Afrika
|
Azalera
| 30.221.532 km²
|
---|
Biztanleria
| 1,1
miliar
biztanle
[1]
(2013, 2.a)
|
---|
Biztanle-dentsitatea
| 30,51 bizt./km²
|
---|
Jentilizio
| afrikar
|
---|
Herrialdeak
| 54
|
---|
Dependentziak
| 8
|
---|
Hizkuntzak
| arabiera
,
frantsesa
,
ingelesa
,
swahilia
eta beste asko
|
---|
Ordu-eremuak
| UTC-1
-
UTC+4
|
---|
Hiri nagusiak
| Kairo
,
Lagos
,
Kinshasa
,
Khartum
,
Alexandria
|
---|
Afrika
munduko
kontinenterik
handienetan hirugarrena da
[2]
,
Asiaren
eta
Amerikaren
atzetik; eta jendetsuenetan bigarrena,
Asiaren
atzetik. 30,3 milioi km
2
ditu
[3]
, inguruan dituen uharteak barne,
Lurraren
azaleraren % 6 eta lur lehorraren % 20.
[4]
2016an, 1.200 milioi biztanle zituen,
[5]
munduko biztanleen % 16. Afrikak mugakide ditu
Mediterraneoa
iparraldean,
Suezko istmoa
eta
Itsaso Gorria
ipar-ekialdean,
Indiar Ozeanoa
hego-ekialdean, eta
Ozeano Atlantikoa
mendebaldean
[6]
. Kontinentearen parte dira
Madagaskar
eta beste
uhartedi
batzuk. 54
estatu burujabe
, bederatzi lurralde eta
de facto
independente diren baina nazioarteko onarpen osorik gabeko beste bi estatu ditu.
[oh 1]
Kontinentearen eremurik handiena, eta herrialde gehienak,
Ipar hemisferioan
daude; baina beste zati handi bat eta herrialde batzuk, ordea,
Hego hemisferioan
. Era berean,
Lurraren lau hemisferioetan
dagoen kontinente bakarra da.
Afrikako biztanleria kontinente guztien artean gazteena da:
[7]
2012an, adinaren
mediana
19,7 urtekoa zen, munduko mediana 30,4 zelarik.
[8]
Aljeria
da Afrikako herrialderik zabalena azalerari dagokionez
[9]
, eta
Nigeria
da biztanle gehien duena.
[10]
Afrika, eta bereziki
Ekialdeko Afrika
,
Hominidae
kladoaren eta
giza eboluzioaren
jatorrigunea izan zen.
[11]
Izan ere, Afrikan aurkitu dira
gizakien
lehen arbasoak, bai eta ondorengo beste ahaide batzuk ere, orain dela 7 milioi urtekoak; tartean daude
Sahelanthropus tchadensis
,
Australopithecus africanus
,
A. afarensis
,
Homo erectus
,
Homo habilis
eta
Homo ergaster
.
Homo sapiens
ik zaharrena
Etiopian
aurkitu da, orain dela 200.000 urte datatua.
[12]
Askotariko
klimak
ditu, eta kontinente bakarra da iparraldean eta hegoaldean klima epelak dituenak.
Ekuatoreak
zeharkatzen du eta barnean hainbat
basamortu
,
baso tropikal
eta kostaldeko eremu klimatiko ditu.
[13]
Etnia
dibertsitate oso handia du, bai eta
kultura
eta
hizkuntza
ugari ere
[14]
.
XIX. mendean
,
Europak ia Afrika osoa kolonizatu zuen
. Egungo afrikar estatu gehienak
XX. mendean
hasitako
Afrikako deskolonizazioaren
ondorio dira. Afrikako estatuen artean
Afrikar Batasuna
lortzeko kooperazioa dago: erakundeak egoitza
Addis Abeban
du.
Antzinako erromatarrek
Africa Terra
≪afrien lurra≫ (
afer
,
afri
, ≪
kartagotar
≫) deitzen zioten kontinenteko iparraldeko zatiari,
Niloren
mendebaldera zeuden lurrei eta
Antzinako Libiari
.
[15]
[16]
Badirudi izen hori libiar leinu bati eman zitzaiola, egungo
berbereen
arbasoei.
Afer
izenaren jatorriari dagokionez,
fenizierazko
afar
(≪
hautsa
≫) hitzetik datorrela hipotetizatu da denbora luzez.
[17]
Azken urteotan, ordea, beste hipotesi bat garatu da:
[18]
berbererazko
ifri
(plurala:
ifran
), ≪
haitzuloa
≫, haitzuloetako biztanleak aipagai izanik.
[19]
Hitza egun
Tripolitaniako
Banu Ifran
leinuan aurki daiteke; berbere leinu horrek jatorria
Yafranen
du, Libiako ipar-mendebaldean.
[20]
Antzinako Erromaren
garaian,
Kartago
Afrika Prokontsularra
izeneko probintzian antolatu zen,
K.a. 146an
Hirugarren Gerra Punikoa
amaitu ondoren. Probintzia horren parte zen egungo
Libiako
kostaldea.
[21]
-ica
atzizki latinoak "lurraldea" adierazten du (adibidez,
Celtica
zen
zelten
lurraldea). Aurrerago,
musulmanek
Ifriqiya
eskualdea eratu zuten,
bizantziarren
Afrikar Exarkia
konkistatu ostean.
Azken aurkikuntza paleontologiko eta arkeologikoen arabera, orain 5 milioi urtetik existitzen ziren jada hominidoak Afrikan. Euren garezurren anatomia Afrikako tximinoen antzekoa zen, baina lokomoziorako forma
bipedoa
garatu zuten lehenengoek, eta horrek abantaila handia ematen zien bizitokia aukeratzerako orduan, baso eta oihanez landa,
sabanan
bizitzeko aukera ematen baitzien horrek. Eta esan beharra dago, sasoi hartan Afrika lehortze bidean zegoela, eta sabana baso eta oihanen eremuak hartzen.
[22]
Orain 3 milioi urte
Australopithecus
deritzen hominidoak sortuak ziren Afrikako erdialde, hegoalde eta ekialdean.
[23]
Hurrengo jauzi ebolutibo garrantzitsua orain 2 milioi urte gertatuko zen,
Homo habilis
en
iritsienarekin,
[24]
hauek izan baitziren tresna eta erremintak sortzen lehen espezie hominidoa, honek haragia jatea ahalbidetu zielarik. Hala ere, ehizarako orduan ez zegoen beste
harraparien
mailan, nahiz eta habiaren batetik arrautza bat edo beste lapurtuko zituen, eta animali txikiak harrapatu. Orain 1,8 milioi urte agertu zen lehenengoz
Homo erectus
Afrikan, ia garai berean egin zuelarik
Kaukasian
, Europako ekialdean. Espezie honetako lehen kideek garun txikia zeukaten oraindik, eta ez zituzten harrizko erreminta sinple batzuk baino garatu. Garuna beranduago hasiko zitzaien, eta
Homo erectus
ek erreminta konplexuagoak garatuko zituen,
acheliar
motakoak. Ziur aski hauek izan ziren lehen ehiztariak. Gainera,
Homo erectus
ek sua menperatu zuen, eta lehenak izan ziren Afrikar kontinentetik landa irten zirenak, nahiz eta puntu honetan eztabaida dagoen historialarien artean (batzuek diote
Homo georgicus
izan zela lehena).
[25]
Aurkitutako fosiletatik interpretatu denagatik,
Homo sapiens
ak bizi izan ziren Afrika hegoalde eta ekialdean orain 100.000-180.000 urte (dena dela, datu berrien arabera, data hori askoz lehenago kokatu behar litzateke).
[26]
Orain 40.000 urte izan zen Afrikatik Planeta osorako zabalkundea, arrasto linguistiko, kultural eta genetikoek egiaztatzen dutenez.
Izotz Aroaren
amaieran (K.a. 10.500) haran emankor bihurtu zen berriro Sahara.
[27]
Hala ere, K.a. 5000. urterako berriro ere eremu lehor bihurtu zen Sahara, klima geroz eta bero eta lehorragoaren erruz, eta horrek bertako biztanleak, berriro ere, galtzea ekarri zuen, Niloko haranera desplazatu baitziren.
