Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerome David Salinger
(
New York
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
1919ko
urtarrilaren 1
–
2010eko
urtarrilaren 27a
,
Cornish
,
New Hampshire
,
Ameriketako Estatu Batuak
) idazle estatubatuarra zen,
Zekale artean harrapaka
(
The Catcher in the Rye
,
1951
) eleberriaren egilea. Haren liburuetako hizpide nagusienetakoa zen gazte aztoratuen adimen trebe eta boteretsua zein halako gizontxoen gainean umeek duten sendatzeko ahalmena.
Nortasun zekena ere bazen Salingerren ezaugarri ezagunenetakoa. Izan ere,
1974tik
ez zuen elkarrizketarik eman edo publikoki agertu, eta
1965etik
ez zuen berriro liburu bat ere kaleratu. Urte batzuk beranduago, hautsa astindu zen argitaletxe txiki batek Salingerren azken lana plazaratuko zuela adierazi zuenean. Salingerrek berehala atzera egin zuen eta argitaratzea bertan behera geratu zen.