Ehun Urteetako Gerra
[1]
(
frantsesez
:
Guerre de Cent Ans
;
ingelesez
:
Hundred Years' War
)
XIV.
eta
XV. mendeetan
Ingalaterrak
eta
Frantziak
burututako borroka izan zen. Gatazkaren sorreran hainbat kausa daude, tartean, Frantziako tronurako zilegizko ondoretza. Gerrak, etenaldiak bazituen ere, ehun urte baino gehiago iraun zuen. Eskuarki, 1337koa da hasierako data, eta 1453koa bukaerakoa, baina
Plantagenet
etxeko erregeek Frantzian zituzten feudoak zirela medio,
XII. mendera
arte ere atzera daitezke gatazkak.
Normandoek 1066an Ingalaterra beretzeak
izan zuen ondorioetako bat izan zen Frantziako erregearen basailuetako bat aldi berean izatea Frantziako erregearen basailu eta bere erresumako errege; egoera horrek arazoak sortu behar zituen nahitaez, eta hala gertatu zen hurrengo urteetan. XII. mendean egoera hura korapilatu egin zen, Anjou eta Maineko konderriak eta
Akitaniako dukerriak
orobat geratu ziren Ingalaterrako errege etxeari (
Plantagenet
) lotuta. Ingelesen arriskua saihesteko Frantziako erregeek egin zituzten ekintzak XIII. mendean zehar eman zituzten fruituak:
Normandia
,
Anjou
,
Maine
eta Akitaniako zati bat berreskuratu zuten.
Hala ere,
Guienak
ingeles erregeen mende jarraitu zuen. Frantziako erregeak Guienan zuen aginpide izenezkoak dukerri hartako auzietan tarteko egoteko aukera ematen zion; ingeles agintariek, jakina, ez zuten onartu Frantziako erregea tartean sartze hura. Gaskoiek leial jarraitzen zuten Ingalaterrako erregeekiko, Ingalaterraren eta Guienako dukerriaren arteko lotura ekonomikoek leialtasun hori indartzen zutela: Guienako eskualdea
ardoa
ekoiztera zegoen emana, eta ardo hura Ingalaterrara esportatzen zen gehienbat. Frantziako erregeak 1294an eta 1323an saiatu ziren dukerri hura bahitzen, baina bietan ingeles erregeek berehala berreskuratu zuten. Urte haietan beste gertaera batek ingelesen eta frantsesen arteko harremanak gaizkoatu zituen, Frantziako tronurako ondorengotzak, alegia.
Luis X.a
eta
Joan I.a
hil ondoren, 1316an, Luisen anaia batek agintaritza hartu eta tronura igo zen
Filipe V.a
gisa,
Lege Salikoaren
bitartez
haren iloba Joana
bazterturik. Filipe V.a eta haren oinordekoa
Karlos IV.a
semerik izan gabe hil ziren, eta 1328an ondorengotzak arazoak sortu zituen berriz ere. Hiru erregegai zeuden: Joana (1316 tronutik baztertua),
Eduardo III.a Ingalaterrakoa
, eta
Filipe, Valoisko kondea
. Filipek Frantziako tronua beretu zuen, baina nafarrek (haien erregea Frantziako erregea baitzen 1285az geroztik) Joana aukeratu zuten erregina, Eduardo III.a bazterturik (adin txikikoa baitzen). 1329an Ingalaterrako erregeak Guienarekiko leialtasun zina berretsi zuen; 1330ean Ingalaterra mendean hartzeak eta eskoziarrak garaitu izanak indar handia eman zion. Gaskoien arazoa ez konpondu izanak gerrara eraman zituen bi erreinuak. 1336an Eduardo III.ak debekatu egin zuen artilea
Flandriako
ehundegietara esportatzea (Flandria Frantziaren basailua zen), eta horrek liskarrak sorrarazi zituen Flandrian. Frantziak berehala erantzun zion erabaki horri, 1337ko maiatzean Frantziak Guiena bahitu zuen. Urte hartako urrian, Ingalaterrako erregeak Frantziako erreinua erreibindikatu zuen.
