Bigarren Mundu Gerra
|
---|
Erlojuaren orratzen noranzkoari jarraituz, goitik eta ezkerretik hasita: Commonwealtheko gudariak, basamortuan; japoniarrak, txinatar zibilak bizirik lurperatzen; sobietar indarrak, neguko erasoaldi batean; japoniar hegazkinak, itsasontzi batetik aireratzeko unean; sobietar indarrak, Berlinen borrokatzen; alemaniar itsaspeko baten aurkako erasoaldia
|
Data
| 1939ko
irailaren 1a
?
1945eko
irailaren 2a
|
---|
Lekua
| Europa
,
Asia
,
Ozeano Barea
,
Mediterraneoa
,
Afrika
eta
Ekialde Hurbila
|
---|
Emaitza
| Aliatuen
garaipena.
Nazio Batuen Erakundearen
sortzea
|
---|
|
|
|
|
|
|
|
8.000.000 militar
4.000.000 zibil
|
17.000.000 militar
33.000.000 zibil
|
---|
|
Bigarren Mundu Gerra
1939
-
1945
urteen artean
mundu
osoan hedatu zen
gerra
izan zen.
[1]
Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten:
Aliatuak
eta
Ardatza
. Gerra egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun osoa jarri zuten gerra irabazteko esfortzuaren alde, zibilen eta militarren baliabideen arteko muga lausotuz. Gizateriaren historian hildako gehien eragin duen guda izan da
[2]
, munduko biztanleen % 2 hil baitzen (50 eta 85 milioi pertsona artean), horietako gehienak
Sobietar Batasuneko
eta
Txinako
zibilak. Gerra honen barnean sarraskiak,
Holokaustoa
bezalako
genozidioak
,
bonbardaketa
estrategikoak, planifikatutako
gosete
eta gaixotasunak izan ziren; historian
bonba nuklearrak
erabili diren gerra bakarra izan da
[3]
[4]
[5]
[6]
.
Japoniak
Asia
eta
Ozeano Barea
kontrolatu nahi zituen, eta
gerran zegoen Txinarekin
1937tik
[7]
, nahiz eta ez zen egon gerra deklarazio formalik
[oh 1]
. Horregatik, Alemaniarekin batera borrokatu zuen Japoniak, zehatz mehatz Estatu Batuen aurka. Bigarren Mundu Gerra ofizialki
1939ko
irailaren 1ean
hasi zela esan ohi da,
Alemaniak
Polonia
inbaditu
zuenean,
Frantziaren
eta
Erresuma Batuaren
gerra deklarazioak ekarri zuena. 1939aren amaieratik 1941eko hasierara,
kanpaina
eta
itun
ezberdinen bidez, Alemaniak Europa kontinentalaren zatirik handiena konkistatu zuen, eta
Italia
eta Japoniarekin batera Ardatza eratu zuen. 1939ko
Molotov-Ribbentrop Itunaren
ondorioz, Alemaniak eta Sobietar Batasunak
Polonia
,
Finlandia
,
Errumania
eta
Estatu baltikoak
anexionatu eta banatu zituzten.
Ipar Afrika
eta
Ekialdeko Afrikako
kanpainen ostean, eta 1940aren erdialdean
Frantziaren erorketarekin
, gerrak Europako Ardatzeko potentzien eta
Britainiar Inperioaren
artean jarraitu zuen.
Balkanetako Kanpainak
, airez eman zen
Ingalaterrako Gudua
,
Blitza
eta
Atlantikoko Guduak
jarraipena eman zion gerrari. 1941eko
ekainaren 22an
Ardatzeko potentziek
Bizargorri Operazioa
abiatu zuten Sobietar Batasuna inbadituz, historia osoan zehar gerra batean egondako eremurik handiena irekiz.
Ekialdeko Fronteak
Ardatza geldotu zuen, batez ere Alemaniako
Wehrmacht
a,
erresistentzia gerra
batean sartuz. 1941eko abenduan Japoniak
Pearl Harborko erasoa
egin zuen
Ameriketako Estatu Batuen
eta
Europar kolonien
aurka. Erasoaren ondorioz AEBk gerra deklaratu zion Japoniari, Erresuma Batuaren babesarekin; Europako Ardatzek AEBren aurkako gerra abiatu zuten, Japoniar aliatua babesteko helburuarekin. Japoniak Ozeano Barean arrakasta azkarra izan zuen,
kolonia
askotatik Europa kenduz; armada lokal askok Japonia babestu zuten dominazio honetatik askatzeko.
Ardatzak aurrera egin zuen Ozeano Barean ahalik eta 1942an Japoniak
Midwayko Gudua
galdu zuen arte; beranduago, Alemania eta Italiak
porrota izan zuten Ipar Afrikan
eta, ondoren,
Stalingradeko Guduan
Sobietar Batasunean. 1943an Alemaniak porrot gehiago izan zituen Ekialdeko Frontean, Aliatuek
Sizilia
eta
Italia
inbaditu zituzten eta Ozeano Barean hainbat garaipen izan zituzten, Ardatza erretiratze estrategikora bultzatuz.
1944an
Mendebaldeko Aliatuek
Alemaniak okupatutako Frantzia inbaditu zuten
, Sobietar Batasunak bere lurralde osoa berreskuratu zuen eta Alemania eta bere aliatuen aurka ekin zion. 1944 eta 1945 bitarte Japoniak porrot garrantzitsuak izan zituen Asian, bereziki
Txinako Hegoaldean
eta
Erdialdean
zein
Birmanian
, Aliatuek Pazifikoan Japoniako Itsas-armada murrizten zuten bitartean.
Gerra Europan Mendebaldeko aliatuek eta Sobietar Batasunak
Alemania inbaditu
zutenean amaitu zen, Sobietar tropek
Berlingo guduan
garaitu,
Adolf Hitlerrek bere buruaz beste
egin eta
1945eko maiatzaren 8an
Alemaniaren errendizioa
sinatu zuenean. Aliatuek 1945eko uztailaren 26an
Potsdameko Adierazpena
sinatu zuten, baina Japoniak ez zituen errenditze-terminoak onartu; Ameriketako Estatu Batuek, orduan,
Hiroshima
eta
Nagasakiren
gainean
bi bonba nuklear
jaurti zituzten, abuztuaren 6an eta 9an.
Japoniaren inbasioa gertu zen
, bonba atomiko gehiago eror zitezkeen eta Sobietarrak Japoniaren aurka gerran sartu ziren
Mantxuriako Guduan
, Japonia errenditzera behartuz 1945eko abuztuaren 15ean.
Gerra krimenak
epaitzeko epaitegiak eratu zituzten Aliatuek, eta
Alemaniaren
eta Japoniaren aurkako epaiketak egin ziren.
Bigarren Mundu Gerrak munduaren egitura politikoa eta soziala guztiz eraldatu zuen.
Nazio Batuen Erakundea
sortu zen nazioarteko kooperazioa bultzatzeko eta etorkizunean gatazka berriak egotea ekiditeko; Txinak, Frantziak, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek
Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua
osatu zuten, kide egonkor gisa. SESB eta AEB bilakatu ziren
superpotentzia
etsai berriak, mende erdi iraun zuen
Gerra Hotza
piztuz. Europaren suntsiketa erraldoiaren aurrean, euren boterearen gainbehera etorri zen,
Afrikaren
eta
Asiaren deskolonizazioa
piztuz. Industria kaltetuta ikusi zuten herrialde gehienek
berreskurapen ekonomikoa
ikusi zuten. Integrazio politikoa, bereziki
Europan
, errealitate berri bat izan zen, gerra aurreko etsaitasunetik identitate komun bat sortzeko ahaleginarekin
[8]
.
Eskuarki, Bigarren Mundu Gerrako azken kausatzat
Alemaniak
Polonia
inbaditzea eta
Japoniak
Ozeano Bareko
hainbat punturi (
AEBei
eta kolonia britainiar zein herbeheretarrei) eraso egitea jotzen dira. Nolanahi ere, gerrara eraman zuen bidea luzeagoa izan zen.
Lehen Mundu Gerrak
erradikalki aldatu zuen Europako mapa politikoa. Alde batetik,
Erdialdeko Inperioen
gainbehera eman zen,
Austria-Hungaria
deseginez,
Alemaniar Inperioaren
ordez
Weimarko Errepublika
errepublika sortuz, eta
Otomandar Inperioa
desegin eta
Turkia
sortuz.
Errusiar Iraultzaren
amaieran
Urriko Iraultza
eman zenean
Boltxebikeek
hartu zuten boterea Errusian, ondoren
Sobietar Batasuna
sortuz. Bitartean, Lehen Mundu Gerrako Aliatuek, tartean Frantzia, Belgika, Italia, Errumania edo Grezia, lurraldea irabazi zuten, eta
nazio-estatu
berriak sortu ziren Europa osoan zehar.
