Lezo
|
---|
Gipuzkoa
,
Euskal Herria
|
|
|
|
Estatua
| Espainia
|
---|
Erkidegoa
| Euskal Autonomia Erkidegoa
|
---|
Lurraldea
| Gipuzkoa
|
---|
Eskualdea
| Oiartzualdea
|
---|
Izen ofiziala
| Lezo
|
---|
Posta kodea
| 20100
|
---|
INE kodea
| 20053
|
---|
Herritarra
| lezoar
|
---|
Ezizena
| trapujaliak
|
---|
|
Koordenatuak
| 43°19′16″N
1°53′56″W
/
43.321111111111°N 1.8988888888889°W
/
43.321111111111; -1.8988888888889
|
---|
|
Azalera
| 12,94 km²
|
---|
Garaiera
| 18 m
|
---|
Distantzia
| 7,5 km
Donostiara
|
---|
|
Biztanleria
| 6.008
(2023)
?3 (2022)
|
---|
|
3.071 (%51,1)
|
| (%50,8) 3.051
| |
|
|
Dentsitatea
| 464,3 bizt/km²
|
---|
Hazkundea
(2003-2013)
[1]
| % 0,68
|
---|
Zahartze tasa
[1]
| % 11,2
|
---|
Ugalkortasun tasa
[1]
| ‰ 40,92
|
---|
|
Jarduera tasa
[1]
| % 75,72
(2011)
|
---|
Genero desoreka
[1]
| % 4,26
(2011)
|
---|
Langabezia erregistratua
[1]
| % 10,92
(2013)
|
---|
|
Euskaldunak
[1]
| % 53,85
(2010)
|
---|
Kaleko erabilera
[2]
| % 36.5
(2016)
|
---|
Etxeko erabilera
[3]
| % 43.72
(2016)
|
---|
|
Sorrera
| 1202
udalerria
1833
|
---|
Webgunea
| http://www.lezo.eus/
|
---|
- Artikulu hau Gipuzkoako herriari buruzkoa da; euskal abertzale eta kontrabandista gaitzat duena beste hau da: ≪
Lezo Urreiztieta
≫
Lezo
Gipuzkoako
ipar-ekialdeko udalerria da.
Oiartzualdeko
eskualdean dago,
Errenteriarekin
,
Pasaiarekin
eta
Oiartzunekin
batera. 6.002 biztanle zituen
2016. urtean
Lezo
Jaizkibel
mendiaren eta
Pasaiako badiaren
artean kokaturik dago,
Errenteria
eta
Pasai Donibaneren
arteko bidean.
Gaintxurizketa
gainean ere Lezoko auzune batzuk badira.
Lezok badian antzina zuen kokagune estrategikoak bide ematen digu hipotesi gisa seinalatzeko bere lurretan erromatarrek portu bat eduki zutela, gaur egun parrokia-eliza dagoen muinoaren babesean. Interesgarria da zenbait toponimo nabarmentzea, esaterako, "Port de Lazon" XIII. mendean eta "Portua" XVII. mendean, Zubitxoren inguruetan, gaur egun badiako uretatik lehorraldera urrun dauden guneetan.
Bestalde, inguruetako jatorrizko biztanleriak aldaketa handirik gabe segitu zuen bere artzain erako ekonomiari lotua, urtaroen arabera
Jaizkibelgo
larreetatik barne aldeko mendietara lekuz aldatzen.
Lezoko herrialdean finkaturiko populazio-gune baten lehen aztarrenak
X. mendetik
datozkigu,
Oiartzun ibaiaren
bailara
Nafarroako erregeren
menpean zegoeneko garaietatik alegia. Historiako momentu hura, oro har, segurtasun faltak markatu zuen, are gehiago gure kasuan, pirata normandiarren harrapaketa-erasoak medio. Halere, XIII. mendean jadanik, Gipuzkoa
Gaztelako Erresumak
hartuz gero,
Done Jakue Bidearen
itsasaldeko pausalekuetariko bat bilakatutako hirigune txiki bat izaki, eta itsas lanetan gero eta gehiago saiatzen zen populazioa zuela, Lezoren lurralde-esparrua zedarriturik geratu zen.
XVI. mendean eta XVII.aren zati batean, nolabait ere oparotasun garaia, itsasoari lotutako jarduerek egundoko garapena izan zuten Lezon nekazaritzaren aldean. Horretan eragin handia izan zuen Pasaiako portuaren garrantzi estrategikoak, eta halaber, merkantzien karga eta deskargari dagokienez bertakoek eduki zituzten itsas pribilegioek.
