|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
[1]
edo
Sobietar Batasuna
(
errusieraz
:
Советский Союз
,
Sovietski Soyuz
)
Europa
eta
Asiako
estatu burujabe
sozialista
izan zen,
1922an
sortua eta
1991n
desegina
[2]
.
Errusiar Inperioa
osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen.
1991tik
aurrera haren parterik handienaz
Estatu Burujabeen Erkidegoa
moldatu zen.
Bigarren Mundu Gerraz
geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen:
Armenia
,
Azerbaijan
,
Bielorrusia
,
Errusia
,
Estonia
,
Georgia
,
Kaszakhstan
,
Kirgizistan
,
Letonia
,
Lituania
,
Moldavia
,
Tajikistan
,
Turkmenistan
,
Ukraina
eta
Uzbekistan
.
[3]
Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.
[4]
1990. urtean 22.400.000
km²
zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean
Itsaso Baltikoa
eta
Itsaso Beltza
zituen muga, eta ekialdean
Ozeano Barea
. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua
Mosku
zen.
Sobietar Batasunak
historia
,
politika
eta
ekonomia
alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen
inperio
zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza
boltxebikeak
. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran:
1922tik
jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren
Europako
ekialdean eta
Gerra Hotza
sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren
akronimoa
errusieraz
CCCP da,
Союз Советских Социалистических Республик
, hau da,
Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik
. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena
CCCP
den arren,
alfabeto zirilikoaz
. Errusierazko gutxi gorabeherako ahoskera "
ez ez ez err
" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko
C
letra
latindar alfabetoko
esearen
baliokidea baita, eta
P
letra, berriz,
errearena
.
Sigla horiek, SESBetik kanpo, ezaguna egin ziren kirolarien jantzietan, nazioarteko kirol lehiaketetan emaitza nabarmenak lortu baitzituzten, zein sobietar
astronauten
kaskoan.
22.402.200 km
2
luze-zabal zen (10.000 km mendebaldetik ekialdera eta 5.000 km ipar-hego). Eremuaren % 11 landa lurrak ziren, % 16
belardiak
, % 41
basoak
, eta % 32 bestelakoak (
tundra
, besteak-beste).
Hainbat
klima
zituen: kontinentala, subtropikala, kontinentala, subartikoa eta polarra.
1917an
Errusiako Iraultzak
Errusiako Sobietar Errepublika Sozialistaren sorrera ekarri zuen. Iraultzak
tsarraren
irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan. Lehenengoa 1917ko
Otsaileko Iraultza
izan zen,
Errusiako Nikolas II.a
tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberala ezarri zuena. Bigarren fasea
Urriko Iraultza
izan zen, eta bertan
Boltxebikeek
boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.
Azaroaren 8an
Lenin
herri-komisarien kontseiluko buru aukeratua izan zen.
1918an
Alemaniak eta Errusiak bakea sinatu zuten.
Brest-Litovsk itunaren
arabera Errusiak
Finlandia
,
Estonia
,
Letonia
,
Lituania
eta
Polonia
galdu zituen.
1918
eta
1923
artean
Armada Gorria
(komunistak) eta
Armada Zuria
(iraultzaren aurkakoak)
Errusiako Gerra Zibilean
borrokatu ziren.
1922an
Errusiako
,
Ukrainako
,
Bielorrusiako
eta
Transkaukasiako
(Georgia, Azerbaijan eta Armenia) errepublikek lehenengo konstituzioa sinatu zuten, SESB sortuz .
1924an
, Leninen heriotzaren ondoren,
Stalin
jabetu zen SESBeko botereaz.
Trotsky
,
Zinoviev
eta
Kamenev
baztertu eta
estalinismoari
hasiera eman zion. Stalinek ekonomia
sozialista
garatu nahi izan zuen. Estatuak, bost urteko planen bitartez, ekonomia zuzentzen zuen. Jabetza pribatua debekatu zen eta Estatua herrialdeko lur eta enpresa guztiez jabetu zen. Baserri pribatuak ezabatu eta landetxe kolektiboak (
kolkhoz
ak) herrialde osoan ezarri zituen. Errepresioa bortitza izan zen: polizia politikoak erregimenaren alde ez zeuden biztanleak deportatu, lan gogorreko esparruetara (
gulag
etara) bidali edo hil egiten zituen.
Stalinen agintaldiko gertaera garrantzitsuena, ordea,
Bigarren Mundu Gerra
izan zen.
1939an
Sobietar Batasunak eta
Alemania naziak
Molotov-Ribbentrop ituna
sinatu zuten, elkar ez erasotzeko. Besteak beste,
Polonia
banatzea erabaki zuten: ekialdea Sobietar Batasunarentzat eta mendebaldea Alemaniarentzat. Baina
Hitlerrek
ez zuen hitzarmen hori bete, eta
1941ean
Polonia eta SEBSeko parte bat inbaditu zuen eta
Mosku
,
Leningrad
eta
Stalingrad
eraino iritsi.
Stalingradeko batailan
[5]
(
1942
bukaera ?
1943
hasiera), armada naziak atzera egin behar izan zuen. Sobietarren erasoaldiak
Ekialdeko Europako
herrialde guztietatik egotzi zituen alemaniarrak.
1945eko
apirilean,
Armada Gorria
Berlinen
sartu zen.
[6]
Gerran 27 milioi sobietar hil ziren eta herrialdeak galera ekonomiko izugarriak izan zituen, baina
Teherango
,
Jaltako
eta
Potsdamgo
batzarretan onura politiko handiak lortu zituen eta Aliatuek ekialdeko Europa SESBren menpeko zonaldea izatea onartu zuten.
[7]
Guda eta gero,
AEBrekin
batera, SESB munduko potentzia handiena bilakatu zen. Laster AEBak Sobietar Batasunaren hedapena geldiarazteko beharra ikusi zuen.
Truman doktrinak
Gerra Hotzari
hasiera eman zion,
1947ko
apirilaren 12an
.
Stalin
1953ko
martxoaren 5ean
hil zen. Haren ondorengoa izateko,
Lavrenti Beria
,
Viatxeslav Molotov
,
Georgi Malenkov
eta
Nikita Khrustxev
lehiatu ziren. Azkenean Nikita Khrustxevek
Alderdi Komunistaren
idazkari nagusi (
1953tik
aurrera) eta Sobietar Batasuneko presidente (
1958tik
aurrera) izatea lortu zuen.
[8]
Aro honetan, Estatu Batuekin batera SESB zen zientzian eta teknologian gehien ikertzen zuen herrialdea. Bi herrialde horiek
Lehia espaziala
izeneko norgehiagoka egin zuten. Aurreneko garaipenak Sobietar Batasunak lortu zituen: lehenengo satelite artifiziala bidali zuten espaziora (
Sputnik
1), lehenengo izaki biziduna (
Laika
) eta geroago lehenengo astronauta (
Juri Gagarin
).
Valentina Terexkova
lehenengo emakume astronauta izan zen, eta
Aleksei Leonovek
espazioko lehenbiziko ibilaldia egin zuen.
Khrustxev
1964an
erretiratu zen. Hurrengo lehendakaria
Leonid Brezhnev
izan zen.
1970eko hamarkadan
Sobietar Batasunaren indar militarra handitu zuen.
1979an
Afganistango
gatazkan esku hartu zuen, aurreko urtean
estatu kolpe
batez boterea bereganatua zuen Afganistango gobernu komunistak eskatuta, gehienbat islamiar ultrakontserbadoreak ziren matxinatuen aurka borrokatzeko; halaxe abiatu zen
Afganistango gerra (1979-1989)
. Gerra hori galtzeak asko ahuldu zuen Sobietar Batasuna.
[9]
Urte askoan SESB
AEBen
parean izan zen teknologia militarrean; baina, egoera ekonomiko larria zela eta, Sobietar Batasuna atzean geldituz joan zen. Hurrengo urteetan ekonomiak hobera egin zuen pixkanaka, baina nekazaritzak itota segitzen zuen eta, horren ondorioz, hainbat biztanle hil ziren, eguneroko elikagaien faltagatik.
[10]
1985eko
martxoaren 11n
Mikhail Gorbatxov
alderdi komunistaren
idazkari orokorra izendatu zuten. Handik aurrera hainbat aldaketa egin zituen politikan eta ekonomian.