Mundu gerra berri bat ekiditeko,
Nazioen Liga
sortu zen
1919ko Parisko Bake Biltzarrean
. Erakunde honen helburu nagusiak segurtasun kolektiboaren bidez gatazka armatuak ekiditea, desarmatze militar eta nabala eta nazioarteko gatazkak ekiditeko
negoziazioa
eta
arbitrajea
ezartzea ziren
[9]
.
Lehen Mundu Gerraren ostean sentimendu
bakezalea
orokortu zen arren
[10]
,
irredentismoa
eta
errebantxismoan
oinarritutako
nazionalismoak
ugaritu ziren Europako hainbat herrialdetan. Sentimendu hau bereziki garrantzitsua izan zen Alemanian.
Versaillesko Itunean
, herrialde garaileek zigor ekonomiko eta politiko larriak ezarri zituzten herrialde garaituen gainean. Alemanian, jende askoren ustez bidegabekeriak eta umilgarriak izan ziren. Itun horren ondorioz, Alemaniak bere lurraldearen %13 inguru galdu zuen eta
itsasoz-haraindiko lurralde guztiak
, espresuki debekatu zitzaion beste lurralde batzuk anexionatzea, kalte-ordainak ezarri zitzaizkion eta herrialdeak izan zezakeen armadaren tamaina mugatu zen.
[11]
. Agintariak zigor horiek arrazoizko egoerara eramaten saiatu ziren arren,
1929ko krakak
eragin zuen krisialdia zela medio
[12]
, ahalegin horiek guztiak alferrikakoak izan ziren.
Alemaniar Inperioa
Azaroko Iraultzaren
ondorioz desegin zen, gobernu demokratiko bat sortuz, beranduago
Weimarko Errepublika
gisa ezagutuko zena. Gerra arteko garai honetan errepublika berriaren defendatzaileek aurkari zuzenak izan zituzten
ezker politikoan
zein
eskuin politikoan
. Bitartean, Aliatuen parte izan zen Italiak lurralde batzuk eskuratu zituen; hala ere,
Italiar nazionalismoa
haserre zegoen, Erresuma Batuak eta Frantziak Italia
gerran sartzeko egindako promesak
ez zirelako bete. 1922 eta 1925 bitartean
Benito Mussolinik
gidatutako
mugimendu Faxistak
boterea eskuratu zuen Italian, agenda nazionalista,
totalitario
eta
klase-kolaborazionistarekin
, demokrazia ordezkatzailea deseginez,
sozialismoaren
, ezkerreko alderdien eta
liberalen
aurkako errepresioa bultzatuz, eta politika espantsionista indartsu batekin, Italia mundu mailako potentzia batean bilakatzeko asmoz, eta
Erromatar Inperio Berria
proposatuz
[13]
.
Alemanian, zilegitasun txikiko errepublika horretan, krisialdi ekonomikoan itota, jende askok sistemaren kontrako alderdietara jo zuen. Arrakastatsuena
Adolf Hitlerren
alderdi nazia
(
NSDAP
) izan zen. Hitlerrek
1933ko
urtarrilaren 30ean
hartu zuen boterea Alemanian.
Mein Kampf
(
Nire borroka
) liburuan adierazi zuen bezala, bere helburua Versaillesko Ituna iraultzeaz gain, Alemaniarako etorkizun loriatsua eta oparoa lortzea zen. Horretarako, Alemaniaren inguruko lurraldeak (
Lebensraum
- Bizitzeko tokia) konkistatu eta alemaniar bihurtu nahi zituen.
Adolf Hitlerrek
Municheko Putscha
egin zuen 1923an gobernua kanporatzeko, baina ez zuen lortu; hamar urte beranduago
Alemaniako Kantziler berria izatea lortu zuen
. Demokrazia ezeztatu zuen eta
Ordena Berria
ezarri zuen, arrazan oinarritutako erreforma erradikal bat; laster hasi zen
Alemaniaren berrarmatzearekin
[14]
. Bitartean, Frantziak bere aliantzak segurtatu nahi zituen, eta
Italiari baimena eman zion Etiopian esku-hartze osoa izatea
, Italiar kolonialismoa areagotuz. Egoera okerrera egin zuen 1935aren hasieran,
Sarreko arroaren lurraldea
Alemaniarekin legalki batu zenean, Hitlerrek Versaillesko Ituna errefusatu zuenean, bere berrarmatze programa azkartu zuenean eta
soldaduzka
berriro ere sartu zuenean
[15]
.
Versalleseko Hitzarmenean
botere kolonial
gisa harturik,
Japoniako
politiko eta militar askok
Asia
konkistatzeko eta batzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Hori zela eta,
Mantxuria
1931n
eta
Txina
1937an
inbaditu zituen Japoniak.
Bigarren Txina-Japonia Gerra
hori
1937ko
uztailaren 7an
hasi zen hain zuzen ere. 1931tik bere menpe zegoen Mantxuriatik eraso zuen Japoniak. Lehengo aurrerapenak
Shangai
hirian moteldu ziren, nahiz eta abendurako japoniarren eskuetan erori.
Nanjing
hiriburua ere hartuta, txinatar nazionalistek
Chongqingera
mugitu zuten gobernua gerra bukatu arte.
Nanking
hirian egundoko sarraskia burutu zuten japoniarrek, hilabetean 300.000 lagun garbitu baitzituzten.
Ameriketako Estatu Batuen
eta
Erresuma Batuen
erreakzioa Txinari (
Kuomintangi
hain zuzen ere) laguntza ekonomiko eta militarra igortzea izan zen.
1940tik
aurrera, Japoniaren aurkako enbargoa ere ezarri zuten abian.
Enbargoari aurre egiteko, Asia eta
Ozeano Barean
lurralde berriak inbaditu zituen Japoniak,
Frantziak
,
Herbehereak
,
Erresuma Batuak
eta
Sobietar Batasunak
Europako
gerra beste kezkarik ez zutelakoan, eta AEBek, gerrarako prest egon gabe, akordioa bilatuko zutelakoan. Japoniako agintariek adierazi zuten bere asmoa
Ekialdeko Asia
Elkarren Kooperazio Gunea sortzea zela, Europako menpe
inperialistatik
askea.
AEBak gerran sartzera eraman zituen kausa zuzena
Pearl Harborren
erasoa izan zen,
1941eko
abenduaren 7an
. Lau egun geroago
Alemaniak
gerra deklaratu zien AEBei. Sobietar Batasunaren aurka
1939ko
udaberrian baino ez zuen Japoniak jardun.
Mongolian
egin zuten topo. Japoniako hazkundea Ekialde Urrunean mehatxutzat jo zen
Moskun
. Japoniako erasoa atzera eraman zuten sobietarrek,
Georgi Zhukov
jeneralaren agindupean. Horren ostean, bakeak iraun zuen bi estatuen artean. Historialari batzuen arabera, bi fronteko gerraren beldurrak bultzatu zuen Sobietar Batasuna Alemaniarekin
akordioa
sinatzera.
Europan
gerra
1939ko
irailaren 1ean
hasi zen,
Alemaniak
Poloniari
eraso egitean.
Hitlerren
asmoak
Danzig
hiri askea (non alemaniarrak eta poloniarrak bizi ziren) menderatzea eta hiri hau Alemaniarekin lotzeko korridorea lortzea izan ziren. Nazioarteko komunitatearen aurrean, mugan aldez aurretik prestatutako gatazka erabili zuen.
Irailaren 3an
,
Erresuma Batuak
zein
Frantziak
gerra deklaratu zioten Alemaniari. Erresuma Batuak itsas blokeoa ezarri arren, ez
Londresek
ez
Parisek
ez zuten Alemania inbaditzeko gogo sendorik erakutsi
.
[16]
Frantzia, motel mugituta,
Sarren
burutu zuen eraso txiki bat. Poloniari laguntzeko troparik ez zuten igorri.
Bitartean, Polonian, armada alemaniarrak
Blitzkrieg
edo Tximista Gerra burutu zuen. Estrategia militar horretan, hegazkineriak gogor bonbardatu ondoren, lurreko armadak, batez ere
gerra-gurdiek
, ustekabean egiten du eraso. Alemaniarrek hiri eta gune estrategikoak hartuta, armada poloniarrak, lurraldean sakabanatuta eta elkarrekin bat egin gabe, pixkanaka pixkanaka amore eman zuen.
Varsovia
irailaren 27an
erori zen, eta azken tropa poloniarrak
urriaren 6an
errenditu ziren.
Irailaren 17an
,
Alemaniarekin hitzartutako akordioari
eutsita,
Sobietar Batasunak
ekialdetik eraso zion Poloniari. Bigarren frontea irekian, Poloniako defentsak amildu ziren. Hurrengo egunean Poloniako presidenteak eta aginteko komandanteak herrialdea utzi zuten. Polonia, berriz, ez zen ofizialki errenditu. Aldameneko herrialdeetan babestu ziren armadaren apurrak, eta Polonian barnan, erresistentzia gogorra sortu zen.
Horren ostean,
1939
-
1940ko
neguan Alemaniako armadak biltzen ziren bitartean, Frantziak eta Erresuma Batuak ez zuten erasorik egin. Kazetari batzuek “Phoney war”, “Sitzkrieg” edo Gerra Faltsua deitu zioten epe horri, hain eskasa zen buruz buruko borroka.
