Aro Garaikidea
edo
Gaur Egungo Aroa
Historia
banatzen den zatietako laugarrena da,
Aro Modernoaren
ondorengoa,
Frantziako Iraultzan
hasi eta gaur egun arte hedatzen dena. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri zituen,
ideologia
modernoak sortuz, eta
Industria Iraultzak
ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak sorrarazi ditu,
kapitalismo
modernoari bide emanez.
Garaikide
izena eztabaidagarria da, XVIII. mende amaierako eta XIX. mendeko gertakariak bizirik dagoen inork ez baititu zuzenean bizi izan, ez dira inoren
garaikideak
zentzu hertsian, baina hala ere egun aski zabaldua den hitza da.
[1]
Horrez gain,
garaikide
hitza euskaraz tradizioz izena izan denez, zenbaitzuek haren ordez
gaur egungo
erabiltzea hobetsi dute.
[2]
Industria Iraultza,
XVIII. mendearen
bukaeran
Erresuma Batuan
jaioa, egundoko aldaketa izan zen giza
historian
, eguneroko bizitzaren alderdi guztiak bestelakoak izanen baitziren harrez geroztik.
Zio ugarik azaltzen dute zer dela-eta jaio zen Industria Iraultza Erresuma Batuan. Alde batetik erakusten dute oro har nolakoa zen
Europako
ekonomia XVIII. mendean, eta, bestetik, ingelesen norabide berezia ekonomia, gizarte eta politika arloetan.
[3]
Ingalaterrako
bereizgarrien artean honako hauek ditugu: itsasarmada handiena, mundu zeharkako sal-erosketak egin ahal izateko itsasoen gaineko kontrola eman ziona; zientziak eta teknikak garatzeko behar adina
kapitala
; banka sistema garatua; askatasuna barneko merkataritzan; kokapen egokia, Europako gerretatik at;
feudalismoa
desagertzear; legearen aurreko berdintasunaren doktrina; askatasun zibil eta erlijiosoaren balioak finkaturik; eta aldaketetara egokitzen zen aristokrazia.
[4]
Aldaketaren motorra
ehungintza
,
burdina
ekoizteko tekniken garapena eta
ikatzaren
erabilera. Ondoren, aldaketak beste eremu batzuetara hedatu ziren. Ubide nabigagarri andana egitean, errepideak hobetzean eta (geroago) burdinbideak paratzean, merkataritza suspertu zen.
[5]
Ikatzen bitartez zebilen
lurrun makina
sartzeak ahalbidetu zuen industria ororen ekoizpena ikaragarri handitzea.
Baina industrian eta merkataritzan aldaketa horiek izan zitezen,
demografia
eta
nekazaritza
ere aldatu behar izan ziren. Izan ere, Europak
1750ean
140 milioi biztanle zituen,
1800ean
187 milioi, eta
1850ean
266 milioi. Jaiotzen tasak mantendu ziren, baina heriotzarenak jaitsi ziren hobekuntzak bizi baldintzetan zirela medio. Halaber, populazioaren igoerak hazkunde industriala areagotu zuen, langile eta kontsumitzaile franko ematen baitzituen. Nekazaritzari dagokionez, esan beharra dago emankortasuna izugarri handitu zela. Ingalaterran, garai honetan nekazaritzaren sistema tradizional irekitik (
openfield
) nekazaritza itxi batera iragan zen lege ugariren bitartez (
enclosure acts
).
Frantziako Iraultza
Antzinako Erregimenaren
amaiera ekarri zuen ekimen historikoa izan zen. Harrez geroztik gizartearen eta politikaren eredua oso bestelakoa izan zen, bertan mundu garaikidearen hiztegia, alderdi politikoen programak eta ideak sortu baitziren.
[6]
XVIII. mendeko
autore
ilustratuen
ideiak oinarri hartuta, Frantziako krisialdi ekonomikoaren aurrean herrialdearen egitura politikoa aldatzen saiatu ziren iraultzaileak. Hastapenean monarkia konstituzioduna eratu nahi izan zuten Biltzar Nazionalaren bitartez: botereen banaketa, nazioaren burujabetza eta boto zentsitarioa ezarri zituzten. Antzinako Erregimena eraitsi eta Gizaki eta Herritarraren Eskubideen Aldarrikapena egin zuten.
Baina arazo ekonomiko eta politikoak zirela kausa, iraultza areagotu zen
monarkiaren
eta
aristokraziaren
kontrako sumina handitu ahala. Louis XVI.a erregea epaitu ondoren, exekutatu zuten, eta
Errepublika
deklaratu. Konbentzioarekin Iraultzaren eperik erradikalena etorri zen,
Robespierreren
eskutik. Bitartean, aldameneko herrialdeak
Frantziaren
aurka batu ziren, sortutako erregimen berriari erasotzeko eta desegiteko.
Alabaina,
1795etik
aurrera, Direktorioarekin barneko egoera baretu zen burgesiak boterea eskuratuta. Urte horietan
Napoleon Bonaparte
militarra nabarmendu zen borroketan, zeinek
1799an
estatu kolpe bat eman baitzuen boterea lortzeko.
Frantzia eta Europako gainerako herrialdeen arteko gerra
Iraultza garaian hasi bazen ere,
Napoleon Bonaparteren
agintaldian erpinera iritsi zen. Gerra hauek Europako armadak zeharo itxuraldatu zituzten, antolatzeko eta jokatzeko eredu berriak erabili baitziren. Izan ere, derrigorrezko errekrutatzeak hasi zirenez, gerrak maila ezezagunetan borrokatu ziren.
Lehenengo Koalizio
handia
Frantziako Iraultza
geldiarazten saiatu bazen ere, gobernu iraultzaileak hartutako neurriei esker (derrigorrezko errekrutatzea -
levee en masse
-, armadaren eraberritzea eta guztizko gerra) frantziarrek garaitu zuten.
Bigarren Koalizioaren
garaipenen aurrean, Napoleon Bonapartek boterea hartu zuen estatu kolpe batean. Hark egindako erreformekin, frantziarrak fronte guztietan eskuratu zuten garaipena (
Marengo
eta
Hohenlinden
besteak beste).
Hala ere,
Erresuma Batuaren
aurkako gatazka
1803an
berritu zen. Baina
Trafalgarren
porrotaren ondoren (
1805eko
urriaren 21ean
) ezinezkoa izan zuen britainiarren itsasoko nagusitasunari aurre egin. Hortaz,
1806an
Napoleonek uhartearekiko sal-erosketak debekatu zituen blokeo bat ezarriz, Erresuma Batuko ekonomia ito nahian.
Hirugarren Koalizioa
osatu zen Napoleonen aurka, baina
Austerlitzen
garaipen itzela erdietsi zuten frantziarrek austriarren eta errusiarren kontra (
1805eko
abenduaren 2an
). Handik hilabete batzuetara
Laugarren Koalizioa
osatu zen. Oraingo honetan Napoleonek prusiarrak garaitu zituen
Jenan
(
1806
urriaren 14an
) eta errusiarrak
Friedlanden
(
1807ko
ekainaren 14an
).
1808an
Iberiar Penintsulako gerra
hasi zen,
espainiar
matxinatuak frantziarren okupazioaren kontra altxatu ondoren.
Errusiarekiko
hartu-emanak
1810ez
geroztik gaiztotu zirenez, Napoleonek Errusia inbaditzea erabaki zuen
1812an
. Armada itzela osatuta (
Grande Armee
),
Mosku
hartzera heldu zen Napoleon
irailaren 14rako
. Baina hiria hutsik topatutakoan, atzera egin behar izan zuten frantziarrek. Negu gorriaren ondorioak pairatu behar izanda, porrot ikaragarria izan zen, 210.000 lagun inguru galdu zituen eta. Baina Napoleon garaitzeko itxaropentsu, Europako zenbait estatu berriro elkartu ziren
Seigarren Koalizioan
. Frantziarrek garaipenak lortu zituzten
Lutzenen
(
1813ko
maiatzaren 2an
) eta
Bautzenen
(
1813ko
maiatzaren 20
-
21ean
). Baina
Iberiar Penintsulan
borrokaren emaitza makurra zen Napoleonentzat, eta
Gasteiz
galdu ondoren (
1813ko
ekainaren 21ean
)
Pirinioz
bestaldera egin behar izan zuen. Gainera, aliatuek armada erraldoia osatu zuten, eta
Leipzigen
, Nazio Guztien guduan, frantziarrak gailendu ahal izan zituzten. Napoleonek atzera egin behar izan zuen eta aliatuek
Paris
hartu zuten
1814ko
martxoaren 30ean
.
Apirilaren 6an
boterea utzi zuen Napoleonek.
Elbako
erbestetik itzulita, gobernua berriro osatu zuen 100 egunez, baina
Waterlooko batailan
erabateko eta azken porrota jaso zuten frantziarrek.
Horrenbeste urtetan borroka latzetan egon ostean, ondorioak ez ziren nolanahikoak izan.
Germaniako Erromatar Inperio Santua
desegin zen eta
Espainia
okupatuta zegoela
Amerikako
koloniak independentzia aldarrikatzen hasi ziren. Horrenbestez,
Britainiar Inperioa
munduko indarrik handiena izatekoa zen hurrengo mendean. Baina politika arloan ere nabaritu ziren gerren ondorioak. Okupatutako lurraldeetan
Frantziako Iraultzako
ideiak sartu ziren (
demokrazia
,
botereen banaketa
, pribilejioen akabera, etab.) eta
Napoleondar Kodea
oinarri zuten
kode zibilak
idatzi ziren. Erregeek nekez ezarri ahalko zuten lehengo sistema
absolutista
berriro abian.
Frantziako Iraultza
, gerra eta
Inperio Sainduaren
desagerpenaren ondoren,
Europako
botereen ordezkariak
Vienan
elkartu ziren
Metternich printze
austriarraren zuzendaritzapean kontinentearen mapa politikoa berriro marrazteko, batik bat
Frantziako
,
Poloniako
,
Herbehereetako
,
Rhin Konfederazioko
,
Saxoniako
eta
Italiako
mugei zegokienez. Horretarako
Frantzia
,
Austria
,
Errusia
eta
Britainia Handiaren
eraginpeko eremuak hartu ziren kontuan (tokian tokiko arazoen ordez), Europan botereen arteko oreka egon zedin.
Historiako lehenengo aldia zen kontinente osoko ordezkariak toki berean biltzen zirela itun bat hitzartzeko. Aurrekoetan, mandatarien bidez hiriburutik hiriburura egiten ziren. Herrialde askotako ordezkariek parte hartu bazuten ere, erabakiak Frantziak, Erresuma Batuak, Austriak eta Errusiak, eta batzuetan
Prusiak
ere, hartzen zituzten.
Vienako Batzarrean Europako nazioarteko aferetako oinarriak finkatu ziren, aldaketak aldaketa,
Lehen Mundu Gerraraino
(
1914
) iraun zutenak. Egia izanda ehun urtean Europako herrialdeak beste
guztizko gerra
egoera batean ez zirela berriro sartu,
XIX. mendean
zehar Vienako Batzarra maiseatu zuten haren ikuspuntu atzerakoia zela eta. Izan ere, mugimendu
nazionalistak
eta
liberalak
ez ziren kontuan hartu itunean, eta Frantziako Iraultzan sortutako askatasunak eta eskubide zibilak baztertu ziren Batzarraren osteko Europan.
Napoleonen
porrota eta
Vienako Batzarrak
ezarritako politika zela eta,
Borboiak
berrezarri ziren Frantziako tronuan Iraultzaren oihartzuna amatatu nahian. Erregimen berria, aldiz, monarkia konstituzioduna zen, ez aurrekoa bezala,
absolutista
, eta parlamentarismoaren hasi-masietan Iraultzako zenbait lorpen nola edo hala gorde ziren
1814ko Kartan
. Izan ere, bokatzea onartu bazen ere, ez zen eskubide unibertsala izan, zentsiatarioa baizik eta erregeak botere handia zeukan oraindik bere esku.
Ezarritako Louis XVIII.a, halere, ordeztu zuen Charles X.a baino liberalagoa zen. Haren politika atzerakoiaren aurrean (donaustearen kontrako legea, esaterako),
1830eko
uztailean matxinada
errepublikazale bat piztu zen
Parisen
. Hiru eguneko kaleko istiluen ondoren, erregeak eta familiak alde egin zuten. Baina diputatu liberal gehienak monarkiaren aldekoak ziren. Hortaz, zalantzak gainditurik, monarkia konstituzioduna mantentzea, dinastita aldatuta ere, hobetsi zuten. Honela, Orleans etxeko Louis Philippe I.a frantziarren errege izendatu zuten. Erregimen berriaren asmoa
1831ko
urtarrialren hitzaldi batean adierazi zuen erregeak:
≪
|
Bidezko erdibidean (juste milieu) saiatuko gara geratzen, botere herrikoiaren gehiegikerietatik eta erregeen botereen nagusikerietatik aldenduta distantzia berean.
|
≫
|
[7]
Frantziako matxinadak eraginda, iraultza Europako beste toki batzuetara ere hedatu zen:
Greziak
eta
Belgikak
independentzia eskuratu zuten urte horretan, baina
Poloniak
,
Errusiar Inperioaren
kontra matxinatuta ere, ez zuen halakorik lortu.