Ingelesen erasoaldia Eduardo III.aren agintepean (1337-1360)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Ingalaterrako artilea Flandriara esportatzeko blokeoak berehala eman zituen fruituak; Ganten
Jacob van Artevelde
buru zuen liskar bat sortu zen, eta berehala zabaldu zen beste hiri batzuetara. 1337an Eduardo III.a Flandrian kokatu zen, eta 1340ko urtarrilean Frantziako errege izendatu zuen bere burua Ganten. Handik gutxira Ingalaterrak nagusitasuna izan zuen itsasoan,
Sluiysko itsas guduari
esker.
1341ean,
Bretainiako dukerrian
,
Joan III.a
dukea semerik izan gabe hil zen, eta, haren ondorengo nor izango, liskarrean hasi ziren
Montforteko konde Joan
eta Frantziako erregearen iloba
Karlos Bloiskoa
. Monfortek Eduardo III.a izan zuen alde, baina Filipe VI.a,berriz, aurka, Bloisen alde jokatu baitzuen.
Bretainiako Ondorengotza Gerrak
1365era arte iraun zuen.
Derbyko kondea
eta Gautier de Mauny 1345ean lehorreratu ziren Guienan; Gaskoiniako indar militarrak berrantolatu zituzten, eta Akitanian lehen izan zituzten lurraldeak berreskuratzen hasi ziren. Frantses gudaroste bat desegin zuten
Auberochen
, eta
Bergerac
,
La Reole
,
Aiguillon
eta
Angulema
beretu zituzten. Frantsesek hurrengo urtean jo zuten kontraerasoa, baina Derbyko kondeak trebe eta tinko eutsi zion frantses indarren sarraldiari Aiguillonen.
Ingelesen estrategiak bi ekintza modu erabili zituen Frantzian: Guienako mugan, gazteluak eta hiriak setioan jarriz ari izan ziren lurraldeak berreskuratu nahian; iparraldean, berriz,
chevauchee
teknika erabili zuten.
Gerra egiteko modu horretan gudarosteek landa lurraldeak sistematikoki suntsitzen zituzten, gotorlekuak setiatu gabe egiten zuten aurrera, ez zituzten mendean hartzen ustekabean harrapatzen zituzten lekuak baizik, eta etsaiaren baliabide ekonomikoak hondatzen zituzten; bide batez, munta handiko harrapakinak beretzen zituen gudarosteak.
Estrategia horrek erasoan datorren gudarostea zabaldi batean aurrez aurre gudukatuz gelditzen saiatzera behartzen du etsaia, eta era horretako borroketan aurreko hamarraldian
Eskoziarekin egin zuten gerran
landu zituzten taktikak baliatzen zituzten ingelesek.
Erdi Aroko gerragintza harresitutako hirien kontrako kostu handiko setio luzeetan zetzan. Eduardo III.aren armadak Filipe VI.a (
1350ean
hila) eta haren seme
Joan II.a
(1350-64) defentsan aritzera behartu bazituen ere, Ingalaterraren menpeko lurraldeak hedatzea oso motela izan zen.
1346an Eduardo III.ak
chevauchee
horietako bat jo zuen Frantziako iparraldean,
Cotentingo
penintsulatik Calaiseraino: Caengo hiriari
eraso zioten
, frantses gudaroste gizonez askoz ugariagoari sekulako hondamena egin zitzaion
Crecyn
eta
Calais setioan
jarri zuten, harik eta 1347ko abuztuan errenditu zen arte. Gudaldi harekin ingelesek garaipen aldi bat hasi zuten: urte hartan bertan Aiguilloneko setioa altxa zuten,
Eskoziako David erregea
(Frantziaren borroka kidea) garaitu eta preso hartu zuten
Neville's Crossen
, eta Karlos Bloiskoari
La Roche-Derrienen
(Bretainian) 1347an.