Alabaina, XVII. mendeko krisiaz gero, ekonomia nekazaritzara itzuliz joan zen poliki-poliki, harik eta XVIII. mendearen bukaerarako Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas lanbide bakarra
itsas bazterreko arrantza
izan arte. Laborantza, aitzitik, aberasturik suertatu zen, neurri batean teknika berriak erabiltzeagatik eta kanpotik ekarritako laboreak sartu zirelako, esate baterako
artoa
eta
patata
.
Lezoko hirigunea garai hartan Gurutze Santuaren plazara biltzen ziren antzinako Kale Nagusiak eta San Joan kaleak, parrokia- elizatik hurbileko zenbait etxek (esaterako, Jauregia eta Lezoandia etxea) eta Bizkaia auzoak osatzen zuten. Etxeetan ugariak ziren baratzeak eta
dolareak
. Alabaina, bertako jendearen enpleguak gehienbat itsas bazterreko arrantza,
balearen
eta
bakailaoaren
arrantza, Andaluziarekin eta Amerikarekin merkataritza,
itsasohointza
, Erregeren Armada eta ontzigintza izan ziren. Interesgarria da nabarmentzea 1641 eta 1750. urteen artean parrokiako zenduen liburuan erregistraturikoen %18 baino gehiago itsasoan edota Euskal Herritik kanpo hil zela.
Nekazaritza arloan, eskualdean,
baserria
izan zen produkzioaren oinarrizko gunea. Horrelako jarduera nagusiak lan hauetara biltzen ziren: gari, arto eta barazkien
laborantza
,
sagardogintza
, eta
behi
,
ardi
eta
zerrien
hazkuntza.
Era berean, Lezok
Pasaiako portuan
duen kokaguneak bi ontziraleku eta
ontziola
batzuk edukitzeko bide eman zuen. Ontziraleku nagusiak, Lezoko kaikoak, Kale Nagusitik eta San Joan kaletik bidexka ugari zituen; arrantzontzi txiki eta
txalupentzako
babeslekua izan zen. Bestea, Portua izeneko ontziralekua, Bekoerrotako itsasadarrean kokatua pasaiarien ontziak abiatzen ziren tokia zen Herrera edo badiako edozein puntutara joateko.
Port de la Borda
izenez ere ezagunak ziren Lezoko Erregeren Ontziolak. XVIII. mendetik aurrera Bordalaborda izena hartu zuten. Port de la Bordako itsasadarrean kokaturik zeuden, Bizkaia auzoan, eta bertan Lezoko arotz eta itsas-arotz ugari aritu zen lanean.
Espainiar Inperioko
garrantzitsuenetakoak izan ziren. 1597an hasi ziren eraikuntza lanak
Antonio Urkiola
jenerala, superintendentea, eta
Onofre Isasti
gaztea hornidura arduraduna zirela. Ontziolen alboan soka lantegi handi bat eta
Maria Magdalenari
eskainiriko ermita ere bazeuden.
Lezo Unibertsitate izenarekin, 1203tik XIX. mendearen lehen herenera arte,
Hondarribiaren
jurisdikziopean egon zen, XIX. mendean lortu zuen herri izaera bere udaletxe eta guzti. Lehen ere bitan saiatua zen izaera hori lortzen, 1615ean Hazienda Kontseiluaren aurrean eta 1754an
Gaztelako Kontseiluaren
aurrean, beti Irun eta Pasai Donibanerekin loturik egon baitzen.
XVIII. mende amaieratik 1876 arte Lezok, probintzia osoak bezala, gerrate eta eskasia aro luzea bizitu zuen, XIX. mendea bukatu baino lehenago, ordea,
industrializazioa
, eta ondorioz, modernizazioa hasi ziren. XX. mendean zehar industria garapenak
hazkunde demografiko
handia eragin du.
[4]
Independentziako gudaren
ondotik baxurako arrantzak Lezoko ekonomian berebiziko garrantzia izaten jarraitu zuen, nahiz eta
1816
eta
1817ko
hondoratzeetan bi txalupa galdu eta 16 arrantzale hil. Industriak eragin izugarria izan zuen gerora eta baxurako arrantza desegin zuen. Era berean, nekazaritzaren nagusitasunarekin ere bukatu zuen.
Lezoren industria garapenaren hasiera XIX. mendekoa da. Hala,
1857an
Errenteriako
"Sociedad de Tejidos de Lino"ren menpeko 8 ehundegi bakarrik baldin zeuden, bakoitzak lagun bati lan ematen ziola, eta mende bukaerarako zenbait lantegi zabaldu ziren.