Frantzian, edonola ere, Lois Philipperen erregealdia barrikadek ere amaiarazi zuten 1848ko otsailean,
Bigarren Errepublika
ezartzeko.
Bozka unibertsala
ezarrita,
abenduaren 2an
Louis Napoleon
hautatu zuten presidente, batik bat landa lurraldeetako babesari esker.
Parisko istilu horiek eraginda, iraultza
Europako
beste tokietara hedatu zen, hainbatetan Herrien Udaberria deitu den olatuan.
Austrian
,
Alemanian
,
Hungarian
,
Polonian
,
Italian
eta
Errumanian
egon ziren istiluak
liberalismo
,
nazionalismo
eta
sozialismo
gisako ideien programak aldarrikatzeko, dagoeneko zabalduak erdi eta behe mailako klaseen artean.
Aro Garaikidean sortu zen nazionalismoa, jendea politikoki mugiarazteko indar nagusienetakoa,
XIX.
eta
XX. mendeetan
zehar ikusi zen bezala.
Ernest Gellnerek
industrializazioari
egozten zion nazionalismoaren sorrera. Beste batzuetan prentsa idatzia,
kapitalismoa
edo hezkuntza publikoaren garapena aipatu dira.
[8]
Horren aurretik leialtasunak herriarekikoak baino erregearekikoak ziren.
XVIII.
eta
XIX. mendeetako
Erromantizismopean
, norberaren iragana eta herri xehearen zenbait ezaugarri -
folklorea
, ipuinak, hitzak, etab.- goraipatzen hasi ziren, eta amankomuneko ezaugarri horiek aldez aurretik nazio bat zegoela zekarten zenbaiten ustez, hala nola
Herderren
iritsiz alemaniarrek
Volkgeist
delakoa (herriaren izpiritua) zeukaten.
Aldi berean,
Frantziako Iraultzan
,
nazioaren
printzipioa sortu zen, herriek bere burua gobernatzeko eskubidea zeukatelakoan. Halaber, iraultzaileek "muga naturalak" aldarrikatzen zituzten herrialdeak finkatzekoa, hau da,
Frantziaren
kasuan
Pirinioak
eta
Rhin
ibaia.
Iraultzak
eta ondorengo
Inperioak
ekarri zuten
gerrateetan
,
Fichtek
Alemaniar nazioarentzako hitzaldia
idatzi zuen (
1807
) alemaniarren alde. Bertan, belaunaldiz belaunaldi jaraunsten diren ezaugarriekin (
hizkuntza
,
kultura
, lurra, usadioa) lotu zuen nazio kontzeptua.
Mazzini
italiarrak, bere aldetik, uste zuen nazioak gizabanakoen borondatetik sortzen direla.
Ideia nazionalista horiek XIX. mendearen lehendabiziko erdian munduan zehar zabaldu ziren:
Hego Amerikako
independentzia prozesuan edo
Greziako
independentzian ere.
1848ko iraultzetan
, altxamendu nazionalistak
Austrian
, Alemanian (
Prusia
,
Bavaria
...),
Hungarian
,
Polonian
,
Italian
eta
Errumanian
izan ziren. Alemanian eta Italian, hurrengo urteetan herriak batzeko prozesuaren abiapuntua izango ziren.
Industria Iraultza
garatzean industria
kapitalismoa
sortu zen,
kapital
asko eta asko metatutakoan makinerietan inbertitzearen ondorioz. Honela, lantegia eratu zen manufakturatzeko sistema nagusia bezala, lana modu konplexuetan bereizita. Azkenean, ekoizteko era kapitalista hau nagusitu zen mundu osoan.
Sistema zabaldu ahala,
industriak
sal-erosketa ordeztu zuen kapitalismoaren jarduera nagusia bezala, artisau, anaitasuna eta jornalari tradizionalak desagertzen ziren bitartean. Orobat, industria kapitalismoak gora egitean,
merkantilismoak
behera egin zuen. Izan ere,
XIX. mendearen
erdialdetik bukaera aldera, Ingalaterra
laissez faire
izeneko kapitalismoaren tontorrera iritsi zen, merkantilismoaren kalterako.
Adam Smith
eta
David Ricardo
buru ziren ekonomista klasikoen irakaspenekin bat,
Ingalaterrak
merkatu ekonomiaren
lehia eta garapena bultzatu zuen.
Britainia Handiaren
industria gero eta handiagoak ahalbidetu zuen finantza eta kreditu sistemak garatzea.
XIX. mendearen
hasieran,
bankan
aritzea familia aberats-aberatsen klubetako kontua bazen ere,
Napoleonen
mehatxua desagertu zenez geroztik batik bat, banka mota berri bat agertu zen: akziodun anonimoak ziren jabeak, kudeatzaile profesionalek eramaten zuten negozioa eta aurreztaile txikien zein handien utzitakoak gordetzen zituen.
XIX. mendearen bukaera aldera, industriaren esparru handien kontrola eta agintea
trust
delakoen eta finantza eta
holding
konpainien esku geratu zen. Honela, zenbait oligopoliok egundoko mozkinak eskuratu zituzten.
[9]
Garai honetan monopolioaren kapitalismoa deritzona garatu zen, kapital gero eta handiagoa bankuen eta finantzarioen
oligopolio
edo
monopolioetan
metatu baitzen. Sortutako korporazio erraldoietan desberdinak ziren akziodunak, jabeak eta zuzendariak.
1870eko
eta
1880ko hamarkadetan
Depresio Luzea
gertatu zen. Ondorioz ekonomiaren goraldiak eta beheraldiak kapitalismoaren arazo ohikoa bilakatu zen, epe luzerako eramangarria zen ala ez ezartzeko eztabaidak sortuz.
[10]
[11]
Industria Iraultzan
fabriketako langileek eskubiderik gabe lan egiten zuten, industria jarduera arautzen zuen legerik ez baitzegoen. Beraz, egunero hamabi orduz lan egin behar izaten zuten baldintza kaskarretan, eta haurren lana ere ohikoa zen, are gehiago kontuan hartuta enpresaburuek soldata txikiagoak ordaintzen zizkietela.
Langileen aldeko estreinako mugimenduak
Ingalaterrako
luddismoarekin
etorri ziren,
Ned Ludd
langilearengatik. Hauek makinei egozten zieten artisau txikien erosteko ahalmenaren galera, eta suntsitzeei ekin zieten.
Langileen kexak enpresaburuei zuzentzen hasi zirenean sindikalismoa jaio zen. Gobernu ingelesaren hastapeneko jarrera edozein langile elkartea debekatzea izan zen. Klandestinitatea gorabehera, lanbide berekoak biltzen ziren amankomuneko interesak greben bidez defendatzeko. Elkarri laguntzeko elkarteak osatzen zituzten eta bazkideek ordaindutakoaz probesten ziren behar izanez gero. Lan elkarte horiek
1830eko
eta
1840ko
hamarkadetan
Europan
zehar hedatu ziren,
Alemaniara
,
Frantziara
eta
Belgikara
alegia.
Urte horietan, Ingalaterran, hasiera bateko langileen mugimenduak lan baldintzen inguruko aldarrikapenak besterik egin ez arren, eskakizun politikoak aldarrikatzeari ekin zion,
kartismo
delakoaren bidez. Hau da, Parlamentuari zenbait neurri har zitzala eskatzen zitzaion eskubideak (hala nola gizonezkoen
bozka unibertsala
) biltzen zituzten kartetan sinatuz edo greben bitartez. Hala ere, barneko arazoak, errepresioa eta
1848ko iraultzen
porrota zela medio, amaitu zen kartismoa.
Horren ondoren,
klasean
oinarritutako alderdi politikoak eratzen hasi ziren langileak. Hala,
1864an
Londresen
sortu zen
Karl Marxek
zuzenduriko Langileen Nazioarteko Erakundearen ideiak (“
Lehen Internazionala
”). Ingalaterrako sindikalistak, anarkistak, frantziar sozialistak eta italiar errepublikazaleak bildu ziren
Europako
proletargoa politikoki antolatzeko.
1971n
Parisko Komunaren
alde egin zuten. Izan ere, langileriak boterea eskuratu zuen lehen aldia izan zen.
Parisko
Udala mendean (
martxoaren 18tik
maiatzaren 28ra
arte), lege aurrerakoiak, sekularrak eta demokrazia altukoak jarri zituzten indarrean. Hala ere, amaiera latza izan zuen: 30.000 exekutatu, 38.000 espetxeratu eta 7.000 erbesteratu.
Horren ostean Lehen Internazionalaren gainbehera etorri zen.
1872an
anarkistak
kanporatu zituzten, Marx eta
Bakuninen
arteko hika mikak zirela eta. Anarkistek
kapitalismoaren
aurkako borroka zuzenaren alde egiten zuten, eta
marxistek
, aldiz, parlamentuetan aritzearen alde. Ofizialki
1875ean
desegin zen.
Bigarren Internazionala
1889an
sortu zen, Lehengoaren lanari eusteko, berriz ere anarkistak alboratuta. Egunean
zortzi orduz lan egiteko
kanpainari ekin zioten
[12]
eta
maiatzaren 1a
nazioarteko langileen eguna deklaratzea lortu zuten (
1910ean
). Hala ere,
Lehen Mundu Gerran
desegin zen, gerraren aurrean batasunari ezin baitzion eutsi, nork bere herrialdearekin bat egin ondoren.
Alemaniarren
sentimendu nazionala
XVIII. mendean
jaio zen Akademiker delakoen artean (unibertsitateko diplomadunak, goi mailako funtzionarioak eta artzain luthertarrak).
Frantziako Iraultzarekin
eta
Napoleondar Gerrekin
batera, sentimendu nazionala herrikoi bilakatu zen. Izan ere,
Napoleonek
Germaniako Erromatar Inperio Saindua
desegin zuen (
1806
), eta
Errusia
inbaditu nahi izan zuen armada handiak atzera egitean askapenerako gerra sortu zen Alemanian (
1813
).
Alemaniar Konfederazioa
(Deutscher Bund) sortu zen harrezkeroztik. Mugimendu nazionalista beste esparruetara hedatu zen, eta Alemaniaren batasuna askatasunekin batera aldarrikatzen hasi zen
1830eko
iraultzetan. Baina areago
1848ko iraultzetan
, Herrien
Udaberria
izeneko matxinada multzoetan. Alemaniako zenbait abertzale (
liberalak
edo
demokratak
,
Friedrich Hecker
bezalakoak)
Heidelbergen
bidurik, batzar konstituziogilea eratu nahi izan zuten,
bozka unibertsalaren
bidez alemaniar guztiek hautatua.
Frankfurten
bildurik,
1849ko
urtarrilean, erabaki zuten
Austriako
alemanieradunak barne izango zituen Konfederazioa estatu federal bihurtzea, enperadore bat buru zuela.
Prusiako
erregeari eskaini zioten, baina horrek muzin egin zion proposamenari.
Beraz, Alemaniaren batasuna herrien borondatearen bidez lortu ez arren, beste bide bat hartuko zuen,
Otto von Bismarckek
zabaldua. Honek
Alemania Txikiaren
alde (
Austria
kanpoan utzita) egin zuen, Prusia nagusi. Horretarako,
diplomazia
trebea eta errealista erabiliz (
Realpolitik
) emeki-emeki lortu zuen.
Lehendabiziko urratsa
Danimarka
kontrakoaren gerra izan zen (
1863
), Prusiak Austriarekin batera burutua. Honela
Schleswig
eta
Holstein
Konfederazioan sartu zituzten. Bigarrena,
Austriaren beraren kontrako gerra
izan zen (
1866
), Italiak eraginda eta Prusiarekin zeukan itun sekretua zela medio irabazita. Konfederazioko hegoaldeko estatuek (
katolikoak
) Austriarekin bat egin bazuten ere, galdutakoan defentsa hitzarmenak sinatu behar izan zuten Prusiarekin. Hori zela eta,
Frantziak
gerra deklaratu zuenean (
1870
), Alemaniako estatu guztiek batera egin zuten borroka. Garaipenaren ondoren,
Alemaniar Inperioa
sortu zen, Prusiako erregea enperadore bihurtuta.
Napoleonek
Italiako Errepublika
eta geroago
Erresuma
ezarri ondoren,
italiar nazionalismoa
suspertu zuen eskualde horietakoen artean.
Vienako Batzarrean
, ordea, aurreko estatuen sarea berrezarri zen,
Austriaren
eraginpean. Baina batasunaren ideia hedatu zen herritarren eta artisten artean emeki emeki,
Metternich
austriarrak
Italia
geografiari dagokion esapidea baino ez dela adierazi bazuen ere.
