Inauteriak
Alemanian
Inauteria
, halaber
inautea
,
aratustea
(
Bizk.
),
ihauteria
(
Ipar.
),
ihautea
(
Ipar.
),
[oh 1]
edo
maskarita-eguna
(Bizkai sartaldean) bereziki
Europan
eta
Amerikako
hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak
mozorroturik
ospatzen duen
jaia
da,
desfileak
eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore,
parodia
eta
satira
giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "
denbora kartsu bizia
" eta "
jaien jaia
" erabili izan dituzte euren definizioetan.
[1]
Historikoki,
kristautasunaren
tradiziotik abiatzen diren jaiak dira,
baraua
eta beste zenbait gabetze dakartzan
Garizumaren
aurretik ospatzen baitira, baina antzinako
paganismoan
daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.
Inauteriak ospatzen diren herrialdeetako hizkuntza gehienetan izendatzeko gehien erabiltzen den terminoa
carnaval/carneval/carnival
da,
[oh 2]
kristautasunaren inauterien ondorengo Garizuman
haragia
jateko debeku erlijiosoarekin loturik. Batzuen arabera, antzinako erromatarrek
Isis
jainkosaren omenez egiten zuten
carrus navalis
izeneko desfiletik dator, erromatar jatorriaren hipotesia indartuz horrela
[2]
[3]
[4]
. Egun, ordea,
carne levamen
edo
carnisprivium
Erdi Aroko
latinezko adierazpenen jatorria hobesten da, Garizuman haragia jateko debekuari erreferentzia egin eta kristau jatorriaren hipotesia baieztatzen dituena
[5]
.
Euskal Herrian, berriz,
inauteriak
,
inauteak
eta
aratusteak
(azken hau, haragia jaten uztearekin loturik) deitzen zaie jai horiei. Bestelako izen bereziak erabili izan dira, hala nola Lapurdin eta Nafarroan
zanpantzarrak
(jaietako pertsonaiari erreferentzia eginez) eta Gipuzkoan
asteartinak
(inauterietako astearteari erreferentzia eginez). Espainian,
carnestolendas
eta
antruejo
terminoak ere erabili izan dira, bereziki inauteri tradizional zenbait izendatzeko.
Bulgariako
inauterietan erabiltzen diren mozorro zenbait.
Euskal Herriko inauterietako
momotxorroekin
duten antzekotasunak antzinako jatorri
pagano
komuna iradokitzen du.
Paganismoan
eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, bereziki
zeltiar
kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta bereziki
kristautasunaren
baitan kokatu behar dira,
Garizumarekin
loturik
[6]
.
Erdi Aroko
alderantziketa-jaiek ere bere eragina izan dute toki batzuetako inauterien erritu zenbaitetan. Azkenik, kultura burges hiritarren
exhibizionismoa
ere hirietako inauteriak moldatzeko osagai garrantzitsua izan da.
Inauteriak
Saturnalia
eta
Lupercalia
erromatar
jaiekin ere lotu dira.
Saturnalia
jaietan normalean baimendu gabeko jokabideak onartzen diren eta hiritarrek klase sozialak ahaztu eta oturuntzak ospatzen zituzten elkarrekin. Jai horietan printzea ere izendatzen zen, egungo inauteri askotan dauden errege eta erreginen antzera. Printze honen zeregin nagusia jaiak ospatzen zituztenei zentzugabeko aginduak ematea zen.
Lupercalia
jaiak otsailean ospatzen ziren eta ugalkortasunarekin zeuden loturik.
Inauterien jaiak mugikorrak dira egutegian; hau da, urte batetik bestera data zehatza aldatu egiten da, kristau liturgia-egutegiko
Garizuma
eta
Pazkoa
kristau ospakizunak erreferentzia harturik. Oro har, inauteri jaiak
Garizuma
abiatzen den aurreko astean hasi eta Garizuma hasierako
hausterre-egunaren
bezperara arte luzatzen dira, munduko hainbat lekuetan
Mardi Gras
moduan ezagutzen den hurrengo asteko asteartera arte hain zuzen; bestela esanda,
Pazko
aurreko zazpigarren igandea da inauteri-igandea. Toki batzuetan hurrengo asteburuan ere ospatzen dira inauteriak, Garizuma hasita dagoela,
pinatako inauteriak
izenarekin,
Algortan
,
Altsasun
,
Bilboko
Santutxu
auzoan,
Altzan
eta
Errenterian
. Beste batzuetan, ordea, lehenago dira:
Zubietan
eta
Iturenen
esaterako, inauteriak
urtarrileko
azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean ospatzen dira.
