Bikingoak
Eskandinavia
eta Danimarka aldeko gudari, merkatari,
pirata
eta esploratzaileei VIII-XI. mende bitartean eman izan zaien izena da.
[1]
Garai hartan, argi ez dauden arrazoiengatik, hego-mendebalderantz eta hego-ekialderantz abiatu ziren gerra eta merkatari-bidaia luzeetan. Gehienetan,
branka
eta
popa
garai eta estuko
ontzi
luze eta meheetan bidaiatzen zuten. Ontzigintzan eta nabigazioan erdietsitako trebeziari esker, adituek diotenez,
Kolon
baino lehen Ameriketara iritsi ziren, baita Mediterraneora ere.
Hego-mendebalderantz joandakoei
normandiar
ere deritze.
Normandiako
erresuma sortu zuten. Hego-ekialderantz joandakoei, aldiz,
barego
esaten zaie. Azken hauek
Errusiar Estatuaren
oinarria jarri bide zuten. Haien itsas bidaia luzeetan
Ternuaraino
iritsi omen ziren, eta beste aldera, ibaietan gora eta behera,
Kaspio Itsasoraino
.
Mediterraneoan
ere ibilitakoak dira.
Gerra-espedizio handienetan ehunka
ontzik
hartzen zuten esku,
Bikingo Aroaren
bukaeran.
Belaontzien
ikuste hutsak izua zabaltzen zuen Europako Mendebaldean.
Bikingoen erlijioa
erlijio nordiko
deritzona zen,
indoeuropar
jatorrikoa.
Odin
eta
Tor
zituzten jainko nagusi.
Gudarien balentriak
sagetan
kantatu eta
harri errunikoetan
idazten zituzten, eta ornamentazio arte berezia garatu zuten.
Dokumentatutako bikingoen lehen erasoa
Ingalaterrako
Portlanden
aurka egin zuten
787an
,
Dorseten
. Hurrengoa
793an
gertatu zen,
Ingalaterra
ekialdeko
Lindisfarne
monasterioa arpilatu zutenean. Hurrengo bi mendeetan bikingoekiko beldurra
Europa
osora zabaldu zen, haien eraso bortitz eta suntsitzaileak zirela-eta.
Suediar
,
Norvegiar
eta
Daniarrak
, Europan barrena txikizioan eta harrapakerian eta
Bizantziorekin
merkataritza
harremanetan ibili ondoren, estatuak sortu zituzten eta bultzada handia eman zioten Europako
ekonomiari
. Bikingoen espedizioek harrapakina bilatzea zuten helburua: leku askorik hartzen ez zuten balio handiko gauzakiak batez ere, eta esklaboak. Urtero,
udaberrian
, gizonak
itsasoratu
egiten ziren, eta neguaren hasieran itzultzen ziren harrapakinez beterik. Itzuli ondoren sakrifizioak eskaintzen zizkieten oparotasunaren jainkoei eta bazkari handiak egiten zituzten jainkoei uzta onak eta espedizio onak eskatzeko. Neguan itsasontziak eta armak konpontzen zituzten eta animaliak ehizatzen zituzten haien larruak hartzeko.
Lehenengo erasoaldiekin batera bikingoak konturatu ziren aski zutela egun gutxiko bidaldia babesik gabeko ondasun asko eskura izateko. Talde txiki mugikorretan antolatu ziren beraz, erasoa bat-batean jo eta berehala ihes egiteko.
Kristauek
, eta batez ere lekaideek, jainkoaren zigortzat zeuzkaten bikingoak, gizonen bekatuak garbitzeko bidaliak. Erresistentzia handirik izaten ez zutela ikusirik, bikingoak negupasa egoten ziren harrapaketan ibiltzen ziren lekuetatik hurbil (
840
). urteaz geroztik egin zituzten lehenengo neguteak etxetik kanpo). Egoera hark abantaila handiak ekarri zizkien: harrapakina eta esklaboak ondo gordeta edukitzen zituzten, gertu; gotorlekuetan zeudenez, neguan atseden hartzen zuten, eta beraz lehenago hasten ziren udaberriko sarraldiak eta erasoak egiten. Europako sartaldeko kostaldeko hiriei eta monasterioei eraso ondoren ibaietan gora joaten ziren, eta talde etsaiei bidea itxiz eta ibaietako joan-etorria mendean hartuz, berehala iritsi ziren barrualdeko hirietara.