Batasunaren aldeko lehendabiziko matxinadak
Carbonari
izeneko erakunde sekretuko kideek (ikazkinak) burutu zituzten,
1820an
eta
1830ean
. Herrien Udaberrian,
1848an
,
matxinadak
Italia osoan zehar piztu ziren, eta austriarrek su eta ke jardun behar izan zuten itzaltzeko.
Garibaldi
eta
Mazzini
abertzaleek, esate baterako, ihes egin behar izan zuten porrotaren ondoren.
Piemonteko Erresuma
batasunaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen matxinadetan. Porrotaren gorabehera, ez zen etsi
Cavour kondea
ministroburua zela.
1858an
,
Napoleon III.arekin
elkartu zen hitzarmen sekretu bat (
Plombieresko Ituna
) sinatzera. Horren bitartez, Austriaren aurkako gerran bat egiteko engaiamendua hartu zuen Napoleonek
Niza
eta
Savoiaren
truke, eta Piemontek Austriaren
Lonbardia
eta
Venezia
eskuratuko zituen.
Magento
eta
Solferinoren
garaipenen ostean, aldiz, Napoleon III.ak Austriarekin egin zuen bakea bere kasa, Piemonteri Lonbardia besterik ez zitzaiola uzten. Horiek horrela, Piemontarrek erdialdeko
Toskana
,
Parma
eta
Modena
bereganatu zituzten.
Bi Siziliako Erresumari
dagokionez, Garibaldik antolatutako espedizio batek (
I Mille
) konkistatu zuen
1860an
,
Piemonteko Vittor Emmanuel II.aren
izenean.
1866ko
Prusiaren
kontrako gerran austriar porrotaz probestuta, Italiak Venezia eskuratu zuen, presio militarpean egindako erreferendum baten bidez.
Aita Santuen Lurraldeak
geratzen ziren Piemonterekin bat egin gabe, Napoleon III.aren tropek babestuta. Baina
1870eko
Frantzia-Prusia Gerran
,
Frantziara
itzuli ziren tropa horiek.
Erroma
babesik gabe zegoela ikusita, Vittor Emmanuel II.a negoziazioaren bidez saiatu zen hura bereganatzen, baina
Pio IX.ak
muzin egin zion proposamenari. Horren ondorioz, armada italiarrak hiria eta
Lazio
konkistatu zituen.
XIX. mendean
liberalek ziren
monarkiaren
aurrean
gizabanakoen
eskubideak
azpimarratzen zituztenak, eta, hortaz,
Europako
1848ra
arteko iraultzaile eta
Amerikako
independentista gehienak. Europako monarkietan alderdi liberalak mugitzen ziren goberntu parlamentudunak, ordezkaritza politikoa gero eta handiagoa, eta erregeen boterearen aurkako kontrapisua lortzeko. Ekonomia arloan ere agertzen zen liberalismoa,
pribilegio
feudalak
,
erregeen
monopolioak
edo
jabetza pribatuaren
kontrako mugak deuseztatu nahian.
Hein batean edo bestean, liberal hauek
Turkia
,
Errusia
edo
Japonia
gisako autokrazietan ere azaldu ziren. Errusian, esaterako,
1905ean
eta
1917an
gobernuaren kontrako iraultza liberalak geratu ziren; eta
Ekuadorren
ere,
1895ean
,
Eloy Alfaroren
iraultza liberalak estatua sekularizatu zuen, ezkontzari buruzko lege zabalak onetsi zituen eta azpiegiturak eta ekonomia garatzen ahalegindu zen.
Estatu liberala
XIX. mendearen bigarren erdian Mendebaldean nagusitu zenean, kritikak jasotzen hasi zen. Izan ere, aberastasun itzela gutxi batzuen esku geratu zen, eta ordua, zenbaiten ustez,
askatasuna
, lehen gobernu autokratikoek mehatxatua, aberatsen despotismoak jartzen zuen arriskuan.
[13]
Liberalismoaren akats horiek zuzentzeko, erantzun desberdinak sortu ziren.
Karl Marx
fisolosofoak kritika
sozialista
egin zion, liberalismoa klase sozial bakar baten beharrak,
burgesiarenak
alegia, betetzeko ideologia zelakoan.
Anarkistek
salatu zuten liberalismoak aldarrikatzen zuen askatasuna ez zela benetako askatasuna ekonomian desberdintasunak bazeuden.
Mikhail Bakuninen
hitzetan:
≪
|
Askatasun politikoa berdintasun politikorik gabe iruzurra da, engainua, iseka.
|
≫
|
Uste da
sozialismo
hitza
Pierre Lerouxek
1834an
sortu zuela
Frantziako Iraultzako
Askatasun, Berdintasun eta Anaitasun printzipioei eusten zietenei deitzerakoan
[14]
.
Lehen sozialista modernoak ziren
XIX. mendearen
hasieran
Mendebaldeko Europako
gizartea kritikatzen zutenak. Sozialismoa doktrina eta esperimentu anitzetatik joan zen gorpuzten, pentsalari
britainiar
eta
frantziarrekin
lotuta (
Robert Owen
,
Charles Fourier
,
Pierre-Joseph Proudhon
,
Louis Blanc
, eta
Henri de Saint-Simon
).
Industria Iraultzak
sortutako txirotasuna eta desberdintasuna ikustia, aberastasunaren banaketa eta gizartea komunitate txikiagoetan banantzea txirotasuna desagerrarazteko aldarrikatzen zuten batez ere.
Marxek
eta
Engelsek
aurreneko sozialista horien zenbait ideia (
sozialismo utopikoa
),
GWF Hegel
alemaniarren
filosofia
eta
Adam Smith
eta
David Ricardo
britainiarren ikerketa politikoak hartuta,
sozialismo zientifikoa
zeritzona edo
marxismoa
garatu zuten, historiaren gaineko teoria (
materialismo historikoa
), eta teoria politikoa, ekonomikoa eta filosofikoa, alegia.
Manifiesto Komunista
1848an
plazaratu zuten,
iraultzak
piztu baino lehentxeago. Bertan ezartzen zen gizarte guztien historiak
klase borrokak
zirela. Hortaz, sistema sozialista lortu eta gobernatzeko, gizartean aberastasuna sortzen zutenek, langileek edo
proletargoak
, klase kapitalistari aurre egin behar zioten
aberastasuna sortzeko bitartekoak
(lantegiak, bankuak, merkataritza... edo, hitz batean esanda,
kapitala
) eskuratuz eta amankomunean eramanez.
Uste zuten kapitalismoa eraisteko langileriak burututako iraultza beharrezkoa zela. Gizarte komunistaren lehendabiziko etapan ekoizpenaren bitartekoak estatuaren jabetza edo komunak izango lirateke, eta norberaren parte-hartzearen arabera banatuko litzateke aberastasuna. Trantsiziosko fase hau amaitutakoan (estatu sozialista edo
proletargoaren diktadura
berez desagertuko bailitzateke), gizarte komunistaren faserik gorenera iritsiko litzateke, non alienaziorik gabe bakoitzak ahalmenaren arabera emango lukeen eta bakoitzari beharren arabera emango litzaiokeen. Gizarte horretan ez legoke klase desberdintasunik izango, eta beraz, klase borrokarik ere ez.
[15]
Hori guztia dela eta, marxismoak estrategia batua eta zentzuduna eskaini zuen, aurreko teoria solte eta anitzen aurrean. Denborak aurrera egin ahala zabaldu eta langileen babesa jasotzen hasi ondoren,
sindikatuen
eta sozialisten aliantza osatu zen.
Pierre-Joseph Proudhonek
bere burua anarkistatzat hartu zuen lehenengoa da agidanez,
1840ko
Zer da jabetza?
liburu urratzailean izen hori hartu baitzuen. Hori dela eta, Proudhon anarkismo modernoaren sortzailetzat hartzen da hainbatetan.
[16]
. Garatu zuen
berezko ordenaren
(Ordre spontane) teorian azaltzen du antolakuntza berez sortzen dela, gainerakoen borondateen eta interesen aurka doan koordinatzaile zentralik gabe. Hala, "askatasuna ordenaren ama da, ez alaba".
Orobat, jabetza zer den galderari erantzuteko, "
lapurreta
" dela erantzun zuen. Beraz, jabetzaren aurka (popriete) egin zuen, jabeek daukatena nahi duten bezala erabili eta xahutu baitezakete..
[17]
Horren aurrean, "edukitza" (possession) zeritzona paratu zuen, hau da, baliabideen eta ondasunen jabetza mugatua, erabilera jarraia bada.
Estatu
,
erlijio
antolatu eta zenbait jarduera
kapitalistaren
aurka egoteak ondoren etorri ziren anarkistei irakasbidea eman zien, eta garaiko gizarte pentsalari nagusienetakoa bilakatu zuen. Halaber,
komunismo
, errenta, interesa eta mozkinen aurka zegoen.
[18]
Langileak bultzatu zituen guztiek baldintza berberak zeuzkaten jendarte demokratikoak era zitzaten. Kapitalismoaren azpian, langileak menpekoak eta esplotatuak dira, eta "euren behin betiko egoera men egitea da", "morroitza".
Proudhonen ideiek eragin sakona izan zuten
Frantziako
langileen mugimenduen artean. Bere aldekoek buru belarri jardun zuten bai
1848ko irultzan
Parisen
bai
1871ko
Parisko Komunan
ere. Beste anarkista frantziar nabarmenduak, besteak beste,
Anselme Bellegarrigue
,
Ernest Coeurderoy
eta bere burua lehen aldiz libertariatzat jo zuen
Joseph Dejacque
ziren.
XIX. mendearen
bigarren erdian,
Mikhail Bakunin
eta
Piotr Kropotkin
gisako pentsalariek, kapitalismoaren kontrako kritika marxistan oinarrituta, estatuaren kritika egin zuten, azpimarratuz ikuspuntu komuna garrantzitsua zela gizabanakoen askatasunari eusteko. Bakuninek uste zuen beharrezkoa zela langileria opresiotik defendatzea eta aginteko klasea erauztea estatua desegiteko. Kropotkinen
komunismo anarkista
bere ikerketa
zoologikoetatik
garatu zen, ikusi baitzuen kooperazioa lehia baino askoz garrantzitsuagoa ela espezien biziraupenean. Ondorio hauek
1902an
argitaratu zituen, gero eta hedatuagoa zen
gizarte-darwinismoaren
kontra ere.
Zenbait anarkistak bortizkeria bultzatzen zuten, sabotaiatik estatuburuen erahilketara, horrela iraultza errazago piztuko zelakoan. Hala ere, beste anarkista batzuek ekintza hauek kontraeraginkortzat edo antzutzat zeuzkaten. Eskuarki,
greba orokorra
hobesten zen "gizarte berri bat zaharraren oskolaren barruan" eraikitzeko moduan.
Aro Garaikidearen hasieran
Ameriketako
kolonien independentzia gertatzen bada ere (
1770
-
1820
),
1870eko hamarkadatik
aurrera inperioei ekin zieten
Europako
botereek (batik bat
Britainia Handiak
,
Frantziak
eta, geroxeago
Alemaniak
) suhartsu, inperioak inperioengatik.
Inperialismoaren bigarren olatu
hori abian jarri aurretik, Frantziak
Aljeriako
lehenengo kolonia
1830ean
kokatu zuen eta
Erresuma Batuak
,
AEBak
galduta ere, lurralde dezente zituen bere menpean, batez ere
Indian
,
Kanadan
,
Karibean
eta
Ozeano Barean
.
Errusiarekin
,
Joko Handia
hasi zen
Asia
kontrolatzeko (
1813
-
1907
).
XIX. mendean
,
Vienako Batzarra
, eta
Alemania
eta Italiaren
bateratze
prozesuen ostean, Europaren barneko gatazkak konponduta zeuden, eta lehia itsasoz haratagoko lurretan burutu zen. Gainera,
industrializazio berriak
kanpoko merkatuak behar zituen ekoiztutako ondasunetarako,
Depresio Luzea
zela-eta (
1873
-
1896
) sal-erosketa askea bertan behera geratu baitzen Europako botereen artean. Halaber,
arraza
zuriaren nagusitasunari buruzko zenbait doktrina zabaldu ziren garai honetan, beste herriak bere burua gobernatzeko gai ez zirela zioenak.
Gauzak honela,
Afrika
bilakatu zen inperialismo berriaren jomuga, baina beste lurralde batzuek ere konkistatu zituzten europarrek (eta japoniarrek ere): Asiako hego-ekialdea eta ekialdeko kostaldea.
Txina
mendebaldearen kontrola Opioaren gerrekin hasi zen pairatzen (
1839
-
1842
eta
1856
-
1860
). Atzerritarren eragin horrek inperioaren gainbehera ekarri zuen azkenean.
Indotxina
Frantziarrek jardun zuten eta
Indonesian
Herbehereak
.
Japoniak
bere burua mendebaldetu zuen
Meiji Aroan
(
1868
-
1912
).
