Lockheed Martin F-22 Raptor edota F-22 , AEBetako ehiza-hegazkin bat da. Lockheed Martin enpresak hegazkinaren zatirik handiena eraiki zuen, eta Boeing enpresak berriz hegalak, fuselajea eta avionika osagaiak.
1997ko irailaren 7an lehenbiziko hegaldia egin eta 2005eko abenduaren 15ean Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren zerbitzura igaro zen.