Tartaro (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tartaroak
(tatarlar / татарлар)



Biztanleak guztira
10 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
  Errusia : 5.554.601
  Uzbekistan : 1.250.000
  Turkia : 1.200.000
  Kazakhstan : 400.000
  Ukraina : 350.000
  Tajikistan : 200.000
  Kirgizistan : 140.000
  Turkmenistan : 60.000
  Azerbaijan : 30.000
  Errumania : 23.000
  Bielorrusia : 15.000
  AEB : 11.000
  Txina : 8.000
  Polonia : 4.900
  Georgia : 4.000
  Letonia : 2.711
  Lituania :3.000
  Moldavia : 2.800
  Estonia : 2.500
  Finlandia : 800
Hizkuntza
Tatarera , errusiera
Erlijioa
Musulman - sunitak eta kristau ortodoxo batzuk
Zerikusia duten beste giza taldeak

Tartaroak [1] ( tatareraz : tatarlar/татарлар) Asiako turkiar etnia bat dira. XX. mendearen amaieran 10 milioi kide inguru zituen. [2] Gehienak Errusian bizi dira (5.500.000 inguru dira). Hala ere, badaude 30.000 tartaro baino gehiagoz osatutako komunitateak Turkian , Uzbekistanen , Kazakhstanen , Ukrainan , Tajikistanen , Kirgizistanen , Turkmenistanek eta Azerbaijanen . [3]

Jatorrizko tartaroak ipar-ekialdeko Gobin bizi ziren, V. mendean , baina IX. mendeko kitaien konkistaren ondorioz, hegoalderantz migratu zuten. XIII. mendean , Genghis Khanen Mongolen Inperioak menderatu zituen. Batu Khan bere ilobak bultzatuta, mendebalderantz jo zuten, Errusiako esteparantz . Bertan bere hizkuntza garatzeaz gain, islamera aldatu ziren.

Egun hiru taldetan banatuta daude: Volgako tatariarrak, Lipkako tatariarrak eta Krimeako tatariarrak .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]