Afrikako banaketa
Berlingo Batzarrean
(
1884
-
1885
) finkatu zen. Bertan, benetako okupazioa zen adostutako irizpidea nazioarteko mailan aldarrikapen bat onarturik gera zedin. Tokian tokiko herrien aurka indar armatua erabiltzen bazen ere, ez zen ohikoa inperioen arteko gatazkarik:
1898ko
Espainia-Estatu Batuak Gerra
eta
1904
-
1905eko
Errusia-Japonia Gerra
edo
Boerren Gerrak
Hegoafrikako
txurien artean.
1898ko
Fashodako gertaeran
, esaterako, Erresuma Batua eta Frantziaren arteko borroka apenas sahiesterik zegoen.
1904an
, ordea, bi herrialdeek Entente Cordiale izeneko ituna sinatu zuten. Alemaniarrak itun hori apurtzen saiatu ziren
Marokon
, baina Alemaniaren beraren kontrako erresumina areagotzea lortu zuen.
Vienako Batzarraren
ostean,
Europako
herrialde nagusiek botereen oreka bilatu zuten, inoren nagusitasuna suerta ez zedin.
XIX. mendearen
azken herenean,
Alemania
Prusiaren
inguruan
batu
ondoren,
Bismarcken
asmoa
status quo
-ri eustea zen,
Frantziak
errebantxa gogoagatik
Errusiarekin
bat egitearen beldurrez. Baina Gilen II.a kaiser bilakatzean, politika hori ez zen berretsi, eta Frantziak eta Errusiak hitzarmen bat sinatu zuten
1892an
,
Aliantza Hirukoitzari
(Alemania,
Austria-Hungaria
eta
Italia
) aurre egiteko. Horretaz batera
Ingalaterra
eta Alemaniaren arteko lehia areagotu zen arlo militarrean zein industrialean. Gero eta arma gehiago izateko lehia hori Europan zehar hedatu zen.
1908
eta
1913
bitartean, Europako botereen gastu militarra %50 hazi zen.
[19]
Bitartean,
Balkanetako
egonkortasuna pitzatzen zen,
1908
-
1909an
Austria-Hungariak
Bosnia-Herzegovina
ofizialki bereganatu zuelako (Errusia eta paneslaviarrak haserraraziz), eta
1912
-
1913an
Balkanetako gerrak borrokatu zirelako. Baina Europa osoko gatazka piztu zuen txinparta
Franz Ferdinand
Austria-Hungariako ondorengoaren hilketa izan zen
1914ko
ekainaren 28an
. Uztaileko elkarrizketen ondorioz, Austria-Hungariak ultimatuma bidali zion
Serbiari
, eta
uztailaren 28an
gerra deklaratu. Errusiak Serbiaren alde egin zuen biharamunean. Honela, aliantzen kateari tiraka, Europako botere nagusiak gerran sartu ziren.
Alemaniaren asmoa zen Frantziari azkar erasotzea
Belgika
neutrala zeharkatuz, ekialdeko frontea ia babesik gabe utzita (
Schlieffen Plana
). Hastapenean arrakasta lortu zuten, baina Errusiak eraso uste baino lehenago egin zuenez, alemaniarrek armada erdibitu behar izan zuten, eta aliatuek
Marneko lehen guduan
geldiarazi zituzten alemaniarrak (
irailaren 5
-
12a
). Ondoren,
Lorrenatik
Belgikako kostalderako tartea
lubakiz
bete zen, inork bestearen lerroa zeharkatu ezinik, aurrerapen teknologikoak gorabehera (gas pozoitsua,
gerra-gurdiak
,
hegazkinak
...). Lubakien borroka odoltsua suertatu zen oso. Esaterako
Sommeko erasoan
bakarrik britainiarrek milioi erdia lagun galdu zituzten.
[20]
Gerran zehar herrialde gehiago sartu ziren borrokan. Haietako garrantzitsuena
Estatu Batuak
izan ziren,
1917an
aliatuen alde egin zuena. Halaber,
boltxevikeek
Errusian boterea eskuratu ondoren, gatazka utzi zuten
Brest-Litovskeko hitzarmena
sinatutakoan (
1918ko
martxoaren 3a
). 1918ko udaberrian alemaniarrek erabakiorra nahi zuten erasoa burutu arren, abuztuan aliatuek kontraerasoari ekin zioten. Irailean
Hindenburg Marra
gainditu zuten aliatuek. Alemaniarrak ohartu ziren borroka ezin zutela irabazi, eta Hindenburgen hitzetan, "ez galtzen saiatu beharra zuten".
Bakea adosteko negoziazioak hasi ziren.
Woodrow Wilson
estatubatuarrak kaiserrek dimiti zezala eskatu zuen.
Azaroaren 9an
Philipp Scheidemann
sozialdemokratak
errepublika deklaratu zuen Alemanian. Bake hitzarmena
Versaillesko Ituna
izan zen. Horren arabera, gerraren erantzukizuna Alemaniari zegokion, eta egundoko gerra-ordainak pagatu behar izan zituen. Orobat, koloniak galdu zituen. Austria-Hungaria eta
Otomandar Inperioak
desegin ziren, eta
Austria
,
Hungaria
,
Txekoslovakia
eta
Jugoslavia
sortu ziren (Brest-Litovsken itunari esker
Estonia
,
Letonia
,
Lituania
,
Finlandia
eta
Polonia
sortu ziren).
Gerran 60 milioi soldadu mobilizatu ziren. 8 milioi hil, 7 milioi betiko geratu ziren elbarritu, eta 15 milioik zuri larriak pairatu zituzten. Alemaniak gizonezkoen %15.1 galdu zituen, esaterako
[21]
. Horretaz gain,
Espainiako gripeak
jota 50 milioi lagun hil ziren.
[22]
Orobat, etxera itzulitako askok gerraren traumak nozitu zituzten, eta ez ziren ongi moldatu berriro bizimodu zibilean. Inoizko gerrari ankerren hori irabaztea zeukatela uste zuten alemaniar andanak, ordea, bakeak ezarritako umiliazioek erresuminduta.
Naziek
frustrazio sentimendu horietaz baliatu ziren boterea eskuratzeko urte batzuk geroago.
Lehen Mundu Gerra
piztean,
Europako
alderdi sozialdemokrata bakoitzak bere herrialdearen alde egin zuen. Honela,
Bigarren Internazionala
bertan behera geratu zen.
Leninek
, berriz, gerra kritikatu zuen, gerra inperialista eta burgestzat hartuta.
Suitzan
herbesteratuta bazegoen ere,
Otsaileko Iraultzaren
ondoren,
alemaniarrek
Finlandiara
eraman zuten, gerra ekialdeko frontean amaitu nahian.
Lenin
1917ko
apirilaren 16an
Petrogradera
iritsi zen. Hastapenean behin-behineko gobernuaren aurka egiteak kritikak ekarri bazizkion ere, emeki-emeki jende gehiago bereganatu zuten
boltxebikeek
(Leninen alderdia alegia) gobernuaren oposizioan eta
Bakea, lurra eta ogia
programarekin. Azkenean, sobietei botere osoa eman ziezaietela aldarrikatuta,
azaroaren 6
-
8an
boterea beraganatu zuten eta
Errusia
munduko lehen herrialde
marxista
bilakatu zen.
Marxek
Agiri Komunistan
esan arren
iraultza
komunista
baldintza jakin batzuen azpian baino ez zela gertatuko (
industrializatutako
nazio
batek pot egin ostean), Leninek lortu zuen herrialde nekazari batean,
abangoardia iraultzaile
baten zuzendaritzapean. Baina askoren ustez, herrialde garatuetan iraultza egitea beharrezkoa zen Errusiari lagundu ahal izateko.
Errusiako burua izanik, herrialdea Lehen Mundu Gerratik atera zuen Leninek
Brest-Litovsk ituna
sinatutakoan, nahiz eta lurralde andana galdu mendebaldean. Baina Errusiaren barnean, boltxebikearen kontrakoek
Armada Zuria
zeritzona osatuta,
gerra zibila
piztu zen. Armada Zuriak kanpoko laguntza jaso arren, boltxebikeek eskuratu zuten garaipena. Horretarako
Gerrako komunismoa
ezarri behar izan zuen Leninek, eta, gerra bukatutakoan, herrialdearen ekonomia suspertzeko,
politika ekonomiko berria
, non ekonomia pribatua neurrian onartu baitzen.
Errusia sobietarrean, boltxebikeek ez zuten espero isolaturik aurrera egitea. Leninen ustez Mosku sozialismoaren behin-behineko egoitza nagusia izango zen Berlinera mugitu arte.
[23]
Lehen Mundu Gerra Europan bukatu ondoren, zenbait iraultza sozialista piztu ziren
Alemanian
(
Rosa Luxemburgekin
),
Hungarian
eta
Finlandian
, Errusiako iraultza eredu hartuta. Batik bat
1918an
eta
1919an
, oso litekeena zirudien
kapitalismoa
Europatik erauztea, mundu osoan zehar komunismoa hedatu nahi zuen
Komintern
nazioarteko erakundeak lagunduta (
alemaniera
izan zen erakunde horren hizkuntza ofiziala hastapenean). Baina Europako iraultzak banan banan zapaldu zituzten, Errusiakoa izan ezik, eta herrialde bakarreko sozialismoa garatu behar izan zen. Gainera,
Stalin
Trotskiren
gainetik nagusitzerakoan, bertan behera geratu zen iraultza hedatzeko ideia.
Kapitalismoaren
krisirik luzeena, hedatuena eta sakonena
Ameriketako Estatu Batuetan
sortu zen,
1929ko
urriaren 29an
New Yorkeko
burtsa behera etorritakoan (
Astearte Beltza
), eta laster munduan zehar zabaldua zen.
[24]
Ekonomia sorgin-gurpilean sartu zen.
Deflazioarekin
kontsumoak eta inbertsioak behera egin zuten.
Dow Jones indizea
halako 10 gutxitu zen
1929
eta
1932
bitartean. Burtsa krisia
bankuetara
hedatu zen berehalakoan. Alde batetik, bankuen aktiboak amildu ziren (bai afera ilunetan sartuta zeudenenak bai zintzo eta tinko jokatu zutenenak)
[25]
, eta bestetik zordunek ez zieten ordaintzen. Banka sistema deseginda, jendeak beldur zion geratzen zitzaien diru apurra gastatzeari, eta, beraz, merkatuan ez zegoen likideziarik joera aldatu zezakeen jarduera ekonomikoetan aritzeko. Gauzak horrela, industria ekoizpena
1929
eta
1933
bitartean erdira murriztu zen.
Horren guztiaren ondorioak gizartean latzak baino latzagoak izan ziren.
AEBetan
, langabezi tasa izugarri igo zen
1930eko hamarkadaren
hasieran, eta
1932rako
13 milioi langabetu zeuden, babes sozialik gabe. Goseak eraginda matxinadak eta manifestazioak ugaldu ziren. Nekazal lurraldeetan ere egoerak txarrera egin zuen, lehorteek eta hautsa ekaitzek areagotuta. Nekazal produktuen prezioak jaitsi ziren %60.
Lautada Handiko
laborari ugarien mixeriak milaka lagun mugiarazi zituen mendebalderantz.
Estatu Batuetako banku eta enpresa andanak interes ugari zituzten
Europako
zenbait banku eta burtsetan. Etxeko krisiaren eraginez,
Amerikara
itzuli zituzten soak eta sosak, eta, horrenbestez,
kapital
galera horregatik, Europan zehar ere hedatu zen krisia. Herrialdeak, orduan, neurri babeskoiak hasi ziren hartzen, nork bere ekonomia salbatzeko.
Alemanian
, horrelako langabezia tasa bezalakorik ez zen ezagutzen (
1932an
populazio aktiboaren %25era iritsi zen), jendartearen haserrea areagotuz.
1933ko
urtarrilaren 30ean
Adolf Hitlerrek
hartu zuten boterea. Mundu osoak nozitu zuen krisia
Stalinen
Sobiet Batasunak
izan ezik, planifikatutako autarkia ekonomikoak babestuta.
Lehen Mundu Gerra
latzaren ostean, jende askok uste zuen
demokraziak
,
liberalismoak
edo
marxismoak
porrot egin zutela
gizabanako
edo
internazionalismoaren
alde egin baitzuten
nazioen
eta
nazionalismoaren
kalterako.
[26]
[27]
Errusiako
191
7ko
Urriko Iraultzaren
ondoren,
boltxebismo
gero eta boteretsuagoaren aurkako alternatibatzat aurkezten zuen bere burua faxismoak, baina boltxebikeen gobernuaren zenbait ezaugarri bereganatu zituen, hala nola alderdi bakarreko estatua, eliteen agintea herri xehea ordezkatzeko, edo langileei zuzendutako mezuak.
[28]
Lagabeziaren eta krisialdi ekonomikoaren kinkan, gerrako beteranoen aurrean kolektibizazioaren alde deitu zuen faxismoak, eta
burgesiaren
indibidualismoaren kontra armadari eta soldaduei ohoreak emanez.
