Eusko Abertzale Ekintza
(
EAE-ANV
) (
gaztelaniaz
:
Accion Nacionalista Vasca
)
1930eko
azaroaren 30ean
[1]
sortutako
Hego Euskal Herriko
alderdi
abertzale
eta
sozialista
izan zen.
2008tik
legez kanpo dago, Espainiako auzitegiek
Batasunarekin
zerikusia duela egotziz.
[2]
Bere sorrerako agiria
San Andresko manifestua
izan zen,
1930eko
azaroaren 30ean
argitaratua. Alderdiko kideei
ekintzale
deitzen zitzaien.
Alderdi honen aurrekari garbia da
Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia
,
1911n
sortua.
[3]
Ez zuen luzaro iraun.
Pedro Sarasketa
,
Segundo Ispizua
,
Francisco Ulazia
,
Francisco Zubitarte
eta
Victor Gabirondo
izan ziren alderdi hartako kide nabarmenetako batzuk.
1930ko
azaroaren 30ean, San Andres egunez sortu zen Eusko Abertzale Ekintza. Egun hartan, zenbait militante abertzalek
Bilbon
San Andresko Manifestua
plazaratu zuten. "Behin-behineko Batzordeak" eman zioten izena beraien buruari lehendabiziko ekintzale horiek. Abertzaletasunaren norabide aldaketa bat bilatzen zuen jende multzoa zen eta azaroaren 1tik prestatzen ari ziren alderdi berriaren plazaratzea.
Alderdiaren fundatzaileen artean
Anakleto Ortueta
,
Luis Urrengoetxea
,
Tomas Bilbao
,
Jose Manuel Izpizua
,
Claudio Ibanez de Aldekoa
,
Julian Arrien
,
Jose Ignacio Arana
eta
Jose Maria Belaustegigoitia
zeuden, besteren artean. Alderdiaren zenbait sortzailek, Anakleto Ortuetak esaterako, urte gutxi eman zuten alderdi berrian, bereziki EAEko joera ezkertiarrak areagotu ziren heinean.
Eusko Abertzale Ekintzaren jaiotzak
EAJren
nazionalismoarekiko
berritasun nabaria eta etena suposatu zuen, bere burua akonfesional,
errepublikazale
eta
aurrerakoi
bezala definitu baitzuen. Aldi berean, Euskal Herriaren izaera
nazionala
bertako herritarren borondateak definitzen zuen, burujabetzaren bidean (
autodeterminazio
eskubidea aldarrikatuz), eta ez, EAJren tradizio politikoan bezala, arrazan, historian edota
Foraltasunatik
zetorren legitimitatean. Horrela, EAEk
abertzaletasunaren
ateak ireki zizkien etorkinei eta hauen seme-alabei, militante abertzalea izateko
abizen euskaldunak
izateko araua kendu baitzuen alderdi berriak.
Orohar, alderdiaren lehendabiziko urteetan, ordura arteko abertzaletasun eskubizale eta elizkoia berritzen ahalegindu ziren. Gero etorriko zen ezkerreko ideologia bereganatzea.
1933
. urtean,
Tierra Vasca-Eusko Lurra
egunkaria argitaratu zuten, baina arazo ekonomikoak zirela eta, itxi egin behar izan zuten. Tierra Vasca egunkaria atzera berriz atera zuten
1936
. urtean, gerra betean eta
Bilbon
, baina
Bizkaiko
hiriburua
frankisten
eskuetan erortzean berriro itxi zuten.
36ko gerraren
aurreko urteetan, oraindik erabat ideologia finkatu gabe egonda, barneko krisia, aldaketa eta eztabaida ideologiko ugari izan ziren alderdi barnean.
Azkenik,
1936ko
ekainean,
1935eko
Eibarko
batzarra egin eta gero, kongresu berezi batean, Eusko Abertzale Ekintzak
abertzaletasunean
oso berritzailea zen programa bat onartu zuen,
sozialismoan
,
Euskal Herriko
lurraldetasunean eta autodeterminazio eskubidean oinarritzen zena.
