- Artikulu hau derrigorrezko zerbitzu militarrari buruzkoa da; soldadu arruntaren jarduna gaitzat duena beste hau da: ≪
Soldadu
≫
Soldadutza
,
[1]
gudaritza
[2]
edo
soldadugoa
[3]
(
Hego Euskal Herrian
,
soldaduska
[4]
ere deitua)
estatu
burujabe baten
armadan
zibilek egiten duten zerbitzu militar behartua da.
Nahitaezkoa izan da hainbat urtez
Euskal Herriko
gizonezko gazteentzat,
Frantziako
edo
Espainiako
armadetan bake garaian soldadutza egitea. Bi estatuetan,
2001
. urtean bukatu zen nahitaezko soldadutza edo konskripzioa.
Franco diktadorearen
garaian ere izan zen
kontzientzia eragozpena
egiten saiatu zenik, baina
Hego Euskal Herrian
,
1980ko hamarkadan
bizkortu zen soldadutzaren aurkako mugimendu antimilitarista. Hainbat gazte mugimenduk jarrera publikoak hartu zituzten garaian inguruan, eta mugimendu
antimilitaristak
antolatu ziren propio. Haien artean,
Kontzientzia Eragozpen Mugimendua
(KEM) eta
Kakitzat
nagusiak izan ziren. Gazte mugimendu politikoetan, pisu nabaria izan zuen 80ko hamarkadan
Jarraik
erakutsitako jarrera,
Soldaduska honi ez
lemak laburbiltzen zuena: horren ondorioa izaten zen Jarraiko militantzian ez zitzaiola uko egiten
Espainiako
zerbitzu militarra egiteari. Jarraitik hurbil zegoen talde bat,
Ta Sugea
taldea, nolabait kritiko izan zen jarrera horrekin urte haietan.
1984
. urtean erregulatu zuen kontzientzia eragozpena Espainiako legediak. Ordezko Gizarte-Zerbitzu bat betetzera behartzen zituen eragozleak lege hark: PSS gaztelaniazko siglekin ezagutu zen termino hori Euskal Herrian. Ordudanik eragozle legalak egon ziren euskal gazteen artean, baina ordezko gizarte-zerbitzurik antolatuta ez zegoenez, milaka lagun linbo juridiko batean pilatuz joan ziren.
1989
. urterako, antolatu ahal izan ziren ordezko gizarte-zerbitzurako mekanismoak, eta ordu arteko eragozle izandako gazteak amnistia baten bidez libre geratu ziren.
Baina egoera horretan, eragozpenaren osagarri, beste mekanismo bat bultzatu zuten mugimendu horiek, eta hainbat gaztek ere bai:
intsumisioa
.
1989an
bertan hasi ziren lehen intsumisio kasuak, eta egoerak
1990eko hamarkadan
segitu zuen, bai soldadutzari, bai ordezko zerbitzu-sozialari intsumisioa planteatuz. Intsumiso kopuruak pilatzen joan ziren, eta epaiketen bidez, asko kartzelatzen ere hasi ziren agintariak.
Nafarroa Garaian
, bereziki,
Iruneko espetxea
dozenaka intsumisoren kartzela bihurtu zen.
1993ko
Sanferminetan
, gose greba egin zuten haietarik 28k.
1997ko
otsailean, espetxeko 3. graduan zegoen intsumiso batek, Unai Salanueva iruindarrak, bere buruaz beste egin zuen, espetxera itzuli aurretik.
Intsumisioarekin batera, kontzientzia eragozleen kopurua ere izugarri hasi zen: Espainia osoan 130.000 eragozle aurkeztu ziren
1997
. urtean, eta horrek zaildu egiten zuen bai soldadutza militarraren antolakuntza, eta baita ordezko gizarte-zerbitzuarena ere.
1999ko
lege batek
Espainiako Armada
profesional bihurtuko zela ebatzi zuen, eta
2001eko
dekretu osagarri batek urte hartan bertan soldadutza eten egingo zela erabaki zuen.
1990eko hamarkadan hasi zen egituratzen mugimendu antimilitarista Ipar Euskal Herrian, eta
Patxa
gazte mugimendua haren ardatz nagusietako bat izan zen.
Lehen intsumisoak 1991ko abenduan aurkeztu ziren Frantziako agintarien aurrean, eta horrekin batera manifestazioak antolatu ziren. Hasieran, intsumiso guztien kontrako neurriak hartu zituen Estatuak, baina 1993tik aurrera, selektiboagoak izan ziren.
Frantziako Estatuak 2001eko ekainean dekretatu zuen soldadutzaren amaiera: artean soldadutzan zirenek azaroaren 30ean bukatu zuten zerbitzua azkenek. Espetxean ziren azken intsumiso eta eragozleak 2002ko uztailean askatu zituzten.
- ↑
Hau da izen hobetsia, hiztegietan:
Hiztegi Batua
n,
Zehazki
hiztegian
eta
Elhuyar gaztelania-euskara
hiztegian inolako markarik gabe onartua.
- ↑
Erabilera zabalik gabeko neologismoa.
Hiztegi Batua
n inolako markarik gabe onartua.
- ↑
Hiztegi Batua
n inolako markarik gabe onartua.
Elhuyar euskara-gaztelania
hiztegian, Iparraldeko forma gisa ageri da.
- ↑
Hegoaldeko forma gisa dago onartuta
Hiztegi Batua
n.