- Ez nahasi
Europar Batasuneko Kontseiluarekin
edota
Europar Kontseiluarekin
.
Europako Kontseilua
[1]
Europako
integrazioaren alde lan egiten duen erakunderik zaharrena da.
1949an
sortu zen.
Frantzia
eta
Alemaniaren
mugan,
Estrasburgon
du egoitza, Europa Jauregian.
Europako Kontseiluko hizkuntza ofizialak
frantsesa
eta
ingelesa
dira, baina Ministroen batzordea eta Parlamentuetako Asanblada elkartzean
alemana
,
italiera
eta
errusiera
ere erabiltzen dira.
Europako Kontseilua ez da antzeko izena duten beste erakunde batzuekin nahastu behar, hala nola,
Europako Batasuneko Kontseiluarekin
edota
Europar Kontseiluarekin
. Azken horiek
Europako Batasuneko
(EB) erakundeak dira. Europako Kontseilua, aldiz, EBtik kanpo dagoen erakundea da, nahiz eta EBren sinboloak (ereserkia eta bandera) bere egiten dituen.
1945ean
Bigarren Mundu Gerra
amaitu zenean Europa lur jota ageri zen. Gerra hark Europako hainbat lurralde deuseztatu zituen, eta inoiz ez bezalako giza hondamendia ekarri zuen. Horren aurrean, Europako herrien arteko integrazioa bultzatzeko joera indartzen hasi zen.
Winston Churchillek
, adibidez,
Europako Estatu Batuak
sortzea proposatu zuen
Zurichen
egindako hitzaldi batean.
1948an
Hagan
hainbat politikari, estatuburu eta gizarte zibileko ordezkari elkartu ziren balizko Europako Kontseiluaren nondik norakoak eztabaidatzeko. Bi eratako erakunde ereduak proposatu ziren: nazioarteko erakunde klasikoaren eredua (gobernuetako ordezkariak bilduko zituena) eta parlamentarioen biltzar politikoaren eredua (legebiltzarretako ordezkariak bilduko zituena).
1949ko
maiatzaren 5ean
bi ereduak uztartu zituen Europako Kontseilua sortu zen
Londresko Itunaren
bidez. Erakunde berriak bi atal nagusi izango zituen: Ministroen Batzordea eta Parlamentuetako Asanblada. Eredu hau geroago
Europako Erkidegoek
jarraitu zutena izan zen.
Europako Kontseiluko estatutuan agertzen denez, erakundearen helburua
bere kideen artean gero eta batasun handiagoa lortzea da, beraien ondare diren printzipio eta idealak babestuz eta betez eta garapen ekonomiko eta soziala burutuz.
Europako Kontseiluaren lorpenik garrantzitsuena
1950ean
onartutako
Giza Eskubideen Europako Hitzarmena
izan zen. Hitzarmen hori betetzeko,
Giza Eskubideen Europako Auzitegia
sortu zen, Europar Batasunean giza eskubideen eta askatasunaren babesle gorena.
Aldi berean Europako Kontseiluak giza eskubideak bere osotasunean babesten ditu. Tortura Saihesteko Batzordea, Europako Karta Soziala,
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna
eta Gutxiengo Etnikoen Babeserako konbentzioa dira bere jarduera ildo garrantzitsuenak.
Europar Kontseilua]rekin batera,
Europako Parlamentuak
Europar Batasuneko
botere legegilea
osatzen du. Nolanahi ere, Europar Legebiltzarrak ez dauka lege-ekimenik, Batasuneko herrialdeetako parlamentu gehienetan ez bezala. Legebiltzarra Europar Batasuneko "lehenengo instituzioa" den arren (hitzarmenetan estreinakoz aipatua, eta protokoloan lehentasunezkoa), Kontseiluak botere handiagoa dauka legeak onartzerakoan, hainbat arlo Kontseiluaren eskumenekoak baitira. Parlamentuak, ordea, Batasuneko aurrekontuaren gaineko kontrola dauka, eta Batzordeko komisarioen aukeraketa bertan behera utzi dezake.
1949ko
maiatzaren 5ean
Londresko Ituna
sinatu zuten estatu sortzaileak hauek izan ziren:
1950ean
Alemaniako
Errepublika Federala ere Europako Kontseiluko kide bihurtu zen. Alemaniako Errepublika Demokratikoa ez zen inoiz kide izan,
1990ean
bat egin zutenean
Alemania
izenez bat egin zuten eta.
Hauek dira ordutik Europako Kontseiluko kide bihurtu diren estatuak:
Kazakhstan
eta
Bielorrusiak
kide izateko eskaera eginda daukate, baina beraien gobernuek giza eskubideetan eta demokrazian hutsune nabarmenak dituztenez, sarrera ukatu egin zaie. Europako Kontseiluan begirale dira
Kanada
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
Mexiko
,
Japonia
eta
Aulki Santua
, eta Parlamentuetako Batzarrean
Mexiko
eta
Israelgo
parlamentuak.