1901ean
hiru ziren: "La ocasion" teila eta adreilu fabrika, 34 langilerekin; "Sociedad Anonima Espanola de Productos Tarticos", 30 langilerekin; eta "Ustekabekoa" tapiz eta ehun fabrika, 6 langilerekin. Gainera, lezoar askok Errenteriako lantegietan egiten zuen lan.
1923
baino lehenago, lantegi berriak zabaldu ziren, "Union Alcoholera Espanola" legami fabrika, "Union Comercial Pakers" galleta fabrika, "Guittet y Cia. berniz eta sekante fabrika, "Fabrica Espanola de Papeles Quimicos, S.L." eta "Castellanos y Cia." upel fabrika.
1950az geroztik,
Francoren
diktadura
garaian, industrializazioa arrunt azkartu zen,
immigrazio
uhin handia eragin zuena. Horrek ekarri zuen hiritartzearen ondorioz, etxe asko egin ziren, karrika eta auzo berri ugari sortu eta baserri asko galdu ziren.
- Altzate igerilekua
[5]
- Bekoerrota kiroldegia
[6]
- Plazeta futbol zelaia
[7]
- Gezala auditorium
[8]
- Kultura aretoa
[9]
- Ludoteka
[10]
- Liburutegia
[11]
- Tomas Garbizu Musika Eskola
[12]
2019an 6.102 biztanle zituen Lezok. Horietatik %17,91k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,62 ziren.
[13]
2007ko
maiatzaren 25eko
udal hauteskundeetan 2.852 hauteslek hartu zuten parte, hautes erroldaren % 57,93k. Alderdien botoak honela banatu ziren:
[14]
EAE-ANVk
zortzi zinegotzi,
EAJk
hiru zinegotzi,
PSE-EEk
zinegotzi bat eta EB-Aralar koalizioak beste zinegotzi bat.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako
emaitzen ondorioz,
Bildu
koalizioko Ainhoa Zabalo hautatu zuten alkate. Hauteskunde horietan ezker abertzalearen ordezkari zen
Bildu
koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen. EAJ alderdiak hiru zinegotziak mantendu zituen, eta PSE-EEk bat.
2015eko udal hauteskundeetan
aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen
Euskal Herria Bildu
koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Kepa Garbizu hautatu zuten alkate.
2016an
,
Atez atekoaren
emaitzak ikusita, Pello Garbizu (
EAJ
) alkateak
Atez atekoa
mantentzeko akordioa egin zuen
EHBildurekin
.
Gipuzkoa Buru batzar
eta
PSE-EE
ko zinegotziak ez zeuden ados eta ika-mika horien ondorioz dimisioak eman zituzten EAJko zinegotzi batek eta Pello Garbizuk berak. Jesus Maria Martiarena jarri zuten alkate eta akordioa hautsi zuten.
2019ko udal hauteskunde
etan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.418 boto eta 6 zinegotzi. EAJ-PNVk 1.310 boto eta 6 zinegotzi. PSE-EEk 277 boto eta zinegotzi 1. PPk 32 boto eta zinegotzirik ez.
[15]
Jesus Mari Martiarena (EAJ) izendatu zuten alkate, PSE-EEren babesarekin.
[16]
Hauek izan dira Lezoko azken alkateak:
a
Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b
2003ko hauteskundeetan, Lezoko
ezker abertzaleko
hautagaitza (ordu arte alkatetza izan zuena) legez kanpo utzia zuten
Espainiako Legebiltzarrak
eta Espainiako Justizia administrazioak,
Espainiako Alderdien Legea
zela bide.
c
Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
d
2016ko martxoan Kepa Garbizu alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,2. Bigarren sektorea %38,1. Hirugarren sektorea %53,3. Eraikuntza %8,4.
[13]
2016an herritarren %60,29 euskalduna zen.
[13]
Gipuzkera
(erdialdeko euskara) egiten da Lezon. Aurreko mendeetan, ordea, Lezoko euskara
iparraldeko goi nafarrera
zen;
[42]
Irungo
aldaerakoa, zehazki esanda. Halaxe sailkatu zuen orduko hartan
Luis Luziano Bonapartek
, eta geroztiko
euskalariak
bat etorri ziren. XX. mendearen bukaeratik, ordea, gipuzkeraren aldaera bat da Lezokoa; zehazki, Bidasoko euskara,
[43]
Koldo Zuazok
eta beste hainbat euskalarik egindako dialektologia azterketetan agertu denez.
Bidasoko hizkera
erdialdeko euskararen
,
nafar euskararen
eta
nafar-lapurtarraren
tarteko hizkeratzat har daiteke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak eremu handiagoa hartzen ari dira, gehiago zabaltzen ari dira.
