B. B.
edo
B.B. King
, jaiotzez
Riley Benjamin King
(
Itta Bena
,
Mississippi
,
AEB
,
1925eko
irailaren 16a
-
Las Vegas
,
Nevada
, AEB,
2015eko
maiatzaren 14a
)
estatubatuar
blues
kantaria eta
gitarra
-jotzailea izan zen.
Familia pobre batean jaio zen, eta ama bederatzi urte zituela hil zitzaion. Txikitatik elizan abesten zuen eta hamabost urte zituela gitarra ikasten hasi zen. Garai horretan
gospel
-talde bat sortu zuen. Soldaduskan egon ondoren (1947),
bluesera
jo zuen eta kontratu txikiak lortu zituen
Memphis
inguruan, Bukka White bere lehengusuarekin batera. Memphiseko irrati komertzial batean
disc-jockey
gisa aritu zen lanean.
Blue Boy from Beale Street
(B.B. laburdura izen horri dagokio) ezizena hartu zuen, Bobby Blue Band eta Johnny Acerekin jo zuenean.
1949an grabatu zuen lehenengo diskoa:
Miss Martha King
. Ondoren, 1950ean,
Three O'Clock Blues
grabatu zuen, izugarrizko arrakasta izan zuena
rhythm and bluesaren
munduan. 1951-1968 urte-bitartean hogeita hamar bat disko grabatu zituen, eta horietan arrakasta handiko lanak izan zituen:
You Know I Love You
eta
Woke Up this Morning
, besteak beste. 1960ko hamarraldiaz geroztik, ingelesezko
pop
musikaren erreferentzia izan zen:
Live at the Regal
(1965),
Blues Is King
(1967),
Lucille
(1968),
Live in London
(1971),
LA Midnight
(1972).
King izan zen
Sobietar Batasunean
zehar bira egin zuen lehenengo blues musikagilea eta kantaria, 1970eko hamarraldiaren amaieran. Lehenengo aldian B.B. Kingentzat
T-Bone Walker
eta
Elmore James
izan ziren inspirazio-iturri. Baina berehala, eragin horiek gainditu eta bere estilo propioa sortu zuen. Haren abestien hitzak oso sinpleak dira, baina hark duen kantatzeko moduarekin indar handia hartzen dute, batez ere, gitarraren laguntzarekin. B.B. King da bizirik dagoen blues musikagile nagusia. Haren estiloak izugarrizko eragina izan du
rock
musikaren ingeles eskolan:
Jimmy Page
, Larry Coryell,
Eric Clapton
eta abarrengan.
Hirurogeita bi urteko denboraldian, 15.000 ekitaldi baino gehiago eman ditu.