Johannes Kepler
|
---|
|
|
Jaiotzako izen-deiturak
| Johannes Kepler
|
---|
Jaiotza
| Weil der Stadt
,
1571ko
abenduaren 27a
|
---|
Herrialdea
|
Germaniako Erromatar Inperio Santua
Wurttembergeko Dukerria
|
---|
Heriotza
| Ratisbona
,
1630eko
azaroaren 15a
(58 urte)
|
---|
Hobiratze lekua
| Ratisbona
|
---|
|
Aita
| Heinrich Kepler
|
---|
Ama
| Katharina Kepler
|
---|
Ezkontidea(k)
| Barbara Muller
(en)
(
1597ko
apirilaren 27a
-
1611ko
uztaila
)
Susanne Reuttinger
(en)
(
1613ko
urriaren 28a
-
1630eko
azaroaren 15a
)
|
---|
Anai-arrebak
| |
---|
|
Heziketa
| Tubingengo Unibertsitatea
Evangelical Seminaries of Maulbronn and Blaubeuren
(en)
Tubinger Stift
(en)
|
---|
Hezkuntza-maila
| Artean graduatua
Arte-masterra
|
---|
Tesi zuzendaria
| Michael Maestlin
|
---|
Hizkuntzak
| latina
alemana
|
---|
Irakaslea(k)
| Michael Maestlin
Tycho Brahe
|
---|
Ikaslea(k)
| |
---|
|
Jarduerak
| naturalista
,
astrologoa
,
evangelical theologian
(en)
,
matematikaria
,
astronomoa
,
musikologoa
,
fisikaria
,
kosmologoa
,
musikaren teorikoa
,
filosofoa
,
idazlea
,
irakaslea
eta
asmatzailea
|
---|
Lantokia(k)
| Graz
Linz
Ulm
eta
Praga
|
---|
Enplegatzailea(k)
| Grazko Unibertsitatea
Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Linz
(
1612ko
apirila
-
1627
)
|
---|
Lan nabarmenak
| |
---|
Jasotako sariak
| |
---|
Influentziak
| Nikolas Koperniko
|
---|
Kidetza
| Linzeen Akademia
|
---|
|
Erlijioa
| Luteranismoa
|
---|
|
|
|
Johannes Kepler
(
Weil der Stadt
,
1571ko
abenduaren 27a
-
Ratisbona
,
1630eko
azaroaren 15a
)
alemaniar
matematikari
eta
astronomoa
izan zen. XVII. mendeko
iraultza zientifikoko
pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere
planeten mugimenduaren legeengatik
eta
Astronomia Nova
,
Harmonices Mundi
eta
Epitome Astronomiae
liburuengatik. Lan horiek Newtonen
grabitazio unibertsalaren teoriaren
oinarriak ezarri zituzten.
Matematika irakaslea zen
Grazeko
eskola seminario batean, non
Haans Ulrich Von Eggenberg
printzearen laguntzailea bihurtu zen. Gerora
Tycho Brahe
astronomoaren lagutnzaile egin zen
Pragan
. Ondoren,
Rodolfo II
.aren matematikari inperiala izan zen, eta baita ere
Matias
eta
Fernando II.a
ondorengoenena ere.
Horretaz gain, optikan funtsezko lanak egin zituen,
Galileoren
aurkikuntzetan aipatuta izanik. Errefrakzio teleskopioaren bertsio hobetu bat asmatu zuen.
Keplerrek bere astronomia berria "fisika zerutar"
[1]
, "
Aristotelesen
Zeruez
obrari gehigarri"
[2]
gisa deskribatu zuen, eta antzinako kosmologia fisikoaren tradizioa eraldatu zuen
[3]
.