Negu horretan,
1939ko
azaroaren 30ean
hain zuzen ere,
Sobietar Batasunak
Finlandiari
eraso zion. Sobietar Batasuneko armada Finlandiakoa halako lau zen arren,
Armada Gorria
lotsagarri gelditu zen aurrera egiteko orduan. Finlandiako defentsak herrialde osoko inbasioa saihestu zuen, nahiz eta, azkenean, sobietarrek garaitu eta Finlandiak
Leningrad
inguruko eremu estrategikoak eman behar izan. Nolanahi ere, Armada Gorriaren ahalmena zalantzan jarri zen
Europako
kantzelaritza askotan, tartean
Berlinen
.
Sobietar Batasunak,
Molotov-Ribbentrop itunaren
azpian,
1940ko
ekainean
Estonia
,
Letonia
eta
Lituania
herrialdeak okupatu zituen, baita
Errumaniako
Besarabia
eta
Ipar Bukovina
eskualdeak ere.
1940ko
apirilaren 9an
hasi zen
naziek
burututako
Danimarka
eta
Norvegiaren
kontrako erasoa.
Alemaniarrek
, alde batetik,
Suediako
burdin
hornidurak ziurtatu nahi zituen, Alemaniara
Narvik
portu norvegiarretik baitzekarten. Baina beste alde batetik, horrela Norvegia ez aliatuen eskuetara eroriko, Alemaniako portuen aurkako enbargoa indartzeko asmoa izanez gero. Danimarkaren balio estrategikoa ez zen hain handia, baina herrialde horretako kaietatik aise iristen zen Norvegiara.
Danimarka berehala errenditu zen, armada alemaniarrari aurre egitea alferrik zelakoan, alferrikako odol-jarioa saihestu nahi baitzuen. Hori zela eta, nazien okupazioa arina izan zen, beste herrialdeek nozitu zutenaren aldean bederen. Danimarkako instituzioek, hein handi batean, autonomia gorde ahal izan zuten, eta
juduen
deportazioa atzeratu zen. Nolanahi ere, esku zabaleko joera hau
1943an
amaitu zen,
Stalingrad
eta
El Alamein
porroten ostean okupazioaren kontrako protestak eta istiluak hedatu baitziren, eta, nazien ustez, Danimarkako gobernuak ez zituen behar bezain gogor itzaltzen.
Norvegiako inbasioa korapilatsuagoa izan zen. Portuak hiru egunetan okupatu arren, armada norvegiarra barnealde menditsuan babestu zen, naziei aurre egiteko prest. Gainera,
Erresuma Batuak
zein
Frantziak
hainbat dibisio igorri zituzten laguntza ematera. Hala ere, aliatuen egoerak okerrera egin zuen, eta
apirilaren 28an
, britainiarrek Norvegiaren hegoaldetik alde egiteko erabaki zuten.
Maiatzaren 28an
aliatuek Narvik iparraldeko portua hartu bazuten ere, Frantziako inbasioarekin batera, aliatuen lehentasunak irauli ziren.
Ekainaren 8an
, portuko instalazioak suntsitu ondoren, Norvegiako iparraldetik atera ziren tropa aliatuak. Azkenean, Norvegia,
ekainaren 10ean
, errenditu zen.
Poloniako
inbasioa burututakoan, naziak
Frantziaren
kontrako borroka prestatzen hasi ziren. Euren egitasmoa zen
Belgika
eta
Luxenburgo
artean dagoen
Ardenak
izeneko lurralde oihantsuan armadaren multzo nagusia kokatzea, gerra gurdiek zeharkatu ezin izango zutelakoan, zakar defenditu baitzuten aliatuek. Horretarako, naziek
Herbehereak
,
Belgika
eta
Luxenburgo
herrialde neutralak inbaditu behar izango zituzten.
Erasoa
1940ko
maiatzaren 10ean
hasi zen,
alemaniarrek
aurreikusi zuten bezala. Ardenetan zeharkako ibilaldia sumatu gabe,
12an
Mosa ibaian
,
Sedandik
hurbil, saiatu ziren frantziarrak alferrik inbaditzaileak geldiarazten. Frantziako iparralde osan egin zuten aurrera,
Mantxako kanalera
iritsi arte (
maiatzaren 20a
). Honela, aliatuen armadaren zati handi bat Belgikan geratu zen inguratuta. Gainera, atzera egitearen ondorioz,
Dunkerque
eskala masiboan hustu behar izan zuten aliatuek:
maiatzaren 26tik
ekainaren 3
arte, 338.226 soldadu atera zituzten Frantziako kostaldetik.
Ekainaren 5ean
,
Parisa
jo zuten alemaniarrek geldiezin. Frantziaren porrota saihestezina zela ikusita,
Mussoliniren
Italiak
probestu zuen ekainaren 10ean Frantziari gerra deklaratzeko.
Ekainaren 14ean
Parisen sartu ziren naziak. Armistizioa
ekainaren 22an
sinatu zuten Frantziak eta Alemaniak. Alemaniaren menpean Frantziako iparraldea eta mendebaldeko kostaldea geratu zen. Horren hegoaldean, gobernu kolaboratzailea eratu zen, zeinek
Vichy
zuen hiriburua eta
Philippe Petain
gobernuburua. Haien aurrean,
Charles de Gaulle
jenerala zegoen, Erresuma Batuko herbestetik “Frantzia Askea”ren buruan, Vichyko gobernua onartu gabe.
Frantzia
garaituta eta
Erresuma Batuko
armadaren hornigai eta arma gehienak
Dunkerquen
galduta,
Hitlerrek
uste zuen Erresuma Batua errenditzekoa zela. Nolanahi ere,
Winston Churchill
buru zuen gobernu britainiarrak borrokatzen jarraitzea erabaki zuen, bakarrik bazen ere. Beraz, alemaniarrak
Itsas Lehoi
izenpean
Bretainia Handiaren
inbasioa prestatzen hasi ziren. Itsas armada britainiar boteretsua menderatuko ez zutelakoan, airean nagusitasuna lortzea ezinbestekotzat jo zen zen, eta, hortaz, hegazkineria hutsezko
Ingalaterrako bataila
borrokatu zen.
1940ko
udan burututa,
Alemaniako
hegazkineria (
Luftwaffe
) Britainia Handiko aireportuak eta
radar
estazioak bonbardatzen hasi zen. Nolanahi ere, hegazkineria britainiarra (
RAF
), pilotu gutxiago edukita ere, espero baino kementsuago aritu zen. Emaitza argirik gabe eta
Berlinen
jasandako bonbardaketei adinako erantzuna eman nahian, Hitlerrek
Londresen
bonbardaketa (Blitz) agindu zuen. Hala ere, RAF nagusitu zen azkenean,
Mantxako kanala
kontrolpean edukita.
Irailaren 17an
, Erresuma Batuko inbasioa atzeratu zuen Hitlerrek, eta hasiera batean hurrengo urterako egitekoa bazen ere, azkenean ez zen berriro burutu.
Mussolini
ere ez zen geldirik geratu.
1940ko
irailaren 13an
,
Libiako
kolonia
italianarretik
Egipto
(
Erresuma Batuko
kolonia) eraso zuten. Estrategikoki, oso gune garrantzitsua zen,
Suezko kanalari
esker ekialdeko
Commonwealtheko
herrialdeek (
Indiak
,
Zeelanda Berriak
edo
Australiak
besteak beste) hornigaiak eta armak garraiatu ahal izaten zituzten
Britainia Handira
. Italiarrek mendebaldeko eskualde txikia okupatu ahal izan zuten, Sidi Barrani hiri egiptoarrean defentsak paratuta. Alabaina,
abenduaren 9an
, britainiarrek kontraerasoa burutu zuten. Italiarrek El Agheila (Libia) hirira egin behar izan zuten atzera.
Urriaren 28an
,
Greziaren
kontra jardun zuen Italiak,
Albaniako
baseetatik eraso eginda. Hala ere, armada greziarrak ofentsiba geldiarazteaz gain, kontraerasoa ere burutu zuen, eta Albaniako hegoaldeko hainbat hiri hartu zituen. Neguarekin batera, dena den, borroka gelditu zen.
Italiako
armadaren porrota zela medio,
Hitlerrek
errefortzuak bidali behar izan zituen ipar
Afrikara
.
1941eko
otsailean,
Afrika Korps
izenpean lehenengo tropa
alemaniarrak
iritsi ziren
Libiara
,
Erwin Rommel
jeneralaren agindupean. Hasiera batean, arerioen erasoen aurrean egoera gordetzeko agindua baino ez zeukan Rommelek. Baina erresistentzia ahula jaso zuela ikusita, erasoari ekin zion, britainiarrak
Egiptoko
mugaraino eraman arte. Hainbat alferrikako kontraerasoren ostean,
abenduaren 18an
, britainiarrek
Gurutzatu Operazioa
(
Operation Crusader
) burutu zuten, non udaberrian galdutako lurralde osoa berreskuratu zuten.