Berrogeita hamarreko hamarraldian ere ingelesek garaile jarraitu zuten. Errege berria, Joan II.a, liskarretan ari izan zen haren suhi
Karlos II.a
Nafarroako erregearekin, honek lurrak baitzituen Normandian eta Frantziako tronurako eskubidea baitzuen (Joanaren semea zen, Luis X.aren alaba 1316an eta 1328an tronutik baztertuarena), eta hala ingelesekin elkar hartzera bultzatu zuen Joan II.ak Karlos II.a. Gudaldi garrantzi handikoenak
Eduardok
gidatu zituen, Galesko printzeak; 1355ean
chevauchee
handi bat abiarazi zuen Guienatik
Narbonaraino
, eta Frantziako hegoalde osoa harrapatu zuen tartean.
Hurrengo urtean beste
chevauchee
batek Frantziako erdialdea eta mendebala erraustu zituen, eta frantses gudaroste gizonez askoz ugariago batek ingeles-gaskoiei eraso zietenean
Poitiersen
(1356) sekulako hondamena izan zuen, eta Printze Beltzak Joan II.a bera hartu zuen preso. Gainera, 1359-1360ean ingelesak berriz sartu ziren indarrez Frantziako iparraldean. Ekinaldi hura ez zen aurrekoak bezain bikaina izan, baina
Bretignyko bake hitzarmena
ekarri zuen; hitzarmen horren arabera, Eduardo III.ak uko egiten zion Frantziako erregetzari, eta horren truke askoz lurralde gehiago hartu zituen mendean Akitaniaren baitan.
Du Guesclinen kontraerasotik tregoen garaira (1364-1411)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Bake hitzarmen hura sinatzeak ez zuen bakea ekarri. Frantses erregeak Nafarroako Karlos II.arekin zuen liskarra berpiztu zen;
Bertrand du Guesclinek
nafar gudarostea
Cocherelen
garaitu zuen (1364). Hurrengo ekinaldia ordea ustel atera zitzaion du Guesclini; Bretainian Karlos Bloiskoari laguntzeko erasoa jo zuelarik, ingeles-bretainar gudarosteak
Aurayn
garaitu zituzten frantsesak (1364) eta preso hartu zuten du Guesclin. 1365-66an
Henrike Trastamarakoak
mertzenario taldeak hartu zituen soldadu
Gaztelan
indarrean sartzeko, Frantziako gudaldi haiek guztiak bukatu zirenean lanik gabe baitzeuden mertzenario haiek. Gaztela mendean hartu izanak nafarren eta ingelesen esku hartzea ekarri zuen,
Petri I.a
jarri nahi baitzuten Gaztelako errege. Nafar-ingeles gudarostea Gaztelan sartu zen Eduardo buru zuela eta frantses-gaztelar gudarostea suntsitu zuten
Naiaran
(1367).
Bretignyko bakeak frantses koroari leialak ziren noble talde bat utzia zuen ingelesek Akitanian mendean hartuak zituzten lurretan; noble horiek Frantziako
Karlos V.ari
esku har zezan eskatu zioten, eta gerra pizteko beste arrazoi bat sortu zuten horrela.
Frantsesak nagusitu ziren orduan estrategiaren aldetik, du Guesclin buru zutela, aintzat hartuak eta zuzenduak baitzituzten aurreko gerra aldian jasan behar izan zituzten hondamenen arrazoiak eta akatsak. Ez zieten jaramonik egin ingelesek abian jarritako
chevauchee
ei, haiekin borrokatzetik begiratu ziren, eta gotorlekuak setio bidez edo azpikeriaz mendean hartzen egin zituzten ahalegin guztiak. Hala, 1369, 1373 eta 1380ko
chevauchee
handien bidez ingelesek ezer ez baitzuten lortu, Akitanian mendean hartuak zituzten lekuak frantsesen esku erori ziren pixkanaka-pixkanaka.
