Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerra Hotzean
,
Ekialdeko Blokea
, baita
Sobietar Blokea
edo
Bloke sozialista
ere,
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak
zuzenduriko
estatu sozialisten
multzoa izan zen,
Estatu Batuek
eta
Mendebaldeko Europak
osaturiko Mendebaldeko Blokea arerio nagusia zuena.
1945ean
,
Bigarren Mundu Gerraren
amaieran hasi eta
1991ko
uztailaren 1ean
Pragan
Varsoviako Ituna
desegin zutenean amaitu zen. Urte bereko
abenduaren 25ean
SESB
bera ere desegin zen.
Altzairuzko Oihalaren
ekialdean (
Jugoslavia
izan ezik)
Erdialdeko
eta
Ekialdeko Europako
herrialdeek sortu zuten (hortik datorkio "Ekialdeko" izenondoa),
Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua
eta
Varsoviako Itunaren
kideak zirenak.
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
ez zuen inoiz Ekialdeko Blokean eta Varsoviako Itunean parte hartu, estatu sozialista izan arren.
Josip Broz Titok
zuzenduriko estatua, berriz,
Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren
soretzaileetako bat izan zen.
Albaniako Herri Errepublikak
ere ez zuen blokean parte hartu.
1960ko hamarkadan
SESBetik at eta
Txinako Herri Errepublikarekin
bat egin zuen.
Beste kontinenteetan,
Kuba
, Txina,
Ipar Korea
,
Vietnam
,
Angola
,
Mozambike
,
Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa
,
Afganistango Errepublika Demokratikoa
eta beste herrialdeek lotura estua izan zuten Blokearekin, baina, berez Europako erakundea izan zen.
|
---|
Herrialdeak
| |
---|
Gertakizunak
| |
---|
Protagonistak
| |
---|
Erlazionatutako
artikuluak
| |
---|