Kepler 1571ko abenduaren 27an jaio zen,
Weil de Stadt
Hiri Inperial Askean
(gaur egungo
Alemaniako
Stuttgart eskualdean
). Bere aitona, Sebald Kepler, herriko alkatea izan zen. Jaio orduko bi anai eta arreba bat zituen, eta familiaren ogasuna gainbeheran zegoen. Bere aita mertzenarioa zen, eta familia utzi zuen Johannesek bost urte zituelarik. Zortzi Urteko Gerran hil zela uste zuen Johannesek. Bere ama sendalari eta belar-saltzailea zen. Ume goiztiarra izan zen, eta ahula eta gaixobera izan zen haurtzaroan. Hala ere, bere gaitasun matematikoekin bidaiariak harritzen zituen aitonaren ostatuan
[4]
.
Gaztetatik sartu zuten astronomian, eta biazitza osorako iraungo zuen zaletasun bat eskuratu zuen.
1958an, gramatika, latin, eta seminarioa eskoletatik igaro ondoren,
Tubingeneko
Unibertsitatera joan zen filosofia eta teologia ikastera
[5]
. Matematikari bikaina zela erakutsi zuen, baita astrologo trebea ere.
Michael Mastelin
ek
sistema Ptolomeikoa
eta
sistema Kopernikarra
erakutsi zizkion. Kopernikar bihurtu zen orduan.
Heliozentrismoa
defendatu zuen ikasle eztabaida batean, bai ikuspuntu teoriko bai teleogiko batetik,
Eguzkia
unibertsoko mugimendu indar jatorri nagusia dela defendatuz
[6]
. Ministro izan nahi arren, matematika eta astronomia irakasle postua hartu zuen Grazeko eskola protestantean 1594an, 23 urte zituelarik
[7]
.
Keplerren lehen lan astronomiko nagusia,
Mysterium Cosmographicum
,
publikaturiko lehen defentsa izan zen sistema kopernikarrari. Bere ustez, Jainkoaren unibertsorako plan geometrikoa aurkitu zuen. Bere zaletasuna sistema Kopernikarrarekiko sinismen
teologikoetatik
zetorren; unibertsoa
Jainkoaren
irudia zen, Eguzkia
Aita
izanik, esfera estelarra
Semea
, eta tarteko espazioa
Espiritu Santua
[8]
.
Michael Maestlinen laguntzari esker,
Mysterium
eskuizkribua argitaratzeko baimena jaso zuen, eta 1596an argitaratu zioten exegesi biblikoaren atala kentzean eta sistema kopernikarraren azalpen ulerterrazago bat txertatzean. Astronomo nagusiei kopiak bidaltzen hasi zen, oso irakurria izan ez arren
[9]
.
1621. urtean bigarren edizio bat argitaratu zuen, luzera erdia zuena, arkikuntza berriak eta hobekuntzak deskribatuz oinoarren bidez
[10]
.
1597an Johannes eta Barbara Muller ezkondu ziren. Heinrich semea eta Susanna alaba izan zituzten, biak haurtzarion hildakoak. Beste seme bat izan zuten, Ludwig
[11]
.
Mysterium
publikatu ondoren, eta Grazeko eskolaren onarpenarekin, anbizio handiko programa bat hasi zuen bere lana garatzeko. Lau liburu gehiago egiteko asmoa zuen: unibertsoaren alderdi estatikoen inguruan bat; planeten eta hauen higiduraz beste bat; planeten izaera fisikoaz eta ezaugarri geografikoen osaeraz beste bat; eta, azkena, zeruen eraginaz lurran
[12]
.
Mysterium
en kopiak bidali zizkien astronomoei, iritzia eskatu zien, Reimarus Ursusi besteak beste. Honek, erantzun ez arren, Keplerren gutuna publikatu zuen Tychorekin zuen liskarrari jarraipena emateko asmoz. Baina, Tycho eta Kepler harremanetan hasi ziren, Tychok Keplerri kritika gogorrak eginez. Keplerrek ez zituen medio nahikoak eskura datu zehatzak izateko, beraz ezin zion erantzunik eman Tychoren kritikari
[13]
. 1599an Tychok Kepler gonbidatu zuen, bisita egitera joan zedin Pragara. 1600eko urtarrilaren 1ean, bertara joateko bideari ekin zion Tychoren patronatua eskuratzeko asmoz, eta, horrela, bere kezka filosofikoei eta arazo sozioekonomikoei konponbidea emateko asmoz
[14]
.