Tomas Garbizuk
idatzi zuen
Lezoko Herria
:
Itsaso gainetik
Jaizkibel mendia.
(Bis)
Mendi gibelean
Jaizkibel oinetan
Lezoko herria.
Hemen biltzen dira
euskaldun jendea,
(Bis)
antzinetik baita
guztiz ezaguna
Gurutze Ahalduna.
Ezker eskubi
zelai baserri,
ondorengoen oinarri,
ohitura zaharrak,
agurgarriak,
herriko seme gizon argiak.
(Bis)
Gora, gora Lezo
hain izen haundiko,
(Bis)
gure aurrekoen
sorleku garbia
Euskaldun Herria.
(Bis)
- Jaimes de Zamora
, XVI. mendea, pilotu nagusia, exploratzailea eta tratadista
[68]
- Juanot de Villaviciosa Mayor
, XVI. mendea, almirantea eta infanteriako kapitaina
- Lope Martinez de Isasti
(
1565
-
1626
), historialaria.
- Francisco Gainza
(
1658
-
1739
), apaiz eta historialaria.
- Juan Jose Sarasola
"
Lexo
" (
1867
-
1952
), bertsolaria.
- Agustina Lizarazu Larburu
(
1873
-
1965
), irakaslea.
- Elias Salaberria
(
1883
-
1952
), margolaria.
- Antonio Pildain
(
1890
-
1973
), elizgizona, Kanaria uharteetako gotzaina.
- Jon Garbizu
"
Zubigar
" (
1893
-
1930
), olerkaria
- Daniel Garbizu Salaberria
(
1896
-
1984
), poeta eta bertso-jartzailea.
- Tomas Garbizu
(
1901
-
1989
), musikaria.
- Roxa Zabaleta Aiestaran
(
1904
-
1963
), sendalaria.
- Gabriel Intxaurrandieta
(
1910
-
1990
), idazle eta apaiza.
- Miren Gezala
(
1912
-
2003
), irakaslea.
- Koldobike Gezala
(
1917
-
2002
), erraketista.
- Polentzi Gezala
(
1919
-
2008
),
txistularia
.
- Santiago Zabala
, "Lexo" (
1942
-
2012
), bertsolaria.
- Patri Urkizu
(
1946
), idazlea.
- Agustina Pontesta Garmendia
(
1950
), irakasle, filologo, itzultzaile eta idazlea.
- Luis Goya
(
1951
-
2006
)
euskal zinema
ekoizle eta zuzendaria.
- Patxi Intxaurrandieta
(
1953
), musikari eta irakaslea.
- Jokin Uria
(
1965
), futbolari ohia.
- Lander Zurutuza
(
1966
), ikerlari eta idazlea.
- Ibon Zugasti
(
1972
), txirrindulari ohia.
- Josu Andueza
(
1973
), arraunlari ohia.
- Enaut Gantxegi
(
1974
), aktorea.
- Urtzi Urkizu
(
1975
), idazlea.
- Haizea Barcenilla
(
1981
), unibertsitate irakaslea eta arte kritikaria.
- Maddalen Dorronsoro Amiano
(
1987
), abeslari, musikagile, abesbatza zuzendari eta itzultzailea.
- Garazi Ugalde
(
1988
), itzultzaile eta idazlea.
- Antton Ibarguren Telletxea
(
1989
), txirrindulari ohia.
- Irati Mogollon
(
1991
), soziologoa.
- Lierni Lekuona
(
1995
), txirrindularia.
- Maitane Etxeberria
(
1997
), eskubaloi jokalaria.
- Imanol Ezkurdia
(
1999
), futbolaria.
- Ilargi Arrizabalaga
(
2000
), musikaria.
- Julen Lobete
(2000), futbolaria.
- Aiur Illarreta
(
2005
), kanoalaria.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
Euskal Herriari Begira.
Udalbiltza
.
- ↑
≪Kaleko erabilera herrialdez herrialde≫
Euskararen erabilera
(Wikipedia)
.
- ↑
≪Etxeko erabilera≫
Euskararen erabilera
(Wikipedia)
.
- ↑
Aranzadi: Lezo- Gizarte mugimendua XX.mendean.pdf
2011/12/01ean kontsultatua
- ↑
≪Altzate Igerilekua | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Bekoerrota Kiroldegia | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Plazeta futbol zelaia | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Gezala Auditorium | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Kultura Aretoa | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Ludoteka | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Liburutegia | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Tomas Garbizu Musika Eskola | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
a
b
c
≪Web Eustat. Lezoko datu estatistikoak≫
eu.eustat.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
Elpais.com. Elecciones Mayo 2007 - Lezo
(azken kontsulta: 2007-12-31)
(Gaztelaniaz)
- ↑
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪[Bideoa
Jesus Mari Martiarena, bigarrenez Lezoko alkate≫]
Oarsoaldeko Hitza
2019-06-15
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Patri Urkizu: Literatur Heterodoxoa Eskaintzen≫
Argia
1980-11-02
(Noiz kontsultatua: 2023-01-12)
.
