Butroe (ibaia)

Koordenatuak : 43°24′42″N 2°56′59″W  /  43.41178°N 2.94983°W  / 43.41178; -2.94983
Wikipedia, Entziklopedia askea
Butroe
Datu orokorrak
Mota ibai
Luzera 24,5 km
Geografia
Map
Koordenatuak 43°24′42″N 2°56′59″W  /  43.41178°N 2.94983°W  / 43.41178; -2.94983
Herrialdea   Euskal Herria
Probintzia   Bizkaia
Hidrografia
Arroaren azalera 175 km²
Bokalea
()
Bizkaiko golkoa

Butroe [1] ibaia Morga ( Bizkaia ) udalerrian jaiotzen da, Bizkargi mendiaren magalean. Plentzia herrian itsasoratzen da, meandro zabalak eratu ondoren eta azken zati horri Plentziako itsasadarra ere esaten zaio. Bertan dago Txipio izeneko padura, errepideak bitan banatzen duena. [2]

Bizkaiko golkora iritsi arte 24,5 kilometroko ibilbidea egiten du. Arroak 175 km 2 karratu ditu, eta batez besteko ur emaria 3 m 3 /segundokoa da.

Herri hauetatik pasatzen da: Errigoiti , Arrieta , Fruiz , Gamiz-Fika , Mungia , Gatika , Jatabe , Urduliz , Plentzia eta Barrika .

Butroeko gaztelua ibaitik gertu dago ibaiaren azken zatian itsasadarra baino lehenago.

Hainbat errota mugitzen ditu Butroe ibaiak , besteak beste: Arrietako Olatxu, Gamiz-Fikako Errotabarri, Mungiako Erdisubi eta olabarri, Menakako Mendieta eta Errotabarri. [3]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Euskal Herriko ibaien zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-05-01) .
  2. (Gaztelaniaz) ADEVE. Ria de Butron. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01) .
  3. Uraren Euskal Agentzia. (pdf) Emari ekologikoen erregimena ezartzeko hitzartze prozesua. Butroe unitate hidrologikoa.. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]