1986ko
apirilaren 26an
Txernobylgo hondamendia
gertatu zen
Ukrainako
Txernobyl
hirian. Historiako
istripu nuklearrik
larriena izan zen:
INES
(
International Nuclear Event Scale
) eskalan, 7. mailan kokatzen da (denetan handiena).
1980ko hamarkadaren
bukaeran, sobietar errepublika batzuetan mugimenduak hasi ziren, independentzia eskatuz.
1990an
, Lituaniak independentzia aldarrikatu zuen eta hurrengo urtean,
Letoniak
eta
Estoniak
.
1991ko
martxoaren 17an
SESBren iraupenari buruzko
erreferenduma
egin zen. Hamabost errepubliketatik seik erreferenduma boikotatu zuten, independentzia nahi zutelako. Beste bederatziek Sobiet Batasunaren erreforma onartu zuten.
1991ko
abuztuaren 18an
Gorbatxoven kontrako estatu kolpe saiakera izan zen, baino porrot egin zuen.
1991ko
abenduaren 8an
,
Errusiako
,
Ukrainako
, eta
Bielorrusiako
lehendakariek bildu eta
Beloveshko Ituna
sinatu zuten.
Estatu Burujabeen Erkidegoaren
sorrera izan zen eta SESBaren deuseztatze ofiziala.
[11]
1922ko
abenduaren 30ean
Sobieten Kongresuak Sobietar Batasuna sortu zuen, Errusia, Ukraina, Bielorrusia eta
Transkaukasia
(Georgia, Armenia, Azerbaijan) barne hartzen zituela. Gerora gainerako errepublikak erantsi zitzaizkion: Uzbekistan eta Turkmenistan (1924); Tajikistan (1929); Estonia, Letonia, Lituania eta Moldavia (1940).
Estatua
, beraz, nazio askotarikoa zen, eta egitura federalekoa. Halaber, nazionalitateen eta arrazen berdintasun printzipioari men eginez, zenbait errepublika federaturen barne
etnia
edo talde nazionalei zegozkien errepublika autonomoak (20),
oblast
edo probintziak (8), okrug edo barruti autonomoak (10) eta lurralde zein probintzia asko bereizten ziren. Modu horretara 100dik gorako talde etnolinguistikoek beren
kultura
eta
hizkuntza
gorde edo garatu ahal izan zuten. Errepublika federatuak eskubidez berdinak eta burujabeak ziren eta,
konstituzioaren
arabera, autonomia nazionala zuten (politikoa, militarra, linguistikoa, kulturala).
Nolanahi ere, eskubide horiek formalak ziren gehienbat, zeren eta haietaz baliatzeko egokieraz alderdi komunistak ez bestek erabaki baitzezakeen. Legegintzari dagokionez, estatuaren aginpide-organo nagusia Sobiet Gorena zen, bi kamarez osatua ?
Batasunaren Sobieta
eta
Nazionalitateen Sobieta
?, eta
sufragio unibertsalez
lau urtean behin hautatzen zena. Organo horretatik Sobiet Goreneko Presidium delakoa ?estatu-buru kolegiatuaren zeregina betetzen zuena? eta Ministro Kontseilua irteten ziren. Sobiet Gorenari eta haren batzordeei administrazio federalaren kontrola zegokien;
errepublika
federatuen edo errepublika autonomoen administrazioa sobieten esku zeuden eta, hala berean, beheragoko mailetan.
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak
, bere aldetik, eginkizun erabakigarria zuen Sobietetarako hautagaiak aukeratzeko prozeduran.
Politikoki 15 sobietar errepublika sozialistetan (SES) banatua egon zen 1940tik 1991ra bitartean:
Bakarra, zentralizatua eta
Leninen
ideien arabera moldatua, haren aginpide-eginkizuna guztizkoa zen, errepublika guztietan eratua zegoelarik. Alderdiak, beraz,
gizarte
bizitzaren maila guztietara zabaltzen du bere ideologia eta politika:
ekonomia
,
kultura
,
hezkuntza
,
zientzia
,
artea
, armada. Alderdiko Kongresuak Batzorde Zentrala izendatzen zuen eta hark, berriz, alderdiaren zuzendaritza organoa,
Politburo
edo Bulego Politikoa, aukeratzen zuen, eta bulego politikoak alderdiko idazkari nagusia hautatzen zuen, estatuaren egiazko agintari gorena, alegia.
SESBeko buru edo agintari gorenak hauek izan ziren:
Agintari horiek bete zuten kargu ofiziala ez zen bakarra izan. Batzuek
alderdiko
idazkari postua bete zuten SESBeko buru ziren bitartean; beste batzuek gobernuburu titulua izan zuten beren agintaritza garaian; azkenik, izan zen hainbat kargu ofizial konbinatu edo txandakatu zituenik, estatuko buruzagia izan zen bitartean. Izan ere, SESBak iraun zuen zazpi hamarkadetan ez zen agintari gorena izendatzeko titulu formal finko eta iraunkorrik egon (konparaziorako, beste herrialde batzuetan, agintari goren postua argiro lotuta dago titulu eta kargu ofizial jakin bati, adibidez AEBko agintari gorena
presidentea
da, eta EAEkoa
lehendakaria
, baina SESBeko buruaren titulua ez zen gisa berean finkoa izan).
Sobietar Batasunak
ekonomia
planifikatua eta zentralizatua garatu zuen; produkzio baliabide (lurrak, fabrikak, garraiabideak, merkataritza…) guztien jabetza estatuari edo kooperatibei zegokien.
Gosplan
izeneko organismoak
bost urteko planak
?zentralizatuak eta ezinbestean bete beharrekoak? antolatzen zituen. 1950 arte
industria
azpiegiturak eta industria astunak beretu zuten halako planen lehentasuna; handik aurrera, nekazaritzak eta kontsumorako produktuek hartu zuten lehentasuna.
Nekazaritzak
langileriaren % 15-20 hartzen zuen eta, ongarriz, makinaz eta biltegiz urri izanik ere, munduko lehen ekoizlea zen zenbait produktutan (patata, azukre kanabera, garagarra, zekalea) eta aurrenetarikoa beste batzuetan (artoa, oloa, kotoia, artilea).
Hala eta guztiz ere, zenbait labore inportatu behar zituen eta nahiz eta behi zein ardi aziendaren ekoizpena handia izan, ez zen nahikoa barneko beharrak asetzeko. Produkzio kolektiboa
kolkhozei
(kooperatibak) eta
sovkhozei
(estatuko etxaldeak) zegokien; horien ondoan, jabego pribatuko etxalde txikiak ziren, biztanleen eguneroko beharrak asetzen zituztenak hein handi batean.
Industria
Sobietar Batasunaren indarraren oinarria izan da. Langileriaren % 40 inguruk hartan ziharduten. Mea eta
energia
baliabideen ustiakuntzak munduko lehen edo bigarren mailan jarri zuen hainbat gairi dagokionez: ikatza, petrolioa, gas naturala, elektrizitatea, burdina, bauxita, manganesoa…
Europako
Errusiako erreserbak agortzeko bidean jarri zirenean Siberia lehen hornitzailea bihurtu zen.
Industria astuna
munduko lehenetarikoa zen, hala nola mea arro handietako
siderurgia
eta
kimika
. Industria arina, ordea, ez zen hain garrantzitsua. Distantziak hain handiak izanik, komunikabideak ekonomia sobietarraren arazo handia ziren. Hegazkin eta espazio industriak indar handia zuen. Nazioarteko
merkataritza
harremanak ez ziren hain garrantzitsuak eta gehienbat
Comeconeko
herrialde komunistekin egiten ziren.
Gizarte segurantza eta dohaineko osasun zerbitzuak biztanle guztiengana iristen ziren.
Hezkuntza
nahitaezkoa zen 7-17 urte bitartean.
1988tik 1989ra bitartean, ekonomia berregituratzeko ahaleginari ekin zitzaion. Hain zuzen, enpresak,
kooperatibak
eta nekazaritza erreformatzeari ekin zioten.
1987ko ekainaren 30eko Estatuko Enpresei buruzko Legeak enpresen
finantza
-autonomia eta deszentralizazio-maila areagotzeko helburua zuen, baina ez zuen lortu SESBeko ekonomia dinamizatzea, plan ahalguztiduen
eskumenak
mugatu ez zutelako, ministerio sektorialak ezabatu ez zituztelako, eta ondasunen handizkako merkatua librea, Estatuko enpresak hornitzeko, sortu ezin izan zutelako.
1988an ere, jarduera kooperatiboa bultzatzea erabaki zen, eta horretarako mota horretako enpresen kopurua ugaritu zuten. Urtebete geroago, beste 133.000 ondasun -eta zerbitzu- kooperatuba sortu ziren. Nahiz et harrera ona izan, biztanleriak produktu horiek
merkatu beltzean
erosteko ohitura zuenez, kooperatiba horietako
prezioak
denda ofizialetako prezioak halako 3 edo 4 ere izan zitezkeen.
Oinarrizo beste arazo batzuk ere konpontzeke zeuden; esaterako, nekazaritza-ondasunen jabetza eta nekazaritza-prezioen erreforma. Horrek argi eta garbi adierazten du ez zela pizgarri handirik sortu lurraren banakako ustiaketa bultzatzeko.
Ekoizpena ahuldu egin zen, eta banaketa-sistemek, berriz, okerrera egin zuten.
Aldi berean,
Enpresa Mistoak
Sortzeko Legea erreformatu eta malgutu egin zen, eta mota horretako ehunka enpresa eratu ziren aitaren batean: 1989ko amaieran, 1.300 sozietate misto zeuden Sobietar Batasunean. Hala ere, gehienek ezin izan zuten jardun, SESBen oraindik indarrean zegoen burokraziak geldiarazita.
Sobietar kulturak hainbat etapa igaro zituen bere bizitzako 70 urteetan. Iraultzaren lehen hamaika urteetan (1918-1929), askatasun erlatibo bat egon zen, eta artistek hainbat estilo desberdinekin esperimentatu zuten, estilo artistiko sobietar bereizgarri bat aurkitzeko ahaleginean. Leninek artea herri sobietarrarentzat eskuragarria izatea nahi zuen. Bestalde, intelektual, idazle eta artista asko erbesteratuak edo exekutatuak izan ziren, eta haien lanak debekatuak. Bi adibide aipatuko ditugu:
Nikolai Gumiliov
(Gobernu boltxebikearen aurka konspiratzeagatik exekutatua) eta
Jevgueni Zamiatin
(debekatua).
Gobernuak joera ugari bultzatu zituen. Artean eta literaturan, eskola ugari, batzuk tradizionalak eta beste batzuk erabat esperimentalak, ugaritu egin ziren. Garai horretan
Maksim Gorki
eta
Vladimir Maiakovski
poeta aktiboak izan ziren garai horretan.
Sobietar zinemak
Estatuaren babesa jaso zuen;
Sergei Eisenstein
zinematografoaren lan onenetako asko garai honetakoak dira.
Geroago,
Stalinen
Gobernuan, sobietar kulturaren ezaugarria izan zen
errealismo sozialistaren
goraldia eta estiloaren nagusitasuna. Beste joera guztiak hertsiki erreprimituak izan ziren, salbuespen bakan batzuekin, hala nola
Mikhail Bulgakoven
lanak. Idazle asko espetxeratu eta hil zituzten.
[13]
1950eko eta 1960ko hamarkadetan
Nikita Khrustxoven
urtzearen ondoren,
zentsurak
behera egin zuen. Arte formetan esperimentazio handiagoa egitea berriro baimendu zen, eta, ondorioz, lan sofistikatuagoak eta kritikoagoak ekoizten hasi ziren. Gobernuak errealismo sozialistan lehen jarri zuen arreta jaitsi egin zen; hala, adibidez,
Yuri Trifonov
egilearen eleberrietako protagonista asko beren buruez eta eguneroko bizitzako arazoez arduratzen ziren, sozialismoaren eraikuntzarekin egin beharrean. Literatura disidente klandestinoa,
samizdat
izenaz ezaguna, azken aldi horretan garatu zen, aldi berean.
Jrushchoven garaian, arkitektura sobietarra diseinu funtzionalean zentratu zen nagusiki, Stalinen garaiko estilo apainduari kontrajarrita.