Hala eta guztiz, EAEko barneko tirabirak ez ziren guztiz desagertu. 1936an
Luis Urkullu
buru zutela EAEn zatiketa bat egon zen eta izen berri bat eman zioten "EAE autonomoa" (ANV autonoma) Arrazoia izan zen Barakaldoko afiliatuek uko egin ziotela EAEren Bizkaiko korronte ofizialak jarraitutako ildo politikoari, hots, Bizkaiko
Fronte Popularrean
sartzeari,
1936ko hauteskundeei
begira
ezkertiarrekin
hauteskunde itun bat eginez. Neurri horien aurka agertu ziren Barakaldoko afiliatu gehienak,
EAJrekin
bat egitearen aldekoak. EAEren Batzorde Nazionalak Barakaldoko Udal Batzordea kanporatu zuen, eta haren ordez beste bat jarri zuen, Luis Ruiz de Agirre buru zuena. Batzorde horrek
Burtzena
-
Gurutzeta
,
Retuerto
,
El Regato
eta herriko erdiguneko Eusko Etxeak kontrolatu zituen, eta kanporatuek planteatutako zatiketa errefusatu zuten. Hauek EAJrekin akordioak babestu zituzten mila militante inguru eraman zituzten, uztailean alderdi berri bat sortuz: Eusko Abertzale Ekintza Autonomoa. Gerra hasi zenean, ANV autonomoko edo Barakaldoko EAEko talde independenteko gizonek Sabin Etxean egindako guardietan parte hartu zuten, eta EAJ alderdiko konpaini batzuetan txertatu ziren, Elgezabal eta Gordexolan, besteak beste
[4]
.
EAEk bere burua Euskal Herrian izan den ezkerreko lehen alderdi politiko abertzaletzat jotzen du, eta baita Euskal Herriko
ezker abertzalearen
sortzailetzat ere.
Gerra garaian alderdiak 4 batailoi sortu zituen
Errepublikaren
alde egiteko.
Donostian
esaterako, altxamendu militarraren aurkako erasoetan parte hartu zuten EAEko gudariek
[5]
.
Mario Salegi
idazle eta ekintzale politiko ezagunak borroka haietan parte hartu zuen eta gero gerra guztia Eusko Indarra EAE-ANVko batailoian egin zuen.
Legutio aldeko guduetan
eta
Bizkargiko Guduan
ere parte hartu zuten. Bataloi bakoitzak 800 gizon inguru zituen. Bataloien izenak hauek ziren: Olabarri (gehienak gipuzkoarrak), Euzko Indarra (gehienak bizkaitarrak), EAE 3 eta izenik ez zuen zapadore bataloi bat.
Alderdiak 550 militante galdu zituen 36ko gerran, eta horregatik bere egitura oso kalteturik geratu zen.
Frankismoan
klandestinitatean jardun zuen alderdiak. Haren aktibitateen artean, atzerriko
Eusko Jaurlaritzan
aritzea (
Gonzalo Nardizek
Jose Antonio Agirreren
gobernuko sailburua izaten jarraitu zuen, gerrako jaurlaritzan bezala) eta
Argentinako
Buenos Airestik
Eusko Lurra-Tierra Vasca
aldizkaria argitaratzea. Atzerriko euskal diasporan banatzeaz gainera, aldizkaria
Hego Euskal Herrian
sartzen zuten isilpean.
1977ko
hauteskundeetan
Gipuzkoan
eta
Bizkaian
soilik aurkeztu zen, bozen %1 baino gutxiago ateratzeko.
1978an
EAEk
Euskal Sozialista Biltzarrearekin
(ESB) bat egin zuen, horrela
EAE-ESE
(
Euskal Sozialista Ekintza
) sortuz. Formula horrek, halere, gutxi iraun zuen, eta azkenik
Herri Batasunan
sartu ziren bi alderdietako jarraitzaileak, denbora aurrera joanda
Batasuna
alderdian bilakatuko zena.
