Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Merton Solow
(
Brooklyn
,
New York
,
AEB
,
1924ko
abuztuaren 23a
-
Lexington
,
Massachusetts
,
2023ko
abenduaren 21a
) estatubatuar ekonomialaria izan zen.
Ekonomiako
ikasketak egin zituen,
Harvard Unibertsitatean
(
1951
).
1949rako
Estatistikako
irakasle gisa hasi zen lanean,
Massachusettsko
Ekonomia Institutuan.
1954an
ekonomiako irakasle laguntzaile bihurtu zen, eta
1958an
irakasle.
1956an
ekonomiari buruzko pentsamendua argitaratu zuen ≪A contribution to the theory of economic growth≫ artikuluan, eta
1957an
Technical change and the aggregate production function
liburua plazaratu zuen.
1961ean
Lyndon Johnson
presidentearen ekonomia-aholkularien batzordeko kide izendatu zuten. 1964-1965 urteetan Teknologia, Automatizazio eta Aurrerapen Ekonomikorako Batzordeko kide izan zen.
1964an
, Ekonometria Elkarteko lehendakari hautatu zuten, halaber.
1968an
Ameriketako Ekonomia Elkarteko lehendakariorde izendatu zuten, eta
1979an
presidente.
1972an
, Zientzien Akademian sartu zen. 1975-1981 bitartean Bostongo Erreserbako Banku Federaleko Zuzendari Batzordeko kide izan zen, presidente 1979tik aurrera. 1977-1980 bitartean Ameriketako Arte eta Zientzietako Akademiako kide izan zen.
1987ko
urrian
Ekonomiako Nobel Saria
jaso zuen, ekonomiaren hazkundeari buruzko teoriaren alorrean egindako ekarpenengatik.
Lanik aipagarrienak:
Linear programming and economic analysis
(1958);
Capital theory and the rate of return
(1963);
Sources of unemployement in the United States
(1964);
Price expectations and the behavior of the price level
(1970);
Growth theory: an exposition
(1970). Mundu osoan ezagunak dira, bestalde, teoria ekonomiko matematikoaz,
kapitalaren
eta hazkundearen teoriaz,
makroekonomiaz
eta baliabide naturalen ekonomiaz egindako lanak.
Solow Massachusettsko Teknologia Institutuko (
Massachusetts Institute of Technology
) irakasle izan zen, eta hori baino lehen
Columbiako Unibertsitatean
irakatsi zuen.
|
---|
1969?1975
| | |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|