Sobietar Batasunari
eraso egin baino lehen,
Hitlerrek
uste zuen hegoaldea menpean edukitzea ezinbestekoa zela. Hau da,
Italia
eta
Greziaren
arteko gatazka bukatu behar zen. 1940-41eko neguan,
Hungaria
,
Errumania
,
Bulgaria
eta
Jugoslaviako
gobernuekin negoziatu zuten alemaniarrek Ardatzarekin bat egiteko. Alabaina, 1941eko
martxoaren 27an
, Jugoslavian Ardatzaren aurkako estatu-kolpe bat burutu zen, eta, hortaz, Greziaz gain Jugoslavia ere jarri zuten jomugan.
1941eko
apirilaren 6an
tropa alemaniarrek, italiarrek eta hungariarrek batera Jugoslavia eta Greziaren kontra egin zuten. Britainiarrek Greziari laguntza luzatu arren, Ardatzeko aurrera egitea geldiezina zen. Jugoslavian, gainera, erresistentzia ez zen oso gogorra izan.
Belgrado
, hiriburua,
apirilaren 12an
hartu zuten, eta herrialdea
apirilaren 17an
errenditu zen.
Grezian ere Ardatzeko erasoa azkarra eta eraginkorra izan zen. Hilabetearen bukaerako, nazien menpea zegoen jada.
Maiatzaren 20an
, alemaniarrak
Kretaren
aurkako erasoari ekin zioten.
Ekainaren 1erako
guztiz okupatuta zegoen.
Luftwafferen
nagusitasunaren aurrean,
RAF
britainiarrak hornigaiak eta pertsonak
Egiptora
garraio zituen, hurrengo borroketarako gorde nahian.
Alemaniarren garaipena bizkorra eta zalantzarik gabekoa izan arren, Balkanetako kanpainak bost aste atzeratu zuen
Bizargorri Operazioa
, Sobietar Batasunaren inbasioa alegia.
1941eko
ekainaren 22an
,
Napoleonek
aukeratutako egun berean, hasi zen
Bizargorri Operazioa
. Ustekabean harrapatu zuten
Mosku
, nahiz eta erasoa egunen batean espero. Izan ere,
Molotov-Ribbentrop itun
sekretua zela eta (
1939ko
abuztuan sinatua),
SESB
eta
Alemania
aliatuak ziren.
Erasoa hiru frontetan zegoen antolaturik: lehenengoa iparraldera begira,
Leningradera
; bigarrena, Moskuko bidera; eta hirugarrena,
Donetsk
industria eskualdera eta
Kaukasoko
petrolio zelaietara.
Adolf Hitlerren
asmoa
Armada Gorria
Bielorrusia
eta
Ukrainako
lautadetan ixtea eta azkar garaitzea zen. Gero, Sobietar Batasunako alde europarra okupatu nahi zuen,
Ozeano Artikotik
Kaspiar Itsasoa
arte. Horretarako, 140 dibisio prestatu zituzten alemaniarrek, guztira 3.200.000 soldadu, 625.000 zaldi, 7.100 kainoi, 3.300 gerra-gurdi eta 2.770 hegazkin. Hainbat aliatuk,
Italiak
,
Hungariak
,
Errumaniak
edo
Bulgariak
dibisioak ere erantsi zituzten. Armada Gorriak, beste aldetik, 134 dibisio zituen: 2.500.000 soldadu, 24.000 gerra-gurdi eta 8.000 hegazkin. Zalantzarik gabe historiak operazio militarrik handiena.
Estraineko asteetan alemaniarren aurrerapena bizkorra eta eraginkorra izan zen. Iparraldean,
Baltikoko
estatuak okupatuta, Leningradeko setioa
irailaren 8an
hasi zen (
1944ko
urtarrilera arte irautekoa zen). Erdialdean, Bielorrusia osoa azpiratuta,
Smolensk
uztailaren 16an
hartu zuten. Hegoaldean, berriz, Ukrainan zeharkako martxa uste baino motelagoa izan zen. Hori zela eta, Hitlerrek erdialdeko fronteko tropei gelditzeko agindu zien, hegoaldekoei lagun ziezaieten. Jeneral alemaniar gehienak ez zatoz bat egitasmo horrekin, Mosku jomuga nagusitzat hartzen baitzuten. Azkenean, behin
Kiev
hartuta,
irailaren 19an
, Moskuraino jarraitzeko agindua eman zen. Nolanahi ere, ekialdeko frontean eguraldi txarra hasi zen, eta alemaniarren aurrerapena motelduta suertatu zen. Gainera, hirira hurbildu ahala, sobietarren erresistentzia gero eta gogorrago bilakatu zen. Naziak
Kremlindik
30 kilometrora iritsi ziren, baina ez haratago.
Abenduaren 5ean
, Hitlerrek geldialdi orokorra agindu zuen, hurrengo udaberrian ekitzeko asmotan.
Japonia
eta
Txinaren
arteko gerrak,
1940rako
, ez zuen ez aurrera ez atzera egiten.
Irailaren 22an
,
Frantziako
Indotxinaren
iparraldeari eraso zion Japoniak. Mendebaldeko botereekiko harremanak gaiztotu ziren azken urteotan,
AEBek
,
Erresuma Batuak
eta
Herbehereek
petrolio
eta beste hornigaien salmentetan enbargoak ezarri baitzizkioten Japoniari.
Abenduaren 3an
, Japoniako Egoitza Nagusiak baimendu zion
Yasuji Okamura
jeneralari
Ekialdeko Asian
gerra orokorra hedatzeko. Horrela,
Hong Kong
,
Filipinak
eta
Britainia Handiko
hainbat
kolonia
(
Malaia
,
Borneo
eta
Burma
) konkistatu zituzten japoniarrek, petrolio zelaiak bereganatu nahian.
Commonwealtheko
herrialdeen erresistentzia gorabehera, leku horiek guztiak japoniarren eskuetara erori ziren hilabete gutxiren buruan. Erresuma Batuko 80.000 kide inguru atxilotuta,
kontzentrazio-zelaietara
bidali zituzten.
Churchillen
ustetan, Singapurreko porrota historia britainiarraren umiligarrienetakoa izan zen.
Abenduaren 7an
,
Thailandia
,
Malasia
eta
Hong Kongekin
batera, Japoniak
Hawaii
irletan kokatutako AEBetako
Pearl Harbor
itsas baseari ere eraso egin zion. Amerikarren galerak gogorrak izan ziren: hildakoen kopurua 2.400ra hurbiltzen da, gerraontzi asko kaltetuta suertau ziren eta baseko hegazkineria gehiena suntsituta. Nolanahi ere, erasoaren jomuga nagusia izan ziren lau hegazkin-eramaileak salbatu ziren, basean ez zeudelako. Gainera, Pearl Harborko portuko kalteak aise konpondu ziren, eta erregai biltegiak, ezinbestekoak itsas armada hankamotz ez ibiltzeko, ukitu gabe utzi zuten. Hurrengo egunean,
abenduaren 8an
, AEBek eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Japoniari.
Abenduaren 11n
,
Alemaniak
AEBei deklaratu zien gerra, nahiz eta Japoniarekin hitzartutako akordioaren arabera beharrezkoa ez izan. Honela, mundu gerra bihurtu zen.
Gurutzatu Operazioa
zela eta,
Afrika Korps
ek atzera egin behar izan ostean, bazirudien alemaniarren porrota erabatekoa zela. Nolanahi ere,
Ekialde Hurbileko
hainbat gatazkak Ipar
Afrikatik
tropa batzuk eramatera behartu zituzten britainiarrak. Bitartean, Ardatzak hornigai bidaltzeari ekin zion berriro
Tripolitik
.
Rommelek, orduan,
1942ko
urtarrilaren 21ean
bigarren erasoa jarri zuen martxan. Gazalaraino eraman zituzten aliatuak, eta horren ostean,
Egiptoraino
, non Alam Halfa bataila burutu zen (
uztailaren 1tik
27
arte).
Alemaniarren
aurreratzea geldiaraztea lortu arren, tropa eta mota guztietako hornigaiak igorri zituzten aliatuek, porrotak ekar litzakeen ondorioen beldurrez.
Gainera,
Bernard Montgomery
8. armada britainiarraren buru izendatu zuten. Urrian iritsita, soldaduen kopuruaren aldetik aliatuen nagusitasuna jadanik agerikoa zen.
Urriaren 23tik
azaroaren 4
arte
El Alamein bataila
burutu zen, non aliatuek garaipen osoa eta erabakigarria eskuratu zuten.
Afrika Korps
etik geratzen zen apurra
Libia
eta
Tunisia
aldera abiatu zen ihesean.
