Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna
|
![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0f/EH_mapa_hutsa.png/100px-EH_mapa_hutsa.png)
|
|
Koalizio eta alderdi politikoak
|
|
|
Talde armatuak
Talde Armatuak
Gudarosteak
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
|
Jose Miguel Benaran Ordenana
?
Argala
ezizenez ezaguna? (
Arrigorriaga
,
Bizkaia
,
1949ko
martxoaren 7a
-
Angelu
,
Lapurdi
,
1978ko
abenduaren 21a
)
ETAko
kide eta buruzagi historikoa izan zen, erakundearen barruan
leninistarik
nabarienetarikoa.
[erreferentzia behar]
Bere autoaren azpian jarritako lehergailu batez hil zuten Espainiako zerbitzu sekretuek. Ekintza
Batallon Vasco Espanol
erakunde parapolizialak hartu zuen bere gain.
Arrigorriagan
jaio zen,
Arratia
bailara euskaldunaren eta
Bilbo
industrialaren arteko erdibidean. Ama,
Felicidad Ordenana Uriarte
,
Arantzazukoa
,
euskalduna
zuen, baina etxean
gaztelaniaz
soilik egiten zuen. Aita,
Pablo Benaran Ormazabal
, Arrigorriagakoa,
abertzalea
zen, eta ez zekien euskaraz, guraso euskaldunak izan arren. Lau seme-alaba izan zituzten: Jose Miguel (1949), Maite (1951), Inaki (1952) eta Pablo (1955).
Eskola
frankistako
giroaz gain etxean giro abertzalean hazi zen. Hirurogeiko hamarkadako erdialdeko grebek eta errepresioak eman zizkioten klase sistemaren ikuspegia. Teoria
marxista
ikasteari ekin zion gaztetatik.
Euskal nazioaren kontzientziaren berpizkundea izan zen 1960ko hamarkada:
ikastolak
, jaialdiak, euskara ikastaroak... Giro horretan bete betean murgildu zen Jose Miguel Benaran.
1968an
ETAn
sartu zen,
lagun taldeko
hainbatekin batera. Ingeniaritza ikasketak egiten aritu zen, baina ikasketa horiek utzi eta banketxean lanean hasita, giza zientziak ikasteari ekin zion.
Une batez erakundea uztekotan izan zen: guraso biak gaixorik, lana, ikasketak,
1970ean
aita hil zen... Baina 1970eko maiatzean bere izena atera zioten poliziek atxilotu bati, eta ihes egin behar izan zuen. 21 urte zituen Benaranek.
Hasiera batean
Onatin
hartu zuen aterpe, bertako familia baten etxean. Bertan
Inaki
ezizena ere hartu zuen. Urte batzuk egin zituen Onatin eta beste leku batzuetan ezkutuan.
1969an
Bilbon
Artekale
kalean eta
Kantabrian
, Mogrovejon (
Camalenon
) ETAren zuzendaritza taldea ia osorik atxilotu ostean, eztabaida ugari piztu zen erakundearen barruan eta
1970eko
abuztuan
Itsasun
egindako
Seigarren Biltzarretik
hiru talde sortuko ziren:
ETA V
,
ETA VI
eta
Celulas Rojas
.
Garai horretan Argala
Fronte Kulturalean
egituratuta zegoen. Ez zen Itsasuko biltzarrean izan eta hasiera batean bere egituraren barruan jarraitu zuen, ETA VI.aren ildoan.
1970eko abenduan
Burgosko prozesua
egin zen. Abenduaren 2an ETA V.ak
Behil
kontsula bahitu zuen
Donostian
. Bere aldetik ETA VI.ak presoak espetxetik ateratzeko ekintza prestatu zuen: "Operacion Botella". Argalak parte hartu zuen ekintza honetan: kanpotik zulo bat egin zuten kartzelaraino. Satorrak, oztopo ugari gainditu ondoren, kartzela barruraino sartu ziren baina azkenean ihesaldia burutu ezinik gelditu zen ihes egin behar zuten presoetara iristeko hormigoi murru bat zulatu ezinean.
