Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Salandra
(Troia,
Foggiatik
hurbil,
Italia
,
1853ko
abuztuaren 13a
-
Erroma
, Italia,
1931ko
abenduaren 9a
) italiar politikaria izan zen.
Erromako Unibertsitatean Zuzenbide irakaslea izan ondoren (1879) diputatu hautatu zuten Alderdi Liberalaren eskutik (1886), eta hainbat alorretako ministro izan zen 1891-1910 urteetan.
1914an
gobernuburu izendatu zuten eta Erromainan gertatu zen matxinada errepublikarrari aurre egin behar izan zion.
Lehen Mundu Gerran
Italiaren neutraltasuna erabaki ondoren, dekretu-legeen bidez gobernatzeko baimena jaso zuen Erregearengandik, eta Gerran parte hartzea erabaki zuen
1915ean
.
Erromarako Martxa
bultzatu zuen 1922an, eta
faxismoaren
aldeko izan zen hasieran. Senatari izan zen
1928an
.
Obra nagusiak:
Italiar neutraltasuna: 1914. Oroitzapenak eta pentsamenduak
(1928) eta
Parte-hartzea: 1915
(1930).