[29]
Lehen Mundu Gerran zehar
Italian
nazionalismoa areagotu zen, baina
Versaillesko Itunarekin
lortutakoa, irabaleen artean egon arren, huskeriatzat jo zuten italiar frankok.
[30]
Benito Mussolinik
sortu zuen faxismoa, Fasci italiani di combattimento izenpean,
Manifiesto faxista
plazaratutakoan (
1919ko
martxoaren 23an
): Italiako gerra beteranoei omendu, Italiari fideltasuna zin egin, eta sozialismoaren eta boltxebismoaren kontra egiteko engaiamendua. Batera iraultzaileak eta tradiziozaleak ziren faxistak
[31]
Atorbeltzak izeneko talde paramilitarra osatu zuten komunisten, sozialisten eta anarkisten aurka egiteko.
Bi urtean azkar hazi zen
Alderdi Faxista Nazionala
. Diputatuen Ganbararako hautatu zuten Mussolini
1921ean
eta hurrengo urtean erregeak Lehen Ministro izendatu zuen, Mussolinik
Erromako Martxa
egin ondoren.
1924ko
ekainaren 10ean
diktadura ezarri zuen.
Joseph Goebbelsek
onartu zuen faxistak lehenak zirela demokrazia liberalaren kontra joaterakoan:
≪
|
Erromako Martxa demokrazia liberalen garai ilunen seinalea izan zen. Izpiritu liberal-demokrata suntsitzeko lehen saioa izan zen [...], zein
1789an
hasi zen
Bastilla
hartutakoan, eta harrezgeroztik herrialde guztiak konkistatu ditu banan-banan iraultza bortitzen bidez, nazioak marxismo, demokrazia, anarkia eta klase borrokaren azpian uzteko
|
≫
|
Naziak
Alemaniako faxistak zirela aldarrikatutakoan,
Hitlerren
ospea handitzen hasi zen. Boterea lortzen saiatu ziren naziak
Municheko putsch
-en bitartez. Porrot egin zuten, ordea, eta Hitler espetxean amaitu zen, non
Mein Kampf
(Nire borroka) liburua idatzi zuen. Bertan
Alderdi Naziaren
ideia nagusiak garatzen ziren: anti-parlamentarismoa, pangermanismoa, arrazismoa, kolektibizazioa, eugenesia, anti-semitismoa, anti-komunismoa, eta anti-liberalismoa, bai politikoa bai ekonomikoa.
1929ko
krisialdi ekonomikoak
gogor jo zuen
Alemania
, eta Weimarko
Errepublikako
politikari tradizionalen ezintasunaren aurrean, nazien ospea handitu zen berriro.
1932ko
hauteskundeak irabazi zituzten, eta
1933an
Alemaniako kantziler izendatu zuten. Berehala diktadore bate botereak bereganatu zituen Hitlerrek eta
Hirugarren Reicha
eraikitzeari ekin zion.
Lehen Mundu Gerraren
ostean,
Versaillesko Itunean
, herrialde garaileek zigor ekonomiko eta politiko larriak ezarri zituzten herrialde garaituen gainean.
Alemanian
, jende askoren ustez bidegabekeriak eta umilgarriak izan ziren. Halaber,
1929ko kraxak
berezeki gogor jo zuen Alemania. Gauzak horrela, jende askok sistemaren kontrako alderdietara jo zuen, eta
1933ko
urtarrilaren 30ean
Hitlerrek
hartu zuen boterea.
Mein Kampf
(Nire borroka) liburuan adierazi zuen bezala, bere helburua Versaillesko Ituna iraultzeaz gain, Alemaniarako etorkizun loriatsua eta oparoa lortzea zen. Horretarako, Alemaniaren inguruko lurraldeak (
Lebensraum
- Bizitzeko tokia) konkistatu eta alemaniar bihurtu nahi zituen. Horretarako, emeki-emeki hasi zen lurraldeak bereganatzen (
Sarre
,
Austria
,
Sudeteak
) nazioarte mailan oztoporik topatu gabe (ikus
Municheko Ituna
).
Hala ere,
Polonia
inbaditzean (
1939ko
irailaren 1ean
)
Erresuma Batuak
eta
Frantziak
gerra deklaratu zioten Alemaniari.
Nazien
aurkari tradizionala zen
Sobiet Batasunak
, ordea, ez zuen halakorik egin,
Molotov-Ribbentrop Ituna
zela medio.
Nazien hastapeneko aurrerapenak azkarrak ziren oso. Berehala bereganatu zituzten Polonia,
Danimarka
,
Norvegia
eta Frantzia.
Mussoliniren
Italiak
Alemaniarekin bat egin zuen orduan, eta aurrean,
Churchillen
Britainia Handiak
baino ez zirauen,
Ingalaterrako batailan
uhartea airez defendatuz. Italiako erasoei eusteko, alemaniarrek eskua
Iparraldeko Afrikan
eta
Balkanetan
sartu zuten, eta,
1941eko
ekainaren 22an
,
Bizargorri Operazioan
SESBen
aurka ekin zioten.
Abenduaren 7an
Japoniak
AEBetako
Pearl Harbor
itsas baseari eraso zion, eta, beraz,
F. D. Roosvelten
Estatu Batuak
ere sartu ziren gerran.
Ekialdeko frontean
borroka latzen artean, gudurik erabakiorrena
Stalingradokoa
izan zen (
1942ko
abuztuaren 21etik
1943ko
otsailaren 2ra
). Izan ere, sobietarrak, galerak galera hiri horretan alemaniarren erasoari eutsita, hasi ziren etsaiak atzera eragiten. Handik aurrera, frontea mendebalderantz mugitzen hasi zen.
Ekialdeko Europa
beregantuta, sobietarrek
Berlin
1945eko
maiatzaren 2an
konkistatu zuten. AEBek eta Ingalaterrak, halaber,
1944ko
ekainaren 6an
beste
fronte
bat ireki zuten Frantzian,
Normandian lehorreratuta
. Alemaniak amore emanda, herrialdea lau irabazleen artean (AEBak, SESB, Erresuma Batua eta Frantzia) banandu zen, lau okupazio eremutan.
Ozeano Bareko gerrari
dagokionez,
1942ko
udan geldiarazi zuten estatubatuarrek Japoniaren hedapena,
Midwayko guduan
. Harrez geroztik, uhartez uharte japoniarrek atzera egin behar izan zuten.
Txinan
ere, gerra zibileko nazionalistek eta komunistek bat egin ondoren, gero eta lurralde gehiago galdu zuen Japoniak. Azkenean, Europan gerra amaituta,
Harry S. Truman
AEBetako presidente berriak
arma nuklearrak
erabiltzeko deliberoa hartu zuen, Japoniak lehenbailehen amore ematera behartzeko.
Abuztuaren 6an
Hiroshiman
eta
9an
Nagasakin
lehertu ziren asmo belikoak zituzten lehen bonba atomikoak.
Abuztuaren 15ean
,
Hirohito
Japoniako enperadoreak irratian herrialdeari errendizioa jakinarazi zion, nahiz eta gobernuko zati bat borrokan jarraitzearen alde egon.
Irailaren 2an
errendizio ofiziala sinatutakoan amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.
Gerra latz honetan, esan daiteke 60 milioi lagun inguru hil zirela; horietakoak 20 milioi soldaduak eta 40 milioi zibilak ziren. Zibil guztiak armen ondorioz ez ziren hil, izurriteaz, goseteaz edo
genozidioaz
baizik.
Holokaustoko
biktimak 12 milioi izatera irits daitezke. Alemaniak eta Japoniak egindako gerra-krimenak epaitu ziren (ikus
Nurembergeko epaiketak
). Orobat, gerrak Europa suntsiturik uzti zuenez, AEBek
Marshall Plana
garatu zuten hura ekonomikoki suspertzeko. Gerraren ondorioz, AEBak eta SESB irabazle eta superbotere gisa atera ziren, baina haien arteko hartu-eman gaiztotuak
Gerra Hotza
eragingo zuen hurrengo hamarkadetan.
Aliatuak
Jaltako Bileran
(
1945eko
otsaila) elkartu ziren
gerra
ondoko mundua nolakoa izanen zen erabakitzeko.
Europako
mugei zegokienez ez ziren bat etorri.
Postdamgo Bileran
(1945eko uztailean) ikuspuntu desberdinak areago urrundu ziren.
1946ko
otsailean
George F. Kennan
estatubatuarrak
Moskutik
"
Telegrama Luzea
" bidaliz zuen, non sobietarren arriskuaz ohartarazten zuen. Irailean sobietarrrek
Novikov telegrama
jaso zuten. Bertan ohartarazten zen
AEBak
munduko nagusitasuna lortzeko prestatzen ari zirela.
[32]
Urte berean
Churchillek
Altzairuzko Oihala
aipatu zuen hitzaldi ospetsu batean.
1947ko
irailean
Kominform
osatu zen
komunismoa
munduan zehar zabaltzeko.
Greziako gerra zibilerako
,
Trumanek
bere
doktrina
plazaratu zuen: komunismoa lehenbailehen geldiarazi behar zegoen dominoen fitxen antzera beste herrialdeetara hedatu aurretik.
[33]
AEBen lehenengo esku-sartze zuzena Koreako Gerrakoa izan zen (1950-53).
Giro gaiztotu horretan Europa eta
Alemania
erdibiturik gertatu ziren sobietarrek eta mendebaldeko botereek okupatutako lurraldeen artean. Mendebaldeko erdiak
Marshall Planaren
laguntza ekonomikoa jaso zuen, eta
NATO
egitura militarraren barruan sartu zen.
Ekialdekoak
, beste aldetik,
Varsoviako Ituna
sinatu zuen
SESBrekin
.
Hungariarrak
1956an
hauteskunde askeen alde matxinatu zirenean,
Khrustxevek
tankeak
sartu zituen
Budapesten
.
1968ko
irailean
Pragako Udaberrian
askatasun gehiago eskatu ziren (adierazpen librearena, mugimenduarena...) Sobietarrek berriro inbaditu zuten matxinatutako herrialdea,
Brezhnev
doktrinari jarraikiz:
≪
|
Sozialismoaren aurkako indarrak herrialde sozialista bat kapitalista bihurtzen saiatzen direnean, auzia ez dagokio soilik herrialde horri. Aitzitik, herrialde sozialista guztien arazoa eta kezka da.
|
≫
|
Baina Gerra Hotzaren gatazkak munduko edozein tokitan suertatzen ziren:
Guatemalan
,
Iranen
,
Filipinetan
,
Indotxinan
edo
Kuban
.
Lyndon B. Johnson
hasi zen
Vietnamera
zuzenean
eskua sartzen
, maila handiko gatazka bilakatu zen arte.
Kondor Operazioaren
barruan, estatu-kolpeen bitartez komunistak boteretik kentu zituzten
Hego Amerikan
AEBen laguntzarekin.
[34]
Bi superbotereen arteko lehia
espaziora
ere eraman zen. Edonola ere, herrialde frankok Gerra Hotzetatik at geratu nahi zutenez gero,
Bandungeko Bileran
Herrialde Ez Lerrokatuen Mugimendua
sortu zuten (
1961
).
Bi superbotereek, halere, "
elkarbizitza baketsua
" ezarri nahi zutela adierazi zuten. Aldi berean,
Mendebaldeko Alemanian
Willy Brandtek
Ostpolitik
zeritzona egin zuen, ekialdearekiko hartu-emana estuagoa izan zedin. Armategiak (batez ere nuklearrak) murrizteko ahaleginak egin ziren
SALT
akordioekin. Hala ere,
Reagan
eta
Thatcher
agintera iristean eta sobietarrek
Afganistan
inbaditzean
, erlazioak gaiztotu ziren berriro.
Gorbatxovek
SESBn boterea eskuratu zuenean, ordea, Gerra Hotza bukatzeko bidean paratu zen.
Glasnost
eta
perestroika
politikak egin zituen erregimenaren askatasunak zabaltzeko. Irekiera horrekin,
1989an
gobernu komunistak
Polonian
,
Hungarian
,
Txekoslovakian
eta
Errumanian
erauzi zituzten iraultza olatu batean, SESBak eskua sartu gabe. Alemanian,
Berlingo Harresia
bota zuten, eta
1991n
Sobiet Batasuna
bera desegin zen
estatu-kolpe
baten ondoren.
Depresio Handiak
ekarritako krisi ekonomikoa liberalismoak ezin izan zuen ez konpondu ez arindu, eta merkatuak bere kasa orekatzen zirela zioen teoriaren gaineko fedea galduz joan zen. Hortaz, ekonomian eskua sartu nahi zuten politikariak agintera iristen hasi ziren, hala nola
1933an
Franklin D. Roosevelt
AEBetan
New Deal
izeneko programarekin eta Fronte Herrikoia
Frantzian
1936an
. Gizarte onurak jende orori zabaldu eta egonkortasun ekonomikoa sustatu nahian, beharrezkotzat jo zen
Estatuak
eskua sartzea ekonomian
[35]
,
Keynesek
proposatu zuten bezala (
keynesianismoa
).