ETAren adar desberdinen arteko jarrerak argitzen joan orduko Argala ETA V.ean sartu zen
1971ko
urtarrilean. Argalak ikuspegi marxistatik teoria bat eraikitzeko ahalmena gehitu zien ETAren berrosatzean hainbat militanteri, hala nola
Txomin Iturberi
eta
Eustakio Mendizabali
.
[1]
Argala antolaketa lanetan
Parisen
aritu ondoren,
Bizkaira
itzuli zen, herrialde horren Fronte Kulturalaren arduradun, bere bizilekua
Eibar
-
Elgoibarren
kokatuta.
Fronte Kulturalean jarduteak baina, ez zuen esan nahi
Fronte Militarrean
aritzen ez zenik:
1971ko
irailaren 30ean
Bergarako
Banco de Vizcayaren
sukurtsalean egindako atrakuan parte hartu zuen Eustakio Mendizabal eta beste burkide batzuekin batera: 10 milioi pezeta eskuratu zuten.
1971n
ETAk Madrilen babeslekuak sortzeari ekin zion, bertako ezkerreko taldeekin kontaktuak egiteko, erretagoardia anonimoago eta seguruago baten bila eta, beharbada, bertako erakunde armatu baten sorreran laguntzeko ideiarekin ere. Argala, beste militante batzuekin batera, joan-etorri ugari egingo zituen Madrilera urte honetan zehar, antolaketa lanen eta ekintza militarren artean. Eta bertako erakunde armatu bat sortzearen ideia berehala baztertu bazuten ere, bertan ekintzak egiteko aukera planteatu zen. Madrilen egun hauetan egin zituen Argalak lehen harremanak
Alfonso Sastre
eta
Eva Forestekin
ere.
1972ko
urtarrilaren 19an
ETAko talde batek (
Txomin Iturbe
,
Mikel Lujua
,
Tomas Perez Revilla
eta Argala)
Lorenzo Zabala Suinaga
enpresaburu eibartarra bahitu zuen
Abadinon
.
Ermuako
Precicontrol
enpresako langileak greban ari ziren, horietako batzuk Eibarko elizan gose greban ere, tartean Argalaren lagun batzuk, eta bahiketarekin langileen aldarrikapenak sustatu nahi izan zituen ETAk. Argalak idatzitako komunikatuak
Accion de complemento y refuerzo a la lucha de la clase obrera vasca
izenburua zuen. Ondoren langileen aldarrikapenak zerrendatu eta beroriek bete ezik urtarrilaren 28an Zabala hil egingo zutela zioen komunikatuak. Langileen aldarrikapenak oro har onartuta, urtarrilaren 22an askatu zuten Zabala
Urkiola
mendatean.
1972ko urrian ETA V.k Batzar baterako deia egin zuen, aurreko zatiketaren ostean jarrerak argitu eta erakundearen barruko tirabiren artean, norabidea homogeneizatu eta erakundea egituratzeko asmoarekin. Batzarra
Hazparnen
egingo zen, eta Argala eta Fronte Kulturalaren beste arduradun batzuek segurtasunagatik muga ez pasatzea erabaki zuten. Hain zuzen ere,
Guardia Zibilak
Argala pasatu behar zuen taldea antzeman eta tirokatu zuen
Urdazubin
:
Jonan Aranguren
''Iharra''
hil eta gainerakoek ihes egitea lortu zuten. Batzarrera ez joatea diziplina akatsa zela-eta, Argala eta
Wilsoni
erakundeko ardura guztiak kendu eta
Hego Euskal Herrian
bizitzeko eta politikaz jarduteko debekua ezarri zitzaien Batzarrean bertan.