Eusko Abertzale Ekintza
Herri Batasunaren
parte izan zen koalizioaren sortze beretik, Mahai Nazionalean eserleku bat EAErena izanik.
2001ean
, EAEk
Batasuna
prozesuan parte ez hartzea erabaki zuen, alderdi bezala berezko egitura mantendu nahi baitzuen,
ezker abertzalearen
erreferente historiko gisa.
2008an
ilegalizatuak
izan arte, alderdiak urtero omentzen zituen
Albertian
EAEko eta, oro har,
faxismoaren
aurkako gudariak.
2002ko
ekainaren 1ean
,
Barakaldon
, EAEk X. Kongresua burutu zuen, 29 kidez osaturiko nazio zuzendaritza berria izendatuz:
Kepa Bereziartua
presidente izendatu zuten,
Antxon Gomez
idazkari nagusi eta
Seber Ormaza
Komite Historikoko buru
[6]
.
2003an
, hamarkada batzuk hauteskunde batzuetara ofizialki aurkeztu gabe egon eta gero,
Araba
,
Bizkaia
,
Gipuzkoa
eta
Nafarroako
Hauteskunde Batzetan ordezkariak aurkeztu zituen, foru eta herri hauteskundeetan parte hartzeko asmoz, nahiz eta azkenean ez zen bozketetara aurkeztu.
2005eko
uztailean
Eusko Ekintza
aldizkaria berrargitaratzen hasi ziren. Urtero,
1936ko Gerran
hildako EAEko gudariei omenaldia egiten die alderdiak, lehenik
Legution
eta, azkenaldian,
Oiartzunen
.
2007ko
apirilaren 12an
foru hauteskundeetara
aurkeztu zen eta hautes zerrendak ere aukeztu zituen
[7]
. Zerrenda horietatik 133 (tartean
Gasteiz
,
Bilbo
eta
Donostiakoak
eta
Nafarroako Parlamentukoa
) hautes lehiatik kanporatzeko eskatu zuen Estatuko Fiskaltzak, EAE-ANVko zerrenda horiek
Batasuneko
kideek kontrolatzen zituztela argudiatuta. Eskaera hori
Epaitegi Gorenak
, lehenago, eta
Epaitegi Konstituzionalak
, ondoren, baieztatu zuten,
maiatzaren 11ko
gauean 133 hautes zerrenden inpugnazioa berretsiz
[8]
. EAE-ANVk, baina, hautes eremu orotan zerrendak mantentzeko borondatea agertu zuen.
Maiatzaren 13an
Batasunak
, bere aldetik, EAE-ANVrentzat eskatu zuen botoa
Hego Euskal Herriko
instituzio guztietan, berak bultzatutako
Abertzale Sozialistak
tokiko plataformak hautes lehian parte hartzea debekatu ondoren
[9]
. EAE-ANVk 187.000 bat boto -baliogabekoak barne- eta hainbat hautetsi eskuratu zituen hauteskunde horietan
[10]
(
Ikus "EAE-ANV erakundeetan"
).
2010eko
otsailaren 9an
,
Seber Ormaza
bermeotarra, Eusko Abertzale Ekintzaren militante historikoa zendu zen, bere azken urtetan osasun arazoak zirela eta, politika aktibotik kanpo izan eta gero. Alderdiaren lehendakaria,
Herri Batasunaren
mahaikidea, Bizkaiko Batzar Orokorretan batzarkidea eta EAE-ANVren Batzar Historikoaren lehendakaria izan zen.
[11]
2007ko
maiatzaren 27an
egindako udal eta foru hauteskundeetan, Eusko Abertzale Ekintzak 719 zinegotzi eskuratu zituen
Hego Euskal Herrian
, horietatik 282 (baliogabetutako zerrendei zegozkienak) baliorik gabeak kontsideratu baziren ere
[12]
.