[36]
Gainera,
Bigarren Mundu Gerran
estatuek ekonomiaren gaineko ardura hartu zuten, ahalik eta erangikorrena izan zedin. Horrenbestez, gerraren ostean, herrialde frankok, batez ere
Europan
, guztien ongizatea bilatzen ez zuten aurreko politikak baztertu zituzten,
ongizate estatu
modernoa sortuz.
Ingalaterran
Ernest Bevin
laboristak proposatutako ongizatea, ekonomia mistatzat jo zen arren,
Harold Macmillan
kontzerbatzaileen buruak ere onetsi zuen.
Frantzian
indar politiko nagusia zen
gaullismoak
,
kapitalismoaren
merkatu askearen printzipioen aurka, zerbitzu orokorren sistema ezarri zuen, kapitala eta langileak batzeko asmoz.
Alemanian
,
Hitlerren
kontrako oposizio kontserbadoreak eta erlijiosoak
CDU
demokrata-kristaua eratu zuen,
Konrad Adenauer
buru zela.
Alred Muller-Armack
-en proposamen politikoak eta ekonomikoak oinarri, merkatuaren gizarte-ekonomia garatu zuten.
Iparraldeko Europako
herrialdeetan gizarte zerbitzu horiek biziki garatu ziren, estatuak zerbitzu andana eta kalitate handiarekin ematen baitzituen, zerga altuei esker.
AEBetan, New Dealen ondoren,
demokratek
antzeko programak jarri zituzten martxan:
John F. Kennedyren
New Frontier
(Muga Berria) edo
Lyndon B. Johnsonen
Great Society
(Gizarte Handia). Haien asmoa txirotasuna eta arrazakeria erauztea izan zen, eta hezkuntza, osasun, hirigintza eta garraio programak garatu ziren epe horretan.
Vietnamgo gerraren
testuinguruan politika horiek zerkarten gastu ekonomikoaren aurka,
neokontserbatzaileen
mugimendua sortu zen.
Richard Nixon
errepublikanoa
hasi zen gastu handiko programa hori bertan behera uzten,
1970eko hamarkadako
petrolio
krisian. Joera hori
Ronald Reaganen
politikekin (eta Ingalaterran
Margaret Thatcherrekin
) areagotu zen.
Bigarren Mundu Gerraren
ondoren, benetako komunismoa
[37]
oso hedaturik zegoen munduan zehar:
Europatik
Txinaraino
, eta
Afrikara
,
Asiako
beste tokietara (
Vietnam
) eta
Amerikara
(
Kuba
) ere hedatzekoa zen. Gutxi gorabehera munduko biztanleriaren heren bat bizi zen herrialde komunista batean.
Stalinen
zuzendaritzapean,
SESB
biziki industrializatu zen ekonomia planifikatuaren bidez,
Alemania
bera garaitzeko adina. Hala ere, ordaindu beharreko prezioa latza izan zen, batez ere nekazarientzat. Etxealdeak kolektibizatzean, ekoizpena jaitsi zen
1930eko hamarkadan
. Sobietar sistema diseinaturik zegoen garatu gabeko herri atzeratu hura ahalik eta lasterren industrializatzeko, jendea mantenimendu hutsa baino gehixeagorekin konformatuko zelakoan.
[38]
Ekonomia aginduetan oinarritzen bazen, beste horrenbeste gertatzen zen politikagintzan.
Leninen
abangoardiako alderdia iraultzaile profesional diziplinatuek osatzen zuten, zeinek alderdiari men egiten zioten arrazoia zeukalako eta iraultza salbatu beharra zegoelako, ezkerraren kultura demokratazaletik aldenduta ere.
[39]
Autokrazia muturrera eraman zuen Stalinek: bere erregimenak
1934
eta
1939
bitartean 4 edo bost milioi alderdikide atxilotu zituen zio politikoengatik eta 400.000-500.000 epaiketarik gabe exekutatu.
Stalinen heriotzaren osteko XX. Alderdi Sobietarraren Bilkuran,
Khrustxevek
gogor kritikatu zuen aurreko politika hitzaldi ospetsu batean (
1956
). Handik gutxira
Polonian
buruzagitza erreformazalea onartu zen baina, aldiz, ez
Hungarian
. Hala ere, sistema sobietarra eredua zuen ekonomian malgutasuna ezartzeko nahia zabaldu zen
1960eko hamarkadan
herrialde komunistetan zehar. Izan ere, ekonomia ez-sozialistek egundoko hazkundea izan zuten gerra ondoko urteetan, eta bi sistemen arteko tartea areagotu zen, Alemanietan ikusten ahal zen moduan.
Txekoslovakian
, liberalizazioak kutsu politikoa ere bazuen, eta
1968an
matxinada bat (
Pragako Udaberria
) eragin zuen.
Bitartean,
Txinan
, komunistek boterea eskuratu zuten
gerra zibil
latza eta luze baten ostean,
Mao Tse-Tungen
eskutik. SESBarekiko hartu-emana
1960an
eten zen, eta Txina
Moskuren
laguntzarik gabe geratu zen. Herrialde garatu nahian, Mao Lemazain Handiak hiru neurri garrantzitsu hartu zituen: nekazal ekoizpena bizkor-bizkor kolektibizatu
1955
-
57an
,
Aurrerako Jauzi Handia
industrian
1958an
(
1959
-
61an
gosete handiak jarraituta, agian XX. mendekorik hilkorrena
[40]
) eta
Kultura Iraultza
, Maoren heriotzarekin (
1976
) amaitu zena. Horren bitartez, Maok ikasleen borondatezko armada Alderdiko aurkariei aurre egiteko bidali zuen. Ondoren,
Den Xiaoping
bihurtu zen Txinako burua, eta bertako politika pragmatismoaren bidean sartu zuen.
Den Xiaopingen norabide berriak erakusten du "benetako sozialismoaren" egituretan aldaketak egin behar zirela
1970eko
eta
1980ko hamarkadetan
. Ekonomia moteldu zen,
AEBetako
,
Europako
edo
Japoniako
ekonomien aldean. Baina beste gizarte estatistika batzuek ere, heriotzarenak kasu, behera egin zuten. SESBen
nomenklatura
delakoa sortu zen, hau da, Alderdi eta Estatuaren burokrazia gogogabetua eta ustela. Egoera horretan
Mikhail Gorbatxovek
hartu zuen boterea SESBn.
Gorbatxoven agintaldiaren ezaugarri nagusia Sobietar Batasuneko politika eta ekonomia-sistemaren aldaketa eta eraberritzea izan zen:
glasnost
(irekitzea),
perestroika
(berregituraketa) eta
uskoreniye
(garapen ekonomikoren bultzada). Kanpo harremanetan oso nabariak izan ziren politika berriaren ondorioak. Mendebalderekiko hartu-emanak hobera egin zuen, elkarrenganako mesfidantza gaindituz.
Breznev doktrina
izenekoa ere amaitutzat eman zen, eta, ondorioz, Europako alde komunistako herrialdeek bere barneko aferetarako autonomia osoa berreskuratu zuten. Honela, komunismoa
Ekialdeko Europatik
desagertu zen
1989tik
aurrera (
Berlingo Harresiaren
erorketa).
Ekonomiaren gainbeherak, hainbat errepubliketako separatismoak eta Gorbatxeven egunez eguneko botere handiagoak krisia eragin zuten.
1991ko abuztuan
alderdiko buru batzuek
estatu kolpe
bat eman zuten. Kolpeak porrot egin arren, bere ahuldade politikoak, batik bat
Boris Yeltsinen
aurrean, dimisio aurkeztera behartu zuen Gorbatxev.
1991ko
abenduaren 25ean
SESB bera desegin zen ofizialki.
Kolonietan,
metropoliarekiko
nahigabea hedatu zen nekazarien gainean zama handiegia ezartzean (krisi ekonomikoetan) edo sortu zen klase ertainaren artean
nazionalismoa
piztean. Toki batzuetan besteetan baino lehenago gertatu zen hori. Britainiarren kolonia txuriei (
Kanada
,
Australia
,
Zeelanda Berria
eta
Hegoafrika
) dagokienez,
XIX. mendean
eta
XX. mendearen
hasieran
dominio
estatusa eta, geroago, independentzia eskuratu zuten, arazo handiegirik gabe. Besteetan gorabehera handiagoa izan ziren. Esaterako,
Indian
independentziaren aldeko
Indiar Batzar Nazionala
(
Indian National Congress
)
1885ean
jaio zen.
1921ez
geroztik
Mohandas Gandhik
zuzendaritzapean bortizkeria propio baztertuta,
Bigarren Mundu Gerraren
ondoan (
1947
) eskuratu zuen independentzia Indiak
[41]
.
Afrikaren kasua
desberdina zen. Sahara azpiko
Afrika
, eskuarki, ez zen kolonizatu XIX. mendearen amaierara arte, eta bertan babes zabaleko mugimendu nazionalistarik ez zegoen
1939ren
aurretik.
Hegoafrikan
arrazan
oinarritutako
segregazio sistema
indarrean sartu zen
1924an
, zeinek kolonizazioaren kontrako sentimendua kontinente osoan zehar zabaldu baitzuen. Dena den,
1950eko hamarkadan
Sudan
eta
Ghana
independizatu ziren, eta
1968rako
Rhodesia
(
Zimbabwe
) besterik ez zen geratzen britainiarren esku Afrikan.
Frantziak
, gerren arteko garaian, ez zuen burujabetza onartzeko asmorik erakutsi, are gutxiago independentzia. Horrenbestez, kolonien nazionalismoa indartu zen, eta
Marokon
Abd el-Krimen
gerra borrokatu zen (
1921
-
1925
). Bigarren Mundu Gerraren ondoren areagotu ziren mugimendu hauek,
Laugarren Errepublikak
Frantziar Batasuna
sortu arren.
Indotxina
Batsunatik banandu zen
1946an
,
Ho Chi Minh
,
1920an
Frantziako Alderdi Komunistaren
sortzaileetakoa, burua zuela. Gerra piztu zen (
1946
-
54
) eta frantziarrek amore eman ondoren
Vietnamgo Gerra
etorri zen. Marokok eta
Tunisiak
independentzia
1956an
eskuratu zuten, Aljeriako Gerraren erdian (
1954
-
1962
), Frantzian bertan istilu andana zeudela. Sahara azpiko Afrika
1960ko hamarkadan
independizatu zen.
Gainerako koloniek antzeko ibilbideari ekin zioten,
Nazio Batuek
autodeterminazioaren printzipioa babestu ondoren.
Gerra Hotzaren
garaian, bi blokeetako batekin lerrokatu nahi ez zutenez,
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua
osatu zuten,
Bandungeko Bileraren
ondoren. Dena den, botere kolonialek eratutako merkataritza sistemak gehiago iraun zuen, eta horretaz baliatu ziren lehengo kolonien gaineko kontrola izaten jarraitzeko. Hori dela eta, garatu gabe dirau kolonia ohi andana batek,
Hirugarren Mundua
deritzona osatuz.
Sobiet Batasunaren gainbeherarekin
,
AEBak
munduko superbotere bakarra geratu da.
Historiaren amaieraz
[42]
hitz egin bazen ere (
Pax Americana
), AEBetako nagusitasun horrek kritika ugari jaso ditu zenbait intelektual eta politikarien aldetik, eta atzerrian gerra batzuk burutu dituzte (
Kosovo
,
Afganistan
,
Irak
), batez ere
2001eko irailaren 11ko atentatuen
ostean. Dena den, munduko botere ekonomiko nagusia izaten jarraitzen dute,
2008-2010ko krisialdi ekonomikoa
gorabehera.
G-7
,
G-8
edo
G-20
gisako nazioarteko bileren bitartez saiatzen dira munduko herrialde nagusiak ekonomia zuzentzen.
Sobiet Batasuna
deseginda,
Errusiak
hartu du haren lekuko, nahiz eta ez dituen berreskuratu sobietarren boterea eta itzala. Herrialde asko sortu dira handik, baita
Jugoslavia
eta
Txekoslovakia
desegitetik ere,
gerra
eta hitzarmenen bidez hurrenez hurren. Hauteskundeak eta
merkatu ekonomia
sartu dira herrialde
komunista
ohi gehienetan. Honela,
shock terapia
deritzona ezarri da horrelako zenbait ekonomiatan, oso azkar prezioen gaineko kontrola eta estatuen diru-laguntzak galdu eta estatuen enpresa ugari pribatizatu baitira. Batzuetan ondorioak latzak izan dira oso,
Ekialdeko Alemanian
kasu. Pribatizazioarekin, gainera, Errusian
oligarkia
boteretsua sortu da, hainbatetan
mafiarekin
lotu dena
[43]
.