Zigorraren ondorioz Argala eta Wilson Madrilen erbesteratuta gelditu ziren. Ordurako
Luis Carrero Blancori
buruzko informazioa zeukaten eta Carrero bahitu eta bere ordainez presoak askatzea planteatzen hasi ziren. Plangintza azkar egin zen, jende gehiago joan zen Madrilera eta
1973ko
maiatzerako dena prest zegoen. Arazo batzuengatik bahiketa atzeratu behar izan zen, gero apirilaren 19an
Txikia
hil zuten
Algortan
eta erakundeak bahiketa atzeratzea agindu zuen.
Abuztuan ETAren VI. biltzarraren lehen zatia burutu zen
Ipar Euskal Herrian
. Argala, Madrileko taldekideekin, biltzarrera joan eta irailean itzuli ziren Madrilera. Ipar Euskal Herritik bueltan
Txikia komandoa
izena hartu zuen Madrilen ziharduen taldea.
Denbora tarte honetan baimena eman zioten Argalari Bilbora joan eta bere familiarrekin hitzordu batzuk izateko ere.
Carrero Blanco
maiatzaren 9an
Gobernuko
presidente izendatu eta segurtasun neurri handiagoak hartzean
Alberto Ullastres
Merkataritzako ministroa bahitzen saiatu zen ETAko komando bat azaroaren 7an. Bere etxera joan ziren, baina kanpoan zegoen egun horretan. Gauzak horrela, Carreroren bahiketa proiektua bertan behera utzita, azkenean Carrero hiltzeko ekintza bat burutzea erabaki zuten, bide batez, beste ekintza batzuk ere aztertzen ari ziren bitartean:
Manuel Fraga
hiltzea,
Alfredo Semprun
hiltzea,
Segoviako
espetxean kanpotik zulo bat egin presoak askatzeko...
Irailaren 25ean
arma denda batean hainbat arma eta material lapurtu zituzten, asmatutako talde iraultzaile baten progadanda paperak lurrean boteaz.
Urriaren 2an
Madrilgo Kapitania Nagusiko jagole bati metraileta lapurtu zioten...
Abenduaren 20an
meza entzun ondoren
Carrero Blanco
bere
Dodge Dart
beltzean Claudio Coello kaletik zihoan soto batetik egindako zuloan 75 kilo goma-2k leherrarazi zutenean. Dinamitaz betetako auto bat bigarren lerroan utzi zuten aparkatuta, Carreroren autoa lehergailua zegoen lekuaren gainetik igaro zedin. Betean harrapatu zuten autoa eta alboko eraikinaren gainetik pasa ostean, eraikinaren beste aldera erori zen. Carrero Blanco eta bere gidaria hil ziren. ETAk hiltzeko asmoz egindako bigarren ekintza izan zen Carrerorena.
[2]
Lehenean,
Meliton Manzanas
hil zuten,
1968ko
abuztuan
.
Behin baino gehiagotan aipatu da Argalak berak sakatu zuela Carrero hilko zuen dispositiboaren botoia,
[3]
baina ez zen horrela izan. Argala, kalean zegoen botoia sakatu zuen militantearen ondoan, autoaren posizio zehatza adierazteko.
[4]
Carreroren hilketa konspirazio bat izan zela ere aipatu da, eta ezkerreko sektore batzuek ere kritika gogorrak egin zizkioten ETAri ekintza hori burutzeagatik. Argalak idatziko zuen
Txikia Komandoa
ren izenarekin ETAk emandako erantzuna, biolentzia iraultzailearen zilegitasuna eta ekintza horren ekarpena azpimarratzen zituena.
Eva Forest
komandoko kideekin bildu zen
1974ko
martxoan
eta
"Operacion Ogro"
liburua argitaratu zuen ekintzaren gorabeherak azalduz. Liburrua Julen Agirre ezizenaz sinatuta argitaratu zen.
Carrero Blancoren ekintzaren ostean Argala, taldeko kideekin batera Ipar Euskal Herrira itzuli zenean giroa nahasita zebilen erakundearen barruan eta zalantza handiak izan zituen batzuek eman nahi zioten norabidearen gainean. Bitartean, Argalak bigarren mailan jarraitzen zuen, artean diziplina faltagatik zigortuta.
