Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos V.a Frantziakoa
(
Vincenneseko gaztelua
,
1338ko
urtarrilaren 21a
- Beaute-sur-Marne,
Vincennes
,
1380ko
irailaren 16a
),
Jakituna
ezizenaz ezaguna,
1364
-
1380
bitartean
Frantziako erregea
izan zen. Bere erreinaldiak
Ehun Urteko Gerraren
lehenbiziko zatiaren amaiera markatu zuen, eta
Frantziak
lurralde asko berreskuratu zituen.
Karlos II.a Nafarroakoa
izan zuen barneko arerio nagusia.
Joan II.a Frantziakoa
eta Bona Luxenburgokoa izan zituen gurasoak. Aita preso zen bitartean, erregeorde izan zen,
Etienne Marcelen
matxinada eta laborariena menderatu zituen eta
Bretignyko hitzarmena
sinatu zuen
Ingalaterrarekin
. Errege koroaturik,
Karlos II.a Nafarroakoaren
kontrako gerra amaitu zuen, Ingalaterrari Frantzian zituen ia lurralde guztiak kendu zizkion (
Calais
eta
Bordele
ingurua salbu), eta Bretainiako duketzarako gerra bukatu zuen.
Letren eta arteen babesle izan zen. Erregeren liburutegia sortu zuen, bere eskuizkribu bildumarekin, eta
Louvre
berriro eraiki zuen.
1350ean
Joana Borboikoarekin ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:
- Joana (1357 ? 1360)
- Joanes (1363-1409)
- Bona (1360 ? 1360)
- Joanes (1366 ? 1366)
- Karlos
(1368 ? 1422)
- Maria (1370 ? 1377)
- Luis (1372 ? 1407)
- Elisabet (1373 ? 1377)
- Katalina (1378 ? 1388)