Blues
a patroi errepikakorra eta hamabi konpasetako erritmoa duen
musika
estiloa da.
Bluesaren jatorria aurkitu ahal izateko,
1619
urte inguruko Jamestowneko (
Virginia
) hondartzetara bidaia egin behar da. Han lehorreratzen baitziren
Afrikatik
esklabuz beteta zetozen itsasontziak. Milaka eta milaka lagun eraman zituzten
AEBetara
hango kotoi soroetan lan egiteko. Pertsona horien musika erlijioso eta tradizionala garatu, eta blues musika jaio zen
XIX.
eta
XX. mendeetan
.
XVII.
eta
XVIII. mendeetan
, Afrikan arraza beltzeko pertsonak esklabo hartu eta Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldera eraman zituzten, kotoi eta tabako soroetan lan egiteko.
Merkantzia bezala erabiltzen zituzten pertsona horiek. Ez zuten ezer, ez dirurik, ez ondarerik. Soinean zeramaten arropa ere euren jauntxoena zen. Beren herri eta kideengandik bereizirik ere, esklabu haiek beren ohiturak eta folklorea atxiki zituzten, hein batean.Erritmo erregularra zuen musika oinarri hartuta, esklaboek euren sentimenduak eta bizipenak islatzen zituzten, jaioterritik urrun egoteak eta askatasun barik bizitzeak sortzen zieten tristura adieraziz.
"Blues"
hitzak, hain zuzen, malenkonia esan nahi du
ingelesez
.
Lan egiten zuten bitartean, bertso edo ahapaldiak bat-batean botatzen zituzten. Inprobisatzeko gaitasun handia zuten eta
work songs
izenaz ezagunak diren kantak sortu zituzten. Erritmo erregularrak lana egin bitartean kantatzeko egokiak ziren eta inprobisazioa errazten zuten. Pixkanaka-pixkanaka, melodia horiek aldatuz joan ziren, nekazaritza giroko hasierako bluesaren hastapenak finkatzeko. 12 konpas, harmonia sinpleak eta hiru esaldiko ahapaldiak ziren musika estilo horren ezaugarri nagusiak.
Leroy Carr
eta
Big Joe Williams
izan ziren
XX. mende
hasieran blues estilo horren adierazgarririk onenak.
Ezin daiteke esan bluesa hiri edo estatu zehatz batean sortu zenik. Esklaboak bizi ziren estatuetan entzun ziren lehenengo doinuak;
Georgian
,
Illinoisen
,
Louisianan
,
Alabaman
eta
Mississippin
, esaterako. Dena den, azken estatu horrek eman zuen XX. mendearen lehen erdian artista kopuru handiena. Garai hartan egin zituzten lehen grabazioak, eta horregatik askok eta askok uste dute Mississippi ibaiaren inguruko lurraldeetan sortu zela bluesa.
Herrialdea bitan banatu zuen Sezesio-gerraren (
1861
-
1865
) ostean, esklabotza debekatu egin zuten AEBetan. Apurka-apurka, beltzak gizarteratzen hasi ziren, arazoak arazo. Egoera berri horretan, musika-tresnak eskuratzeko erraztasun handiagoa izan zuten; hasiera batean, eurek egindako banjo zaharra erabili zuten, kalabaza luzeak, egurrak eta arrantzan egiteko sokak hartuta. Gerora, biolina jotzen hasi ziren eta, azkenik, gitarra.
Garai hartan, blues musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten. Hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri horri. Alde batetik bestera ibiltzen ziren musika jotzen eta, ondorioz, bideak, bidegurutzeak eta trenak izan zituzten hizpide abesti askotan. Robert Jonhson izan zen batera eta bestera ibiltzen zen musikari horietako bat.
Bluesean eragin handia izan zuen teknologiaren bilakaerak, XX. mendeko beste hainbat musika estilotan gertatu zen antzera. Grabazioak egiteko aukerak goitik behera aldatu zuen musikagintza eta merkatu berriak ireki zituen.
1920
. urtean egin zituzten, esaterako, blues abestien lehen grabazioak. Geroago, musika-tresna elektrikoak erabiltzeak beste ikuspegi bat eman zien ordura arteko konposizioei. Garai hartakoak dira
T-Bone Walker
,
Little Walker
eta
John Lee Hooker
, egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten artistak.
XX. mende hasieran zabaldu ziren blues doinuak AEBetan, hegoaldeko familia asko
Detroit
eta
Chicagoko
industriaguneetara lan bila joan zirenean. Gerora,
Eric Clapton
bezalako musikari ezagunen arreta piztu zuen bluesak, eta horri esker mundu zabalean egin zen ezagun.
AEBetako esklabo beltzek kantatzen zituzten doinu malenkoniatsu horietatik abiatuta, bluesa asko aldatu da urteetan zehar, eta hainbat estilo berri sortu dira. Rhythm & bluesa, adibidez,
Bigarren Mundu Gerraren
ondoren zabaldu zen.
Gitarra
elektrikoa, pianoa eta bateria uztartu zituzten blues erritmo bizi hori lortzeko. Blues eta
gospel
doinuak nahastuta, berriz,
soula
sortu zen, eta
1950eko hamarkadan
, ostera,
rock
and rolla.