Gipuzkoan
, horrela, zinegotzi kopurutan lehenengo alderdia izango zen, baliogabetutako hautes zerrendak kontuan hartuz gero. Legezko zerrendak bakarrik aintzakotzat hartuz,berriz, EAE-ANVk 193 zinegotzi lortu zituen (
EAJk
baino zazpi hautetsi gutxiago)
[13]
. EAE-ANV hainbat udaletako alderdi bozkatuena izan zen, besteak beste:
Lezo
,
Orexa
,
Lizartza
(legez kanpo),
Legorreta
,
Ikaztegieta
,
Anoeta
,
Billabona
,
Alegia
,
Aduna
,
Zizurkil
(legez kanpo),
Ibarra
(legez kanpo),
Urretxu
,
Legazpi
,
Eskoriatza
,
Antzuola
,
Aretxabaleta
(legez kanpo),
Itsasondo
,
Aizarnazabal
,
Zestoa
,
Hernani
,
Bergara
,
Oiartzun
,
Arrasate
,
Soraluze
,
Ordizia
(legez kanpo),
Pasaia
,
Usurbil
,
Ondarroa
(legez kanpo),
Elorrio
,
Aramaio
,
Arbizu
eta
Beran
.
Era berean, ofizialki
Burgosko
lurraldea diren
Trebinun
eta
Argantzunen
, zinegotzi bana eskuratu zuen EAE-ANVk.
Gipuzkoan
24 udaletako alkatetzak lortu zituen
2007ko
hauteskundeetan:
Bizkaian 9 alkatetza lortu zituen:
Araban alkatzetza bakarra lortu zuen:
Nafarroan
9 alkatetza lortu zituen:
- Arabako Foru Aldundian
, EAE-ANVk 4 hautetsi lortu zituen. Baliogabetutako botoak kontuan hartuz gero, ordezkaritza hori bostekoa izango zatekeen, EAE-ANVren zerrenda legez kanporatua izan baitzen
Aiarako
hautes barrutian.
- Bizkaiko Foru Aldundian
, hautetsi bat lortu zuen
Enkarterriko
hautes eremuan legalki aurkeztu ondoren. Gainontzeko hautes eremuetan beste lau hautetsi lortu zituen, baliogabeko botoen arabera.
- Gipuzkoako foru instituziora
ezin izan zen aurkeztu, baina baliogabeko botoak (72.880 boto, % 21,60) kontuan hartuta 12 hautetsi zegozkion,
Gipuzkoako
bigarren alderdia izango zen eta.
Hiru foru erakunde hauetan, EAE-ANVk 28.128 legezko boto lortu zituen.
- Nafarroako Parlamentuan
EAE-ANVko hautes zerrendak legez kanporatu zituzten. Baliogabetutako boto guztiak ANVkoak izan balira, bi hautetsi zegozkion.
2006
eta
2007an
, alderdiak hauteskundeetan aurkeztu eta errelebantzia mediatikoa lortu ostean, EAE-ANV legez kanporatzeko eskariak ugariak izan ziren
Alderdi Popularraren
(PP) aldetik. Behin
ETA
erakundeak 2006an aldarrikatutako su-etena apurtutzat eman ostean,
PSOE
alderdia ere EAE-ANV legez kanporatzeko jarrera hartu zuen.
Testuinguru horretan, eta EAE-ANV
martxoaren 9an
egin beharreko
Espainiako
hauteskunde orokorretara hautagaitzak aurkeztuak zituelarik,
2008ko
otsailaren 8an
,
Espainiako Entzutegi Nazionaleko
Baltasar Garzon
epaileak alderdiaren jarduera hiru urtez eteteko agindua eman zuen,
EHAK
alderdiarekin batera
[15]
.
Auzitegi Gorenak
, berriz, hauteskundeetan parte hartzea debekatu zion alderdi ekintzaileari, baina bere jarduera etetea "gehiegizkotzat" jo zuen.
2008ko
Otsailaren 11n
,
Baltasar Garzon
epailearen aginduz, EAE-ANVren
Irunea
eta
Barakaldoko
egoitzak miatu eta itxi zituzten, eta alderdiko kide batzuk atxilotu, guztira hamalau lagunen atxiloketarekin amaitutako polizia operazio batean
[16]
.