1380tik aurrera, bi herrialdeetan boterea lortzeko barne-borrokak egon ziren, eta bien arteko gerrak segurtasun gabeko bakeari eman zion bidea. Flandriaren gaineko menpea estrategiako pauso nagusia bilakatu zen. Ingalaterran Eduardo III.aren bilobak,
Rikardo II.a
eta
Henrike IV.a
poterarengatik borrokatu ziren. Frantzian, Karlos V.ak zoroaldiak nozitu behar izan zituen, gobernatzeko gai ez zela. Haren izenean gobernatu nahian, anaiak elkarren kontrako borrokan sartu ziren.
Frantsesek flandiarren beste matxinada bat zapaldu behar izan zuten,
Roosebeken
(1382), baina aldi hartako ezaugarri garrantzitsuena 1384tik aurrera tregoak aldian aldiro berrestea izan zen, bi erresuma horien barnean aristokraten arteko ezinikusiek sortu zituzten borroken eraginez.
Hori zela eta, Frantzian gerra zibila piztu zen
Armagnac
eta
Borgoinar
taldeen artean.
Ingalaterrako Henrike V.ak
, frantziarren desadostasunaz baliatuta, Ingalaterrako aldarrikapenei berriro ekin zien. Armagnacarrek Frantziako erregea hildakoan, Filipegan, honen semearengan aliatua aurkitu zuen Ingalaterrak.
1415ean ingelesak indar handiz itzuli ziren kontinentera;
Harfleur
Normandiako portua hartu ondoren, Henrike V.ak
chevauchee
bat abiarazi zuen Calaiseraino, eta ospe handiko garaipen bat iritsi zuen
Azincourten
(1415) askoz gizon gehiago zituen frantses gudarostearen kontra. Handik bi urtera estrategia berri batekin itzuli zen Frantziara: lurralde hura oso-osorik menderatzea, gotorlekuak eta guzti. Frantsesek Azincourt galdu izanari eta frantsesen alderdi barneko tirabirei esker, ingelesek uhin baten gisa egin zuten aurrera Normandian,
Ile-de-Francen
eta
Pikardian
barrena.
Borgoinako duke Joan
hil zutenean, haren seme
Filipek
ingelesen alde jokatu zuen 1419an. Itun hari esker, Henrike V.ak frantses errege
Karlos VI.ak
Troyesko hitzarmena
sina zezala lortu zuen (1420), horren arabera bere seme
Karlos
ondoregabetzen zuela eta bere alaba
Katalina
Henrikerekin ezkontzen, biak oinordeko izendaturik. Karlos ondoretzaz gabetuak borrokan jarraitu zuen frantsesen gidari, eta Henrike V.a eta Karlos VI.a berehala hil ziren, 1422an, oinordeko gisa ume bat utzirik,
Henrike VI.a
.
Erregearen ordez Bedfordeko duke
Joan
ari izan zen, errege zenduaren anaia;
Cravanten
(1423) eta
Verneuilen
(1424) garaitu zituen frantsesak.
Frantsesak galdutako lurrak geldiro-geldiro berreskuratzen (1428-1453)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Ziur asko
propaganda
ekintza guztiz ere trebe bat izan zen haren bidez, frantses buruzagiek azken hamabost urteetan hondamenetik hondamenera ibiliak ziren soldadu haiek adorez bete zituzten berriro. Frantses gudarostea, agerpenak izaten zituen neska nerabe bat zuela buru,
Orleansko setioa
altxatzeko (1429) gauza izan zen.
Frantsesen bultzada hori berehala agortu zen ordea, ingelesek
Joana Arc-ekoa
harrapatu, eta sorgina zela salaturik hil zutenean. Hogeita hamarreko hamarraldian, frantsesek ezer gutxi aurreratu zuten eta gudu batzuk ere galdu zituzten; 1435ean
Karlos VII.ari
Borgoniako dukeak berriz ere leialtasuna zin egin izana izan zuen frantsesen alderdiak arrakastarik handiena.