Otsailaren 4an Tycho ezagutu zuen Praga ondoan, Tychoren behatoki berria kokatuta zegoen tokian. Bi hilabetez egon zen gonbidatu gisa, Tychoren behaketak aztertuz. Keplerren ideia teorikoez harrituta, Tychok eskumen handiago eman zion bere datuei dagokienez, pribatuan gordetakoak. Bere teoria frogatzeko asmoz lanpostu formal bat adostu nahi izan zuen Tychorekin, baina liskar baten ondorioz Pragatik joan zen. Segituan iritsi ziren akordio batera eta soldatapeko postu bat eskaini zion Tychok
[15]
.
Grazen arazo politikoak eta erlijiosoak izan zituen. Katolizismora bihurtzeari uko egin zion, eta Grazetik kanporatu zuten bere familia. Hilabete batzuk geroago Pragara itzuli zen, familia osoarekin honetan. Tychok bere laguntzaile izendatu zuen
Taula Rudolfinoak
egiteko proiektuan. Tycho hil zen 1601eko urrian ustekabez, eta, bi egun beranduago, Kepler Tychoren ondorengo izendatu zuten matematikari inperial gisa, Tychoren lan amaitugabea amaitzeko betebeharrarekin
[16]
.
Matematikari inperiar gisa zuen zeregin nagusia astrologia aholkuak ematea zen enperadoreari.
Horoskopoak
egiteaz gain, enperadoreak Keplerren aholkuak eskatzen zituen liskar politikoak zeuden garaian
[17]
.
Ultrakismoa
eta
katolizismoa
ziren erlijio onartu bakarrak Pragan, baina, Keplerrek gortean zuen posizioagatik, aukera zuen bere fede
luteranoa
praktikatzeko. Paperean, soldata on bat eskeini behar zion Keplerri enperadoreak, baina, inperioaren arazo ekonomikoak zirela eta, Keplerrek ez zuen nahikoa diru jasotzen. Honengatik, besteak beste, etxeko bizitza ez zen erraza Barbararekin. Gorteko bizitzak beste erudituekin harremanetan jarri zuen
[18]
.
Tychoren
Marteko
behaketak aztertu eta Taula Rudolfinoak garatzen zituen btiartean, optikan ikereketak egin zituen ere. 1604an
Astronomiae Pars Optica
obra argitaratu zuen. Bertan argiaren intentsitatea gobernatzen duen
alderantziz-karratua legea
deskribatu zuen, ispilu lau eta kurbuen isla aztertu zituen, giza begia aztertu zuen...
[19]
Gaur egun,
Astronomiae Pars Optica
optika modernoaren oinarri gisa hartzen da
[20]
.
1604an, Keplerrek
supernoba
bat ikusi zuen,
SN 1604
deitu zena
[21]
.
Keplerren ikerketak
Astronomia Nova
obrakin-zeinak planeten higiduraren bi lehen legeak dituen-gailurra jo zuen. Marteko orbitaren analisiarekin hasi zen. Marteren orbita kalkulatu zuen behin eta berriro, modelo bat sortuz. Eta, orokorrean, Tychoren behaketekin bat egiten zuen. Hala ere, datuekin ez zegoen guztiz pozik, puntu batzuetan modeloa ez zelako nahikoa zehatza. Orduan,
orbita
obalo
bat saiatu zen jazartzen datuetan
[22]
.
Bere kosmosaren ikuspegi erlijiosoan Eguzkia zen indarraren iturria, eta, beraz, planetak urrunago bazeuden indar gutxiago jasaten zuten, motelago mugituz. Honek, agian, inplikazio matematikoak izan zituen. 1602an, Keplerrek
bigarren legea
formulatu zuen:
Planeta guztiak Eguzkiaren inguruan higitzen dira, orbita eliptikoak eginez. Eguzkia elipsearen bi fokuetako batean dago
[23]
.