Azaroaren 8an
Suziri Operazioa
(Operation Torch) burutu zuten aliatuek (
AEBek
eta
Erresuma Batuak
batik bat)
Aljeria
eta
Maroko
gaineko kontrola beregatu nahian,
Casablancan
,
Oranen
eta
Aljerian
batera lehorreratuta. Gainera, alemaniarrei erretaguardiatik eraso egitea espero zuten, Ipar Afrikako kanpainia azkar amaitzeko. Aljeria eta Moroko
Vichyko Gobernuaren
mendean egon arren, oso erresistentzia urria erakutsi zuten, eta berehala
Henri Giraud
jeneral frantsesaren aginpean geratu ziren. Ondorioz,
Hitlerrek
Vichy Gobernuko
Frantzia
okupatu zuen.
Tunisiako tropa alemaniarrak zein
italiarrak
inguratuta geratu ziren aliatuek mendebaldetik eta ekialdetik aurrera egiten baitzuten. Abendurako Ardatzako egoera larria zen oso, baina eskarmentu txikiko tropa estatubatuarrak garaituta (
Kasserineko igarobideko bataila
,
1943ko
otsailaren 19tik
25
arte), uste baino luzeago iraun zuen alemaniarren erresistentziak. Azkenean, aliatuen nagusitasunak, bai hornigaien aldetik bai soldaduen aldetik, Ardatzaren porrota ekarri zuen, eta
1943ko
maiatzaren 13an
, 250.000 soldadu alemaniarrak eta italiarrak errenditu ziren.
1941-42ko neguan,
Sobietar Batasunak
Mosku
inguruko lurralde pixka bat berreskuratu ahal izan zuen, baina ezin izan zuten gehiagorik alemaiarrak atzera eragin,
Stalinek
nahi zuen bezala. Eguberrian, frontea egonkortu zen, bi aurkariek udako erasoa prestatzen zuten bitartean.
Hitlerrek
aurreko urteko helburua aldatu zuen, eta
Kaukaso
aldeko
petrolio
zelaiak hartzen ahalegindu zen. Honela, sobietarrak erregai horniketarik gabe utzi nahi zituen, eta bide batez, petrolioa lortzeko alemaniarrek zeuzkaten arazoak konpondu. Bere egitasmoa
Itsaso Beltza
eta
Kaspio
eta Kaukaso Mendilerroaren artean dagoen eskualdea hartzea zen. Bitartean, armadako beste zati bat Volgan gora joatekoa zen,
Stalingraderaino
, alemaniarren aurreratzea babestu ahal izateko.
Erasoa
1942ko
ekainean hasi zen, eta abenduan amaitu zen
Groznin
, petrolio-zelaietatik hurbil, zeren, ironikoki,
Alemaniako
gerra-gurdiak
erregairik gabe geratu baitziren. Gainera, alemaniarrek sortu zuten frontea luzeegia zen, sobietarren kontraerasoetatik babesik gabe. Honela, atzera egiteari ekin zioten, hasieran motel, baina bueltarik gabe.
Volgara
abuztuaren 20an
iritsi ziren alemaniarrak. Stalingraden aurkako erasoa segituan hasi zen. Stalinek hiria kosta ahala kosta defendatu behar zela agindu zuen. Horrela, hiru hilabetez, kalez kale borrokatu zen, sobietarren defentsek atzera egiten zuten bitartean. Hala ere,
azaroaren 19an
kontraerasoa jarri zuen
Armada Gorriak
, zeinek Alemaniako 6. Armada hirian inguratuta utzi zuen. Hitlerrek ez zuen ihes egitea baimendu, okupatutako lurraldea uzteak tropen nahigabea eragiten zuelakoan. Setioa apurtzeko kanpotik egin ziren ahaleginei eutsi zieten sobietarrek. Hilabete horietan, setiatutak airez hornitu zituzten, baina behar baino arma eta janari gutxiagoa jasotzen zuten, eta, urtearen bukaerako, kinka benetan larria zen Stalingradeko alemaniarrena.
Japoniako Inperioa
Asiako
Hego-Ekialdean eta
Ozeano Barean
hedatu zen
1942ko
erdialdera arte.
Pearl Harboren
erasoaren hurrengo sei hilabeteetan ia-ia helburu guztiak lortuta zituzten. Bere itsas armadak aski ongi zirauen eta
AEBetako
gerraontzi gehienak kaltetuta edo ondoratuta zeuden.
Erresuma Batuko
zein
Herbehereetako
itsas armadak ere suntsituta zeuden, eta
Australiakoa
kaietara itzuliarazia zen. Hala ere, aliatuen armadek hiru eremutan (
Midway
,
Ginea Berria
eta
Guadalcanal
) geldiarazi zuten.
Bere nagusitasunean konfidaturik, japoniarrek
Midway uhartera
bidali zuen itsasarmadaren zati bat, AEBei geratzen zitzaizkien gerraontziak borrokara erakartu nahian.
Ekainaren 5ean
, Japoniako hegazkin-eramile hoberentako lau hondoratu zituzten estatubatuarrek, haietako baten ordainetan. Arrakasta itzel honek Ozeano Bareko fronteari buelta eman zion. AEBetako arma eta gerraontzi ekoizpena Japoniakoa baino askoz boteretsuagoa zen, eta Japoniarrek ez zuten berriro horren alde handia izan.
Ginea Berrian
, Japoniako helburua
Port Moresby
hartzea zen, Australiari eraso egin ahal izateko. Nolanahi ere, euren egitasmoak bitan zapuztu zituzten aliatuek. Lehenengoan,
Koral Itsasoko guduan
(
maiatzaren 4
-
8
) estatubatuar tropek japoniarren lehorreratzea galarazi zuten. Bigarrenean,
Kokoda batailan
(abuztu eta irailean) oihanean elkarren kontra borrokatu ziren. Port Moresbytik 50 kilometrora iritsi ondoren, hornigai eta errefortzuen faltak atzera eragin zituen japoniarrak.
Guadalcanal uhartea
1942ko uztailean hartu zuten japoniarrek. Amerikarrak
abuztuaren 7an
iritsi ziren, eta, hortik aurrera, lur, ur eta aire borroka gogorrak suertatu ziren. Bajen erritmoari eutsi ezinean,
1943ko
urtarrilean irla husteko agindu zen. Porrot hauen ostean, japoniarrek eraso egiteko gaitasuna galdu zuten, okupatutako lurraldeak defenditzera mugatuta.
Ipar
Afrikako
kanpainia bukatutzat jota, aliatuek
Italia
inbaditzeko deliberoa hartu zuten.
Siziliatik
hasita,
1943ko
uztailaren 10ean
lehenengo tropa
britaniarrak
eta
estatubatuarrak
lehorreratu ziren. Hilabete baten buruan irla bere menpe zegoen. Horren aurrean,
Vittorio Emanuele III.ak
, Italiako erregeak,
Mussoliniren
atxiloketa agindu zuen,
Pietro Badoglio
mariskala bere karguan ordezkatzeko. Italiako gobernu berria berehala bake-elkarrizketetan hasi zen aliatuekin, nahiz eta sekretupean gorde ziren
Hitlerren
beldurrez.
Irailaren 3an
, Italia ofizialki errenditu zen.
Egun berean, aliatuek
Messinako itsasartea
zeharkatu zuten,
Calabriako penintsulan
gora. Dena den, aliatuen indar nagusia
irailaren 9an
lehorreratu zen,
Salernotik
hurbil. Ordurako, italiarren traizioaz ohartuta, armada alemaniarrak Italia okupa zezan eta armada italiarra desarma zezan agindu zuen Hitlerrek. Bitartean, paraxutista alemaniarrek Mussolini askatu zuten,
Milan
hiruburua zuen
Ipar Italiako Estatu Faxista
eratu ahal izateko. Italiako hegoaldetik atzera egitean, defentsa fronte bat (
Gustav Marra
) osatu zuten
Cassino
hiriaren inguruan,
Erromatik
100 kmra hego-ekialdean. Aliatuak marra horretan
1944ko
maiatza arte egon ziren geldituta.
Stalingradeko
azken tropa
alemaniarrak
1943ko
otsailaren 2an
errenditu ziren. Alemaniak 6. armada osatzen zuten 300.000 soldatutik 96.000 besterik ez ziren Stalingradetik bizirik atera. Hauxe izan zen Bigarren Mundu Gerrako norabidea aldatu zuen une garrantzitsuenetako bat.
Sobietar Batasunak
1943ko hasieran erasoari ekin zion berriz,
Don ibaitik
hurbil. Hasieran aurrera egitea lortu zuen Armada Gorriak, harik eta alemaniarrak sobietarren armada hedatuegiaz eta egoera ahulaz baliatu ziren arte. Kontraerasoan, alemaniarrek
Kharkov
hiria eta aldameneko eremua berreskuratu zituzten.
Nazien
azken garaipen inportantea izan zen.
Udaberrian euriteek borroketan hastea galarazi zuten, baina bi aldeak denboraz probestu ziren udan etortzekoa zen bataila prestatzeko. Erasoaren data behin eta berriro atzeratu ostean eta gerra osoko indar handiena bildu ondoren,
uztailaren 4an
ekin zioten alemaniarrek erasoari
Kursken
. Asmo horiek ezagutua, sobietarrek lubaki-sare erraldoia industu zuten defentsarako.