1444an sinatu ziren Toursko tregoei esker, frantses administrazioak bere indar militarrak eraberritu ahal izan zituen. 1445eko urtea izan zen Erroma eroriz geroztik gudaroste iraunkor bat mendebalean sortu zen lehenengo aldia; frantsesek beren
artilleria
landu zuten Europako onena bihurtu zuten arte. 1449an gerra berriz hasi zenean, frantses gudarosteak ordu arte inoiz izan ez zuen indarraz eta eraginaz jardun zuen borrokan. Normandia hartu zuten mendean, eta laguntzera zetorren gudaroste 'ingeles' bat garaitu zuten
Formignyn
(1450). 1451n, frantsesek Guienako lurraldeari eraso egin zioten, eta ekinaldi batean hartu zuten, nahiz eta
Baionak
gogor eutsi zien. Gaskoniak Ingalaterrari zion leialtasuna hurrengo urtean nabarmen gelditu zen Bordeleko matxinadaren bidez; izan ere, Plantagenet etxearen indarrak gaskoiak ziren batez ere eta, segur aski, euskaldunak ere zeuden tartean.
[2]
Matxinatuei laguntzera etorria zen gudarostea
Castillonen
garaitu zuten frantsesek (1453), eta Bordelek errenditu behar izan zuen. Orduan inor konturatu ez bazen ere, gerra bukatu egin zen; ez zen inongo bake hitzarmenik egin, baina borrokak hantxe amaitu ziren. Ingalaterrak
Calais
baino ez zuen bere menpe, zein 1558an bueltatu zuen.
Henrike VI.a gaixorik zegoenez, Ingalaterra
Somerseteko
eta
York
dukeen eskuetan geratu zen. Hauek etsai porrokatuak ziren, ideologiak baztertuak (
Gloucesterkoa
preso zegoen). Bere helburu pertsonalek bultzaturik, ez zuten bakea finkatu.
Gerra zibil
bat hasi zuten berriz,
Arrosen Gerra
izenekoa.
Frantzian, ostera,
Luis XI.ak
, Karlos VII.aren semeak, monarkia eta
absolutismoa
oinarritu zituen.
[3]
Konkista handiak (Borgoina, Akitania edo Pikardia) lortu ondoren,
Valois leinua
itzuli zen,
kapetiarrei
gertatu zitzaien moduan.
Eroria, politikagintzaren ikuspegitik,
feudalismoarena
ere bazen, hurrengo mendean agertuko ziren estatu nazionalen sorrera. Historialariek Ehun Urteetako Gerra mugarritzat jotzen dute
Europako
nazionaltasunaren garapenean. Ingalaterrak, garaipen eta porroten ostean, Europan eskua sartzeko tentazioari uko egin zion urte luzez, eta horko erregeek barneko garapena zuten helburu.
Izurri bubonikoak
eta gerrak Europa osoko biztanleria gutxitu zuten garai haietan. Frantziak bere biztanleriaren erdia galdu zuen Gerran,
[4]
Normandiak hiru laurden eta Pariseko bi heren.
[5]
Era berean, Ingalaterrako biztanleriak %20-%33en galera izan zuen.
[6]
- ↑
EIMA:
Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑
Davant, Jean-Louis. (2017).
Frantzia eta nazioa.
Baiona: Maiatz, 32-33 or.
ISBN
979-10-92009-34-7
.
.
- ↑
Rit, Nosotro.
The Effects of the Hundred Years War.
.
- ↑
Turchin, Peter. (2003).
Historical dynamics: why states rise and fall.
Princeton University, 179?180 or.
ISBN
0-691-11669-5
.
.
- ↑
Ladurie, Emmanuel Le Roy. (1987).
The French peasantry, 1450?1660.
Berkeley & LA: University of California Press, 32 or.
ISBN
0-520-05523-3
.
.
- ↑
Neillands, Robin. (1990).
The Hundred Years War, Revised ed..
London: Routledge, 110?111 or.
ISBN
0-415-26131-7
.
.