Ordu arte inoiz ez zuten harrapaketa hain kopuru handian eta modu antolatuan egin. Erasoak gehitu ahala, harrapaketaren etekinak gutxiagotu egin ziren, eta haien ordez zergak ordaintzera behartu zituzten mendean hartutako herriak; horretarako itunak egiten zituzten, bai itun horiek erraz hautsi ere. Ordaindu beharreko kopuruetan aldaketa handiak izaten ziren.
Norvegiarrak
harrapaketa bila eta lurralde berrien bila abiatzen ziren kolono gisa etxaldetan non kokatua aurkitzeko. Islandiara iritsi ziren (
870
urteaz geroztik hasi omen ziren han kolonoak kokatzen).
981
. urtean
Groenlandia
aurkitu zuten, eta
Erik Gorriak
kolonizatu zuen. 1000. urtearen inguruan, haren seme
Leif Erikssonk
Kanadako
kostaldea aurkitu zuen, eta
Vinland
deitu zuen ("Ardoaren Lurraldea").
Shetlandak
eta
Orkadak
ere kolonizatu zituzten (
VIII. mendea
), eta
Eskoziako
iparraldean lehorreratzen saiatu ziren.
Hebrida uharteetara
eta
Man Uhartera
iritsi ziren.
Irlandara
IX. mendean
heldu ziren, kolonia berriak sortu zituzten han eta bertako biztanleekin nahastu ziren.
1014
. urtean, gorabehera askoren ondoren,
Brian Boru
irlandar buruzagiak
Clontarfeko guduan
garaitu zituen, Bikingoek
Irlandan zuten nagusitasuna
irlandarren alde galdu zuten, baina ez zuten handik alde egin. Hiri-estatuak sortu zituzten, uharte horretako gaur egungo hirien oinarri izan zirenak. Irlanda
zeltaren
eta norvegiarren arteko bat egite hark emaitza aipagarriak izan zituen: lehenengo txanponak, lehenengo hiriak, eta Irlandako ontziolen sorrera.
Daniarren
egintza batzuk gogoangarriak izan ziren Europako
Goi Erdi Aroaren
historian. Daniarrek beren auzoek baino antolamendu hobea zuten, espedizio handiak prestatzen baitzituzten harrapakin eta lur bila. Haien konkistek hiru aldi izaten zituzten beti: lehenengoa, zuzeneko harrapaketa eta hondamena, oso laburra izaten zen. Bigarren aldian, estatu antolatuekin harremanetan zeudenean, zergak ordaintzera behartzen zituzten hango biztanleak; indarkeria erabiltzen zuten herritarrak beldurtzeko eta ordaintzera behartzeko.
Aldi horrek eragin handia izan zuen Europako ekonomian, printzeek eta monasterioek gordeta zituzten metal preziatuak hara hona ibili baitziren. Hirugarren aldia lurraldea zuzenean ustiatzea zen: gudarosteek herrialde jakin bat beretzen zuten, eta estatu bat sortzen zuten han, hango erregearekin edo agintariekin bat etorri ondoren. Estatu horiek sortu ondoren, kristautu egiten ziren eta Europako Erdi Aroko gainontzeko aristokratekin parekatzen ziren horrela.
Hiru aldi horiek
IX. mendearen
hasieraren eta
X. mendearen
hasieraren artean izan ziren, eta bitarte horretan daniarrek estatuak sortu zituzten
Alemanian
,
Frantzian
eta
Ingalaterran
. Ingalaterra daniarren helburu izan zen. IX. mendearen bigarren erdialdean, daniarrek gero eta eraso gehiago jo zituzten Ingalaterran.
865
. urtearen inguruan
Gudaroste Pagano Handiaren
erasoaldia eta gero, Ingalaterra osoa, (
Wessex
izan ezik), bikingoen esku zegoen.