[28]
Niloko haranean bizitoki iraunkorrak sortu zituzten, baina klimak okerrera egin zuen, eta Afrika erdialdeko eurite indartsuak desagertu ziren. harez geroztik, Afrikako ekialdea lehorra da .
[29]
Munduan izan zen
kanpai formako ontzien kultura
ipar-mendebaldeko Afrikan ere sortu zen. Kultura hori gerra-mentalitatearen sorrerarekin lotzen dute adituek. Zeramikako ontzi horiek
hilobietan
agertu ziren.
[30]
Afrika iparraldean haitzetako margoak aurkitu izan dira. Horietan animaliak ageri dira, baina baita giza irudiak ere, armekin eta apaingarriekin.
Garai horretan
Aintzira Handietako
lurraldeko herriak
Mediterraneoaren
ekialdeko kostaldean kokatu eta aurre-
Kanaango
herriak sortu; jende horrek
Jordan
ibaiaren, Mediterraneoa eta
Sinai
basamortuaren arteko beheko lurrak menperatu zituen.
Urte haietan Afrikan hainbat kultura sortu ziren: zonaldez zonalde aztertuko dira.
Glaziazio
garaian Ipar Afrikako baldintza ekologikoak oso desberdinak ziren. Gaur egun
Sahara
basamortua den espazioan larre lehorrak zeuden
[31]
, nekazaritzako oso egokiak eta, horri esker,
Neolitoan
,
K.a. 4000 urte
inguruan
ehiztari-biltzaileak
kultura goiztiarra garatu zen. Kultura horren aztarnak dira arroketan aurkitutako
petroglifoak
eta zenbait monumentu
megalitikoak
.
[32]
Glaziazioa bukatu ondoren Saharako bizi-baldintzak erabat gogortu ziren. Hala ere,
Nilo
haranaren inguruan
nomo
komunitateek ondorengo
Antzinako Egiptoko
kulturaren oinarriak prestatu zituzten.
Faraoien
dinastiak
sortu baino lehen Niloren ertzetan tribu primitiboak bizi izan ziren eta, proba adierazgarri moduan, haien aztarnategi arkeologikoak utzi zituzten.
K.a. 6000 urterako
inguru horietan nekazaritza antolatua ezagutzen zuten.
Afrikako lehenengo aztarna idatziak
Antzinako Egipton
topatu dira.
[33]
Egiptoko egutegia
Brontze Aroko
eta
Burdin aroko
kulturak datatzeko patroia bezala erabiltzen da, horregatik. K.a. 3100 urtean,
Narmer
faraoiarekin, Egiptoren batasuna lortu zen; Narmerrena Antzinako Egiptoko historiaren 31 dinastien lehenengoa izan zen. Dinastia horien arabera hiru fase bereizi dira:
Inperio Zaharra
,
Inperio Ertaina
eta
Inperio Berria
.
Gizako
piramideak
,
Kairotik
gertu, laugarren dinastian eraikiak, ondo asko erakusten dute erlijioak eta faraoien gobernuak lortutako boterea.
Gizako piramide handia
?
Keops
faraoiaren hilobia?
Munduko Zazpi Mirarietatik
oraindik zutik dirauen bakarra da. Antzinako Egiptok bere boterearen, aberastasunaren eta zabaleraren gailurra Inperio Berriarekin lortu zuen (K.a. 1567-1085).
Antzinako Egiptoren eragina Afrikan askotan espezialisten artean eztabaidatutako gaia izan da. Urtetan, gehiago hartzen zen kultura hau
Mediterraneo
aldeko kultura bezala eta ez Afrikakoa bezala. Dena dela, planteamendu hau atzera egiten ari da azken urteotan aurkikuntza berriei esker. Esaterako, Egiptotik edo Egiptora joan diren populazio mugimendu handiak ikusi egin dira. Esaterako, Egiptotik
Badari kultura
Nubia
iparraldera zabaldu zen. Halaber, desertizazioa gertatu baino lehen Saharan zehar mugimendu garrantzitsuak eman ziren. Dena dela, dinastien aurretik Nilo haranean garatu zen kultura oinarrian kultura indigena zela, beraz afrikarra.
Iparraldeko Afrika
eta
Saharaz hegoaldeko Afrika
artean
Sahara
basamortuak benetako oztopo sortu zuen. Hala ere, komunikazioa mantendu zen batez ere merkataritzari esker. Iparraldean
Feniziako
kulturarekin batera
Antzinako Greziako
koloniak lehen eta
Erromatar Inperioa
gero zabaldu ziren eta kontinentean haien eragina zabaldu zuten. Erromatarrek
Magrebeko
Afrikako lurralde garrantzitsuak haien inperioaren probintziak bihurtu zituzten:
Mauritania
,
Afrika Prokontsularra
,
Tripolitania
,
Zirenaika
eta
Egipto
.
[34]
Fenizia
Mediterraneoaren
ekialdeko kostaldearen eta
Libanoko
mendien arteko lur zatia zen, beraz
Asia
. Bertan, zibilizazio oparoa egon zen
k. a. II. mendetik
aurrera. Inoiz ez zen batasun politikorik lortu herrialdean, baina hiri federazio oparoa eratu zuten. Hiri nagusiak
Arados
,
Biblos
,
Sidon
,
Tiro
, Akko (gaur egungo
Akre
), Arvad (
Ruad
), Berit (
Beirut
) eta
Ugarit
izan ziren. Lurraldea hain txikia zenez,
Mediterraneo itsasoan
zehar merkataritzan jardun behar izan zuten. Euren kostako hainbat lekutan
koloniak
sortu zituzten,
Gadirrekoa
adibidez,
Espainian
, eta
Kartagokoa
,
Tunisian
Ipar Afrikan. Han zirtzileriak, lurrinak, purpura eta anbar kolorez tindatutako oihalak saltzen zituzten. Trukean, metalak, larruak eta esklaboak erosten zituzten.
[35]
K.a. lehen mila urtetan burdinaren lana Ipar Afrikan zabaldua zen eta Sahararen bitartez hegoalderantz zabaldu zen.
[36]
K.a. 500 urtearen inguruan Mendebaldeko Afrikan
metalurgia
ohikoa bihurtu zen, ziur aski kartagotarren eraginez; urte horren inguruan burdinaren lana Afrika ekialdeko eta mendebaldeko zenbait zonaldetan ezaguna zen nahiz eta beste zonaldetan Kristo ondorengo lehen mendeak arte zabaldu ez izan. Merkataritza sareak, bestetik, urte horretan ere, K.a. 500 inguruan alegia, zabalduak ziren edo behintzat horren aztarnentzat har daitezke Afrika mendebaldean topatutako
Egiptoko
,
Nubiako
eta
Etiopiako
kobrezko
objektuak.
[37]
K.a. 631 urtean greziarrek
Zirene
hiria sortu zuten,
Antzinako Libian
. Hiria kolonia garrantzitsua bihurtu zen; basamortuz inguratuta egonez, ordea, haien eragina Afrikako barrualdean oso eskasa izan zen. Greziarren eragina, aldiz, Egipto aldean handia zen.
Alexandria
,
Alexandro Handiak
K.a. 332an urtean sortua, garrantzi handia lortu zuen
garai helenistikoaren
Ptolomeotar dinastiaren
agindupean. Ptolomeotarrek hegoalderantz joateko saiakerak egin zituzten eta horrela nolabait
Etiopia
ezagutu zen.
Libiako basamortuan, bestetik, K.a. 500 urtetik K.o. 700 urtetara
garamante
zibilizazioa garatu zen. Dirudienez garamanteak
tuareg
herriaren arbasoak izan ziren.
