Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Ruggles Pynchon, Jr.
(
Long Island
,
New York
,
AEB
,
1937ko
maiatzaren 8a
) estatubatuar
idazlea
da.
Erabiltzen dituen teknika narratibo esperimentalengatik da batez ere ezaguna, argudio eta gai oso konplexuetan oinarriturik beti.
Eleberri
ospetsuena "Grabitate ortzadarra" (1973) du, National Book Award sariaren irabazlea (Estatu Batuetako liburu-sari nagusia).
Thomas Pynchonek
ingeniaritza
-ikasketak egin zituen, Cornell Unibertsitatean, baina ikasketak bukatu gabe, itsas armadan sartu zen.
Soldadutzatik
itzuli zenean ingeles hizkuntzako lizentzia atera zuen (1958).
Boeing Aircraft
konpainiarentzat lan egin zuen bi urtez, bere lehen eleberria argitaratu baino lehen:
V
(1963). Bere beste eleberriak "49. sailaren enkantea" (1966) eta
Vineland
(1990) dira.
Pynchonen liburuek gizarte-sare erraldoi bat erretratatzen dute,
Bigarren Mundu Gerran
sortu ziren industria, gudaroste, masa-hedabide eta aisialdi-sistemez osatua. Gainera, sare horren sorrera nolakoa izan zen zehazten du, Europako enpresa librean dituen sustraietatik hasita garai modernoraino, Estatu Batuen sorrera ahaztu gabe. Oso eleberri zabalak dira, eta oso zehatzak, gertaera historikoak, teoria zientifikoak eta herri-kulturari buruzko xehetasunak azaltzerakoan. Pertsonaia asko agerrarazten ditu, elkar gurutzatzen diren eta sarritan erabat osatu gabe utzitako argudioen bidez. Teknika narratibo desberdinak baliatzen ditu
satira
, umorea, azpilana gizarte modernoaren erdian bizi den gizakiaren
alienazioaren
irudi iluna baina ez esperantzarik gabea marrazteko.