizkaiko sukaldaritzak
barazkiak
eta
itsaskiak
uztartzen dituen errezeta asko ditu.
Museo ugari daude Bizkaian. Garrantzitsuenak
Bilbon
daude baina bestelakoak ere badira.
1997
. urtean zabaldua, arte modernoaren azken obrak biltzen ditu, bai kanpokoak, bai Euskal Herriko bertakoak ere.
Txillida
eta
Oteizaren
lanak erakutsi izan dira museoan.
Frank Gehry
arkitektoak diseinatu zuen titaniozko eraikina. Zabaldu zenetik mundu osotik etorritako milaka turistak bisitatu dute museoa, eta hiriaren ikur berri bihurtu dute.
2005
. urtean 900.000 bisitari izan zituen.
1945. urtean zabaldua,
Bilbok
Estatu mailako arte ederretako museorik onenetarikoa duela esaten dute aditu askok. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zen.
Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, Zinemateka delako programaren barnean garai ezberdinetako zine emanaldiak eskaintzen dira.
Euskal Abertzaletasunaren Museoa
Sabino Arana Fundazioak
kudeatzen du. Euskal Herriko historiako azken mendearen inguruko gaiak jorratzen ditu:
Sabin Aranaren
sasoitik eta
Gernikako Estatuturaino
,
Espainiako Gerra Zibila
,
frankismoa
...
Getxoko
Kirol Portuan Bizkaiko aquariumik handiena dago. Bertan Mediterraneoko eta Atlantikoko arrainak aurkitu daitezke eta eskolentzako ibilbideak ere antolatzen dituzte.
Gallartan
1986an
sortua
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak
Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Museoa dagoen lekua Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.
Bizkaian dago Euskal Herrian dagoen
UNESCOk
izendatutako
Gizateriaren ondare
bakarra eraikin indibidual moduan:
Bizkaia Zubia
.
Industria Iraultzarekin
lotutako bakarra da halaber, espainiar estatu osoan.
UNESCOren sailkapenean,
Santimamineko
kobazuloa ere ageri da.
Bizkaiko kultura ondasunak
Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 legeak ezartzen dituen eta Bizkaian dauden
kultura ondasunak
dira.
Probintzia honetan egunkaririk irakurrienak
El Correo Espanol
eta
Deia
dira. Biak
gaztelaniaz
argitaratzen dira (atalen bat izan ezik), eta biek Bizkaian daukate egoitza nagusia.
Irakurle gutxiago dituzten beste batzuk ere badaude, hala nola,
Uribe Kosta Digitala
(gaztelaniaz gehienbat),
Busturialdeko Hitza
(
euskaraz
) eta
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
(euskaraz).
- Bizkaia Irratia
- Anboto Irratia
- Radio Bilbao (SER Katea)
- Radio Popular
- Radio Nervion
- Gorbeialde Irratia
- TeleBilbao
- Tele 7
- Canal Bizkaia
- Bilbovision
- Uribe Kosta Telebista
- Euskal Telebista
- Durango Telebista
- Oizmendi Telebista
- Hamaika Telebista
- Mogel
, Juan Antonio (
1745
-
1804
),
euskal idazlea
.
- Casilda Iturrizar
(1818-1900), filantropoa.
- Balendin Berrio-Otxoa
(
1827
-
1861
), fraidea eta santua. Erromatar Eliza Katolikoak Bizkaiaren bigarren
zaindaria
du izendatua.
- Eulalia Abaitua
(1853 -1943), argazkilaria.
- Txomin Agirre
(
1864
-
1920
),
euskal idazlea
.
- Resurreccion Maria Azkue
(
1864
-
1951
), apaiza, idazlea eta
euskaltzaina
.
- Kirikino
(
1866
-
1929
),
euskal idazlea
.
- Maria Goiri
(1873-1954), idazlea.
- Karmele Errazti
(1885-1954),
euskal idazlea
.
- Dolores Ibarruri
(1895-1989), politikoa.
- Lauaxeta
(
1905
-
1937
),
euskal idazlea
.
- Ramon Rubial
(
1906
-
1999
), politikari
sozialista
.
- Eusebio Erkiaga
(
1912
-
1993
),
euskal idazlea
.
- Carmelo Bernaola
(
1929
-
2002
), konpositorea.
- Ignacio Ellacuria
(
1930
-
1989
),
jesuita
.
- Gabriel Aresti
(
1933
-
1975
),
euskal idazlea
.