1066
. urtean, tronua eskuratu nahi zuten erregegaien arteko borrokek zatitua eta hondatua zutelarik Ingalaterra,
Gilen Konkistazailea
normandiar
erregeak, jatorriz
eskandinaviarrak
,
Normandiatik
Mantxako kanala
zehakartu eta
Harold II.a Ingalaterrakoari
Hastingseko guduan
garaitu ostean Ingalaterra beretu zuen.
Karolingiar Inperioak
daniarren eta norvegiarren erasoak izan zituen.
799tik
840ra
aldi bateko erasoak izan ziren, baina 840etik aurrera han ibili ziren etengabe ehunurtez.
911n
Rollon
buruzagi bikingoak feudo bat hartu zuen
Frantziako
erregearengandik, kristau bihurtzeko eta leial izateko zinaren truke. Rollonek bere gizonen artean banatu zuen lur hura, eta
Normandiako dukerriak
aurrera egin zuen.
XI. mendean
bikingoak kristautzen hasi ziren. Europar estatuak indartsuagoak ziren, eta bikingoak beraiek gizarte antolaketa ezberdina zuten.
Ingalaterraren
konkistarekin
1066an
bukatzen da
Bikingo Aroa
.
Sakontzeko, irakurri: ≪
Barego
≫
Suediarrek
edo
baregoek
eragin handia izan zuten
Errusian
, bultzada handia eman zioten Errusiako erdialdeko ekonomiari eta estatu batzuk sortu zituzten; horietan garrantzitsuena
Kieveko Printzerria
izan zen.
Baregoak ere harrapaketan ibili ziren, baina batez ere merkataritza trukeak egin zituzten Errusiako ibai bideetan barrena, eta
860
.urtean
Bosforora
iritsi ziren. Merkataritza zubi sendo bat egin zuten
Ekialdeko Europaren
eta
Bizantzioren
artean.
816an
,
Irunean
nafarren
alde esku hartu zuten
mairuen
aurkako gudaldian.
823an
eta
825ean
Mundakan
,
Urdaibai
kresal-ibaian
geratu ziren.
840an
daniarrek
Inperio Frankoa
erasotu zuten
Atturri
ibaitik.
Akitaniaren
nolabaiteko kontrola lortu zuten 15 urtetan.
Karlos Burusoila
enperadoreak
Garona
ibaiaz hegoaldera galdu zuen agindua.
859an
Bjorn Jarnsidak
eta
Hasteinek
zuzendutako 69 itsasontziko bikingoen espedizio batean atxilotu zuten
Iruneko Erresuma
zeharkatu zuten
Mediterraneorantz
, bidenabar
Gartzia I.a Eneko Nafarroakoa
bahitu eta erreskatea ordaindu zutenean askatu zutelarik.
Bikingoen aginteak
982
arte iraun zuen
Gaskonian
, noiz
Nafarroak
gailendu zituen.
Vicky bikingoa
izan da telebistan egin den bikingoei buruzko telesaila ospetsuenetako bat, kasu honetan,
marrazki bizidunetako
telesaila. Beste alde batetik,
Asterixen
komiki bildumetako abenturetako batek,
Asterix eta normandoak
izenburua du, non, gaur egun,
Norvegia
eta
Danimarkakoak
izango liratekeen bikingoak agertzen diren.
Zinema
filma ugari bikingoak gaitzat hartu izan dituzte:
The Vikings
(
1958
),
Alfred the Great
(
1969
),
The Island at the Top of the World
(
1974
),
Hrafninn flygur
(
1984
),
Pathfinder (1987ko filma)
(
1987
),
Erik the Viking
(
1989
),
The 13th Warrior
(
1999
),
Beowulf (1999ko filma)
(
1999
),
Beowulf & Grendel
(
2005
),
Pathfinder (2007ko filma)
(
2007
),
Beowulf (2007ko filma)
(
2007
),
Outlander
(
2008
),
Vicky the Viking
(
2009
),
Vikings
telesaila (2013-2014)...