- ↑
≪Patri Urkizuk 50 urtetako bere obra bildu eta denen eskura jarri du≫
Naiz
2021-05-17
(Noiz kontsultatua: 2023-01-12)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Urkizu Sarasua, Patri - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-01-12)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪LEZO - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-01-12)
.
- ↑
a
b
≪Mikel Arrizabalaga hil da, Lezoko alkate izandako≫
Oarsoaldeko Hitza
2022-04-11
(Noiz kontsultatua: 2023-01-12)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Fallece la ex alcaldesa Inake Urrestarazu≫
El Diario Vasco
2009-03-12
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Detenido el alcalde de Lezo ante la carcel de Martutene≫
El Pais
2000-01-13
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Detenido el alcande de Lezo en una manifestacion en apoyo a los presos Etxerat≫
El Pais
2002-07-13
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El PNV dice que fue EH quien impulso las viviendas de lujo del sector 1≫
El Diario Vasco
2007-01-20
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La remodelacion de Jauregialde podria estar terminada para mayo de 2007≫
El Diario Vasco
2006-11-18
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Pasaia, Lezo y una bahia aun por recuperar≫
El Diario Vasco
2007-05-11
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪El jeltzale Kepa Garbizu vuelve a la alcaldia de Lezo ocho anos despues≫
El Diario Vasco
2015-06-13
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Haritz Salaberria sustituira a Alduntzin como diputado de Medio Ambiente≫
Naiz
2012-07-07
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Haritz Salaberria, sucesor de Alduntzin≫
Noticias de Gipuzkoa
2012-07-08
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Haritz Salaberria, exalcalde de Lezo, sera el sustituto de Alduntzin≫
EITB
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
≪Ainhoa Zabalo: "Denon artean egin nahi dugu, hori da herria egiteko modua eta bidea"≫
Oarsoaldeko Hitza
2015-05-20
(Noiz kontsultatua: 2023-01-12)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Garbizu senala al GBB y reitera que el acuerdo de Lezo es la mejor opcion≫
Gara
2016-03-17
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
≪Dimisioa eman du Lezoko alkateak≫
Berria
2016-03-13
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
≪Jesus Mª Martiarena, alkate berria≫
Lezoko Udala
2016-04-04
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Jesus Maria Martiarena, nuevo alcalde de Lezo≫
Naiz
2016-04-04
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El jeltzale Martiarena, nuevo alcalde de Lezo≫
Noticias de Gipuzkoa
2016-04-06
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
≪Jesus Mari Martiarena izango da Lezoko alkatea datozen 4 urteetan | Lezo.eus≫
Lezoko Udala
2019-06-15
(Noiz kontsultatua: 2023-01-22)
.
- ↑
≪Mikel Arruti Salaberria, Lezoko alkate berria≫
Lezoko Udala
2023-06-17
(Noiz kontsultatua: 2023-06-21)
.
- ↑
≪"Pellas" eta "mantxurrianoak" - Ahotsak.eus≫
ahotsak.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-12-13)
.
- ↑
≪Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea≫
ahotsak.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-12-13)
.
- ↑
≪Lezo - Ahotsak.eus≫
ahotsak.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-12-13)
.
- ↑
≪Bidasoakoa - Ahotsak.eus≫
ahotsak.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-12-13)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Lezoko Kristo Santuaren basilika. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Gurutze Santuaren Basilika | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪San Joan Bataiatzailearen eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪San Juan Batailatzailearen eliza | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Andronea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Andreone | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Arpire Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Arpire-enea (Kale Nagusia, 4) | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Lehenbiziko Torrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Bigarren Torrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Udaletxea | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Harrieskaileta etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Indio Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Jamot Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Jamot-enea (Kale Nagusia, 16) | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Maine etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Maripoxa Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Pantxikattxiki Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Paskual Enea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Paskual-enea (Gurutze Santuaren Plaza, 4) | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Txangaxi Torrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Zabala Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
≪Zabala-etxea | Lezo.eus≫
www.lezo.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-05-30)
.
- ↑
lezokoportua. (2014-12-23).
≪Jaimes de Zamora pilotua≫
Lezoko Portua
(Noiz kontsultatua: 2020-08-13)
.