[38]
Zirenaika
, Egipto eta
Kartago
antzinaroko benetako potentziak bihurtu ziren baina, azkenik, erromatarrak haien gainean inposatu ziren. Bereziki gogorra Erroma eta Kartago arteko lehia izan zen; Kartago K.a. 146 urtean erori zen. Mende bat baino zertxobait gehiago Egipto eta Zirenaika
Inperio Erromatarraren
menpe gelditu ziren, bestetik. Erromatarren garaian Ipar Afrikako herriak joritasuna ezagutu zuten baina beti Saharako basamortuak erromatarrentzat benetako harresi moduan funtzionatu zuen;
Fezzan
izan zen salbuespen bakarrenetakoa. Nubia eta Etiopiaraino ere heldu ziren erromatarrak
Neronek
Nilo ibaiaren iturburua ezagutzeko bidali zuen espedizioari esker; dena dela, espedizioak ez zuen bere helburua bete. Ziur aski erromatarrek lortu zuten Afrika gaineko ezagupenen lan adierazgarriena II. mendeko
Klaudio Ptolomeo
lanetan ikus daiteke. Ptolomeok
Indiako ozeanoaren
kostaldeari buruzko ezagupenak erakutsi zituen,
Rhapta
hiriraino, egungo
Tanzanian
, eta
Niger ibaiaren
existentzia ezagutzen zuen.
[39]
Erromatarren okupazioaren urteetan Asia, Europa eta Ipar Afrika arteko elkartrukea garrantzitsua izan zen. Horri esker, kultura klasikoa Mediterraneoko kostalde guztietan zabaldu zen eta,
kristautasuna
sortu zenean, zonalde osoan zabaldu zen, Tunisia, Egipto eta Etiopia barne. Aro klasikoaren amaiera Ipar Afrikan herri
bandaloen
inbasioarekin bat heldu zen,
V. mendean
bandaloek Afrikako probintzia erromatarrak konkistatu zituztenean. Dena dela, Inperio Erromatarren boterea
VI. mendean
itzuli zen lurraldera,
Bizantziar Inperioarekin
.
Historikoki, fenomeno oso garrantzitsua gertatu zen
VII. mendean
zehar: arabiar musulmanen iritsiera. Egiptotik hasita,
Itsaso Gorritik
Iberiar penintsula
eta
Ozeano Atlantikoraino
musulmanak nagusitu ziren.
[40]
Ipar Afrikako kristautasuna ia ordezkatu egin zuen, Egipton salbu, bertan
Eliza Ortodoxo Koptoak
bizirik iraun zuen neurri handi batean, Etiopiaren eta haren kokaleku estrategikoaren eraginez. Musulmanen nagusitasuna Ipar Afrikako gizartea eta historia erabat aldatu zituen.
K.a. 4. milurtekoaren
inguruan
Etiopian
nekazaritza sortu zen. Antza, gertaera hau era independentean eman zen eta produktu nagusiak hauek ziren:
kafea
,
teff-a
,
artatxikia
,
basartoa
,
garagarra
eta
ensetea
. Beste zonaldetik landare hauek heldu ziren:
kotoia
,
porongoa
,
angurria
... Halaber animalia asko etxekotu ziren, batzuk hantxe bertan, Etiopian eta
Somalian
, esaterako
astoak
; baina animalia gehienak Sahel eta Nilotik heldu ziren.
Etiopiar kultura desberdina zen, berezia, nahiz eta tarteka
Eurasiako
kulturekin kontaktuak izan. Hizkuntzak, kultura eta
laborantza
sistemak propioak ziren. Milaurteetan Etiopiak gobernu zentralizatua izan zuen. Garrantzi berezia
Aksumgo Erresumak
izan zuen,
K.a. IV. mendetik
I. mendera
indartu zen estatuak;
Erromatar Inperioaren
eta antzinako
Indiaren
arteko trukean paper garrantzitsua jokatu zuen.
Ekialdean beste kultura garrantzitsua garatu zen,
swahili kultura
. Urteetan, historialariek swahiliak
kolono pertsiarren
ondorengotzat hartu zituzten, baina egun
bantu
herrien arabiar merkatariekin izandako harremanen ondorengoak direla segurtzat jotzen da. Harreman horiek
VII. mendetik
VIII. mende
hasiera arte izan ziren. Swahiliak hegoalderantz jaitsi ziren,
Muqdishora
(
Somalia
) eta egungo
Mozambikera
,
Komore uharteetara
eta
Madagaskarrera
.
Nekazaritzaren hastapena mendebaldeko Sahelen K.a. 5000 urte inguruan ematen da. Izan ere, zonalde tropikaletan gertaera hau beranduago ematen da, K.a. 3000 urtearen inguruan; zonalde horretan olioa ustiatzeko
palmondoak
hasi ziren landatzen, baita
nyama
afrikarrak. Abeltzaintza, bestetik, Saheletik eta
Nilo
ibaitik zabaldu zen. Ondoren, beste zonaldetako landareak ere sartu ziren, besteak beste,
kaupia
,
kotoia
,
artatxikia
,
angurria
,
edankuia
...
K.a. 1000 urte inguruan,
bantu
migratzaileak
Aintzira Handietako
zonaldera heldu eta kokatu ziren. Milurteko erdira aldera ere gaur egungo
Angolan
eta
Kongoko Errepublika Demokratikoan
haien aztarnak aurkitzen dira. Urte horietan Afrika erdialdean emandako gertakizun nagusietariko bat egungo
Txaden
Kanem-Bornu Inperioaren
sorrera dugu. Inperio hau hurrengo mendeetan loratu zen,
Sahel
lurraldeko etorkizuneko estatu handien oinarriak prestatuz.
Boskimanoen harkaitzetako margolanak.
Afrika hegoaldeko historia garai horietan benetako misterioa da. Antza, kontinentearen beste kulturekiko isolamendu egoera batean mantendu zen hegoaldea. K.a. 500. urtearen inguruan isolamendu horren amaiera eman zen, nolabait, egungo
Zambian
eman ziren bantu migratzaileen agerpenarekin. Hego-ekialdean, bestetik,
khoisan
edo
boskimanoen
etnia-taldeak abereen
etxekotze
prozesuari ekin zioten, halaber, ehiztarien eta biltzaileen bizi-modua baztertuz, nagusia lurraldean ordura arte. K.a. 300 urterako bantu etnia egungo
Hegoafrikan
zeuden eta horrek estatu zentralizatuak sortzeko bidea ireki zuen.
K.a. I. milurtekoan erdialdeko Afrikan
bantu
herrien zabaltzeko prozesua hasi zen. Ziur aski, populazio horien hedatze hori kultibo batzuen zabaltzearekin bat zetorren. Prozesu horrek sakonki aldatu zuen
Saharaz hegoaldeko Afrikaren
banaketa genetiko eta linguistikoa. Horren ondorioz, kontinentearen alde horrek gaur egungo egoerarekin antz handia hartu zuen, hau da, Niger-Kongoko hizkuntzak erabiltzen dituzten herri ugari eta, tartean, gutxiengoetan, bantu ez diren beste motatako hizkuntzen erabiltzaileak:
khoisan hizkuntzak
,
sandawe
,
hadza hizkuntzak
...
[41]
Zenbait kasutan ere bantuak ez diren markatzaile genetikoak dituztenak, esaterako,
pigmeoak
.
Bantuen zabaltze prozesuak mendetan jarraitu zuen. Europako lehenengo esploratzaileak heldu zirenean oraindik jarraitzen zuen. Horren puntako unean
Hegoaldeko Afrikan
Zulu Erresumaren
sorrera izan zen.
Bantu populazioen zabaltze prozesua:
1. = K.a. 3000 - 1500 urtetan. Jatorria.
2 = K.a. 1500 urtearen inguruan: lehenengo migrazioak.
2.a = Ekialdeko bantuak, 2.b = Mendebaldeko bantuak.
3. = K.a. 1000 - 500 urtetan; Ekialdeko Uruweko bantu guneak./> 4. - 7. Hegoalderantz zabaltze prozesua.
9. = K.a. 500 urtetik - 0ra Kongoko bantu gunea.
10. = 0tik - 1000 urtera, azken fasea.
Kolonizazio aurreko Afrikaren estatuak.
VII. mendean fenomeno garrantzitsu bat gertatzen da:
arabiarren
eta
musulmanen
immigrazio handi bat. Afrikako iparraldean aurretik bereber artean eragina hori ikusten zen, bai hizkuntzaz baita ere erlijioaz. Islamismoak ipar osoan zabaldu egin zen eta, ondoren, Sahararen bitartez, hegoalderantz zabaldu zen.
[42]
Ekialdean ere, arabiarrak, persiarrekin eta indiarrekin batera,
koloniei
garrantzitsuei esker (
Mombasa
,
Malindi
,
Sofala
), tinko kokatu ziren. Dena dela, XIV. mende arte Europak eta Ipar Afrikako arabiarrek ekialdeko hiri eta estatu hauekin ez zituzten harremanak izan eta zirenik ere ez zekiten.