Eguberrietatik
Garizuma bitartean ospatzen diren neguko jaiak ere (
Epifania
,
Kandelaria
,
San Blas jaia
,
Santa Agata jaia
, besteak beste) inauterien zikloaren barnean kokatu izan dira. Hori baino lehenago gertatzen diren jaia zenbaitek ere inauterietako ezaugarriak dituzte, Lazkaoko San Nikolas jaia esaterako, non haurrak apezpiku bilakatzen diren,
Saturnalia
erromatar jaietako errituari jarraiki.
Claude Gaignebet
etnologoaren arabera antzinakoek urtea ilargi t'erdiko zikloetan banatzen zuten urtea, ziklo horietako bakoitzak 40 eguneko epea betez gutxi gorabehera.
Kandelaria
egunean, otsailaren 2an hain zuzen, goizenera, hasten dira inauteriak. Horrela, nabarmendu behar da
Eguberritik
otsailaren 2ra arte, 40 eguneko edo ilargi t'erdiko zikloa dago, inauterien baitan sartu ohi diren neguko zikloko jaiek betetzen dutena eta Garizumak 40 eguneko beste ziklo batez jarraipena ematen diona. Inauteri jaien data mugikorra da ordea, eta ez da beti gertatzen otsailaren 2an:
Pazkoa
udaberriko lehenengo
ilbetea
da eta, beraz, inauteria neguko azken
ilberria
da. Beraz, otsailaren 2ko data finkoa, eguzkiaren egutegian oinarritzen den
gregoriar egutegiko
data hain zuzen, antzinako ilargiaren egutegira egokitu behar da inauterien data zehazteko, inauterien antzinako jatorria agerian utziz horrela.
Hipotesi baten arabera, Kandelaria eguna neguaren eta, beraz, denboraren eta eguraldiaren bilakaeraren erreferentzia gisa baliatzen da; adibidez, Europa osoan zabaldurik dagoen tradizio baten arabera,
hartza
otsailaren 2an bere ezkutalekutik zerua behatu eta iluna badago (ilberria eta, beraz, ospatu egingo da inauteria), atera egingo da; argia badago (ilbetea), berriz, beste 40 egunez itxarongo du (inauteria bezalaxe)
[7]
[8]
.
Euskal Herrian
zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da inauteria askotan. Horren adibideak ikusi ahal dira
Sakanako
inauterietan: (
Olaztin
zimaurra botatzen da gurdi batetik eta
Altsasuko
momotxorroek
goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko.
Ituren
eta
Zubietan
, berriz,
joaldunak
ateratzen dira, zarata eginez, erritmo jakin bati jarraiki. Hainbat herritan,pertsonaia doilor jakin bat egiten da erru kolektiboaren petzero, esaterako,
Arabako
Porretero
izeneko pertsonaia, zeina epaitu eta putreek jan dezaten errekara botatzen den.
Egun hiri inauterietako osagai nagusiak
mozorroa
,
musika
eta
dantza
badira ere, inauteri tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.
Beste batzuen arabera,
udaberriaren
hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kutsu
kristaua
ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Kristautasunak jaiak bereganatu eta arestian aipatu diren jaiaren denbora-mugak jarri bide zituen.
Rio de Janeiroko inauteria
hiri inauteriaren erakusgarri argia da. Irudian, inauteri haietan izaten diren karroza bat.
Hiri inauteriak XIX. mendearen bukaeran moldatu ziren eta
ikuskizun
moduan eratu ziren, desfile nabarmen eta luxuzkoak antolatuz eta horietan miresmena eta lilura bilatuz, askotan
turismoari
begira. Hiri inauteri horiek
Errenazimentutik
Aro Modernora
arte Europako errege-gorteetan ospatzen diren
maskara-dantzaldietan
dute jatorri, XIX. mendean hirietako
burgesiako
klaseek garapen bidean ziren hirietara moldatu zutena. Ameriketan ospatzen diren inauteriak ere hiri inauteriak dira gehienetan eta horietan bereziki nabarmena da
Rio de Janeiroko inauteria
.