Europa
da AEBetako aliatu nagusia. Bertan
Europar Batasuna
osatu da (
1993
), egun (2009ko iraila) 27 estatu dituela, tartean
Gerra Hotzeko
Ekialdeko Blokeko
estatu andana, eta
Kroazia
,
Mazedonia
eta
Turkia
sartzeko hautagai ofizialak dira,
Albania
,
Bosnia Herzegovina
,
Montenegro
,
Serbia
eta
Islandia
ere balizko hautagaiak direla.
[44]
Estatuen arteko batasuna itunen bidez arautzen da.
2005ean
Konstituzioa
Frantzian
eta
Herbehereetan
egindako erreferendumen bidez bertan behera geratu ondoren, egun
Lisboako Itunak
hartu du indarra. Halaber, merkatu batua eratzeaz gain, EBko 16 estatuk moneta bera hartu dute,
euroa
,
2002ko
urtarrilaren 1az
geroztik.
Hego Amerikan
egoera irauli da azken urteotan.
1960ko
eta
1970eko hamarkadetan
Argentina
,
Brasil
,
Txile
edo
Uruguaiko
gobernuak kendu eta politika
neoliberalak
martxan jarri baziren, kontinentean zehar demokratizazioaren olatu bat etorri zen, eta estatu-kolpeak murriztu. Zenbait krisialdi ekonomikoren ostean (
Mexikon
edo Argentinan esaterako), herrialde batzuetan mugimendu ezkertiarrak nagusitu dira,
Hugo Chavez
eta
Lula da Silva
nabarmenduta. Orobat, kontinentea batzeko mugimenduak egon dira eta
2008an
Hego Amerikako Nazioen Batasuna
sortu zen, Europar Batasunen antzera, bertatik AEBen eragina aldendu nahian.
[45]
Asia
azkar garatu da azken urteotan, batik bat
Txina
eta
India
, biak milioika kontsumitzaileren merkatuak edukita. Txinan
klase ertaina
agertu da, bizitzaren baldintzak hobetu baitira, baina herrialdearen mendebaldea ekialdea baino askoz atzeratuago dago oraindik, ahaleginak ahalegin. India ere, munduko demokraziarik handiena, biziki garatu da eta bizilagun andanak utzi dute atzean txirotasun egoera
[46]
. Aldi berean, munduan protagonismo gehien duten gatazkan Asian gertatzen ari dira, hala nola
Irakeko
eta
Afganistango
inbasioak edo
gatazka arabiar-israeldarra
.
Azken urteotan, helbideak eta komunikazioak, batik bat
interneti
dagokionez, munduan zehar ugaldu eta areagotu dira
globalizazio
izeneko prozesuan (
herrixka globala
). Hala,
kultura
arloan, desberdinen arteko elkarren ezagutza handitu da. Alabaina, kritikoen iritsiz, honek, besteak beste, kultura txikien galera, enpresa berberen janzkera, janari edo kultur ekoizpen berberak ekarri ditu nonahi.
Ekonomian
, nazioarteko merkatu bat osatu da salerosketen bidez. Hala ere, zenbait herrialdetan honek guztiak eragin dituen arazoak direla-eta
mugimendu altermondialista
sortu da, globalizazioa beste bidetik eraman nahian. Halaber, egun hainbat arazo mundu osoari dagozkio, hala nola
klima aldaketa
edo
krisialdi ekonomikoa
. Konponbidea estatu bakar baten esku ez dagoenez, nazioarteko biltzarrak egin dira guztien artean hitzarmenak adosteko,
Kiotoko Protokoloa
kasu.
Industria Iraultza
dela-eta, populazioak izugarri hazi ziren. Izan ere, jaiotza eta heriotza tasa garaietatik, heriotza tasa baxura igaro zen, eta geroago, jaiotza tasa baxura ere. Honela,
Londresen
5 urtetik beherako umeen heriotza tasa %74.5ekoa zen 1730-1749 bitartean eta %31.8 1810-1829 bitartean
[47]
. Hortaz,
Europako
populazioa (lehen industrializatu zen kontinentea alegia)
XVIII. mendean
100 milioi ingurutik 200 milioira, eta
XIX. mendean
ere berriro bikoiztu zen.
[48]
Indian
populazioa 125 milioitik 389ra hazi zen
1750tik
1941era
.
[49]
XX. mendean
Europako populazioaren hazkundea moteldu zen, beste kontinenteetakoa hazten hasi zen bitartean.
1900
eta
2000
bitartean munduko populazioa %277 handitu zen (1.500 milioitik 6.000 milioira).
[50]
1950tik
1984ra
Iraultza Berdeak
munduko nekazaritza garatu zuen, janariaren ekoizpena %250 hazi baitzen.
[51]
Hala ere, gosete latzak pairatu behar izan dira zenbait herrialdetan, batez ere
Afrikan
.
Fenomeno horien aurrean,
1798an
Thomas Malthus
demografo britainiarrak oker iragarri zuen populazioaren hazkundeak janariaren hornidura gaindituko zuela XIX. mendearen erdialderako. Harrezgeroztik
demografia
garatu zen, herrialdeen populazio hazkundeak neurtu eta kontrolatu nahian. Populazioaren gaineko kezka ez da egun desagertu. Jakiteko dago hazkunde tasa horiei eusten ahalko zaien etorkizunean,
petrolioa
gero eta urriagoa eta munduko populazioa gero eta handiagoa izanda,
klima aldatuta
, bizitegitarako eta industriarako lurra galduta, eta
haragi
kontsumoa areagotuta.
[52]
Antzinako Erregimeneko
gizarte estamentuduna amaitu zen Aro Garaikidean, hainbatetan era bortitzean (
Frantziako Iraultzan
, kasu), beste batzuetan hitzarmen politikoen bidez (
Erresuma Batuaren
adibidea). Izan ere, jaiotzetiko
pribilegioak
amaitu ziren, nahiz eta gizarte mota horren zenbait arrasto denboran zehar luzatu.
Aro Garaikidean,
Marxen
ustez, klasea zen gizartea banantzen zuen egitura mota, ahalmen ekonomikoak markatuak: goi mailakoa edo
burgesia
, erdi mailakoa edo behe burgesia eta behe mailakoa edo
proletargoa
.
XIX. mendean
,
bozka zentsitarioa
ezarrita eta
Industria Iraultzak
ematen zuen botere ekonomikoa oinarri, burgesia izan zen klase nagusia. Erresuma Batuan
gizarte viktoriarrean
(
1837
-
1901
) islatu zen burgesiaren nagusitasun hori, alde batetik arteekiko zaletasunean (
antzerkia
,
opera
,
literatura
eta
margolaritza
biziki garatu ziren), eta bestetik moral publiko zurrun eta zorrotzean (zurruta,
prostituzioa
edo jokoa geldiarazteko elkarteak). Kontinentean aldiz,
Belle Epoque
(Aro Ederra
frantsesez
) deitu zitzaion goi mailako klaseen urrezko garaiari (
1871
-
1914
).
Alfabetizazioa
eta boto sistema hedatu ahala,
masa-gizartea
sortu zen.
Emile Durkheim
soziologoaren
iritsiz, gizarte hau gizabanako solte baina bereizgaitzek osatzen zuten.
Jose Ortega y Gasset
filosofoak, ordea, deitoratzen zuen goi mailako kultura galtzen zela gizarte horretan. Izan ere, kulturaren industria sortu zen, zeinek gehienen gustuko ekoizpen kulturala egiten zuen. Kontsumorako
kultura herrikoia
kirol
,
musika
,
zinema
edo literaturan islatzen da (eta geroago
telebistan
eta
komikietan
).
1920ko hamarkadan
eta batez ere
Bigarren Mundu Gerraren
ostean
publizitateak
bultzatutako kontsumismoa garatu da, Mendebaldeko herrialdeetan ahalmen ekonomikoa izugarri handitu baitzen (sorgin-gurpil batean
kontsumismoak
eta masa-ekoizpenak elkar bultzatzen dute).
Kontsumo kultura
horretan markek garrantzi handia lortu dute, estatusaren ikurra baitira. Joera horrek ekar lezakeen arazo ekologikoen aurrean, mugimendu
ekologistak
eta kontumoaren kontrakoak sortu ziren
1970eko hamarkadan
.
XX. mendeko azken herenean, batik bat
1968ko iraultzaren
ostean, gizarte postmodernoa eratu zen maila intelektualean, ikuspegi berri bat (
erlatibista
) sortu baitzen
historia
,
legea
,
kultura
,
erlijioa
eta giza-harremanak (batez ere
sexuari
eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko erlazioari dagokienez -
feminismoa
-) interpretatzeko. Horren isla literatura, artea, zinema,
kazetaritza
eta
diseinu
topiko-haustzaileak eta
taburik
gabekoak dira.
Arte modernoaren
aurrekariak dira
erromantizismoarekin
(
Goya
,
David
,
Delacroix
,
Gericault
,
Friedrich
,
Turner
,
William Blake
) edo
errealismoarekin
(
Corot
,
Millet
,
Courbet
,
William Morris
) nola edo hala lot daitezkeen artistak.
[53]
Inpresionismo
(
Edgar Degas
,
Edouard Manet
,
Claude Monet
,
Pierre-Auguste Renoir
,
Camille Pissarro
,
Alfred Sisley
) eta
postinpresionismoarekin
(
Georges Seurat
,
Paul Cezanne
,
Paul Gauguin
,
Vincent van Gogh
,
Henri de Toulouse-Lautrec
,
Henri Rousseau
), kolore eta pinturaren bitartez argia eta espazioa era berrietan tratatzeko esperimentatzeari ekin zion arteak erabakitasunez.
Lehen Mundu Gerraren
aurretik sormena areago garatu zen, abangoardiako mugimendu artistiko andana sortuz, tartean
fauvismoa
(
Andre Derain
,
Henri Matisse
,
Maurice de Vlaminck
),
kubismoa
(
Georges Braque
,
Pablo Picasso
),
espresionismoa
(
Egon Schiele
,
Oskar Kokoschka
,
Edvard Munch
,
Emil Nolde
,
Amadeo Modigliani
) eta
futurismoa
(
Giacomo Balla
,
Umberto Boccioni
,
Carlo Carra
). Gerrak mugimendu horien amaiera ekarri zuen, baina artearen beraren kontra hasi zen Duchampen lanekin esaterako. Garaiko mugimenduen artea, besteak beste, honako hauek ditugu:
dadaismoa
(
Jean Arp
,
Marcel Duchamp
,
Max Ernst
,
Francis Picabia
,
Kurt Schwitters
),
surrealismoa
(
Giorgio de Chirico
,
Marc Chagall
,
Jean Arp
,
Salvador Dali
,
Max Ernst
,
Rene Magritte
,
Andre Masson
,
Joan Miro
) eta abstrakzioa (
Kasimir Malevich
,
Alexander Rodchenko
,
Wassily Kandinsky
,
Paul Klee
).
Bigarren Mundu Gerran
AEBak
bihurtu ziren munduko artearen abiapuntua,
Parisen
kaltetan. Hurrengo hamarkadetan
espresionismo abstraktoa
(
Willem de Kooning
,
Jackson Pollock
,
Hans Hofmann
,
Franz Kline
,
Robert Motherwell
,
Clyfford Still
),
pop artea
(
Richard Hamilton
,
Keith Haring
,
David Hockney
,
Robert Indiana
,
Jasper Johns
,
Roy Lichtenstein
,
Robert Rauschenberg
,
Andy Warhol
,
Ed Ruscha
),
minimalismoa
(
Agnes Martin
,
Dan Flavin
,
Donald Judd
,
Sol LeWitt
,
Richard Serra
),
fotorealismoa
(
Audrey Flack
,
Chuck Close
,
Duane Hanson
,
Richard Estes
,
Malcolm Morley
) eta beste mugimendu batzuk garatu ziren.
1970eko hamarkadatik
aurrera
lur artea
(
Christo
,
Richard Long
,
Robert Smithson
), performance, arte kontzeptuala eta abar sortu ziren. Garai hartan, pinturaren amaieraz mintzatzen zen (Douglas Crimpen
1981eko
entsegu batean), eta teknologia berriekin hasi zen esperimentatzen (
bideo artea
).
XIX. mendean
,
zientzian
aritzen zirenak profesional bilakatu ziren, zientziaren ezagutzak gero eta paper garrantzitsuagoa jokatzen baitzuen estatu-nazioen alderdi askotan.
Teknologian
eta ezagueran egiten diren aitzinamenduak elkarren eskutik doaz. Aro Garaikidean inoiz baino gehiago ugaldu dira biak zein biak, teknologiako aurrerapenek aurkikuntza berriak baitakartzate, zeinek zientzaren auziei ekarpen eta ikuspegi berriak ematen baitiete.
Matematikan
, aurretik garatutako alorren baterakuntzari eta sistematizazioari ekin zitzaien.
Augustin-Louis Cauchy
,
Bernhard Riemann
eta
Karl Weierstrass
matematikarien eskutik kalkulua guztiz osatu zen.