[43]
Ipar Afrikan hedatu ziren lehendabiziko
immigrante
arabiarrek
Bagdadeko
kalifen
autoritatea onartzen zuten.
VIII. mendearen
amaieran Aglab-ek,
Harun al-Rashiden
jenerala,
Tunisian
Aglabtar leinua
sortu zuen eta kaliferriaren mendekoa bezala gobernatu zuen.
X. mendean
, ordea, Egipton
Fatimitar Kalifa-herria
ezarri zen eta
Magreb
,
Egipto
,
Sizilia
,
Malta
eta
Mediterraneoko
ekialdea kontrolatu zituen
909ko
urtarrilaren 5etik
1171ra
. Hiriburua
Kairon
ezarri zuten.
Geroago beste leinuak sortu ziren, esaterako
Almorabide
eta
Almohade
. Turkiarrek ere lurraldean noizbehinkako presentzia izan zuten. Otomandarrek
Konstantinopla
1453an
hartu zuten eta, ondoren,
1519
eta
1551
erregeordetzak
Aljerian
,
Tunisian
eta
Tripolin
ezarri zituzten.
Maroko
, bestetik, arabiarren eraginez baina hala ere,
Sharifan
leinuaren agindupean, bereber estatu independentea bezala gelditu zen. Sharifan leinua
XIII. mendean
sortua zen.
Orokorrean, arabiar kulturak zabalkunde handia ezagutu zuen eta,
proselitismoari
esker, erlijio musulmana ere kontinentean asko zabaldu zen. Prozesu horietan
gameluen
erabilerak garrantzi handia izan zuen. Persiarrek Egipto okupatu zutenean sartuta, berari esker arabiarrek basamortuan ibiltzeko aukera izan zuten. Ondorioz,
Senegambia
eta
Niger
erdialdea Saharaz haraindiko merkataritzarako ezinbesteko tokiak bihurtu ziren. Merkataritzarekin batera ideiak ere zabaldu ziren.
Mendebaldeko Afrika
1625
urtearen inguruan.
Islam Mendebaldeko Afrikan zehar zabaldu zen baita ere, besteak beste,
Maliko Inperioaren
Maliko Mansen
(
1235
-
1400
) eta
Songhai Inperioaren
(
1460
-
1591
) agintari askoren erlijioa bezala.
Mansa Musako
1324ko
hajj
ospetsuaren ondoren,
Timbuktu
islamiar irakaskuntzaren gune garrantzitsua bezala ospetsua egin zen; hiri horretan Saharaz hegoaldeko Afrikako lehen unibertsitatea sortu zen.
Ibn Battuta
bidaiaria arabiarra
1352an
Timbuktun egon zen. Battutak ere ekialdeko kostaldeko
swahili
hirien lehenengo albisteak jaso zituen (
Mombasa
eta
Quiloa
).
Arabiarren hegoalderantz zabaltze prozesua oihanarekin gelditu zen. Oihan trinkoa Iparraldeko 10°tik hegoaldera zabaltzen zen eta musulmanentzat benetako harresia izan zen. Oztopo hori zela eta, ez zuten Ginea ezagutu ezta haratago zeuden Afrikako lurraldeak ere. Musulmanek hartu zuten kontinenteko azken lurraldea
Nubia
[44]
izan zen, kristaua
XIV. mende
arte. Halaber, musulmanen konkistek Europan Mediterraneo ia itsas arabiarra bihurtu zuten
[45]
baina egoera hori laster aldatu zen:
XI. mendean
Siziliatik
eta Italiako hegoaldetik kanporatu zituzten; Iberiar Penintsulan erresuma kristauek ere musulmanak hegoalderantz bultzatzen zituzten eta
XV. mendean
erabat kanporatu zituzten; Portugal, bestetik, mende berean gerra Afrikara eraman zuten eta
1415ean
Ceuta konkistatu zuten. Hau guztia gutxi izango balitz,
Venezia
,
Pisa
,
Genova
eta Italiako beste hiriek Egiptorekin eta, orokorrean, Ipar Afrikako hiriekin merkataritza handia bultzatu zuten, haien eragina zonaldean indartuz.
Panorama hau guztia
XVI. mendean
aldatu behar zuen. Portugalek Afrikan presentzia eta eragin handia bazuen ere,
1578an
,
Alcazarquivirren
,
Saadi leinuko
Abu Marwan Abd al-Malik I Saadi-rekin porrot itzela jasan zuten. Halaber, Espainiako ejertzitoak Afrikan zituen jabetza gehienak utzi behar izan zituen. Azkenik, estatu
berbereek
dekadentzia prozesu batean sartu ziren, pirata-komunitateak bihurtuz. Turkiak, aldiz, gora zihoan eta horrek arabiar kultura eta merkataritzaren dekadentzia ekarri zuen.
[46]
Estatu horien historia XVI. mendetik XIXra neurri handi batean piraten historiak dira.
Urrearen eta beste lehengaien merkataritzak Saheleko lurraldetan aristokrazien sortzea ekarri zuen; laster, erregeek Ipar Afrikako merkataritza kostaldearekin kontrolatu zuten. Sortu ziren inperio horien artean
Ghanakoa
,
Malikoa
,
Songhaikoa
,
Kanem-Bornukoa
edo
Wadaikoa
ditugu.
[47]
Afrikako Aintzira Handien
lurraldean, XV. mendetik aurrera, ondo antolatutako erresumak sortu ziren:
Bunyoro
,
Budanda
,
Ruanda
eta
Burundi
adibide batzuk dira. Erresuma hauen sorrera
burdinaren
erabilerarekin eta
banana
bezalako kultibo berriekin lotuta dago. Berrikuntza hauei esker nekazaritza munduko ekoizpena hobetu zen eta, ondorioz, horrek populazio handitzea ekarri zuen.
XV. mendean
Henrike Nabigatzaileak
,
Joanes I.a Portugalgoa
erregearen semea, bere herrirako lurrak Afrikan hartzea pentsatu zuen. Asmo horrek bultzatuta nabigatzaile portugaldar batzuk zenbait bidaia antolatu zuten, azkenik Afrika osoari buelta emanez; bidaia horien emaitza Portugalgo subiranotasuna kontinenteko kostaldeko leku askotan ezartzea izan zen.
Ipar Afrikako Portugal eta Espainiaren menpeko lurrak
1519an
.
Itsasontzi portugaldarrek
1434an
Bojador
lurmuturra igaro zuten,
Cap-Vert
Senegalgo
penintsula
1445an
eta
1480rako
Gineako
kostalde osoa ezagutzen zuten.
1482an
Diogo Cao
Kongo ibairaino
heldu zen,
1488an
Bartolome Diazek
Esperantza Oneko lurmuturra
gainditu zuen eta
1498an
Vasco da Gamak
, lurmutur hori gainditu ondoren, Afrika ekialdeko kostaldea esploratu zuen,
Sofalan
eta
Malindin
lehorreratzen; handik
India
aldera joan zen. Portugalgo Erresumak haren subiranotasuna ezarri zuen horietako puntu askotan baina ez kontinentearen hegoaldean. Estrategikoki Gineako kostaldea Europatik gertuena zen eta, ondorioz, ustiatzen lehenbizikoa izan zen. Gotorleku eta gune komertzial asko ezarri ziren; Sao Jorge da Mina (
Elmina
) lehenengoa izan zen,
1482an
. Orduan indartu zuen merkataritza
esklabo
,
boli
urre
eta
espeziatan
oinarritu zen.
[48]
1492an
, espainiarrak Amerikara heldu zirenean, esklabo trafikoa indartu zen.
Alubioiko
urrea, bestetik, ugaria zen. Ondorioz, beste herrialde askotako itsasontziak hasi ziren Gineako kostaldean merkataritza indartzen. Nabigatzaile ingelesak
1553an
heldu ziren eta haien atzetik, besteak beste, espainiarrak, holandarrak, frantsesaz eta danimarkarrak heldu ziren. Laster kostaldeko nagusitasuna portugaldarrengandik holandarren eskuetara igaro zen
XVII. mendean
.