1974
. urtean erorketa asko izan zituen ETAk. Erakundea lau adarretan antolatuta zegoen: kulturala, politikoa, militarra eta langilea. Praktikan adar desberdinak nahastu egiten ziren, eta berregituraketa baten beharra sumatzen zen. Ekainean, III. Biltzar Ttipiaren ostean, Langile Fronteak erakundetik irtetea erabaki zuen, adar militarrekin zituen loturen ondorioz lan propio bat garatu ezinean.
1974ko
uztailean
euskaraz ikasteko ETAk antolatu zuen barnetegian parte hartu zuen Argalak, bitartean erakunde barruan eztabaida gogorrak ematen ari zirelarik.
Izan ere, III. Biltzar Ttipian bi ikuspegi desberdin nabarmendu ziren ETAren barruan,
ETA (m)
eta
ETA (pm)arteko
zatiketa ekarriko zutenak. Gainera,
irailaren 13an
Madrileko
Rolando kafetegian
ETAk jarritako bonba lehertu eta 11 lagun hil zituen; horietako bat polizia kidea zen. ETAk ez zuen ekintza bere gain hartuko, ETA-pm norabideko gehiengoa nagusitu eta ekintza ETAren gain hartzearen aurkakoak zirelako. Argalak kritika gogorrak egingo zien jarrera honengatik. Urrian egindako IV. Biltzar Ttipian ere kritika horiek berretsiko zituzten ETAren fronte militarrekoek eta egituraketari buruzko desberdintasunak zirela-eta, biltzarretik joan egin ziren. Horretara, zuzendaritzaren gehiengoa ETA pm izango zenaren ildoan kokatu eta erakundearen aparatuak euren kontrolpean gelditu ziren.
Argalak, ekintza garrantzitsuetan parte zuzena hartuta ere, jardun, aparatu politikoan ziharduen. ETAren fronte militarrekoek berari eman zioten euren tesiak garatzeko ardura. Berak idatzi zuen 1974ko
azaroan
ETAk argitaratu zuen
ETAren Agiria
. Bertan egoera soziopolitikoa eta Espainian demokrazia baten aukera aztertu ondoren ETAren estrategia eta jokabide politikoa azaltzen zituen. Funtsean, batetik, fronte desberdinetako egiturak sortzen zituen arazoak eta batez ere trantsizio demokratiko bati begira, eremu bakoitzak bere lana interferentziarik gabe eta errepresiorik gabe bideratu ahal izateko, ETAk fronte militarrean soilik jardungo zuen. Beste alde batetik, ezker abertzalearen oinarri politikoak zehazten eta garatzen zituen.
Hortik aurrera ETAren adar honi
ETA militarra
modura ezagutu zaio,
ETA politiko-militarra
modura ezagutu den beste adarretik bereizteko. Horretara ere, ETAren ideologo nagusia bilakatu zen, hil zuten arte.
Argalak egindako analisiaren ikuspegitik borroka armatuaren zeregina mugatua zen. Masa mugimendu abertzalea sustatzea zen funtsezkoa. ETA pm-ren aldean, insurrekzio bat bideratzea baino, borroka armatuaren helburua baldintza demokratikoak sortzen laguntzea izango zen.
[5]
Batzar hauen ostean ETA m-ren egiturako arduradunek ez zuten
Espainiako
lurraldeetan gehiago ibiliko. Horietako gehienek errefuxiatu politikoaren paperak zituzten
Frantziako
estatuan bizitzeko. Argalak, ordea, ez zituen legezko paperak eskatu eta
Fernando
izeneko baten dokumentazio espainiarra erabiltzen zuen. Argala ETA erakundearen zereginetan buru belarri sartuta zegoen eta klandestinitatean bizi zen. Bestela ere, diskretua, diziplinatua, protagonismotik ihesi, ez zen errefuxiatuak kalean ibiltzen ziren giroetan agertzen.
ETAren ildo politikoaren erreferentzia nagusia zen. Bileretan ikuspegi osoagoa lortzeko besteen iritziak baloratzen zituen eta, bestela ere, harreman onak zituen beste giroko jendearekin ere, hala nola,
Felix Likiniano
,
Demetrio Beriain
eta
Marc Legasse
anarkistekin.
Bietan Jarrai
, aizkora eta sugeaz egindako ETAren anagrama,
Felix Likinianok
egin zuen
Josu Artetxe
ETAko kidearen omenez. Argalak ikusi zuenean erakundearen ikurrerako proposatu zuen.
Egitura berrian, Argalak militantziaren prestakuntza politiko-militarraren ardura ere hartu zuen. Ikastaroak antolatu zituen, batez ere, beste herrietako mugimendu iraultzaileen esperientziak aztertzeko. Argalaren arabera garaipena lortu ez zuten mugimenduen esperientziek garaipena lortutakoen esperientziek baino ikasbide garrantzitsuagoak eskaintzen zituzten.
Argala ohiko intelektuala ez izan arren, oso analisi sakonak eta ulerterrazak idatzi zituen. Arestian aipatutako "ETAren agiria"z gain, Zutik 65etik 69ra eta ETA erakundearen agiri eta barne dokumentu ugari idatzi zituen hil zuten arte. Horretara, bere ikuspegi politikoak, ETAk garai horretan argitaratutako agiri eta dokumentuetan aurki daiteke, bai eta
Jokin Apalategiran
Los vascos de la nacion al Estado
liburuaren sarreran idatzitako autobiografia politikoan,
[1]
eta hil baino lehenago Arrigorriagako amnistiaren aldeko batzordearen eskaeraz grabatutako mezuan ere.
1977ko
martxoan
Telesforo Monzonek
deituta
Txibertan
indar abertzaleen artean egin ziren elkarrizketetan parte hartu zuen ETAren ordezkari modura.
PNVk
fronte abertzaleari uko egin zion, eta Argalak aldean zeukan pistola mahai gainean utzi zuen, PNVk akordioa izenpetuez gero ETA momentu horretan bertan borroka armatua bertan behera uzteko prest zegoela irudikatzeko.
[6]
1975eko
maiatzaren 16an
Frantziako poliziak
Donibane Lohizunen
atxilotu zuen, aldean pistola bat zeramala.
Baionako
epaitegiak
Versaillesera
konfinatu zuen, Parisen inguruan. Baina bertara iritsi orduko telefonoz deitu eta bere bila joan ziren handik Ipar Euskal Herrira itzultzeko.
Garai horretan
Axun Arana
arrasatearra ezagutu zuen. Axunen mutil-laguna,
Jesus Maria Markiegi
"Mutriku"
Gernikan
hil zuten guardia zibilek
maiatzaren 15ean
eta Argalaren ardura ere bazen hildakoaren burkidearen ingurukoei babesa eta laguntza ematea. Denborarekin bion arteko harremanak sakonduko ziren eta biak
Yeu
irlan deportatuta zeudelarik, bertan ezkondu ziren.
1976ko
urtarrilaren 23an
Frantziako poliziak Donibane Lohizunen atxilotu zuen berriro. Oraingoan hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina ez zituen beteko. Hala ere,
1976
. urte honetan polizia hainbatetan atxilotzen saiatu zen: Axunen etxea zelatatzen zuten, eta behin etxean sartu eta Argala topatu ez zutenean, Axun bera atxilotuta eraman zuten.
Beste aldetik, Espainiako Gobernuak iheslarien aurka Ipar Euskal Herrian antolatutako gerra zikinaren helburu ere zen Argala: maiatzean
Miarritzen
atxilotutako hiru mertzenarioek epaiketan deklaratu zuten besteren artean Argala bahitzeko agindua zeukatela.
1976ko
urriaren 15ean
iheslarien aurkako sarekada handi baten barruan Argala ere atxilotzen saiatu zen polizia baina oraingoan ere bera ez zuten topatu eta Axun atxilotu zuten. Atxilotutakoak
Yeu
uhartean (
Vendee
) konfinatu zituzten.
