Eliza Koptoa
Egipton
I. mendean
sortu zen eliza izan zen. Bere izena
grezierazko
aigyptios
(egiptoar) hitzetik dator, geroago
gipt
eta hortik
arabierara
qibt
hitzarekin pasa zena. Izenak, beraz, "Eliza Egiptoarra" esan nahiko luke.
Ohiturak dio Elizak Koptoak
San Markoen
predikamenduan duela jatorria,
I. mendean
Bigarren
Ebanjelioa
idatzi zuena.
Neron
enperadorearen garaian eraman zuen kristautasuna Egiptora. Antzinako eliza orientalen barruan taldekatzen dira,
Kaltzedoniako Kontzilioan
451an
Eliza Primitibotik bereizi ziren taldea. Beste elizak ez bezala, Eliza Koptoa zisma baten ondorio izan zen:
Timoteo Eluro
Alexandriako Patriarkak
457an
beste patriarka guztiei komunioa kendu zien. Honekin
dotrina
sanoa mantendu nahi izan zuen eta Eliza Koptoa izan zen zehazki
Apostoluen
dotrina mantendu zuena, belaunaldiz belaunaldi. Zentzu horretan kristautasun primitiboaren oinordekotzat hartzen da.
Eliza Koptoak bere
Aitasantua
du,
Shenouda III.a
,
Kairon
bizi dena.
San Markoen
ondorengo 117. patriarka da.
Eliza Katolikoan
Aita Santuak ez du inoiz akatsik egiten, eta hori ez da hala Eliza Koptoan, nahiz eta
V. mendetik
datorren ohiturak dioen Alexandriako Patriarkaren hitzak
Jaungoikoarenak
direla.
Islamismo
fundamentalistak azken urte hauetan Shenouda III.aren aurkako presioa areagotu du eta
Egiptoko
Gobernuak
1981
eta
1985
artean desertuko monasterio batean mantendu zuen, atxilo.
Eliza Koptoak gainera beste bi Patriarka ditu:
Etiopiako Patriarka
, Abuna Paulos,
Etiopiako eliza koptoaren
agintaria eta Abuna Dioskoro edo
Eritreako Patriarka
,
Eritreako
arduraduna. Alexandriakoarekin batera Eliza bakarra osatzen dute.
Estimazioen arabera koptoak 60 milioi inguru dira, horietatik 6,5 milioi
Egipton
, 51,5 milioi Etiopian, 2 milioi Eritrean eta beste hainbat Sudanen. Egipton populazioaren %9a dira eta ekonomikoki baztertuak daudela esan ohi dute.
Bitxigintzan
lan egin ohi dute.
1954an
Goi Ikasketen Institutu Koptoa
sortu zen Kairon.
Europa
,
Afrika
,
Australia
eta
Amerikan
komunitateak badira,
diasporatik
sorturikoak.
Ameriketako Estatu Batuetan
200.000 jarraitzaile dituela kalkulatzen da.