XVIII. mendean
nagusitasun hori
Frantziak
lortu zuen eta
XIXan
Erresuma Batura
.
Senegaletik
Lagosera
kostaldea europar potentzien gotorlekuez eta merkatalgo guneez bete zen. Barrualdean, halaber, frantsesen eta britaniarren eskuetan joan ziren erortzen.
Luanda
,
1755ean
.
Portugaldarren presentzia Afrikan, hala ere, mendetan mantendu zen.
Kongo ibaiaren
estuarioan,
Damaraland
aldean, egungo
Namibian
,
1491tik
aurrera indigenen artean eragina handitu zuten. XVI. mendearen hasieran, kristautasuna
Kongoko Erresuman
zabaldu zuten. Barrualdeko tribuen erasoak baino mende berean erresuma horren boterearekin bukatu zuen. Ondorioz, portugaldarrek haien aktibitateak hegoalderantz eraman zituzten, Sao Paulo de Loanda sortuz, egungo
Luanda
,
1576an
. Portugalen subiranotasuna XX. mende arte mantendu zen,
Angola
1975ean
independentzia lortu arte, alegia.
[49]
mende horietan, nagusitasun hori 1640tik 1648ra arte bakarrik jarri zen zalantzan, holandarren erasoarekin batera; urte horietan Portugalek itsas portuen kontrola galdu zuen.
Merkataritza triangeluarraren ibilbide bat:
berdez
, esklabo ontziak zituzten europar erreinuak;
gorriz
esklaboen jatorria;
urdinez
, esklaboen helmuga.
Esklabotzak ondorio larriak izan zituen Afrikan. Esklabo merkataritza Senegal ibaian, Cayor erresuman.
Esklaboen trafiko lehenengo zantzuak Nilo ibaiaren inguruan eta Saharaz hegoaldeko Afrikan eman ziren. Baina esklabo talde handien merkataritza Arabiatik X. mendean sartu ziren gameluen erabilerari esker sortu zen. Gameluekin posible bihurtu zen Saharaz Hegoaldean zehar merkataritza sarea sortzea esklaboak iparraldera eramateko. Esklabotza honek Amerikara zuzendu zen konparatuta desberdintasun handiak zituen; nagusia Ipar Afrikako esklaboak batez ere morroi lana egiteko erabiltzen zirela.
[50]
Sexuen ikuspuntutik emakumeak gizonak baino gehiago ziren,
harenetan
beste emakumeen zerbitzari gisa lan egiteko helburuarekin. Ez zen ohikoa, bestetik, gizonezko esklaboak
eunukoak
bilakatzea. Beraz, esklabo hauek normalean ez ziren peoi moduan erabiltzeko, Amerikarekin gertatuko den bezala.
Atlantikoan
zeharreko giza-trafikoa beranduago etorri zen, baina askoz handiago eta ankerrago izan zen. Horren eragina ikaragarria izango zen Afrikako historian. Portugaldarren, espainiarren ingelesen, frantsesen eta holandarren konkistak Amerikan lan-eskuko eskaerak ikaragarri handitu zuen. Eskaera hori batez ere
Brasil
,
Guiena
,
Karibe
eta
Ipar Amerikan
eman zen. Langileak behar ziren lan gogorrenak aurrera eramateko: nekazaritza,
meatzaritza
e.a. Eskari horiek asetzeko Atlantikoaz haraindiko trafikoa sortu zuten.
[50]
Europako potentziei aparteko onurak ekarri zizkien sistemaren barruan hiru fase bereiz daitezke:
- Lehenengoa, ontziak Europatik Afrika mendebaldeko kostalderako bandan abiatzen ziren (
Esklaboaren Kosta
,
Urre Kosta
,
Boli Kosta
), eta han ontzietako
upategiak
esklaboz kargatzen zituzten
kaurien
(kauriak
diruaren
funtzioa betetzen zuten hainbat
itsaskiren
oskolak ziren) edota bestelako produktu batzuen truke (oihalak,
pattarra
,
bolbora
, fusilak, bitxiak...).
- Bigarrenik, esklaboak Ameriketara garraiatu eta bizirik heltzen ziren esklaboak saldu egiten zituzten.
- Hirugarrenik, ontziak kakaoz, azukrez edo
kolonietako
beste merkantzia batzuez bete eta gero, Europara itzultzen ziren eta bertan merkaturatzen zuten kargamentu preziatua.
Luzeak eta arrisku handiko bidaiak ziren arren, irabaziek ederto justifikatzen zuten enpresa-abentura hura, areago kontuan hartzen bazen nolako etekinak lor zitezkeen. Esklabo horiek jatorri desberdinak izaten zituzten. Batzuetan trafikatzaileek beraiek harrapatzen zituzten baina ohikoena etsaiak ziren Afrikako estatuen arteko borroken ondorioak ziren. Afrikar erregeek haien presoak saltzen zituzten ondare desberdinen truke: armak, ron, oihalak, haziak...
[51]
David Livingstone
, Afrika barneko lehen esploratzailea.
Paul du Chaillu (1835-1903).
Napoleondar Gerrek
Europako atentzioa Afrikatik desbideratu bazuen ere,
Egiptoko
inbasioa (
1798
-
1803
) esan daiteke bertako antzinako kultura zabaldu zuela. Lehen inbasioaren protagonista Frantzia izan zen: Napoleon bera ere piramide aurrean liluratu egin zen.
[52]
Frantsesen atzetik
britainiarrak
heldu ziren
[53]
eta horrek guztiak
Turkiaren
gainean eragin handia izan zuen; azken herri horrek lurraldearen gainean izan zuen kontrola berreskuratzen saiatu zen.
1811an
, ordea,
Mehmet Aliren
agindupean, ia estatu independentea sortu zen eta,
1820tik
aurrera,
[54]
Sudan
ekialdean haien eragina zabaldu zen. Napoleonen aurkako borrokak, bestetik, britainiarrak Hegoafrikara eraman zituen eta han
Herbehereen
eskuetan zeuden zenbait kolonia hartu zuten, besteak beste,
Lurmutur Ekialdean
zeuden kokalekuak eta,
1814an
,
Lurmuturreko kolonia
bera. Kolonia, berez,
1806tik
britaniar ejertzitoak okupatuta bazuen,
1814an
formalki Britainiar Koroaren eskuetara pasa zen. Napoleonen mugimenduek eta haien ondorioek, modu batez, Afrikan prentsan eta literatura agertzera eraman zituzten.
XIX. mendearen
erdialdera,
misiolari
protestanteak
Afrikan zabaltzeko ahaleginak hasi ziren egiten. Lehenengo helburuak
Ginearen
kostaldea,
Hegoafrika
eta
Zanzibar
izan ziren. Misiolari horiek erabat arrotzak ziren Afrikako lurraldetan eta, sarritan, kolonialismoaren zerbitzurako esploratzaileak eta komertzio-agenteak bihurtu ziren. Misiolari horien arteko lehenetarako bat
David Livingstone
izan zen. Livingstone
1840tik
Orange ibaiaren
iparraldearen inguruan misiolari lanari ekin zion.
1849an
Livingstonek
Kalahari
basamortua hegoaldetik iparraldera gurutzatu zuen eta
Ngami lakura
heldu zen.
1851
eta
1856
artean kontinentea mendebaldetik ekialdera gurutzatu zuen; horri esker
Zambeze ibaiaren
ibilbideak ezagutu zituen.
1855an
Livingstone europarren hitzetan zeren eta bertako herriek ondo asko ezagutzen baitzituzten,
Victoria ur-jauziak
deskubritu zituen eta,
Viktoria Erresuma Batukoaren
erreginaren ohorez, izen hori eman zien (bertakoentzat
Mosi-oa-Tunya
zen toki hori, hau da, "trumoitzen ari den kea")).
1858
eta
1864
artean, Livingstonek behe
Zambeze
,
Shire ibaia
eta
Nyasa lakua
esploratu zituen. Esploratzaile hauentzat erronka handiena Nilo ibaiaren iturburua ezagutzea zen eta hori Livingstonen urratsak jarraitu zituzten bi espedizioek lortu zuten:
Burton
eta
Speke
(
1857
-
1858
) bata eta Speke eta
Grant
(
1863
) bigarrena. Hauek
Tanganyka
eta
Victoria
aintzirak ezagutu zituzten. Gero jakin zen bigarren hori Niloren iturburua zela.