[7]
Azkenean,
1977aren
hasieran Argala ere atxilotu eta bertara konfinatu zuten.
[8]
Frantziako Gobernuak identifikazio txartel bat eman zion orduan, eta Axunekin ezkontzeko aprobetxatu zuen legezkotasun egoera hori. Yeuko alkateak ezkondu zituen
1977ko
otsailaren 11n
udaletxean.
Yeun bisita ugari izan zituzten konfinatuek. Horietan aipagarriena Monzonek
1977ko
otsailean
egindakoa. Argala eta Monzonen arteko besarkada jasotzen dituzten argazkiak irudi sinboliko handia zabaldu zuten Euskal Herri osoan.
Yeuko konfinamendua altxatu zenean, Argala Landetara konfinatu zuten, Euskal Herriko lurraldetan ibiltzeko debekuarekin. Hilabete batzuetan Landetatik Euskal Herrira joan-etorrietan ibili ostean, Argala Ipar Euskal Herrira bueltatuko zen, klandestinitatean bizitzera.
Landetatik itzuli eta klandestinitatean bizitzen jarri ondoren, Argala eta Axunek etxe bat hartu zuten
1978
hasieran
Miarritzen
elkarrekin bizitzeko. Laster
Angelura
aldatu ziren. Argalak sasitan jardun arren Axunek legezko bizimodua zeraman eta eskolak ematen zituen Miarritzeko ikastolan. Etxe finko batean bizitzeak harreman pertsonalak zabaltzeko aukera eman zion Argalari: bere amarekin egon ahal izan zuen, familiarrekin... Hala ere, eta trantsizioaren garai honetan errefuxiatuak oro har bizimodu irekian ibili arren, Argala diskrezio osoz mugitzen zen: oso lagun gutxik ezagutzen zuen non bizi ziren.
Baina
1977ko
ekaineko
hauteskundeetan sortutako Espainiako gobernu berriak ETAren eskakizunak onartu ez eta errepresioa eta enfrentamendua armatua areagotu egin ziren. Hartara,
1978ko
abenduaren 21ean
etxetik irteten ari zela auto azpian jarritako lehergailua eztandarazita, Argala hil zuten
[9]
Espainiako
zerbitzu sekretuetako kideek.
Ekintza
OAZek
eta
BVEk
hartu zuten beren gain.
[10]
Argalaren aurkako ekintza
Jean-Pierre Cherid
,
Mario Ricci
(
Carlo Vannoli
) eta Jose Maria Boccardo Romanek osatutako taldeak burutu zuen, SECED Espainiako zerbitzu sekretuetako kapitainaren Pedro Martinez (
Pedro el Marino
) agindupean ziharduena.
[11]
[12]
Urteen poderioz,
Stefano Delle Chiaiek
, eskuin muturreko terroristak, Argala izan zitekeen pertsona baten aurkako atentatuaz zehaztasunak eman zituen ere bai.
[13]
Euskal Herri osoan manifestazio handi eta gogorrak egin ziren. Ehortzi zuten egunean poliziak
Arrigorriaga
osorik eta sarbide guztiak hartuta zeuzkan.
[14]
Hilkutxarekin amak, anaiek eta bizkarrean zeramaten lagunek baino ez ziren joan. Herria hutsik, ate eta leihoak itxirik,
KASen
ikurra zeramaten bi lagun joan ziren zerraldoaren aurrean.
Euskal Herriko ikurrina
dolu xingola beltzarekin eta erdi jasota zuen udaletxearen aurretik pasatzean, hiru polizia koadratu ziren hilkutxaren aurrean.
San Mamesen
,
abenduaren 30ean
Athletic
futbol taldeak
Atletico de Madriden
aurka jokatu zuen partidan, talde bietako jokalariak eta publiko guztia zutik jarrita, minutu bateko isilunea gorde eta "
Eusko gudariak
" kantatu zuten Argalaren omenez.
[15]
Arrigorriagako udaletxearen aurreko plaza nagusia Argala plaza deitzen da gaur egun.