Antzinako tradiziozko inauteriak, berriz, Europan ospatzen dira gehienbat, han eta hemen herri txiki bakanetan, eta jarraipen biziarekin Euskal Herriko eta Espainiako zenbait eskualdeetan. Hala ere, herri txikietako antzinako inauteriak galbidean daudela eta berezko izaera galdu dutela esan daiteke. Batzuen ustez, inauteri tradizionalak galdu egin dira; esaterako,
Julio Caro Barojaren
hitzetan: "
Inauteria hil egin da, hil egin da, eta ez urtero berpizteko garai batean bezala
"
[9]
. Nolanahi ere, desberdintasun nabarmenak daude oraindik ere tradizioari jarraiki ospatzen jarraitzen den tradiziozko inauterien eta bereziki hirietan ospatzen diren inauterien artean. Diferentzia moduan, hiri inauterietako
disfrazak
eta antzinako inauterietako
mozorroak
bereizi izan dira: hiri inauterietan eder edo umore itxura izatearren pertsonak mexikarrez edo txinatarrez
disfrazatu
egiten diren bitartean, antzinako inauterietan mozorroaren helburua nortasuna erabat ezkutatzea litzateke, ordena irauliz burutzen diren ekintzak anonimatuan utzi eta pertsonaren erabateko bihurketa lortzeko.
[10]
Gainera, mozorro tradizionala iraunkorra da eta urtez urte errepikatu egiten da eta askotan belaunaldiz belaunaldi ere bai. Beste alde nabarmena antolakuntzari buruzkoa da: antzinako inauterietan herritarrak ziren modu
autonomoan
inauteriak antolatzen zituztenak, baliabide eskasekin, askotan erabilgarriak ez ziren jantziekin eta urtez urte erabiltzen diren maskara eta bestelako osagarriekin; hiri inauterietan, berriz, udalak eta jai-batzordeak dira ikuskizunak antolatu eta askotan konpartsen gastu handiko mozorroak eta azpiegiturak finantzatzen dituztenak.
Unanuko
mamuxarroak.
Euskal Herrian
inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian,
Francoren diktadurak
jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan,
Tolosan
esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan
Udaberri jaiak
izena hartuta.
Gipuzkoan
,
Tolosa
(ikus
Tolosako inauteriak
) eta
Donostiako
hiri inauteriak dira jendetsuenak. Herri askotan,
kaldereroen
jaia ospatzen da inauterien aurreko asteetan.
Donostian
,
artzainak eta inudeak
izeneko jaia ere ospatzen da inauterien aurreko igande batean.
Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute
Ituren eta Zubietako inauteriak
,
Lantzeko inauteriak
,
Unanuko inauteriak
eta
Zalduondokoak
.
Antzuolan
sorgin dantza
izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren.
Enkarterrin
Carrascoliendas
izenarekin ospatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek
oilar
beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz
[11]
.
Zuberoan
maskaradak
izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.
Espainian
oso ezagunak dira
Cadiz
eta
Tenerifeko
inauteriak. Cadizen
chirigota
izeneneko kantari taldeak agertzen dira eta mozorrotuta joateaz gain umorezko kritika soziala egiten dute kantuz. Tenerifen desfilea da ekitaldi ikusgarriena,
Rio de Janeiroko
inauteriaren antzera. Hiri-inauteri horietaz gainera, inauteri tradizionalak baduade; esate baterako,
zamarron
izeneko pertsonaia arrunta toki askotako inauterietan.
Mende askotan zehar
Parisko inauteriak
famatuenetakoak izan baziren ere, XX. mendean zehar bertan behera geratu ziren, harik eta XX. mendearen bukaeran arrakasta handiz berreskuratu ziren arte. Ospetsuak dira, orobat,
Dunkerque
,
Annecy
,
Granville
eta
Limoux
hirietako inauteriak.
