Iruneko Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruneko Erresuma
824  ?  1158
Erregea
Iruñeko Erresumako bandera

Iruñeko Erresumako armarria

Geografia
Hiriburua Irunea
Kultura
Hizkuntza(k) Euskara , latin eta nafar-aragoiera
Historia
Sorrera 824
Desagerpena 1158
Ondorengoa
Nafarroako Erresuma

Iruneko Erresuma , orobat Irunea-Naiarako Erresuma izenaz ezaguna, [1] erromatarren garaian Mendebaldeko Pirinioetako civites nagusia izana zen Pompaelo inguruan Goi Erdi Aroan sortutako aginte sistema izan zen, gero X. mendean Nafarroako Erresuma eratuko zuena. 824 . urtean sortu zuten Banu Qasi tuterarren eta Iruneko diozesiren laguntzari esker, [2] Eneko Arista lehenengo erregea izanik.

Roger Collins historialariak dio, agiri garaikideak urriak izanik, erregeen izenak eta kopurua zein bere lurraldeetako eremua eta indarra zehaztea zaila dela.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Iruneko Erresuma baskoien lurraldeetan sortu zen, erromatarren aurreko tribua. Mendebaldeko Pirinioak lurralde estrategikoa zen, Pirinioak igarotzeko toki aproposa baitzen, Ekialdeko Pirinioekin batera.

Karolingiar inperioak behin baino gehiagotan erakutsi zuen lurraldeaz jabetzeko nahia, baina ez dago batere argi eragina zenbaterainokoa izan zen, Irunean ere ez, garaiko hiri handiena zena. Ezaguna da 778ko abuztuaren 15ean gertatutakoa, Karlomagnok Iruneko harresiak eraitsi ondoren, euskal tribuek armadaren atzealdea ezdeustu zuten Orreagako guduan .

806 eta 812 urteetan, badirudi Irunea frankoen menpean zegoela, eta Hispaniako marka osatzen zuten konderrietako bat zela. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen. 824 . urtean, Eneko Arista buruzagia bertako errege izendatua izan zen, Iruneko errege-erreginen aitzindari.

Oinordekoa Gartzia Enekoitz (851-882) izan zuen [3] . Honek Kordobako emirerriak preso izan zituen urte asko eta litekeena da Ximeno leinuko Gartzia Ximenitz erregeorde edo erregekidea izatea. [4]

Alfontso III.a Asturiaskoa eta Aragoi eta Pallars Jussako kondeek antolaturiko 905eko estatu kolpearen ondorioz Orti I.a Gartzeitz (882-905), Arista leinuko azken erregea, tronuari uko egitera behartu zuten, Antso I.a Gartzeitzen (905-925) alde. [5] Aritzatarra, monje bihurtuta, Leireko monasterioan hil zen. Antso, berriz, bere buruarentzat "Iruneko errege" titulua hartu zuen lehendabizikoa izan zen.

X. eta XI. mendeetako zabalkuntzak

Ximeno leinuak erabat aldatu zuen erresuma berriko aliantzak, Banu Qasitarrak baztertuz eta inguruko erresuma kristauekin batera lan eginez. Antso I.a Gartzeitzek , Ordono II.a Leongoaren laguntzaz, Naiara konkistatu, [6] eta 924an haren seme Gartzia Santxitzek (925 - 970) lurralde berriak jendeztatu zituen, han zeuden monasterioei esker. Honek Andregoto Galindez Aragoiko kondesa ezkondu zuenez, bere semeak konderria ere izango zuen. [7]

Hala ere, bere posizioa ez zen guztiz segurua eta Antso ≪Abarka≫ (970 - 994) eta bere oinordekoa zen Gartzia III.a Santxitz Ikaratia Almanzorrek garaituak izan ziren, [8] eta Kordobako Kalifa-herriari zergak ordaindu behar zuten.

Iruñeko erresumako egoera Antso III.a Garzeitz Nagusiaren heriotzaren garaian
Iruneko erresumako egoera Antso III.a Garzeitz Nagusiaren heriotzaren garaian. [9]

Antso III.a Gartzeitz Nagusia (1004-1035) Euskal Herri osoa batu zuen lehena izan zen, arabiar kronistek "Euskaldunen Jauna", "Rex Ibericus" eta "Rex Navarrae Hispaniarum" deitua. [10] Euskal Herriarena ez ezik, inguruko lurraldeetako jauna ere bazen, eta bere Erresuma Astorgatik Ribagotzaraino iristen zen. [11] 1023 . urtean Antso III.a Nagusiak Lapurdiko bizkonderria sortu zuen bere lehengusu Lupo Antsorentzat eta berau Baionan finkatu zen. Zuberoa , Gilen I.a Indartsua bizkondearen esku utzi zuen eta Baigorriko bizkonderria sortu zuen ( 1033 ); ekintza horiek, sistema feudalaren barnean kokatu behar badira ere, euskal batasunerako ondorio erabakigarriak ekarriko zituzten. 1032an Antso Gilen Gaskoniakoa hil zenean, saiatu zuen Garonaraino heldu baina ezin [12] . Hala ere, Ipar Euskal Herriko lurraldeetako estatus juridikoa ez da ondo ezaguna gaur egun eta badaude historialari batzuk teoriaren aurka daudenak [13] [14] .