Kurskeko bataila
gerrako tanke-borroka handiena bilakatu zen. Errefortzurik gabe, alemaniarrek sobietarren kontraerasoari ezin izan zioten eutsi.
Porrot honen ostean, Ekialdeko Frontean eta gerra bukatu arte alemaniarrek atzera egiten zuten sobietarrek aurrera egin ahala. Abuzturako
Hitlerrek
Dnieperrera
itzultzeko agindu zuen. Baina urrian Dniper ere ezin izan zuten defendatu. Azaroran
Kiev
berreskuratu zuten sobietarrek.
Guadalcanal uhartea
hartu ostean,
AEBek
,
Zeelanda Berriak
eta
Australiak
Solomon Uharteak
,
Ginea Berria
eta
Herbehereetako
Ekialdeko Indiak berreskuratzeari ekin zioten.
Ekainaren 30ean
,
Cartwheel Operazioa
martxan jarri zuten aliatuek,
Ozeano Bareko
hegoaldea eta hegomendebaldea menderatzean
Japoniako
Rabaul basea isolatu nahian. Ondoren, uhartez uharte Japonia arte joan nahi zuten. Horretarako, Tulagi eta Santa Cruz irlak, Ginea Berriko iparraldeko kosta eta aipatutako Rabaul basea helburu nagusiak izan ziren.
Azaroan, ABEk
Tarawako bataila
, Ozeano Barean lehen anfibio-eraso ezagutu zuen borroka, irabazi zuten. Bajen kopuru handiak protestak eragin zituen AEBen barnan, lehen bistadizoan garrantzi txikiko irla nimino batengatik horrenbeste hildako izatea ez ulertuta. Orduan, aliatuek japoniarren hainbat gotorleku inguratu zituzten hornigaien eta tropa berrien faltak Japoniari amore emanarazi ziolakoan.
Ekialdeko Frontean
Alemaniako
presioa arintzeko eta gerraren bukaera lehenago iristeko,
1944ko
ekainaren 6an
aliatuek Mendebaldeko
Europan
beste fronte bat zabaldu zuten
Normandiako
kostaldean
lehorreratze masiboren bidez
. Hiru milioi soldaduk parte hartuta, historiako tropa lehorreratze handiena izaten jarraitzen du
Overlord Operazioa
ezkutuko izena zuen lehorreratze hark.
Tropa alemaniarren %85-90 Ekialdeko Frontean zegoen, eta VII. Armada eta Panzer V. Armada besterik ezin zuen ekialdetik mugitu aliatuen lehorreratzeari aurre egiteko. Gainera, kostaldean gotorleku andana eraikita zituzten naziek, baina zenbait tokitan amaitu gabe zeuden.
Dwight D. Eisenhower
buru zuten aliatuek lehorreratzea
Calais
aldean gertatzekoa zen plana zabaldu zuten. Horrela, 50.000 soldadu alemaniar baino ez zeuden Normandia aldean lehorreratzearen egunean.
Nolanahi ere, alemaniarren erresistentzia gogorra zen oso, hainbat hondartzatan aliatuek egundoko bajen kopuruak izan baitzituzten. Uztailaren bukaerako frontea ongi garatuta zegoen. Normandia menderatuta,
Frantzia
hartzea erraza izan zen.
Abuztuaren 25ean
Parisa
sartu ziren aliatuak. Irailerako
Belgika
eta Frantziako zati nagusiak aliatuen menpe zeuden berriro.
Irailean bertan, aliatuek, izugarrizko azpiegituraz baliaturik, ofentsiba zabal bat abiatu zuten
Herbeheretan
. Ofentsiba honi,
Market Garden Operazioa
deitu zioten, eta helburu gisa herrialdea zeharkatzea zuen,
Rhin ibaira
heldu eta Alemaniako lurretan sartzeko. Aitzitik, operazio honek izaniko aurrikuspen eta antolakuntza eskasa zela medio, aliatuek sekulako porrota jasan zuten Holandan, eta gerraren amaiera ia urte betez luzatu zitzaien.
Abenduan alemaniarrek kontraerasoa burutu zuten,
Bulgeko bataila
izenekoa,
Anberes
hiria berreskuratzeko asmotan, zeren, hala gertatuz gero, aliatuen hornigai-bidaltzea etenda gertatuko litzatekeen eta aliatuen frontea erdibituko litzatekeen. Hasierako garaipenak gorabehera, nazien hegazkineria oso kaltetuta atera zen, eta, urtarrilerako, galdutako lurraldea berreskuratu zuten aliatuek.
Bitartean,
Italian
,
Anzion
lehorreratu ziren aliatuak.
Gustav Marrak
pairatu zituen erasoak zirela eta, alemaniarrek atzera egin behar izan zuten, eta
Erroma
1944ko
ekainaren 4an
hartu zuten aliatuek. Nolanahi ere, alemaniarrek beste defentsa-fronte bat osatu zuten,
Marra Gotikoa
izenekoa,
Apeninoetan
,
Florentziatik
ipar eta ekialdean. Gogor ahaleginduta, aliatuak mendateak bereganatzen hasi ziren,
Po ibaira
jaisteko prest. Alabaina, Frantziaren inbasioak hainbeste tropa eskatzen zuenez, moteldu zen Italiako kanpaina. Negurako,
Boloniako
hegoaldean zeuden aliatuak.
Sobietarrek fronteko hegoaldean oso azkar egin zuten aurrera
1943ko
irailetik
1944ko
maiatza arte,
Ukraina
osoa berreskuratu baitzuten,
Errumania
eta
Poloniako
mugetaraino. Fronteko iparraldean,
Leningradeko setioa
hautsita,
Estonia
eta
Letonia
aldera abiatu ziren.
1941ean
Finlandiak
hartutako lurraldea ere berreskuratu zuen
SESBk
. Ondorioz, Finlandia
irailaren 4an
errenditu zen. Fronteko erdialdean,
Bagration Operazioan
Alemaniako
armada suntsiturik suertatu zen. Sobietar Batasunak 600 km egin zuen aurrera,
Bielorrusia
zeharkatuta,
Lituania
,
Polonia
eta
Hungariaraino
.
Fronteko hegoaldean, Errumaniako armada garaituta, Karlos II. erregeak bakea eskatu zien sobietarrei. Horrean aurrean, naziak erregea hiltzen saiatu ziren. Ekintza horrek Errumania aliatuen aldera eraman zuen, Alemaniari gerra deklaratuta. Aste baten buruan,
Bulgaria
ere aliatuen aldera igaro zen. Sobietarrek
Jugoslaviarantz
jo zuten,
Belgradera
urriaren 15ean
iritsirik.
Greziak
alemaniarren menpe jarraitzen zuen arren, isolaturik ez geratzeko, naziek utzi behar izan zuten.
Polonian, alemaniarren agintearen kontrako matxinada sortu zen
abuztuaren 1ean
,
Varsovian
hain zuzen ere. Poloniarrek matxinadak egun batzuk irautea espero zuten,
Armada Gorria
hirira iritsi arte. Baina
Stalinen
asmoa bestelakoa zen, zeren, naziak kanporatuta, Poloniak gobernu
komunista
izan zezan nahi zuen, eta matxinatuak Poloniako herbesteko gobernuaren aginduetara jarri ziren. Bitartean, alemaniarrek tropa berriak igorri zituzten hiriaren gaineko kontrola berreskuratzeko. Honela,
urriaren 2an
, azken matxinoak errenditu ziren.
Japonia
1944ko
martxoaren 8an
India
, oraindik ere
Erresuma Batuko
kolonia
, hartzen saiatu zen
Birmaniatik
eraso eginda.
Imphal
setiatzea eta
Kohimarekiko
komunikazioa etetea lortu arren, hilabete batzuen ostean aurrerapenik gabe, japoniarrek atzera egin zuten hornigaien faltan. Guztira 55.000 hildako izan zituzten japoniarrek, historiako kopuru okerrena.
Ozeano Barean bertan,
Ameriketako Estatu Batuek
aurrera jarraitzen zuten.
Marshall uharteak
1944ko otsailean bereganatuta, ekain eta abuztuaren bitartean
Mariana uharteak
eta
Saipan
konkistatu zituzten. Saipan uhartea edukitzeak Japonia bera bonbardatzea ahalbidetu zien AEBei. Japoniako erantzuna
Filipinetako Itsasoko bataila
izan zen, non geratzen zitzaien gerraontzi gehienak erabili zituzten japoniarrek, AEBetako armada
Mariana uhartetatik
egotzi nahian. Garaituta atera ondoren, Japoniako hegazkin-eramaileak suntsiturik edo larriki kalteturik suertatu ziren. Ondorioz,
urriaren 20an
Filipinetako
konkista hasi zen AEBen partez. Borroka horietan, japoniarrek kamikazeak lehen aldiz erabili zituzten.
