Wikipedia, Entziklopedia askea
Akitaniako Dukerria
(
okzitanieraz
:
Duche d'Aquitania
;
frantsesez
:
Duche d'Aquitaine
)
Erdi Aroko
erakunde
feudal
frantziarra
zen, egun
izen bereko eskualdean
zegoena.
Akitaniako dukea jatorrizko
Frantziako
parea
zen.
675ean
Txilderiko II.a
merovingiar
erregea hil zenean sortu omen zen. Hala ere, zaila da bere egoera zehaztea
877
baino lehen bai dukerritzat bai konderritzat hartzen zelako. Ordutik
Akitaniako erresuma
bi dukerritan banatu zen:
Gaskoniakoa
eta
Akitaniakoa
(gero
Guienakoa
izango zena). Dukerri biek
1058an
berriro elkartuko ziren, nahiz eta
Guiena
izena noizbehinka dukerria izendatzeko erabili.
1204an
Leonor Akitaniakoa
hil zenean, bere seme zen
Ingalaterrako
Joanes I.a
erregeak dukerria jarauntsi zuen (
Frantziako
erregeak zuzenean zituen lurraldeak baino handiagoa zena). Honek garrantzi handia zuen
Ehun Urteko Gerran
.