Kenenisa Bekele
(
amhareraz
:
???? ???
; Bejoki, Oromiako eskualdea,
Etiopia
,
1982ko
ekainaren 13a
- ) distantzia luzeetako etiopiar atleta da. Momentuko mundu errekorrak ditu 5.000 eta 10.000 metrotan. Bi aldiz izan da txapeldun
Olinpiar Jokoetan
10.000 metroko proban eta behin 5.000koan. Historian izan den fondista hoberenetakotzat jotzen da.
Bekele
Etiopiako
lurralde garaietatik datorkigu, munduko distantzia luzeetako korrikalari hoberenak atera diren tokitik, alegia. 2.000 metrora jaio zen, Arsi eskualdean
1982ko
ekainaren 13an
.
Aitaren etxaldean egin zuen lan, abereak zaindu eta oiloek jarritako arrautzak salduz.
≪
|
Eskolan kirola oso gustuko nuen. Futbolean ari nintzen norbaitek ikusi eta entrenatzen hasteko aholkatu zidanean. Horixe izan zen aholkurik hoberena!
|
≫
|
.
15 urte zituen orduan.
Haile Gebrselassie
izan zuen eredu, 90eko hamarkadako lasterketari nagusia, eta haren ondorengo izatea lortu du. Anaia gazteagoa du
Tariku Bekele
, nazioarteko atleta hura ere.
Ez da dena erraza izan Bekelerentzako.
2005eko
urtarrilean, bere andregaia zen Alem Techalek kolapso bat izan zuen biak entrenatzen ari ziren bitartean eta hil egin zen.
≪
|
Urte osoa eman nuen bihotzeko minez. Ezin nuen pista zapaldu. Entrenatzera joaten nintzen edonon, haren gogoeta egiten nuen, ezin burutik kendu. Lasterketa pare bat galdu nituen kontzentrazio faltagatik.
|
≫
|
.
8 hilabete geroago, 1,65 m eta 56 kg-ko korrikalariak inork egin dituen 10.000 metro azkarrenak egin zituen, gaur indarrean dagoen errekorra lortuz.
2000n
hasi zen
Europako
pistetan gailentzen.
2001ean
, munduko txapeldun bihurtu zen Ostenden eta bigarren egin zuen kros laburrean.
Hurrengo urtean, 19 urte zituen eta Dublinen zegoen, kategoria orokorrean Munduko Txapelketa eskuratuz, bai kros luzean eta baita laburrean ere. Lehena izan zen dobletea egiten. Orpazurdaren lesio batek udako tenporada gehiena galarazi zion ordea.
2003an
,
Pariseko
Mundu Txapelketan izan zen eta garaipena lortu zuen 10.000 metrotan eta hirugarren postua 5.000koan. 10.000koan,
Haile Gebrselassie
(zilarra) eta Sileshi Sihine (brontzea) etiopiarrak garaitu zituen eta triplete etiopiarra izan zen lehen aldiz mundialetan. Urte horretan marka ederrak lortu zituen: 12.52.26
Osloko
5.000 metrotan eta 26.49.57
Parisko
10.000koan.
2003an
Lausanan
,
2004an
Bruselan
,
2005ean
Saint-Etiennen
eta
2006an
Fukuokan dobletez doblete aritu da, historia izan den kros korrikalari hoberenaren izena hartuz.
2004ko
hartan denek zeuden errekorraren zain eta horrelaxe izan zen, 5.000 eta 10.000 metrokoak lortuz -eta
Haile
maisuari kenduz- aste berean. Urte itzela izan zen Bekelerentzat.
Maiatzaren 31n
, munduko errekorra hautsi zuen Hengelon 5.000 metrotan (12.37.35) eta, astebete geroago, gauza bera egin zuen Ostravan 10.000koan (26.20.31).
Haile Gebrselassie
etiopiarrak
1998an
lortuak zituen aurrez.
Atenasko Olinpiadetan urrea egin zuen 10.000koan (27.05.10) eta zilarra 5.000koan,
Hicham El Guerrouj
marokoarraren atzetik.
2005aren
hasieran, Alem Techale andregaia hil zitzaion
Etiopian
entrenatzen ari ziren bitartean. Hasiera batean, ezinezkoa ematen bazuen ere, lortu zuen lehiaketetara itzultzea.
Abuztuaren 26an
, bere mundu errekorra hautsi zuen
Bruselan
(26.17.53) 10.000 metrotan.
Atletismoko Nazioarteko Federazioak
2004
eta
2005eko
atletarik hoberena izendatu zuen.
2007an
, Munduko Kros Txapelketak alde egin zion Mombasan. Zersenay Tadesseren atzetik eta bero ikaragarriak itota, ezin izan zuen lasterketa bukatu. Hala ere, hilabete batzuk geroago, urrea lortu zuen
Osakako
Mundu Txapelketan (27:05.90)
2008an
, berriro lortu zuen garaipena Edimburgon eta,
Pekineko
Olinpiadetan ezin izan zuen inork garaitu; bietan lortu zuen errekorra: 12:57.82 eta 27:01.17.
2009a
ere oso urte ona izan zen, garaile izan baitzen 10.000koan (26:40) eta 5.000koan (13:17)
Berlingo
Mundu Txapelketan. Golden Leaguen ere nagusitu zen 6 probak irabaziz eta milioi dolarreko saria eskuratuz.
2010ean
, 28 urteko gazteak lehiaketei uko egin behar izan zien, orpazurdaren lesioa zela-eta.
Haile
bezalaxe, maratoia prestatzeko asmoz omen da.
- 10.000 metro - 2 urre Olinpiadetan (
2004
eta
2008
)
- 5.000 metro - urre bat Olinpiadetan (
2008
) eta zilar bat (
2004
)
- 12 k - 6 aldiz garaile Campo Traviesako Mundu Txapelketan
- 4 k - 5 aldiz garaile Campo Traviesako Mundu Txapelketan
- 10.000 metro - 5 aldiz garaile Mundu Txapelketan (
2003
,
2005
,
2007
,
2009
)