≪Franco≫ orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: ≪
Franco (argipena)
≫
Francisco Paulino Hermenegildo Teodulo Franco Bahamonde
(
Ferrol
,
Coruna
,
1892ko
abenduaren 4a
?
Madril
,
1975eko
azaroaren 20a
)
espainiar
militar eta diktadorea izan zen.
Espainiako Bigarren Errepublikaren
gobernu demokratikoaren aurka
estatu-kolpe
militarra jo eta Espainiako
estatuburu
izan zen
1939tik
eta
1975
arte,
frankismo
deritzon aldian. Haren jarraitzaileei
frankista
deritze.
Bizitza
Haurtzaroan, aitak gaizki tratatzen zuen,
maritxu
eta
Paquita
deitzen baitzion. Helduaroan, izaera hotzekoa izan zen. Alaba bat sortu eta gero, ez zuen bizitza sexual aktiborik izan.
[1]
Gonzalo Queipo de Llano
jeneral frankistak, berriz,
Paca la Culona
deitzen zion bizkarretik ?inoiz ez aurpegira?, Francok egiten zizkion mespretxuen mendekutzat.
[2]
[3]
[4]
1907an Toledoko Infanteriako Akademian sartu zen. Hiru urte geroago, teniente zela, Marokoko gerrara joan zen.
Rifeko Gerran
(1912) nabarmendu zen.
Abd el-Krimek
Marokoko gerra berriro piztu zuenean,
Espainiar Legioako
Tertzioko Lehen Banderaren buru zela, ekintza nagusietan hartu zuen parte:
Xauen
hartzea,
Melillaren
defentsa,
Gurugu
hartzea eta
Dar-Drius
berriro eskuratzea (1921-1922), eta talde beraren buru zela
Al-Hoceimako lehorreratzean
eta Afrikako gerraren amaian (1923-1925).
Miguel Primo de Riverak
Zaragozako Akademia Militarreko zuzendari izendatu zuen (1928-1931). Garai hartan jadanik Europako jeneral gazteena zen. 1931n Errepublika eratu berriak
Balear Uharteetako
Komandantzia militarrera bidali zuen. Gerrako ministroaren aginduz, 1934an,
Asturiasko iraultza sozialista
zapaldu zuen. Hurrengo urtean,
Estatu Nagusi Zentraleko
buruzagitza hartu zuen, eta
Gerrako Kontseilu Goreneko
lehendakaritza bere esku gerattu zen. Herri Fronteak gaina hartu zuenean (1936ko otsailaren 16a), Kanarietako Komandantzia militarrera bidali zuten. Hala ere, harreman oso estuak gorde zituen marxismoaren garapena eragotzi nahi zuten gainerako buruzagiekin.
Afrikako osteak gobernu errepublikanoaren kontra altxatu zirenean
(1936ko uztailaren 17a), hegazkinez Marokora heldu eta haiekin batu zen. Espainiako Itsas Armada gobernu demokratikoari leial mantendu zenez, ezin ziren Iberiar penintsulara igaro, eta estatu kolpea porrot egitear izan zen, penintsulan matxinatu faxistek ez baitzuten indar militar handirik. Francok, ordea, laguntza eskatu zien
Adolf Hitler
eta
Benito Mussolini
diktadore faxistei, eta haiek hegazkinak bidali zizkioten. Halaxe, penintsulara igaro zen Francoren armada. Han, konkistaturiko herri bakoitzean, ezkertiarra zen edo ezkertiartzat salatutako herritar oro hilarazi zuen Francok, Espainia ≪garbitzeko≫ helburua baitzuen.
Haren tropek laster egiten zutenez aurrera eta
Toledoko alkazarra
hartu zutenez, ospe handia lortu zuen Francok, eta 1936ko irailaren 28an gobernuburu eta
generalisimo
izendatu zuten gainerako jeneral matxinatuek. Gero, bere burua estatuburu izendatu zuen, bai eta
Caudillo
ere. Hitlerren eta Mussoliniren laguntzaz, matxinatu faxistek gerra irabazi zuten 1939ko apirilaren 1ean; nahiz eta militarki faxisten indarrak gobernu militarrarenak baino askoz ahaltsuago izan, badirudi gerra Francok nahita luzatu zuela, edozein oposizio zanpatzearren. Txikituta utzi zuen estatu osoa.
[5]
Espainiako Gerra Zibila
bukatu zenean,
Bigarren Mundu Gerrak
iraun zuen bitartean eta ondorengo urteetan, estatu gehienek Espainiako erregimen berriaren kontrako blokeoa egin zuten, Alemaniako eta Italiako erregimen faxistekin ?mundu gerra hura galdu zutenekin? izandako lankidetza zela kausa.
Erregimen totalitarioen
gisara antolatu zuen Espainia. Gorteak eratu zituen, Espainarren Forua ezarri, eta erreferendum-legea eman. Era askotako gobernuak antolatu zituen, frankismoaren oinarrizko joerak aldatu gabe izan arren, une bakoitzeko gorabeheren arabera (militarrenak, teknokratenak...). Atzerriko harremanei dagokienez, Espainia beste herrialdeetatik independente gorde nahi izan zuen,
autarkiaren
ideiari jarraituz;
Hitlerrekiko
negoziazioetan huts egin ondoren, Bigarren Mundu Gerran ez sartzea erabaki zuen, baina
Dibisio Urdina
bidali zuen, nazien alde eta
Sobietar Batasunaren
aurka borrokatzera.
1950eko hamarkadan,
AEBekin
eta
NBEarekin
negoziazioak hasi zituen, eta poliki-poliki beste herrialde batzuekin ere harremanetan sartu, ekonomiak hala eskatzen baitzuen. Baina Espainiaren ortodoxia bereziaren ideiari eutsi zion betiere. Alderdi politiko bakarra onartu zuen beti, bera alderdi horren buru zela:
Falange Espanola Tradicionalista y Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista
(
FET y JONS
).
1966an, Estatuaren Lege Organiko berria eman zuen.
Joan Karlos Borboikoa
izendatu zuen, bere ondoren Espainiako estatuburu eta errege izan zedin. 1973an, gobernuburu-kargua
Carrero Blanco
almirantearen esku utzi zuen, baina
ETAk
Carrero Blanco hil zuen, eta era horretara Francoren ondorengo erregimenaren jarraipena zalantzan jarri zen. Franco 1975aren azaroan hil zen; lehentxeago, ETAko bi kide eta
FRAPeko
hiru hiltzera kondenatu eta hilarazi zituen. Franco hil eta berehala hasi zen erregimen-aldaketa, lehendik ere prestatzen hasia baitzegoen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak