Wikipedia, Entziklopedia askea
≪Pepino≫ orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: ≪
Pepino (Toledo)
≫
Luzokerra
(
Cucumis sativus
)
Cucurbitaceae
familiako
landarea
da, belarkara eta urterokoa.
Kuialuze
,
konkonbre
(
Ipar Euskal Herrian
)
eta
pepino
(
Hego Euskal Herrian
) izenak ere hartzen ditu. Jatorriz
Indiakoa
da, baina gaur egun mundu osoan hazten da, haren fruituak barazki modura jateko.
Luzokerra aihen landarea da, igokaria, gorantz igotzeko euskarria aurkitzen duenean hostotxo kiribilen bidez euskarriaren inguruan kiribiltzen dena. Hosto zabalak ditu, fruituak eta zurtoina erabat estaltzen dutenak.
Zurtoinak 4 metrorainoko luzera eduki dezake. Loreak hori kolorekoak eta
monoikoak
dira. Fruitua zilindrikoa da, luzanga, 60 cm arte eduki ditzakeena luzeran eta 10 cm zabaleran. Barnean haziak dituztenez eta lore batetik garatzen direnez, fruituak dira berez; hala ere,
tomatea
eta
kuia
bezala, barazki modura jaten dira, ez
fruta
modura.
- Cucumis sativus
var. anatolicus Gabaev
- Cucumis sativus
var. anglicus L. H. Bailey
- Cucumis sativus
var. cilicicus Gabaev
- Cucumis sativus
var. europaeus Gabaev
- Cucumis sativus
var. falcatus Gabaev
- Cucumis sativus
var. indo-europaeus Gabaev
- Cucumis sativus
var. irano-turanicus Gabaev
- Cucumis sativus
var. izmir Gabaev
- Cucumis sativus
var. squamosus Gabaev
- Cucumis sativus
var. testudaceus Gabaev
- Cucumis sativus
var. tuberculatus Gabaev
- Cucumis sativus
var. vulgatus Gabaev
-
Lorea
-
-
Fruitua txikitan
-
Fruitua biltzeko prest
-
Luzoker txiki onduak