Karibeko
Martinika
eta
Guapalupeko
inauteriak bertako inauterien ezaugarriak dituzte.
Veneziako inauteriak
dira
Italia
osoan ezagunenak.
1268tik
ospatzen dira, gutxienez.
XVII. mendeko
jantzi landu eta ikusgarriekin mozorrotzen dira, maskara landuekin.
Notting Hill Carnival
.
Londresko
Notting Hill
auzoan milioi bat eta erdi pertsona biltzen dituen desfilea ere egiten da. Bertako
Karibeko
immigranteek ekarritako inauteria da eta
Brasilgo
inauterien antzekoa da.
Bereziki frantziar kolonizazioan jatorri duten inauteriak ospatzen dira hiri batzuetan,
Mardi gras
izenarekin. Ospetsuena
New Orleans
hiriko inauteria da, baina beste hiri batzuetan ere ospatzen dira, hala nola
Mobile
eta
Pensacolan
.
Munduko inauteri ezagunenak dira, bereziki
Rio de Janeiroko inauteria
. Han,
karroza
landu eta koloretsuekin desfile ikusgarriak egiten dira,
sanba
musikak lagunduta dantza eginez etengabe.
- ↑
Hitz hau singularrez erabiltzen da Iparraldean eta singularrez nahiz pluralez Hegoaldean.
- ↑
Euskara batuan onartuta ez dagoen arren, euskarak ere, mailegutzat, erabilia du
karnabal
; ikus ≪karnabal≫ sarrera,
Orotariko Euskal Hiztegia
n
. Googleren bilatzailean ere, guztira 216.000 sarrera ageri dira 2012ko otsailaren 14an,
karnabalak
bilaketa-terminoa sartuta.
Carne levare
latinezko esamoldetik bide dator (≪haragia utzi≫, alegia), ikus:
(Gaztelaniaz)
Caro Baroja, Julio. (1979).
El Carnaval. Analisis historico-cultural.
, 33-35 or.
.;
eta hortik gaztelaniaz
carnaval
, frantsesez
carnaval
, ingelesez
carnival
, alemanez
karneval
eta italieraz
carnevale
, besteak beste.
- ↑
Julio Caro Barojak
eta
Josefina Romak
emandako definizioak. Ikus:
(Gaztelaniaz)
Prat i Caros, Joan. (1993).
≪El carnaval y sus rituales: algunas lecturas antropologicas≫
Temas de antropologia aragonesa
..
- ↑
(Ingelesez)
Valantasis, Richard. (2000-06-19).
Religions of Late Antiquity in Practice.
Princeton University Press
ISBN
0691057516
.
(Noiz kontsultatua: 2018-02-11)
.
- ↑
1947-, Di Cocco, Giampaolo,. (2007).
Alle origini del carnevale : mysteria isiaci e miti cattolici.
A. Pontecorboli
ISBN
8888641297
.
PMC
191812125
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Forrest, M. Isidora. (2001).
Isis Magic: Cultivating a Relationship with the Goddess of 10,000 Names.
Llewellyn Publications
ISBN
9781567182866
.
(Noiz kontsultatua: 2018-02-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Carnival | Origin and meaning of Carnival by Online Etymology Dictionary≫
www.etymonline.com
(Noiz kontsultatua: 2018-02-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Prat i Caros, Joan. (1993).
≪El carnaval y sus rituales: algunas lecturas antropologicas≫
Temas de antropologia aragonesa
.
- ↑
Euskaraz badira esaerak Kandelaria eguneko erreferentzia aipatzen duten esaerak:
Kandelario bero
(argia, beraz)
, negua dauko gero; Kandelario hotz
(iluna, beraz)
, negua joan da motz
esaeran
- ↑
(Gaztelaniaz)
Gaignebet, Claude. (1984).
El Carnaval.
, 13-14, 20-24 or.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Caro Baroja, Julio. (1979).
El Carnaval. Analisis historico-cultural.
, 25 or.
.
- ↑
Araolaza, Oier. (2013). ≪Eskean egiteko aitzakia dira neguko festak≫
Baleike
.
- ↑
≪Las ≪carrascoliendas≫ volveran a cantarse setenta anos despues≫
Gara
2011-3-11
.