Wikipedia, Entziklopedia askea
Vittorio Emanuele Orlando
(
Palermo
,
Sizilia
,
Italia
,
1860ko
maiatzaren 19a
-
Erroma
, Italia,
1952ko
abenduaren 1a
) italiar
politikaria
izan zen.
Lehen Mundu Gerra
amaitu zenean Lehen Ministro izan zen, eta
Versailleseko Bake Hitzarmenean
Italiako ordezkarien buru. 1919an Italiako diputatuen lehendakari hautatu zuten. Urte horretan langileen eta
faxisten
alderdiaren artean sortutako gorabeheretan
Mussoliniren
alde egin zuen, baina faxistek
Giacomo Matteotti
hil zutenean Orlandok laguntza ukatu zien. Handik aurrera faxisten aurkakoa izan zen. 1946an Konstituzio Biltzarreko lehendakari izan zen, 1948an senatari, eta urte berean lehendakari izateko hautagai, baina
Luigi Einaudi
izan zen hautatua.