Wikipedia, Entziklopedia askea
Leslie Howard
(
1893ko
apirilaren 3a
, Forest Hill,
Londres
–
1943ko
ekainaren 1a
,
Bizkaiko golkoa
)
ingeles
aktore
,
zinema zuzendari
eta
ekoizle
bat izan zen. Nagusiki pertsonaia zintzo, zuzen, galai eta dotoreak antzeztu izan zituen.
Bere ibilbide osoko paperik ospetsuena
Gone with the Wind
(1939) filmeko Ashley Wilkes pertsonaia izan zen, beste hainbat filma ezagunetan ere antzeztu zuelarik:
Berkeley Square
(1933),
Of Human Bondage
(1934),
The Scarlet Pimpernel
(1934),
The Petrified Forest
(1936),
Pygmalion
(1938),
Intermezzo
(1939),
"Pimpernel" Smith
(1941) eta
The First of the Few
(1942).
Bigarren Mundu Gerran
nazien
aurkako ekintzaile sutsua izan zen. Gai diplomatiko batzuk
Portugalera
eraman zuten eta itzulerako
Lisboatik
Londresera
hegaldian zihoala ustez
alemaniar
hegazkinek eraso eta
Bizkaiko golkoan
hil edo desagertu zen.