1035ean hil zenean [15] , euskal foru zuzenbidean ohiturazkoa legez, erresuma banatu zuen:

Laster hasi ziren tirabirak anaien artean eta Gartzia Santxitz "Naiarakoa" (1035-1054) Atapuercako guduan Fernando anaiak hilda izan zen [17] .

Oinordekoa Antso ≪Noblea≫ (1054 - 1076) izan zuen. Aitak jasandako arazo berak izan zituen Antsok. 1067an Antso II.a Gaztelakoaren politika hedagarriak Hiru Antsoen Guda zeritzona eragin zuen [18] . Gudan, Antso II.a Gaztelakoak eta Antso Aragoiko kondeak nafarra mendean hartu zuten.

Iruneko Erresuma Aragoiko konderriarekin batera

1076ko ekainaren 4an , Funeseko Penalen auzoan ehizaldian zegoela, bere anaien azpijokoen ondorioz Erramun anaiak amildegitik bota zuen erregea. Bere hilketaren ondorioz, Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa okupatu zuen eta Antso Ramiritz Aragoiko kondea Irunea eta Naiarako errege (1076-1094) bihurtu zen [19] . Horrela XII. mendeko antolaketa politikoa eta hiru belaunaldiz Iruneko Erresuma Aragoiko Erresumarekin bat egin zuen.

Hurrengoa Petri I.a Nafarroakoa (1094 - 1104) izan zen. Aragoi aldean bere lurraldeak zabaldu zituen Huesca , Barbastro eta Sarinena konkistatuz [20] .

Aragoiekin batera zuen azken erregea Alfontso Borrokalaria (1104 ? 1134). Hau borrokalari sutsua omen zen bere lurraldeak bikoiztu egin zituelako, batez ere 1118an Zaragoza konkistatu zuelako [21] . Bere kanpainetan Kordoba , Granada edo Valentziako ateak jo zituen [20] . Urraka Gaztelakoa emakumea zuenez, Gaztela eta Leongo erresumetan erregeordea ere izan zen. Hala ere, hil zenean, eta polemika sortuz, ordena militarrei utzi zien bere erresuma. Nobleziak onartu ez eta nafarrek Gartzia Ramiritz ≪Berrezarlea≫ (1134-1150) aukeratu zuten errege [22] .

