Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau jolaserako instalakuntza zabalari buruzkoa da; haurrentzako hiri-parkea gaitzat duena beste hau da: ≪
Jolastoki
≫
Jolas-parkea
,
atrakzio-parkea
edo
parke tematikoa
atrakzio mekaniko, ikuskizun, denda,
jatetxe
eta nagusiki
aisiarako
erabiltzen diren beste
azpiegitura
mota batzuk dauden instalakuntza bat da. Gune tematiko zehatzetan banatua badago, parke tematiko deritzo.
Tamaina txikikoak eta atrakzio gutxikoak izan daitezke, batez ere
flat ride
atrakzio motakoak (hau da,
errusiar mendiak
, jauzi librea, ibilbidekoak edo urekoak ez direnak. Frisbeeak,
noriak
, talka
autoak
... sartuko lirateke mota honetan.) Handiak ere izan daitezke, atrakzio ugari eta handiekin, nagusiki
mendi
errusiarrak.
Ordainketa sistemakoak daude, non, atrakzio bakoitzean parte hartzeko ordaindu egin behar den, batzuetan, puntu edo fitxa sistema baten bidez, parke batzuetan euren izen propioa dutenak, baita beste ordainketa sistema batekoak ere, non sarrera orokor bat ordaintzen den,
doan
atrakzio guzti edo gehienetan parte hartzeko.
Euskal Herrian
Bizkaiko Jolas Parkea
desagertu ondoren,
Igeldo Mendiko Jolas-Parkea
baino ez da gelditzen.