Wikipedia, Entziklopedia askea
Soinu estereofonikoa, estereofonia
edo
estereo soinua
(sarri
estereo
hitz soilarekin laburtua) grabatutako soinu-iturrien kokapena bi
soinu
kanalen bidez erreproduzitzen duen sistema da. Helburua da grabatutako soinuak entzutean naturaltasun handiagoa lortzea
[1]
.
Musika
munduko lehen grabaketa estereofonikoa 1957an egin zen. 21. mendean, kontsumorako musika grabatua horrela ekoizten da, eta hedabideetako soinu seinalea ere gehienetan horrela da (telebista digitalean zein FM irratian).
Estereo soinua bi kanalen bidez banatzen denez,
bozgorailu
sistema batean bi kokapen desberdinetatik jarritako bozgorailuek emango dute. Entzuteko
kasko
batzuekin bada, belarri bakoitzera doa seinale bakoitza.
Soinu estereoak bi kanal
mono
independente izan ditzakeen arren, bi kanaletako seinaleak erlazionaturik egoten dira gehienetan.