Niels Henrik Abel
eta
Evariste Galois
beraien aldetik
algebra
eremu abstraktora eraman zuten,
ekuazioen
eremu soila gaindituz. Aldi berean,
George Boole
,
Georg Cantor
,
Peano
,
David Hilbert
eta
Bertrand Russell
logika
modu abstraktoan eratu zuten, matematikaren eta filosofiaren garapenerako bide berriak zabalduz.
Geometrian
ere, geometria ez-euklidearrak definitu eta ikertu ziren,
Nikolai Ivanovich Lobachevsky
eta
Bernhard Riemannen
eskutik besteak beste. Ordura arte matematikara loturik izan zen
estatistika
gizarte zientzietara zabaltzen da XIX. mendearen erdialdean,
Adolphe Queteleten
lanei esker. Geroago, XX. mendearen atarian,
inferentzia estatistikorako
metodoak garatuko ziren
Ronald Fisheri
esker,
kalkuluan
eta
probabilitate teorian
izandako aurrerapenetan oinarrituz. XX. mendean, matematika aplikatuaren mendea da. XIX. mendean eratutako egitura teorikoa baliatuz, industriarako eta ekonomiarako tresnak izango ziren
ikerkuntza operatiboa
eta
joko teoria
garatzen dira XX. mendean. Aldi berean,
Estatistika
ekonomiarako eta soziologiarako ezinbesteko metodo bihurtzen da. XX. mendearen bukaeran berebiziko garrantzia hartu duen
informatikak
ere matematika izango zuen oinarri.
Fisika
arloan, XIX. mendean
elektrizitatea
eta
magnetismoa
aztertu zituzten
Faraday
,
Ohm
eta beste zientzialari batzuek.
Maxwellek
biak uztartu zituen
elektromagnetsimoaren teorian
.
XX. mendearekin
iraultza etorri zen fisikara,
Newtonen
teoriak beti-beti ez baitziren zuzenak.
Max Planck
,
Albert Einstein
,
Niels Bohr
eta beste batzuek
teoria kuantikoak
eta
erlatibitatearen teoria
(
1915
) garatu zituzten, fisika tradizionalak azaldu ezin zuena azaltzeko.
Galaxiak
elkarrengandik urruntzen direla
Edwin Hubblek
ikusi ondoren (
1929
),
Big Bangeko
teoria formulatu zuen
Georges Lemaitrek
.
Bonba atomikoaren
garepenarekin, "Zientzia Handia" izeneko arora heldu zen, laborategi, aurrekontu eta makina eskergak behar baitziren.
Kimikan
, dena
atomoek
osaturik dagoen teoria
John Daltonek
eman zuen jakitera
1803an
. Horretan oinarrituta,
Dmitri Mendeleevek
taula periodikoa
eratu zuen
1869an
.
Friedrich Wohler
-ek alor berri bat ireki zuen,
kimika organikoa
. XIX. mendearen amaierarako, konposizio organiko andana sintetiza zitezkeen. Hori aplikatzerakoan, material sintetikoak sortu ziren. Fisikaren laguntzarekin, atomoaren egitura elektronikoa azaldu zen.
Linus Pauling
-ek mekanika kuantikoaren printzipioak erabili zituen
molekulak
aztertzeko. Honela,
DNAren
nondik norakoa ezagutu zen
1953an
.
Geologian
, XIX. mendearen erdialdean sailkapenetik
Lurreko
azala nola aldatu zen azaltzera igaro zen.
Plaken tektonika
deritzon teoria
Alfred Wegener
-ek proposatu zuen XX. mendearen hasieran, baina
1950eko hamarkadara
arte ez zen aintzat hartu. Halaber, beste adar batzuk garatu ziren:
geofisika
,
meteorologia
edo
ozeanografia
.
Medikuntzan
egundoko aitzinamenduak garatu dira,
higienearen
hedapenetik hasita.
Louis Pasteur
biologoak mikroorganismoak eta gaixotasunak lotu zituen, eta,
1880an
, lehendabiziko
txertoa
,
amorruaren
kontrakoa, asmatu zuen.
Biologian
Charles Darwin
naturalistaren
hautespen naturalaren
teoriak irauli zuen artean ezagutzen zena.
Gregor Mendelek
1866an
heredentziaren legeetan oinarrituta genetika garatu zen XX. mendean, eta
1990ean
nazioarteko ahalegin batean gizakien
genoma
deskodetzeko lanak hasi ziren.
Gizarte zientziak
ere garatu dira historiako epe honetan,
metodo zientifikoa
erabiliz gizakien portaeraren alor guztiak ulertu eta azaldu nahian.
Hizkuntzalaritzan
William Jones
,
Ferdinand de Saussure
edo
Noam Chomsky
nabarmentzen dira.
Ekonomian
Adam Smith
,
Karl Marx
,
John Maynard Keynes
edo
Milton Friedman
.
Psikologian
Ivan Pavlov
,
Sigmund Freud
edo
John B. Watson
.
Soziologian
eta
antropologian
Emile Durkheim
,
Max Weber
,
Claude Levi-Strauss
.
Historiagintzan
,
Leopold von Ranke
edo
Fernand Braudel
. Eta
filosofian
Ludwig Wittgenstein
,
Martin Heidegger
,
Bertrand Russell
,
Jean-Paul Sartre
,
Karl Popper
,
Albert Camus
,
Michel Foucault
,
Jacques Derrida
edo
Jacques Lacan
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Bedarida, Francois. (1998). ≪Definicion, metodo y practica de la Historia del Tiempo Presente≫
Cuadernos de Historia Contemporanea
.
- ↑
Ibon Sarasola
. (1998).
≪garaikide≫
Euskara batuaren ajeak
.
Alberdania
, 91-92 or.
ISBN
848866950X
.
Aipua: ≪
garaikide
. Hitz hau, bere kideko
adiskide
bezala, izena da euskaraz, eta
norbaiten garaikide
joskera eskatzen du [...] Eta euskaraz,
gaur egungo
esapidea, aski erabilita, egokiagoa dirudi
gau egungo historia
,
eskultura
etab.-etan.≫
.
- ↑
Kamen, Henry (1984).
La sociedad europea, 1500-1700
. Madril, Alianza, 1986.
- ↑
Martinez, Jose U.
Introduccion a la historia contemporanea, 1770-1918
. Madril, Ediciones Istmo, 1985, 35-36 or.
- ↑
Business and Economics.
Leading Issues in Economic Development
, Oxford University Press US.
ISBN 0-19-511589-9
Irakur ezazu
- ↑
(Gaztelaniaz)
Fernandez, Antonio:
Historia del mundo contemporaneo
. Barcelona, Vicens Vivens, 1984, pagina 43.
- ↑
≪ Nous chercherons a nous tenir dans un
juste milieu
, egalement eloigne des exces du pouvoir populaire et des abus du pouvoir royal. ≫
Guy Antonetti,
Louis-Philippe
, Paris, Librairie Artheme Fayard, 2002 (p.713)
- ↑
Anderson, Benedict. 1991. Imagined Communities.
ISBN 0-86091-329-5
, 6. or.
- ↑
[Economy Professor
https://web.archive.org/web/20090922230348/http://www.economyprofessor.com/economictheories/monopoly-capitalism.php
]
- ↑
(Ingelesez)
Capie, Forrest; Wood, Geoffrey. (1997).
Business cycles and depressions: an encyclopedia.
New York: Garland Publishing, 148?49 or.
ISBN
0824009444
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Rosenberg, Hans. (1943).
≪Political and Social Consequences of the Great Depression of 1873-1896 in Central Europe≫
The Economic History Review
(Blackwell Publishing) 13 (1/2): 58?73.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Rubio, Jose Luis. (1971).
Las internacionales obreras en America.
Madril, 43 or.
.
- ↑
http://www.britannica.com/EBchecked/topic/339173/liberalism
- ↑
Lerux, Pierre, "Individualism and socialism" (1834)
- ↑
Marx, Karl, Critique of the Gotha Programme, p320-1, Selected Works, Lawrence and Wishart, (1968)
- ↑
Daniel Guerin,
Anarchism: From Theory to Practice
(New York: Monthly Review Press, 1970).
- ↑
Proudhon
, Pierre-Joseph.
"
Chapter 3. Labour as the efficient cause of the domain of property
"
in
"
What is Property?
"
, 1840
- ↑
Proudhon
, Pierre-Joseph.
The General Idea of the Revolution
, p. 281
- ↑
Fromkin, David (2001), A Peace to End All Peace: The Fall of the Ottoman Empire and the Creation of the Modern Middle East, New York: Owl Books, pp. 119,
- ↑
Duffy, Michael:
[1]
- ↑
Kitchen, Martin (2000), Europe Between the Wars, New York: Longman
- ↑
Knobler, Stacey L, ed. (2005), The Threat of Pandemic Influenza: Are We Ready? Workshop Summary, Washington DC: National Academies Press
- ↑
Eric Hobsbawm
,
The age of extremes
, Vintage, 1996, 376 or.
- ↑
Great Depression
, Encyclopaedia Britannica
- ↑
Goldman Sachs
104 dollarretik 1929an 1,75era 1932an igaro zen,
American Founders Group
75etik 0,75era 1935ean,
U.S. Steel
262tik 22ra 1932an,
General Motors
1075etik 40ra 1932an eta
General Electric
1612tik 154ra 1932an.
- ↑
Griffin, Roger (ed.). Linz, Juan. "Crisis of democracy after the First World War". International Fascism: Theories, Causes and the New Consensus. London: Arnold Publishers, 1998. Pp. 177?178.
- ↑
Turner, Stephen P. (ed.); Kasler, Dirk (ed.). Sociology Responds to Fascism. Routledge. Pp. 128.
- ↑
Griffin, Roger (ed.). Linz, Juan. "Crisis of democracy after the First World War". International Fascism: Theories, Causes and the New Consensus. London: Arnold Publishers, 1998. Pp. 176, 180.
- ↑
Griffin, Roger (ed.). Linz, Juan. "Crisis of democracy after the First World War". International Fascism: Theories, Causes and the New Consensus. London: Arnold Publishers, 1998. Pp. 180.
- ↑
FSmitha.com
[2]
- ↑
Roland Sarti:
Fascist Modernization in Italy: Traditional or Revolutionary
- ↑
Kydd, Andrew (2005), Trust and Mistrust in International Relations, Princeton University Press
- ↑
Gaddis, John Lewis (2005), The Cold War: A New History, Penguin Press
- ↑
McSherry, Patrice (2005). Predatory States: Operation Condor and Covert War in Latin America. Rowman & Littlefield
- ↑
Liberal Economics and Democracy .-
ISBN 978-0-7006-0803-4
-
[3]
- ↑
J.M. Keynes: How to Organize a Wave of Prosperity - The Evening Standard, 31 July 1928
- ↑
Esapide hau 1960etako SESBn sortu zen, adierazteko teorian sozialismo hobeak egon zitezkeela, baina errealitatean horixe zen zegoen bakarra.
- ↑
Eric Hobsbawm, The Age of Extremes, Vintage, 1996, 385 or.
- ↑
Eric Hobsbawm, The Age of Extremes, Vintage, 1996, 386 or.
- ↑
Eric Hobsbawm, The Age of Extremes, Vintage, 1995, 466. or.
- ↑
Hunt, Lynn, Thomas R. Martin, Barbara H. Rosenwein, R. Po-chia Hsia, and Bonnie G. Smith. The Making of the West Peoples and Cultures. Boston: Bedford/St. Martin's, 2008.
- ↑
Francis Fukuyama, The End of History and the Last Man. Free Press, 1992.
- ↑
http://news.bbc.co.uk/2/hi/special_report/1998/03/98/russian_mafia/70095.stm
BBC News - The Rise and rise of the Russian mafia.
- ↑
"European Commission - Enlargement - Candidate and Potential Candidate Countries".
Europako web ataria (2009ko abuztuaren 1a)
- ↑
SPERBER, Joshua. "
How the US Lost Latin America
", 2006ko azaroaren 4a, CounterPunch
- ↑
Nick Gillespie (2008). "
What Slumdog Millionaire can teach Americans about economic stimulus
".
- ↑
Mabel C. Buer, Health, Wealth and Population in the Early Days of the Industrial Revolution, London: George Routledge & Sons, 1926, 30. or.
- ↑
Modernization - Population Change
. Encyclopædia Britannica.
- ↑
Reintegrating India with the World Economy
. Peterson Institute for International Economics.
- ↑
Historical Demography
in Encyclopedia of Public Health,
- ↑
Kindall, Henery W & Pimentel, David (May 1994).
"Constraints on the Expansion of the Global Food Supply"
.
- ↑
Food crisis will take hold before climate change, warns chief scientist
- ↑
Arnason, H. Harvard. 1998. History of Modern Art: Painting, Sculpture, Architecture, Photography. New York: Harry N. Abrams, Inc.
ISBN 0-8109-3439-6
, 22. or.