Wikipedia, Entziklopedia askea
Saga
Islandiako
Erdi Aroko
literaturan, hitz lauzko kondaira epikoa.
Norvegiatik
Islandiara joan zirenen artean sortu ziren sagak,
X. mendearen
inguruan. Lehenbizi ahoz kontatzen ziren, eta
XII. mendeaz
geroztik idatziz gorde ziren. Sagetako gertaerak (mendekuak, hilketak, grinak) ia beti tragikoak ziren, eta zoritxarreko halabeharra zuten gaitzat.
Gaur egungo sailkapenen arabera, errege-sagak, kondaira-sagak, eta islandiarren sagak edo familia-sagak dira mota nagusiak. Azken multzoa da ezagunena. Familia-sagetan Islandian 930-1050 urteetan gertatutako kondairak biltzen dira, eta 1190etik 1320ra idatzi ziren gehienak. Denbora luzean uste izan da familia-sagak benetako pertsonaien gertaeretan oinarrituak zirela, baina gaur egun eleberri historikoen antz handiagoa ematen zaie, eta oinarrian egia izan ala ez, literatura lantzat hartzen dira eta ez historia lan gisa.
Dena den, kondaira horietan antzinako bizimoduaren berri ugari ematen da. Hogeita hamar bat familia-saga ezagutzen dira, horien artean,
Snorri Sturlusonen
Egils saga
(1179-1241);
Gisla saga
, eta
Njals saga
. 1230-1290 bitarteko urteetan idatzi ziren familia-saga gehienak. Erregeen sagetan Norvegiako erregeen berri ematen da
(Morkinskinna
,
Fagrskinna
eta handiena,
Heimskringla).
Bilduma zaharrenak 1200-1235 ingurukoak dira. XIII. mendean kondaira-sagek arrakasta handia izan zuten; horietan gauza harrigarriak eta liluragarriak zituzten historiako gertaera zehatzak baino gustukoago. Horietako bat da
Volsunga saga
(1270),
Nibelungoen kondairaren
moldaera.
- Landnamabok
eskuizkribua Reykjavik-en (Islandiako Asentamentuen liburua)
[1]
-
-
-
- ↑
(Islandieraz)
≪Landnamabok (Islandiako Asentamenduen liburua) AM 371 4to | Handrit.is≫
handrit.is
(The Arni Magnusson Institute of Icelandic Studies)
(Noiz kontsultatua: 2023-04-27)
.