Marteren orbita osoa kalkulatzen ezarri zen. Saiakera oker asko eta gero, orbita
eliptikoa
zuela bururatu zitzaion
[24]
. Ikusi zuenean datuek orbita eliptikoarekin bat egiten zutela,
planeta guztiak elipseetan mugitzen dira, eguzkia fokoetako batean egonik
ondorioztatu zuen, bere
lehen legea
. Urte hartan
Astronomia Nova
ren eskuizkribua amaitu zuen, baina urte batzuk beranduago publikatu zen Tychoren behaketen erabilerarekin arazo legalak zirela eta
[25]
.
1611an, Pragako tentsio politiko-erlijiosoa handia zen. Rodolfo, osasun arazoekin, kargoa uztera behartua izan zen, eta Matias ezarri zen
Bohemiako
Errege gisa. Biek eskatzen zuten Keplerren aholkua kontu astrologikoei zegokionez
[26]
.
Urte horretan Barbarak
Rickettsia
birusa hartu zuen, krisiak izanez. Bitartean, bere hiru seme-alabak
baztangaz
gaixotu ziren. Friedrich hil zen. Heriotza ondoren mezenas berrien bila hasi zen, gutunak bidaliz
Tubingengo Unibertsitateari
eta
Paduako Unibertsitateari
. Tubingenen uko egin zioten bere erexia kalbinistengatik, eta, Paduan matematika irakasle izateko eskaintza izan arren, lurralde Germaniarrean jarraitzea erabaki zuen eta Linzen matematika irakasle postua eskuratu zuen. Kepler itzuli eta segituan, Barbara hil zen
[27]
.
Hala ere, ez zen
Linzera
joan eta Pragan geratu zen 1612ra arte, Rodolfo hil arte
[28]
.
Linzen, Keplerren betebehar nagusiak (Taula Rudolfinoak betetzeaz gain) ziren eskualdeko eskolan irakastea, eta zerbitzu astrologikoak eta astronomikoak eskaintzea
[29]
.
1613ko urriaren 30ean, Susanna Reuttingerekin ezkondu zen. Ezkontza honetako lehen hiru seme-alabak haurtzaroan hil ziren (Margareta Regina, Katharina eta Sebald). Hiru gehiago heldutasunera iritsi ziren: Cordula; Fridmar; eta Hildebert. Ezkontza hau lehenengoa baino zoriontsuagoa izan zen, biografoen esanetan
[30]
.
Astronomia Nova
publikatu zuenetik, astronomia testuliburu bat publikatzeko asmoa zuen
[31]
. 1615ean,
Epitome Astronomiae Copernicanae
obraren lehen hiru bolumenak bukatu zituen. Lehena 1617an publikatu zen, bigarrena 1620an, eta hirugarrena 1621ean. Testuliburuak Keplerrek elipsean oinarritutako sistema eskaintzen zuen. Keplerren eragin handikoen lana izan zen, eta
hiru legeak
eskaintzen zituen-hirugarrena:
Planetak orbita osatzeko behar duen periodoaren karratua, Eguzkirako batez besteko distantziaren kuboarekiko proportzionala da
[32]
.
Pitagoras
,
Ptolomeo
eta bestelakoei jarraituz, Keplerrek mundu naturalaren proportzioak-astronomikoak eta astrologikoak- termino musikaletan azaltzen saiatu zen. 1619an
Harmonices Mundi
publikatu zuen
[33]
. Harmonia askoren artean, bere
hirugarren legea
aurkitu zuen.