Honek ez zen Aulki Santuaren gustukoa eta erregea deitzeko Dux Pampilonensium edo Dux Navarrorum esamoldeak erabili zituen. Gainera Alfontso VII.a Gaztelakoa enperadoreak basailutzat hartu zituen bai Gartzia bai Antso ≪Jakituna≫ (1150 - 1194) bere semea [23] . 1157an enperadorea hil eta Antsok bere menpekotza berritu zuen Antso III.a Gaztelakoarekin urte hartako azaroaren 11n . Baina, Antso III.a ez zuen luzaroan iraun 1158an hil baitzen, tronua hiru urteko Alfontso VIII.aren eskuetan utzita. Errege umearen tutoretza lortzeko borrokak Gaztelako Erresuma ezegonkortu eta ahuldu zuen eta Antso ≪Jakitunak≫ menpekotzatik ateratzea lortu zuen [24] . Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen: Antsok Pampilonensium Rex titulua erabiltzeari utzi eta Rex Navarre titulua aldarrikatu zuen. Horrela Nafarroako Erresuma sortu zen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Annales Regni Francorum navarri eta pampiloneneses bereziten dute (Collins 1985:166)
  2. (Gaztelaniaz) Roger Collins , Los vascos , Alianza Editorial, 1985. ISBN 84-206-2592-2 .166. orr.
  3. Barrau-Dihigo, Lucien. "Les origines du royaume de Navarre d'apres une theorie recente" . Revue Hispanique . 7: 141-222. orr. (1900)
  4. Lakarra de Miguel, Jose Maria. "Textos navarros del Codice de Roda" . Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon . 1:194-283 (1945).
  5. Perez de Urbel, Justo. Lo viejo y lo nuevo sobre el origen del Reino de Pamplona . Al-Andalus. ( 1954 )
  6. Rodriguez Fernandez, Justiniano ( 1997 ): Reyes de Leon (I). Garcia I, Ordono II, Fruela II y Alfonso IV Burgos : La Olmeda. ISBN 84-920046-8-1
  7. www.covadonga.narod.ru: Наварра
  8. Perez de Urbel, Justo. "Los Primeros Siglos de la Reconquista, (Anos 711-1038)", Espana Christiana: Comienzo de la Reconquista (711-1038) aldizkarian. Madril : Espasa Calpe, 1964 .
  9. Aunamendi: Enciclopedia general Ilustrada del Pais Vasco eta Urzainqui, Tomas eta Olaizola, J.M. (1997): La Navarra Maritima . Irunea: Pamiela. ISBN: 84-7681-284-1. online ikusteko: Antso Gartzeitz III.a Nagusia . Aunamendi Eusko Entziklopedia. Bernardo Estornes Lasa funtsa.
  10. P. German de Iruna, "Discutibles interpretaciones de la moneda de Sancho el Mayor" [ Betiko hautsitako esteka ]
  11. Armando Besga Marroquin. Sancho III el Mayor. Un rey pamplones e hispano. Deustuko Unibertsitatea
    Aipua: ≪Por el Norte, la frontera del reino pamplones esta clara, los Pirineos (caso de haberse extendido la autoridad de los reyes navarros hasta el Baztan, lo que es lo mas probable, pero que no se puede acreditar hasta el 1066), y no se modifico. No es cierto, pese a todas las veces que se ha dicho, que Sancho III lograra el dominio de Gascuna (la unica Vasconia de entonces, es decir, el territorio entre los Pirineos y el Garona, en el que la poblacion que podemos considerar vasca por su lengua solo era una minoria). El rey navarro unicamente pretendio suceder en 1032 al duque de Gascuna Sancho Guillermo, muerto sin descendencia, lo que basto para que en algunos documentos se le cite reinando en Gascuna. Pero la verdad es que la herencia recayo en Eudes.≫
    .
  12. Aunamendi ( ISBN 84-7025-147-3 )
  13. Gonzalo Martinez Diez . (2007). "Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus". Madril : Marcial Pons, 114 or. ISBN 978-84-96467-47-7 . .
  14. Lakarra de Miguel, Jose Maria . (1972). Historia politica del reino de Navarra. Irunea : Nafarroako Aurrezki Kutxa , 202 or.
    Aipua: ≪Pero debo confesar que para esta teoria tan bien forjada, no encuentro ninguna base documental. Si bien los nombres de los primeros vizcondes de Labourd pueden ser tenidos por navarros, no esta comprobado su entronque con ninguna familia conocida de "seniores" navarros; ni en los documentos de Pamplona se cita nunca el vizcondado de Labourd o de Bayona, ni en los documenaos de estas tierras se hace ninguna alusion a las "tenencias" o gobiernos que pudieran tener sus vizcondes en el reino de Pamplona. En resumen, ni hay pruebas de que Sancho el Mayor apoyara militarmente al duque de Gascuna contra el conde de Tolosa, ni que luego le despojara del vizcondado de Labourd para entregarselo a su mayordomo, ni de que en vida de Sancho Guillermo realizara el menor acto de hostilidad contra el ni se atribuyera autoridad alguna sobre el ducado de Gascuna. Las relaciones entre ambos debieron ser de amistad, mas estrecha que con el conde de Barcelona, dados los antecedentes y los lazos de parentesco que les unian.≫
    .
  15. Martin Duque, Angel J. ( 2007 ). "Sancho III el Mayor de Pamplona, el rey y su reino (1004?1035)" . Irunea : Nafarroako Gobernua . ISBN 978-84-235-2952-0
  16. Juanto Jimenez, Consuelo ( 2004 ). "Sancho III de Pamplona. Integracion territorial de Aragon y Castilla en el Reino de Pamplona" . Irunea : Nafarroako Unibertsitate Publikoa . ISBN 84-9769-082-6 .
  17. Martinez Diez, Gonzalo ( 2004 ). "El Condado de Castilla" . Valladolid : Gaztela-Leongo Junta. ISBN 84-8718-275-8
  18. Constable, Olivie Remie (argitaratua). "Concerning King Sancho I of Aragon and His Deeds" . Lynn H. Nelson. "Medieval Iberia: Readings from Christian, Muslim, and Jewish Sources" . Pittsburg : University of Pennsylvania Press, 1997 . ISBN 0 812 215 699
  19. Ana Isabel Lapena Paul, "Sancho Ramirez, rey de Aragon (¿1064??1094) y rey de Navarra (1076?1094)" , Xixon : Trea, 2004 . ISBN 84-9704-123-2
  20. a b Ubieto Arteta, Antonio, "Creacion y desarrollo de la Corona de Aragon" , Zaragoza : Anubar, 1987 . ISBN 84-7013-227-X .
  21. Lakarra de Miguel, Jose Maria, "Alfonso el Batallador" , Zaragoza , Guara, 1978 . ISBN 84-85303-05-9 .
  22. Lourie, Elena. " "The Will of Alfonso I, 'El Batallador,' King of Aragon and Navarre: A Reassessment " Speculum , 50. Liburukia, 4. zbk ( 1975eko urria), 635?651. orr.
  23. Grassotti, H. ( 1964 ) "Homenaje de Garcia Ramirez a Alfonso VII." Vianako Printze Erakundea. 94?95. orr.
  24. Angel J. Martin Duque "Sancho VI el Sabio y el Fuero de Vitoria" , (Vianako Printze erakundea, 63. urtea, 227. zbk, 2002 )

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]