[55]
[56]
Henry Morton Stanley
,
1871an
, desagertuta zegoen Livingstone bila joan zen. Livingstone aurki zuen eta
Zanzibarrera
joan zen,
1874an
. Bera izan zen Afrikako espedizio garrantzitsuenetariko baten protagonista:
Tanganyka
eta
Victoria
aintzirak inguratu zituen,
Lualaba ibaiaraino
heldu zen eta, haren ibilbideari jarraituz,
1877ko
abuztuan,
Ozeano Atlantikoraino
heldu zen, horrela, Lualaba
Kongo ibaia
zela erakutsiz.
[57]
Manuel Iradier
(1854-1911), esploratzaile euskalduna.
Esploratzaileek ere kontinentearen beste lurraldeetan ibili ziren.
1860
eta
1875
artean,
Friedrich Gerhard Rohlfs
,
Georg August Schweinfurth
eta
Gustav Nachtigal
Marokoko
hegoaldea,
Sahara
eta
Sudan
bisitatu zituzten. Bidaiaria hauek ez zuten bakarrik informazio geografikoa bilatzen; jendea, kulturak, hizkuntzak, natura ere haien helburuen artean zeuden.
[58]
Beste aurkikuntzak artean, Schweinfurthek
Aristotelesek
jasotako Antzinako Greziako kondaira bat baieztatu zuen,
pigmeo
arrazarena alegia. Dena dela, Afrika erdiko pigmeo herriekin kontaktatu zuen lehen europarrak
Paul du Chaillu
izan zen. Chaillu bera ere
1855
eta
1859
artean
Gabonen
ibili zen eta Europan
gorilen
ospea zabaldu zuen. Espezie horren izaera ordura arte zalantzan egon zen, kondaira mitikoa izango balitz bezala.
[59]
Afrikaren kolonizazioa.
Suezko Kanala
1881ko
marrazki batean.
Europaren ekonomiarako lurralde horien konkistaren aukera oso une egokian agertu zen. Politika
protekzionistak
zabaltzen ari ziren Europan zehar eta horrek haien ekonomietarako arazo larriak planteatzen zituen. Erresuma Batuko
merkataritza-balantzak
defizit
handia erakusten du eta, halaber, kontinenteko merkatuak ahultzen ari ziren, bereziki
1873
eta
1896
urteak artean. Afrikak Europako potentzientzat (Erresuma Batua,
Alemaniar Inperioa
,
Frantzia
e.a) abantailak besterik ez zien eskaintzen: metropoliei produktuak erosi zizkieten, prezio merkean lehengaiak salduko zizkieten... azkenean, diru gutxiren truke, ezinbesteko lehengaiak jasoko zituen metropoliak eta manufakturatutako produktuak askoz garestiago salduko zituzten. Horrela, koloniei esker, metropoliek haien ekonomiak eta merkataritza-balantzak orekatu zituzten, Afrikako herrialdeen pobrezia zabalduz.
Saharaz hegoaldeko Afrika
kolonizatu gabeko azkeneko lurrak ziren eta, gainera, arraza beltzekoak, hau da, garaiko ideia arrazisten arabera, bigarren mailako gizakiak. Asmo ekonomiko eta inperialistak zuritzeko europarrek erlijioaren eta kulturaren aldarrikapenak erabili zituzten, benetako asmoak nolabait ezkutatzeko.
Alemaniako kantziler
Bismarckek
, 1884-1885 urteetan, potentzien konferentzia antolatu zuen,
Berlingo Konferentzia
alegia. Han, Europako potentzia nagusiek Afrikako banaketa erabaki zuten. Banatze horren ondorioz, kolonialismoaren inposaketa zabaldu zen Afrikan eta milioika afrikarrentzat indarrez ezarritako menderatzea.
[60]
Kolonialismoak ez zituen bertakoen bizi baldintzak gehiegi hobetu.
Europak Afrikan menderatzen zituen lurraldeak 1939an.
Bigarren Mundu Gerra Afrikara ere zabaldu zen. Argazkian, soldadu britainiarra preso bat egiten, 1941ean.
Belgika
Frantzia
- Mendebaldeko Afrika Frantziarra:
|
|
|
Alemania
Italia
Portugal
Espainia
Erresuma Batua
Estatu independenteak
Afrikako herriak independentziaren urtearen arabera multzokatuta.
Afrikako deskolonizazioa
Bigarren Mundu Gerraren
ondoren kontinentean
metropolietatik
independentzia prozesuak adierazteko kontzeptua da. Prozesua
1951an
hasi zen,
Libiarekin
. Aurretik herri burujabe batzuk bazeuden:
Liberia
,
Hegoafrika
,
Egipto
eta
Etiopia
. Libiaren independentziaren ondoren beste hauek etorri ziren:
- 1956
:
Sudan
eta
Tunisia
- 1957
:
Ghana
- 1958
:
Ginea
- 1960
:
Afrikako urtea
deitu zioten zeren eta 17 herrik independentzia lortu baitzuten.
Kamerun
,
Senegal
,
Togo
,
Mali
,
Madagaskar
,
Somalia
,
Benin
,
Nigeria
,
Burkina Faso
,
Boli Kosta
,
Txad
,
Afrika Erdiko Errepublika
,
Kongoko Errepublika Demokratikoa
,
Gabon
,
Niger
eta
Mauritania
.
1960 eta 1970 hamarkadetan beste guztiek independentzia lortu zuten. Zenbait kasutan metropoliek ez zuten independentzia prozesu horiek onartu eta, ondorioz, gerra latzak sortu ziren. Hori izan zen
Portugalen
kasua
Angolan
eta Mozambike]]n. Hauek izan ziren independentzia lortzen azken herrialdeak:
Angolan
1975an
,
Seychelleak
1976an
eta
Djibuti
1977an
.
Beste aldetik zenbait estatu berrietan ere banantzeko prozesuak eman ziren, estatu berriak sortuz:
Namibia
1990ean
Hegoafrikatik
bereizi zen,
Eritrea
Etiopiatik
1993an
eta
Hego Sudan
Sudandik
2011n
.
Independentziekin lurralde eta hiri askoren izenak aldatu ziren.
Hegoafrikan,
apartheid
politika zela, estatu autonomo berri batzuk sortu ziren (
Venda
,
Bofuthatswana
,
Lozilandia
,
KwaZulu
, e.a.) baina aldaketa politikoarekin berriro ere Hegoafrikara itzuli ziren. Ez ziren benetako estatu independenteak izan.
Bortizkeria kolonialismoaren ondorengoko Afrikaren ezaugarria da.
Egun, Afrikan 54 estatu daude.
[64]
Gehienen mugak eta egiturak europar kolonialismo garaian antolatu ziren. Kolonialismoaz geroztik, Afrikako estatuetan antzeko gaitzak izan dira:
ustelkeria
, bortizkeria,
autoritarismoa
eta, orokorrean, egongaiztasuna. Afrikako estatu gehienak
errepublikak
dira. Horietako oso gutxik lortu dute benetako gobernu demokratiko iraunkorrak sortzea, ohikoena
estatu kolpeek
eta militarren diktadurek markatutako zikloak izatea delako. Horrexen bi adibide
Botswana
eta
Somalia
dira, bi muturretako kasuak: Botswanan, independentziatik, hau da,
1966tik
, demokrazia egonkorra dute, hauteskundeekin eta Afrikako ustelkeria tasa txikienarekin.
[65]
Somalian, ordea,
1991tik
, gerra zibila pairatzen dute eta estatuaren desintegrazioa froga adierazgarriena da: aldeek beren zonaldeen autonomia aldarrikatu dute, baina nazioartean ez daude onartuta. Askoren ustez, Somalia porrot egin duen estatua da.
[66]
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Egin klik detailea ikusteko
|
- Kilimanjaro
(
Tanzania
): 5.880 m.
- Kenya
(
Kenya
): 5.184 m.
- Stanley
(
Uganda
/
Kongoko Errepublika Demokratikoa
): 5.065 m.
- Ras Dashen
(
Etiopia
): 4.543 m.