Apirilean Alemania errenditu zen, Hitler hil eta bi egunetara. Hau eta gero, Japonia izan zen gerran jarraitzen zuen ardatzeko estatu bakarra eta Estatu Batuak hauen kontra jo zuten. Okinawa inbaditu eta gero Estatu Batuetako lehendakariak ikusi zuen Japoniako irlak inbaditzerakoan soldadu asko hilko zirela eta honegatik "
Fat Man
" (uraniozkoa) eta "
Little boy
" (plutoniozko)
bonba atomikoak
jaurti zituen
Hiroshima eta Nagasakin
[17]
. Bitartean Errusiak
Mantxuria inbaditu zuen
eta
Kurilak
ere. Hau eta gero Japonia "
USS Missouri
" gerra-ontzian Japoniako presidentea eta komitiba batek
errendizioa sinatu zuen
.
≪
|
Askatutako herriek eskubide horiek gauzatzeko behar dituzten baldintzak ezartzeko, hiru gobernuek batera lagunduko diete Europan askatutako estatuetako herriei edo Ardatzaren antzinako sateliteetakoei, behar den beste aldiz eta helburu hauekin:
- Herrialde barneko bakea ziurtatzea.
- Kaltetutako herriei laguntzeko premiazko neurriak hartzea.
- Behin-behineko gobernuak ezartzea (herritarren elementu demokratiko guztiak ordezkaturik egon daitezen) hauteskunde libreen bitartez, herri-borondatearen arabera jokatuko duten gobernuak ahalik eta arinen era daitezen.
- Beharrezkoa izanez gero, hauteskunde horiek egiten laguntzea. Hiru gobernuek iritzia eskatuko diete Nazio Batuei eta Europako gainerako gobernuei (behin-behinekoei edo besteei), zuzenean dagozkien arazoen kasuetan.
|
≫
|
?
[18]
. Testu osoa irakurtzeko
Wikisourcen duzu eskuragarri
|
Italian
aliatuen azken erasoa
1945eko
apirilaren 9an
hasi zen.
Po
ibaiko lautada osoa okupatuta,
naziek
Alpeetara
jo zuten.
Mussolini
,
Clara Petacci
amorantearekin,
Milandik
Suitzara
ihesean joan zen, baina bidean partisano italiarrek atzeman zituzten. Fusilatuta, euren gorpuak Milan erakutsi zituzten. Italiako armada alemaniarra 1945eko
maiatzaren 2an
errenditu zen.
Frantzian
, 1945eko otsailean eta martxoan, aliatuek
Rhin
aldera egin zuten aurrera,
Herbeheretatik
Suitzara zihoan frontean. Rhin zeharkatuta, apirilean Alemaniako defentsa amildu zen, eta Rhin eta Elba ibaien arteko eremua,
Iparraldeko Itsasotik
Alpeetara, aliatuen mendean geratu zen.
Dwight D. Eisenhower
aliatuen buruak
Berlinen
konkista
Armada Gorriaren
esku uztea erabaki zuen.
Apirilaren 25ean
aliatuen bi armadak elkartu ziren lehen aldiz.
Vistula
ibaian trabaturik geratu ondoren,
1945eko
urtarrilaren 12an
Poloniaren
kanpainari ekin zion berriro
SESBk
. Ordu gutxiren buruan,
Alemaniako
defentsa amildu zen, eta harrigarri asko egin zuten aurrera sobietarrek.
Ekialdeko Prusia
okupatuta, milioika alemaniar jatorrizko biztanleek ihes egin zuten,
errusiarren
errepresioaren beldurrez.
Urtarrilaren 19an
gerraren aurretiko Alemaniako muga zeharkatu zuten.
Oder ibaian
,
Berlindik
70 kilometrora gelditu ziren indarrak biltzearren.
Fronteko gainerako zonaldeetan ere ziztu bizian egiten zuten aurrera sobietarrek.
Budapest
otsailaren 13an
hartu zen, setio luze baten ostean.
Austrian
martxoaren 30ean
sartu ziren, eta
Viena
apirilaren 13an
bereganatu.
Apirilaren 16an
Berlinen kontrako azken erasoa hasi zen iparraldetik, ekialdetik eta hegoaldetik, hiria inguratzeko asmotan (ikusi,
Berlineko bataila
). Defentsa alemaniarra zibilek, horietako asko nerabeek, osatua zen. Auzoz auzo eta kalez kale, pixkanaka pixkanaka hiriburua menderatuz joan ziren.
Hitlerrek
ihes egiteari uko egin zion, eta,
apirilaren 30ean
, sobietarrak kale batzuk haratago zeudela, bere buruaz beste egin zuen. Berlin
maiatzaren 2an
erori zen.
Karl Donitz
almiranteak, Hitlerren ondorengoak,
maiatzaren 7an
baimendu zuen Jodl jenerala Alemaniaren baldintzarik gabeko errendizioa onar zezan. Honela,
Europako
frontean amaitu zen gerra.
Txinako
armada lagun,
1944ko
bukaeratik
Erresuma Batuak
Birmaniaren
birkonkistatzeari ekin zion
Indiatik
eta herrialdeko hartu gabe zirauten lurraldeetatik eraso eginda.
Mandalay
1945eko
martxoaren 20an
hartu zuten, eta
Rangun
, hiriburua,
maiatzaren 2an
,
japoniarrak
Birmaniatik ateraraziz.
Filipinetan
,
Luzonera
, irla handienera, lehorreratuta,
Manila
martxoaren 3an
bereganatu zuten aliatuek. Irletako konkista osoa uztailean bukatu zen. Hori burutu baino lehen, halere, beste aurrerapauso batuk eman zituzten estatubatuarrek.
Iwo Jima
irla estrategikoki oso garrantzitsua zen, hortik B-29 bonbardatzaileei laguntza eman ahal baitzitzaien. Hor, japoniarren defentsa bereziki gogorra izan zen, eta aliatuen hildakoen kopurua oso altua izan zen (ikusi,
Iwo Jimako bataila
).
Okinawan
, hurrengo helburuan ere, bajen kopurua oso handia izan zen.
Ozeano Barean zehar erresistentzia gune andana geratu arren,
AEBetako
komandantziak Japoniako inbasioa azarorako zeukan aurreikusita. Nolanahi ere, Iwo Jiman eta Okinawan aurkitutako aurkaritzak beste plan bat pentsatzera eraman zituen.
Uztailean,
Manhattan Proiektuari
esker, munduko lehen bonba atomikoa sortu zen.
Harry S. Truman
AEBetako presidente berriak arma berri hori erabiltzeko deliberoa hartu zuen, Japoniak lehenbailehen amore ematera behartzeko.
Abuztuaren 6an
Hiroshima
hirian
lehertu zuen
asmo belikoak zituen lehen bonba atomikoak. Hiria erabat txikituta eta 75.000 hildako zituen ondorio.
Abuztuaren 9an
Nagasakin
, paretsuko hondamendia eraginda, bigarrenak lehertu zuen.
Abuztuaren 8an
,
Jaltako Batzarrean
hitzartutakoari eutsita,
Sobietar Batasunak
gerra deklaratu zion Japoniari eta
Mantxuria
inbaditu zuten.
Abuztuaren 15ean
,
Hirohito
Japoniako enperadoreak irratian herrialdeari errendizioa jakinarazi zion, nahiz eta gobernuko zati bat borrokan jarraitzearen alde egon.
Irailaren 2an
errendizio ofiziala sinatuta amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.
Hildakoen kopuruen gaineko estimazio guztiak ez datoz bat, heriotzen gehiengoa dokumentatu ez zelako, baina esan daiteke 60 milioi lagun inguru hil zirela gerra honetan; horietakoak 20 milioi soldaduak eta 40 milioi zibilak ziren. Zibil guztiak armen ondorioz ez ziren hil, izurriteaz, goseteaz edo
genozidioaz
baizik.
Holokaustoko
biktimak 12 milioi izatera irits daitezke.
Bigarren Mundu Gerrak zibilen gainean jarri zuen sufrimenduen parte handiena:
judutar
,
homosexual
,
ijito
, eslaviar eta ezinduen
kontzentrazio-esparruetan
biltzea
Alemaniaren
aldetik;
japoniarren
kontzentrazio-esparrutan biltzea Estatu Batuetan;
Txinako
biztanleriarengan eragindako sarraskiak Japoniar soldaduen aldetik; gizakien gaineko esperimentazio zientifikoak mediku
nazi
eta japoniarren aldetik; zibilen kontrako airetiko bonbardaketak, lehenengo Ardatzen partetik
Rotterdam
eta
Londresen
, eta gero Aliatuen partetik
Tokion
,
Dresdenen
edota
Hanburgon
, besteak beste; eta lehenengo aldiz
bonba atomikoaren
erabilpena,
Estatu Batuen
aldetik,
Hiroshima
eta
Nagasakiren
kontra.
Galtzaileen krimenak zigortzeko,
1945tik
1951
arte, Alemaniako eta Japoniako zenbait ofizial eta funtzionario epaitu zituzten gerra krimenak leporatuta. Alemaniakoak
Nurembergen
eta Japoniakoak
Tokion
epaitu ziren. Garaileen sarraskiak, hala nola
Dresdenen bonbardaketa
edo
bonba atomikoaren
jaurtiketak,
nazien
adinekoak ez izan arren, ez ziren inon epaitu.