[16]
1978ko
abenduaren
hasieran Arrigorriagako
Amnistiaren Aldeko Batzordeak
iheslariaren bizitzaren gorabeherak azaldu eta analisi politikoa egitea eskatu zion Argalari. Hil baino aste bat lehenago zinta batean grabatu zuen bere azken mezua. Grabazioan, iheslarien egoera eta amnistiaren aldeko mugimenduaren gaineko ikuspegia azaldu ondoren, Espainiako estatuko erreforma prozesua aztertu eta amaitzeko konpromisoaren beharra azpimarratu eta jendea ezker abertzaleko egitura desberdinetan antolatzera deitu zuen, antolatu barik herriak bere helburuak lortzerik izango ez duelako: "Animo, antolatu eta burrukara!" hitzekin agurtu zen.
ETAk 1979an kasete zinta batean zabaldu zuen Argalak grabatutako mezua osorik, erakundearen sarrera eta agiri batekin, guztira 50 minutu hartzen duen grabazioan.
[17]
Arnaldo Otegik
15 hilabete egin zuen kartzelan Jose Miguel Benaran Argalaren omenaldi batean parte hartu eta ≪terrorismoa goratzea≫gatik zigortuta. 2007ko ekainaren 8an sartu zuten preso, ETAk su-etena hautsi eta hiru egunera, Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsi zuenean.
[18]
Tasio Erkiziari
urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko maiatzean, Argalaren hilketaren 30. urteurrenean, 2008ko abenduaren 21ean, haren oroimenez Arrigorriagan egindako ekitaldian hitz egin zuela egotzita .
[19]
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Jose Miguel Benaran Ordenana: Autobiografia politica≫
- ↑
(Frantsesez)
≪ETA: Communiques au sujet de l'execution de Carrero Blanco≫
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪ETA penso eliminar a Franco en 1972≫
,
El Pais
, 1976-12-18.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Bardavio, Joaquin,
La crisis. Historia de quince dias
, Sedmay, Madril, 1974.
- ↑
(Frantsesez)
≪Benaran Ordenana, Jose Miguel≫
,
Dictionnaire antifranquiste
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪ Imaz condiciona la busqueda del acuerdo a "que dejen la amenaza"≫
,
Gara
, 2007-03-26.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Seis refugiados vascos pemanecen confinados en la isla de Yeu≫
,
El Pais
, 1976-11-10.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪"Argala", condenado en Francia a cuatro meses de prision≫
,
El Pais
, 1977-07-14.
- ↑
(Ingelesez)
≪Basque militant, linked to killing of Madrid leader, slain in France≫
,
New York Times
, 1978-12-22.
- ↑
≪'Argala'-ren hilketaren 30. urteurrena oroituko dute Arrigorriagan≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Berria
, 2008-12-21.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Melchor Miralles eta Ricardo Arques,
Amedo: el estado contra ETA
. Plaza&Janes, 1989.
- ↑
≪Yo mate al asesino de Carrero Blanco≫
,
El Mundo
, 2003-12-21.
- ↑
https://elpais.com/diario/1987/07/05/espana/552434405_850215.html
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El cadaver de "Argala", trasladado a su pueblo natal≫
,
El Pais
, 1978-12-12.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El Athletic vencio merecidamente al Atletico de Madrid≫
Egin
, 1978-12-31.
- ↑
≪Arrigorriagako Argala plazari izena aldatzeko eskatu du Paulino Luesmak≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Berria
, 2008-04-22.
- ↑
ETAren grabazioa Argalaren hilketaren aurrean: Sarrera, ETAren kokapena, Argalaren mezua, ETAren agiria Euskal Herriari
. Iraupena: 50 minutu.
- ↑
Arnaldo ≪Otegi gaur aterako da espetxetik, 15 hileko zigorra beteta≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Berria
, 2008-08-30.
- ↑
≪Tasio Erkiziari urtebeteko zigorra jarri diote, Argala goratzea egotzita≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Berria
, 2011-05-12.