- Meru
(
Tanzania
): 4.558 m.
- Karisimbi
(
Ruanda
/
Kongoko Errepublika Demokratikoa
): 4.507 m.
- Elgon
(
Uganda
/
Kenya
): 4.321 m.
- Toubkal
(
Maroko
): 4.167 m.
- Kamerun
(
Kamerun
): 4.095 m.
- Satima
(
Kenya
): 4.001 m.
- Nilo
: 6.500 km.
- Kongo
: 4.800 km.
- Niger
: 4.200 km.
- Zambezi
: 3.200 km.
- Victoria
(
Kenya
/
Tanzania
/
Uganda
): 69.485 km
2
.
- Tanganyika
(
Tanzania
/
Kongoko Errepublika Demokratikoa
/
Burundi
/
Zambia
): 32.893 km
2
.
- Malawi
(
Tanzania
/
Malawi
/
Mozambike
): 30.044 km
2
.
- Turkana
(
Kenya
): 6.405 km
2
.
- Albert
(
Uganda
/
Kongoko Errepublika Demokratikoa
): 5.299 km
2
.
- Kioga
(
Uganda
): 4.403 km
2
.
Meatzaritzari
dagokionez,
Hegoafrikak
ditu munduko erreserba handienetakoak
urre
eta
diamantezkoak
. Bestela, hainbat herrialde aberatsak dira
aluminio
,
burdin
,
platino
eta
titanioa
ustiatuz.
|
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako.
Zure esku dago
artikulua hobetzea
, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu
eztabaida orrian
.
|
- Nigeria
: 129.934.911 biztanle (141 bizt./km
2
).
- Egipto
: 70.712.345 biztanle (71 bizt./km
2
).
- Etiopia
: 67.673.031 biztanle (60 bizt./km
2
).
- Kongoko Errepublika Demokratikoa
: 55.225.478 biztanle (24 bizt./km
2
).
- Hegoafrika
: 43.647.658 biztanle (36 bizt./km
2
).
- Tanzania
: 37.187.939 biztanle (39 bizt./km
2
).
- Sudan
: 37.090.298 biztanle (15 bizt./km
2
).
- Aljeria
: 32.277.942 biztanle (14 bizt./km
2
).
- Maroko
: 31.167.783 biztanle (70 bizt./km
2
).
- Kenya
: 31.138.735 biztanle (53 bizt./km
2
).
- Lagos
(
Nigeria
): 8.029.200 biztanle.
- Kairo
(
Egipto
): 7.764.700 biztanle.
- Kinshasa
(
Kongoko Errepublika Demokratikoa
): 6.301.100 biztanle.
- Alexandria
(
Egipto
): 3.806.300 biztanle.
- Casablanca
(
Maroko
): 3.344.300 biztanle.
- Abidjan
(
Boli Kosta
): 3.310.500 biztanle.
- Kano
(
Nigeria
): 3.248.700 biztanle.
- Ibadan
(
Nigeria
): 3.078.400 biztanle.
- Lurmutur Hiria
(
Hegoafrika
): 2.686.000 biztanle.
- Addis Abeba
(
Etiopia
): 2.638.500 biztanle.
Afarrak
,
afrikanerrak
,
amharak
,
arabiarrak
,
bantuak
,
basothoak
edo
sothoak
,
beduinoak
,
berbereak
edo
amazigak
,
chewak
,
dogonak
,
fangak
,
fulak
,
guantxeak
,
hausak
,
hutuak
,
igboak
,
jorubak
,
kavangoak
,
khoikhoiak
(lehen:
hotentoteak
),
kikuyuak
,
kongoak
,
malgaxeak
,
mandingak
,
masaiak
,
ndebeleak
,
pediak
,
pigmeoak
,
sanak
edo
boskimanoak
,
songhaiak
,
soninkeak
,
swaziak
,
tsongak
,
tswanak
,
tuaregak
,
tutsiak
,
vendak
,
wolofak
,
xhosak
,
zuluak
.
Afrikan ehunka hizkuntza daude, ziur aski horietako asko oraindik ere sailkatu gabeak. Esate baterako
Nigeria
estatuan bost ehun hizkuntzatik gora egiten direla aipatu ohi da
[67]
. Baina Afrikako hizkuntza batzuek hiztun gutxi dituzte, eta lurralde txikietan erabiltzen dira, eta beste hizkuntza batzuk, ordea, zabalduago daude eta estatuen mugetatik harago erabiltzen dira. Azken hauetako batzuk
lingua franca
estatusa lortu dutela esan daiteke.
Afrikar gehienek hizkuntza bat baino gehiago dakizkite. Horra nahiko zabalduta dauden zenbait hizkuntza:
Afrikaansa
|
Arabiera
|
Bambara
|
Etonera
|
Frantsesa
|
Fula
|
Hausa
|
Ingelesa
|
Jorubera
|
Lingala
|
Portugesa
|
Sererera
|
Sothoera
|
Swahilia
|
Wolofera
|
Jorubera
|
Xhosa
Afrikar literaturan bi garai desberdindu ohi dira,
Europako
koloniak ezarri aurrekoa eta hauek desagertu ondorengoa. Idazle garaikideen artean, Nobel saridunak ditugu
Doris Lessing
(
1919
-
2013
),
Nadine Gordimer
(
1923
-),
Wole Soyinka
(
1934
-) eta
John Maxwell Coetzee
(
1940
-), baina aipatzekoak dira halaber
Nagib Mahfuz
(
1911
-
2006
,
Mirarien
kalezuloa
),
Agostinho Neto
poeta (
1922
-
1979
),
Chinua Achebe
(
1930
-
2013
,
Things Fall Apart
) eta
Mia Couto
(
1955
-,
Terra Sonambula
), beste batzuen artean.
Afrika azken urteotan
euskarazko
liburu batzuen kokaleku nagusia da. Besteak beste,
Juanjo Olasagarrek
Mandelaren Afrika
(1998) lanean
Hegoafrikako
azken urteotako isla jaso zuen.
Jon Arretxek
ere kontinente horretan kokatu ditu
Tubabu
(1994),
Hakuna
Matata
(2000),
Zazpi kolore
(2000) eta
Griot
(2004) liburuak, osoki edo partzialki; halaber, Edu Romero Treuillerren
Postalerako luzexko
(1999) eta
Kontatzeke lagata
(2000),
Afrika Express
(
Urtzi Urrutikoetxea
, 2008) eta
Zazpi etxe Frantzian
(
Bernardo Atxaga
, 2009) beste adibide batzuk dira.
Kontinenteak atleta nabariak eman ditu, mundu eta olinpiar mailan txapeldunak izan direnak eta hainbat marka utzi dituztenak.
Paul Koech
,
Catherine Ndereba
,
Nancy Lagat
,
Brimin Kipruto
eta
Samuel Wanjiru
kenyarrak,
Haile Gebrselassie
,
Abebe Bikila
eta
Kenenisa Bekele
etiopiarrak eta
Said Aouita
eta
Hicham El Guerrouj
marokoarrak aipatzekoak dira, besteak beste.
Futbola
talde-kirol nagusia da Afrikan. Bertako jokalari askok arrakasta lortu dute Europako txapelketetan, hala nola
Samuel Eto'o
,
Didier Drogba
,
Claude Makelele
edo
Pierre Webo
.
Kontinentean,
Afrikako Nazioen Kopa
txapelketa nagusia da.
Egiptok
7 aldiz irabazi du,
Kamerunek
5,
Ghanak
4 eta Nigeriak 3 (
2017
arte).
Hegoafrikako errugbi selekzioa
munduko talde onenen artean dugu, izan ere birritan irabazi du
Munduko Errugbi Txapelketa
. Bestela,
Afrikako Errugbi Kopan
Namibiako errugbi selekzioa
nabarmendu da, Hegoafrikaren gainetik.
- Agustin Hiponakoa
(Gaur egungo
Aljeria
,
354
,
430
), filosofo eta teologo kristaua.
- Shaka Zulu
(Gaur egungo
Hegoafrika
,
1787
-
1828
), Zulu Inperioaren sortzailea.
- Haile Selassie
"Ras Tafari Makonnen" (
Etiopia
,
1892
-
1975
), herrialdearen enperadorea.