Gatazkan parte hartu zuten herrialde gehienek oso krisialdi ekonomiko larria pairatu behar izan zuten, hain ziren handiak gerra ahaleginak. Batzuk,
Alemania
esaterako, erabat suntsiturik zegoen.
Europako
herrialde horien ekonomia berpizteko (eta, bide batez, matxinada
komunistak
suertatzeko arriskua uxatzeko),
1947an
Marshall Plana
(izena
George Marshall
AEBetako Estatu Idazkaritik datorkio) abian jarri zuten
AEBek
.
Sobietar Batasunari
eta haren aliatuei ere eskaini zitzaien laguntza, baldin eta erreforma ekonomiko eta politikoak burutzen baziren. Alabaina, dolarren inperialismoaren beldurrez errefusatu zuten.
1948tik
1952
arte indarrean, garaiko 13 mila milioi
dolar
banatu ziren Mendebaldeko Europako herrialde horien artean. Alemaniak izan ezik, gainerakoek gerra aurreko maila ekonomikoa berreskuratu zuten 1952rako.
Gerraren bukaeran
inperio kolonialetako
lurralde frankok,
India
Erresuma Batutik
edo
Indonesia
Herbeheretatik
esaterako, independentzia aldarrikatu zuten
Asia
eta
Afrikan
zehar batez ere. Horren aurrean, herrialde inperialisten politikak desberdinak izan ziren.
Frantziak
, adi bidez, huts egin zuen
Indotxinako
kolonien gaineko kontrola berreskuratu nahi izan zuenean.
Baina
Europan
bertan sortu ziren muga berriak.
Alsazia
eta
Lorena
Frantziakoak
izatera itzuli ziren.
Sarre
ere hartu zuen Frantziak protektoratu gisa, harik eta
1957an
Mendebaldeko Alemaniari
itzuli zion arte.
Poloniako
mugak berriz marraztu ziren, gerra aurreko
Alemaniako
zati batzuk (tartean
Ekialdeko Prusia
eta
Goiko Silesia
) hartuta eta ekialdean batzuk galduta,
Molotov-Ribbentrop itunari
jarraituta
Sobietar Batasunak
bereganatu zituen gehienak hain zuzen ere.
Stalinek
Finlandiako
, Alemaniako (Ekialdeko Prusiaren zati bat) eta
Japoniako
hainbat lurraldeak ere irabazi zituen.
Alemaniak
Austria
galdu zuen,
1938ko
Anschluss
gertatu baino lehengo mugetara itzuliz.
Txekiak
eta
Eslovakiak
estatu bat osatu zuten berriro, oraingo honetan alemaniarrik gabeko
Sudeteekin
. Izan ere, galdutako lurralde horietatik (Austriatik izan ezik) alemaniar jatorrizko miloika lagun emigratu ziren Alemaniara, agintari berrien beldurrez. Halaber, Alemania okupazioko lau esparrutan zatitu zen, Frantziak, Erresuma Batuak,
AEBek
eta
SESBk
banaren gaineko kontrola hartuta. Geroago lehenengo hirurak batu ziren Mendebaldeko Alemania konstituzio-demokrazioa osatzeko. Laugarrena, Ekialdeko Europako zati handiena bezala, SESBen influentzia esparruaren azpian geratu zen, Mendebaldearen isilpeko onarpenarekin.
Herrialde guztietan bake iraunkorra ez zen lortu.
Txinan
,
komunisten eta nazionalisten arteko gatazka
1946an
berpiztu zen,
Japoniako
inbasioak bi etsaiak batu ostean.
Mao Zedongen
Alderdi Komunista
garaile atera zen,
1950erako
kontinenteko Txina (
Hainan
irla barne) mendean baitzeukan. Nazionalistek
Taiwan
eta beste irla txikien gaineko kontrola konformatu behar izan zuten. Oraindik ere bake-hitzarmenik ez da sinatu bi alderdiren artean, nahiz eta hartu-eman ekonomikoak sustatu.
Japoniarrek
Koreatik
alde egitean,
Sobietar Batasunak
eta
AEBek
erabaki zuten, ia-ia korear guztien oposizioaren gainetik, herrialdea erdibitzea 38. paraleloan, iparraldeko eremua komunisten menpe eta hegoaldekoa amerikarren menpe geratuta. Nahiz eta estatu bakarra eta independentea sortzeko asmoa adierazi, bi superbotereek lider desberdinak bultzatu zituzten, eta bi estatuen egoera sortu zen, zeinek elkarren gaineko autoritatea aldarrikatzen zuten. Egoera ezegonkor horrek
Koreako Gerrara
eraman zuen.
Izan ere gudan sortu ziren superbotere berriak
Ameriketako Estatu Batuak
eta
SESB
izan ziren,
Erresuma Batua
munduko botere nagusia izateari utzi baitzion. Bi botere handien arteko tirabirek gora egin zuten gerra bukatutakoan,
1991
arte irautekoa zen
Gerra Hotza
izeneko gatazka sortuz. Lehia hainbat arlotan gertatu zen:
ideologian
, botere industrialean,
espazioan
, ekonomian, armen garapenean... Bien arteko buruz buruko borroka ez zen inoiz suertatu, baina ohikoak izan ziren beste herrialdeetan alde bakoitzak babestutakoen artekoak.
Nolanahi ere, Bigarren Mundu Gerraren gertakari latzen ostean,
diplomaziako
bideak hobetu nahi izan zituzten. Horretarako,
Nazio Batuen Erakundea
sortu zen,
Nazioen Elkartea
ordezkatuta. Izan ere, Nazioen Elkarteak ezin zuen ezer egin izan gatazka ekiditeko. Halaber,
1929ko krakak
eragindako pobrezia orokorra berriro gerta ez zedin,
Bretton Woods hitzarmenetan
hainbat instituzio ekonomiko,
Mundu Bankua
edo
Nazioarteko Diru Funtsa
esaterako, sortu ziren.
- ↑
Txina eta Japoniaren arteko erasoak 1937tik aurrera ohikoak ziren, baina ez zen egon gerra deklarazio formalik Pearl Harborko erasoa gertatu zen arte, 1941ean.
- ↑
Lur
entziklopedietatik hartua
.
- ↑
Second World War: Fatalities
Secondworldwar.co.uk
- ↑
The Oxford companion to World War II.
(New ed. argitaraldia) Oxford University Press 2005
ISBN
0192806661
.
PMC
61175901
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
1966-, Tyner, James A.,. (2009).
War, violence, and population : making the body count.
Guilford Press
ISBN
9781606230374
.
PMC
243601948
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
≪BBC - Tyne - Roots - Non-Jewish Holocaust Victims : The 5,000,000 others≫
www.bbc.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
Sommerville, , Donald. (2008).
The complete illustrated history of World War II : an authoritative account of the deadliest conflicts in human history with analysis of decisive encounters and landmark engagements.
Lorenz
ISBN
9780754818984
.
PMC
232365751
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
China in the anti-Japanese War, 1937-1945 : politics, culture and society.
Peter Lang 2001
ISBN
0820445568
.
PMC
43913162
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪The Nobel Peace Prize 2012≫
NobelPrize.org
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
Erik., Goldstein,. (2013).
The First World War Peace Settlements, 1919-1925..
Taylor and Francis
ISBN
9781317883678
.
PMC
870591151
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
The Columbia history of twentieth-century French thought.
Columbia University Press 2006
ISBN
0231107919
.
PMC
61458354
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
R., Kantowicz, Edward. (1999).
The rage of nations.
Eerdmans
ISBN
0802844553
.
PMC
39464791
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Unemployment in Nazi Germany≫
Spartacus Educational
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
1973-, Shaw, Antony,. (2000).
World War II day by day.
MBI Pub. Co
ISBN
0760309396
.
PMC
44550609
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
Brody, Kenneth J.. (1999-2000).
The avoidable war.
Transaction Publishers
ISBN
156000374X
.
PMC
40199844
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
Michael., Zalampas,. (1989).
Adolf Hitler and the Third Reich in American magazines, 1923-1939.
Bowling Green State University Popular Press
ISBN
0879724617
.
PMC
20926163
.
(Noiz kontsultatua: 2019-01-08)
.
- ↑
Whyte, Bert; Hannant, Larry. (2011).
Champagne and Meatballs: Adventures of a Canadian Communist.
Edmonton: Athabasca University Press, 17 or.
ISBN
978-1-926836-08-9
.
OCLC
.691744583
.
- ↑
(Ingelesez)
Jones, Vincent C. (1985).
Manhattan, the Army and the atomic bomb.
Center of Military History, U.S. Army : For sale by the Supt. of Docs., U.S. G.P.O.
(Noiz kontsultatua: 2018-02-20)
.
- ↑
a
b
Martinez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011).
Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009.
Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN
9788484383345
.
.