Azoreak
edo
Azore uharteak
[1]
(
portugesez
,
Os Acores
)
Portugalgo
bi eskualde autonomoetako bat da (bestea
Madeira
da).
Uhartedia
da eta
Ozeano Atlantikoaren
ipar-ekialdean dago,
Iberiar Penintsulatik
2000 bat km ekialdera, Madeiratik 1200 km hego-ekialdera,
Eskozia Berritik
2300 km ipar-mendebaldera eta
Bermudatik
3500 km hego-mendebaldera.
2.333 km² ditu, eta
2001ean
241.763 biztanle zituen (104 biz./km²).
Ponta Delgada
(
Sao Miguel
) hiri nagusia eta hiriburuetako bat. da Beste bi hiriburuak
Angra do Heroismo
eta
Horta
dira.
1427an
Henrike printzearen ("Nabigatzailea")
zerbitzurako zegoen kapitain batek ?antza denez, Goncalo Velhok? uharteak ediren zituen. Hasiera batean ardiak askatu zituzten, izan ere animalia handirik ez baitzegoen uharteetan, eta hamabi urte geroago uhartedia hasi ziren populatzen, nagusiki
Alentejo
eta
Algarvetik
joandako jendeak: zekaleak, mahastiak, azukre kainabera eta beste landare batzuk landatu zituzten, eta ardiez gain, oiloak, erbiak, behiak, ahuntzak eta txerriak hazi.
Sao Miguel uhartea
populatzen aurrena izan zen eta
Villa Franca do Campo
zuen hiriburu. 1522an lurrikara batek eragindako lurjauziak hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil ziren. Horren ondoren,
Ponta Delgada
hiriburu berria bihurtu zen eta 1546an, hiri estatusa lortu zuen.
XVI. mendean, Azoreetan eta
Madeiran
superpopulazioaren arazoa azaldu zen eta biztanle askok
Brasilera
egin zuen alde. Espainiak Portugal barneratu zuenean Azoreak izan ziren azkenengo lortu zituenak eta 1640an banaketa gertatu zenean, azoretarrek beraiek egin zioten eraso gaztelarren gotorlekuari.
XVIII. eta XIX. mendeetan
Graciosa
uharteak izen handiko bisitariak izan zituen, hala nola,
Chateaubriand
idazle frantsesa,
Almeida Garrett
olerkari portugaldarra,
Alberto I.a Monakokoa
(XIX. mendeko ozeanografo ezaguna) eta
Mark Twain
idazle estatubatuarra: azken horrek bere bizipenak azaldu zituen
The Innocents Abroad
(1869) liburuan.
1836 eta 1976 artean, uhartedia hiru barrutitan banatu zen: Angra do Heroismo, Horta eta Ponta Delgada.
Bigarren Mundu Gerran
Antonio de Oliveira Salazar
diktadoreak britainiarrei uhartedia okupatzen utzi zien eta haiek, estatubatuarrekin batera, Atlantiar Ozeanoan urpekuntzi alemaniarrei eraso egiteko erabili zuten.
1976an Azoreak eskualde autonomo bihurtu ziren (
Regiao Autonoma dos Acores
).
Uhartedia bederatzi uhartek osatzen dute:
Ponta do Pico
(2.351 m),
Portugal
osoko
mendirik
altuena, uhartedian dago,
Pico
uhartean hain zuzen ere.
- ↑
159. araua.
Euskaltzaindia
(Noiz kontsultatua: 2010-10-13)
.
|
---|
Barrutiak
| | |
---|
Eskualde autonomoak
| |
---|
|
---|
Eskualdeak
| |
---|
Azpieskualdeak
| |
---|