- Kwame Nkrumah
(Gaur egungo
Ghana
,
1909
-
1972
), politikari panafrikanista.
- Najib Mahfuz
(
Egipto
,
1911
-
2006
), Literaturako Nobel sariduna
1988an
.
- Nelson Mandela
(
Hegoafrika
,
1918
-
2013
), herrialdearen presidentea eta Bakearen Nobel sariduna
1993an
.
- Anuar as Sadat
(
Egipto
,
1918
-
1981
), herrialdearen presidentea eta Bakearen Nobel sariduna
1978an
.
- Christiaan Barnard
(Hegoafrika,
1922
-
2001
), zirujaua. Bihotzeko lehenengo transplantea historian egin zuen.
- Nadine Gordimer
Hegoafrika
,
1923
-
2014
), Literaturako Nobel sariduna
1991an
.
- Chinua Achebe
(
Nigeria
,
1930
-
2013
), eleberrigile eta poeta.
- Desmond Tutu
(
Hegoafrika
,
1931
-), Bakearen Nobel sariduna
1984an
.
- Wole Soyinka
(
Nigeria
,
1934
-), Literaturako Nobel sariduna
1986an
.
- Frederik de Klerk
(
Hegoafrika
,
1936
-), herrialdearen presidentea eta Bakearen Nobel sariduna
1993an
.
- Kofi Annan
(
Ghana
,
1938
-
2018
),
NBEaren
idazkari nagusia, Bakearen Nobel sariduna
2001ean
.
- Ellen Johnson Sirleaf
(
Liberia
,
1938
-), herrialdearen presidentea eta Bakearen Nobel sariduna
2011an
.
- Ali Farka Toure
(
Mali
,
1939
-
2006
), musikaria eta abeslaria.
- John Maxwell Coetzee
(
Hegoafrika
,
1940
-), Literaturako Nobel sariduna
2003an
.
- Wangari Maathai
(
Kenya
,
1940
-
2011
), Bakearen Nobel sariduna
2004an
, kontinenteko lehenengo emakumea sari hau eskuratu zuena.
- Mohamed ElBaradei
(
Egipto
,
1942
-), Bakearen Nobel sariduna
2005ean
.
- Sade Adu
(
Nigeria
,
1959
-), abeslaria.
- Youssou N'Dour
(
Senegal
,
1959
-), abeslaria.
- Leymah Gbowee
(
Liberia
,
1972
-), Bakearen Nobel sariduna
2011an
.
- Haile Gebrselassie
(
Etiopia
,
1973
-), atleta txapeldun olinpiarra.
- Didier Drogba
(
Boli Kosta
,
1978
-), futbolaria eta bake ekintzailea.
- Wangari Maathai
(
1940
-) ekintzaile
kenyarra
2004an
Bakearen Nobel saria
lortzen Afrikako lehen emakumea izan zen, ingurugiroaren aldeko lanagatik.
- ↑
(Ingelesez)
[1]
- ↑
≪Afrika≫
www.anakel.com
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
www.google.com
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
Sayre, April Pulley.. (1999).
Africa.
Twenty-First Century Books
ISBN
0585263647
.
PMC
45727960
.
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
≪World Population Prospects - Population Division - United Nations≫
population.un.org
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
≪Afrika≫
www.anakel.com
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
Harry, Njideka U.; ContributorPresident; Officer, Chief Executive; Foundation, Youth for Technology; Year 2013, Nigeria; Schwab Social Entrepreneur of the. (2013-09-11).
≪African Youth, Innovation and the Changing Society≫
HuffPost
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
Janneh, Abdoulie. (2012).
item,4 of the provisional agenda ? General debate on national experience in population matters: adolescents and youth.
United Nations
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Geographic, National. (2019-06-28).
≪¿Cual es el pais mas grande de Africa?≫
National Geographic en Espanol
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
Press, Europa. (2023-01-21).
≪Nigeria, el pais mas poblado de Africa, prepara su primer censo nacional en casi dos decadas≫
www.europapress.es
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
≪Afrikatik mundu zabalera - Zientzia.eus≫
zientzia.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
≪Sapiens ispiluaren aurrean ? Booktegi≫
booktegi.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
≪Africa | Visual Geography≫
web.archive.org
2011-04-24
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Antonina. (2019-05-06).
≪Africa, el continente de la diversidad≫
Aipc-pandora
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
(Alemanez)
≪Afri≫
Academic dictionaries and encyclopedias
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Charlton T. Lewis, Charles Short, A Latin Dictionary, ?fer≫
www.perseus.tufts.edu
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
Landsberg, Chris. (2002-10-01).
≪From African Renaissance to NEPAD… and back to the Renaissance≫
Journal of African elections
1 (2): 87?98.
doi
:
10.20940/jae/2002/v1i2a7
.
ISSN
1609-4700
.
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
≪namesofcountries.html≫
michel-desfayes.org
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
Michell, Geo. Babington. (1903).
≪The Berbers≫
Journal of the Royal African Society
2 (6): 161?194.
ISSN
0368-4016
.
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
Lipi?ski, Edward.. (2004).
Itineraria Phoenicia.
Uitgeverij Peeters en Departement Oosterse Studies
ISBN
9042913444
.
PMC
52090604
.
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
≪Africa African Africanus Africus - Word Roots Medical Etymology≫
www.consultsos.com
(Noiz kontsultatua: 2019-04-20)
.
- ↑
http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1501/eu_d1501003/1501003.html
- ↑
(Gaztelaniaz)
Gonzalez, Francisco Gil. [
http://www.portalciencia.net/antroevoafri.html
PortalCiencia. Evoluci?n Humana: Australopithecus Africanus.
]
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Red Digital de Colecciones de Museos de Espana - Museos≫
ceres.mcu.es
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
(Alemanez)
Homo sapiens in Afrika - evolution-mensch.de.
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
- ↑
(Ingelesez)
Marquez, William. (2017-03-23).
≪"Sabanas, praderas y bosques": como era el Sahara antes de convertirse en uno de los mayores desiertos del planeta≫
BBC Mundo
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
- ↑
PALEOLITOA - Historiaurrea I: Paleolitoa.
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Arte de la Prehistoria. Edad del cobre, del bronce y del hierro.≫
Historia del arte en resumen
2012-02-23
(Noiz kontsultatua: 2018-01-17)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪"Sabanas, praderas y bosques": como era el Sahara antes de convertirse en uno de los mayores desiertos del planeta≫
BBC News Mundo
2017-03-23
(Noiz kontsultatua: 2023-10-04)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Secretaria General > “La Prehistoria en el Sahara Occidental. Megalitismo y arte rupestre“, exposicion en Melilla | Universidad de Granada.
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Africa, Historia General de. (2015-01-11).
≪Las escrituras africanas≫
Historia de Africa
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
EARLY HISTORY OF AFRICA.
2007-10-11
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
- ↑
O'Brien, Patrick K. (2005).
Oxford Atlas of World History
. New York: Oxford University Press, 22-23.or.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
(Ingelesez)
Freeman-Grenville, Greville Stewart Parker; Munro-Hay, Stuart Christopher. (2006-01-26).
Islam: An Illustrated History.
Bloomsbury Publishing USA
ISBN
9781441165336
.
(Noiz kontsultatua: 2018-01-18)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Alvarez, Gonzalo Anes. (2003).
Europa y el Islam.
Real Academia de la Historia
ISBN
9788495983275
.
(Noiz kontsultatua: 2018-01-18)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Historia del Islam.
(Noiz kontsultatua: 2018-01-18)
.
- ↑
Tayler, Jeffrey.
Los reinos perdidos de Africa.
(Noiz kontsultatua: 2018-01-16)
.
- ↑
(Noiz kontsultatua: 2018/01/19)
.
- ↑
.
- ↑
a
b
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
(Ingelesez)
Africa..
Indiana University Press, 135-138 or.
ISBN
0-253-20984-6
.
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
.
- ↑
"The country is also home to
more than 520 languages
, but there are many more languages which are yet to be classified."
(Ingelesez)
≪What Languages Are Spoken In Nigeria?≫
WorldAtlas
2019-08-01
(Noiz kontsultatua: 2022-06-15)
.
- Diop, Cheikh Anta
L'Afrique noire precoloniale
(1987), Presence Africaine argitaletxea