1980ko hamarkadaren bigarren erdian,
perestroikaren
eta
glasnostaren
Gorbatxoveko politikek adierazpen-askatasuna nabarmen zabaldu zuten komunikabideetan eta prentsan.
[14]
Sobietar Batasunarekiko nostalgia fenomeno arrunta da Errusian eta Sobietar Batasunaren ondorengo
Estatu Burujabeen Erkidegoan
, baita Sobietar Batasunean jaiotako atzerriko errusiar herritarren artean ere. Nostalgia hori sistema politikoan, gizartean, gizarte-segurantzan, kulturan edo estetikan adierazten da, baita haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenetan ere.
Fenomeno hori eztabaidagarria da, eta iritzi-sorta zabala biltzen du. Errusiarren ia bi herenak ( % 62) Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) desegitea deitoratzen zuen 2021ean, Fundacion Ortega-Maranon iritzi publikoko zentroak argitaratutako inkesta baten arabera.
[15]
[16]
Errusian ez dago hiri bakar bat ere, Leninen plaza bat eta Leninen eskultura handi bat ez duenik. Moskuko Plaza Gorrian Leninen gorpu baltsamatua bisitatzen dute egunero milaka turistek.
[17]
- ↑
EIMA:
Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sobietar Batasuna≫
hmn.wiki
(Noiz kontsultatua: 2022-10-14)
.
- ↑
https://www.euskadi.eus/web01-a2lurhiz/es/contenidos/termino/_c05432/eu_s_2519/s2519.html
- ↑
https://artsandculture.google.com/entity/sobietar-errepublika-sozialisten-batasuna/m05vz3zq?hl=eu
- ↑
(Ingelesez)
Robertson, William Glenn; Yates, Lawrence A.. (2003).
Block by Block: The Challenges of Urban Operations.
U.S. Army Command and General Staff College Press
ISBN
978-1-78039-671-2
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
Trotsky, Leon. (2019-07-02).
Stalin.
Haymarket Books
ISBN
978-1-60846-772-3
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-13)
.
- ↑
Geoffrey A. Hosking (2006).
Rulers and victims: the Russians in the Soviet Union
. Harvard University Press. 242 or.
ISBN 978-0-674-02178-5
.
[1]
- ↑
(Ingelesez)
Glazov, Yuri. (2012-12-06).
The Russian Mind Since Stalin’s Death.
Springer Science & Business Media
ISBN
978-94-009-5341-3
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
REUVENY, RAFAEL; PRAKASH, ASEEM (1999).
≪The Afghanistan war and the breakdown of the Soviet Union≫
(PDF).
Review of International Studies
. 25: 693?708.
- ↑
(Ingelesez)
Solomon, Peter H.. (1996-10-28).
Soviet Criminal Justice Under Stalin.
Cambridge University Press
ISBN
978-0-521-56451-9
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-13)
.
- ↑
http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=SobietarErrepublikaSozialistenBatasuna
- ↑
Martinez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011).
Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009.
Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN
9788484383345
.
.
- ↑
Ignacio Vidal-Folch, ≪Recordar el horror≫,
Revista de Libros
, 161, 2010eko maiatza, 29.or.
- ↑
https://web.archive.org/web/20071218133116/http://www.britannica.com/eb/article-9037405
- ↑
https://www.elconfidencial.com/mundo/europa/2021-12-22/urss-nostalgia-sovietica-rusia-caida-60-por-ciento-rusos_3346180/
- ↑
https://elpais.com/internacional/2018/12/19/actualidad/1545228653_659406.html
- ↑
https://www.berria.eus/mundua/garai-berriak-baina-nostalgia-apur-batekin_1193503_102.html
- [2]
Manex Garaio: "Sobietar Batasuna oraindik bizirik", Sarean .eus ingurune digitalean.
- (Ingelesez)
:
[3]
Sovietika.ru webgunea.
- (Ingelesez)
:
[4]
Sobietar Batasunaren irudiak Getti Images webgunean.
- (Gaztelaniaz)
:
[5]
Sobietar Batasunaren hamar irudi enblematikoak, BBC News webgunean.
|
---|
|
Nagusiak
| | |
---|
Behin-behinekoak
| |
---|