Apirilaren 30ean
,
Baltasar Garzon
epailearen aginduz,
Ino Galparsoro
Arrasateko
(
Gipuzkoa
) EAE-ANVren alkatea kartzelan sartu zuten EAE-ANV alderdiaren jarduerak eteteko agindua urratu izana eta desobedientzia delitua leporatuta
[17]
. Epaile berak alderdiko gainontzeko kargu instituzionalei berdin gerta zitzaiekeela jakinarazi zuen. Maiatzaren 5ean, Garzon epailearen aginduz berriz ere,
Espainiako Poliziak
Portugaleteko
EAE-ANVren egoitza miatu eta itxi zuen
[18]
.
2008ko
irailaren 16an
,
Espainiako Auzitegi Gorenak
EAE-ANV legez kanpo utzi zuen, alderdia desegin eta bere ondasunak bahitzeko agindua emanez.
[19]
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Bernardo Estornes Lasa
, Jose Luis de la Granja Sainz eta Eider Landaberea Abad:
≪Fundacion de ANV≫
,
Aunamendi Eusko Entziklopedia
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La Policia confirma que ANV es Batasuna-ETA y el Gobierno ya ha sido informado≫
Libertad Digital
2007-04-21
(Noiz kontsultatua: 2010-02-16)
.
- ↑
Idoia Estornes Zubizarreta:
≪Partido Republicano Nacionalista Vasco≫,
Aunamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑
https://ezagutubarakaldo.barakaldo.eus/articulos/los-combatientes-de-barakaldo-en-el-ejercito-de-euzkadi/
- ↑
https://web.archive.org/web/20140107160457/http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_9618es.pdf
- ↑
Setenta y siete anos despues
,
Diario Vasco
, 2007ko apirilaren 13a
- ↑
EAE-ANVk hautagai zerrendak aurkeztu ditu maiatzeko bozetarako
,
Berria
, 2007ko apirilaren 24a
- ↑
EAE-ANVko 133 zerrenda eta ASren guztiak bozetatik kanpo utzi dituzte
,
Berria
, 2007ko maiatzaren 11
- ↑
Barrena emplaza a apoyar a ANV en los cuatro herrialdes
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Gara
, 2007ko maiatzaren 14a
- ↑
EAE-ANV ha logrado 187.000 votos y 719 electos en Hego Euskal Herria
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Gara
, 2007ko maiatzaren 28a
- ↑
≪Seberiano Ormaza ANVko kide historikoa hil da≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2010-02-09)
.
- ↑
Ibidem.
- ↑
EAE-ANV, segunda fuerza, a 4.000 votos del PSE
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Gara
, 2007ko maiatzaren 28a
- ↑
EA renuncia a la Alcaldia de Busturia y se la cede a la izquierda abertzale
- ↑
EHAKren eta EAE-ANVren jarduera eten du Garzonek, 3 urterako
Berria
, 2008ko otsailaren 8a
- ↑
Ezker abertzaleko 14 kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Garzonen aginduz
[
Betiko hautsitako esteka
]
Berria
, 2008ko otsailaren 11
- ↑
Ino Galparsoro Arrasateko alkatea kartzelatzeko agindu du Garzonek
[
Betiko hautsitako esteka
]
Berria
2008ko apirilaren 30a
- ↑
ANVren Portugaleteko egoitza itxi egin dute, miaketa egin ostean
[
Betiko hautsitako esteka
]
Berria
, 2008ko maiatzaren 5a
- ↑
Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi du ANV
[
Betiko hautsitako esteka
]
Berria
, 2008ko irailaren 16a
- Granja, Jose Luis de la:
Nacionalismo y II Republica en el Pais Vasco. Historia de Accion Nacionalista Vasca: 1930-1936
,
Madril
: CIS.
- Renobales, Eduardo:
ANV. El otro nacionalismo
,
Tafalla
: Txalaparta.
ISBN 84-8136-326-X
Bideoak