1623an Taula Rudolfinoak amaitu zituen, eta bere lan nagusitzat hartu zen. Baina, 1627ra arte ez ziren publikatu enperadorearekin negoziaketak zirela eta. Bitartean, tentsio erlijisioek jarraitzen zuten (
Hogeita Hamar Urteko Gerraren
oinarrian zeudenak), Kepler eta bere familia arriskuan jarriz. 1626an Linz setiatu zuten. Kepler
Ulmera
joan zen eta, berak ordainduz, taulak publikatu zituen
[34]
.
1628an, Fernando enperadorearen laguntzaile ofizial egin zen. Gortearen astrologoa ez zen arren, kalkuluak egiten zituen eta horoskopoak idazten zituen. Azken urteak bidaiatzen eman zituen,
Ratisbonara
joanez azkenik. 1630eko azaroaren 30ean bertan hil zen
[35]
.
- Mysterium cosmographicum
(1596)
- Astronomiae Pars Optica
(1604)
- De Stella nova in pede Serpentarii
(1604)
- Astronomia nova
(1609)
- Tertius Interveniens
(1610)
- Dissertatio cum Nuncio Sidereo
(1610)
- Dioptrice
(1611)
- De nive sexangula
(1611)
- De vero Anno, quo aeternus Dei Filius humanam naturam in Utero benedictae Virginis Mariae assumpsit
(1613)
- Eclogae Chronicae
(1615)
- Nova stereometria doliorum vinariorum
(1615)
- Epitome astronomiae Copernicanae
(1618?1621)
- Harmonice Mundi
(1619)
- Tabulae Rudolphinae
(1627)
- Somnium
(1634)
- ↑
Kepler.
New Astronomy
, title page, tr. Donohue, pp. 26?7
- ↑
Epitome of Copernican Astronomy
in
Great Books of the Western World
, Vol 15, p. 845
- ↑
Stephenson.
Kepler's Physical Astronomy,
pp. 1?2; Dear,
Revolutionizing the Sciences
, pp. 74?78
- ↑
Caspar.
Kepler
, pp. 29?36; Connor.
Kepler's Witch
, pp. 23?46.
- ↑
Barker, Peter; Goldstein, Bernard R. "Theological Foundations of Kepler's Astronomy", Osiris, 2nd Series, Vol. 16, Science
in Theistic Contexts: Cognitive Dimensions
(2001), p. 96.
- ↑
Westman, Robert S. "Kepler's Early Physico-Astrological Problematic,"
Journal for the History of Astronomy
,
32
(2001): 227?36.
- ↑
Caspar.
Kepler
, pp. 38?52; Connor.
Kepler's Witch
, pp. 49?69.
- ↑
Barker and Goldstein. "Theological Foundations of Kepler's Astronomy," pp. 99?103, 112?113.
- ↑
Caspar.
Kepler
, pp. 65?71.
- ↑
Field.
Kepler's Geometrical Cosmology
, Chapter IV, p 73ff.
- ↑
Caspar,
Kepler
. pp. 71?75.
- ↑
Caspar. Kepler, pp. 85?86.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 86?89
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 89?100
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 100?08.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 111?22.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 149?53
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 146?148, 159?177
- ↑
Finger, "Origins of Neuroscience," p. 74. Oxford University Press, 2001.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 142?146
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 153?157.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 123?128
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 129?132
- ↑
Caspar,
Kepler
, p. 133.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 131?140; Koyre,
The Astronomical Revolution
, pp. 277?279.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 202?204.
- ↑
Connor,
Kepler's Witch
, pp. 222?226; Caspar,
Kepler
, pp. 204?07.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 208?11.
- ↑
Mazer, Arthur (2010).
Shifting the Earth: The Mathematica Quest to Understand the Motion of the Universe
. Hoboken, NJ: John Wiley & Sons, Inc. ISBN 978-1-118-02427--0.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 220?223; Connor,
Kepler's Witch
, pp. 251?54.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 239?240, 293?300.
- ↑
Gingerich, "Kepler, Johannes" from
Dictionary of Scientific Biography
, pp. 302?04.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 264?66, 290?93.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 308?328.
- ↑
Caspar,
Kepler
, pp. 332?351, 355?61.