John Dewey
(
?duːi
ahoskatua) (
Vermont
,
1859ko
urriaren 20a
?
New York
,
1952ko
ekainaren 1a
) estatubatuar
pedagogo
eta
filosofo
pragmatiko
bat izan zen. Pedagogo moduan,
eskolaren
helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen, ikuspuntu pragmatiko batetik eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako
demokrazia
eta
lankidetza
bultzatuz
[1]
. Bere ideiek batez ere 1920-1940 urte bitartean izan zuten eragina eta egun, hezkuntzan guztiz onartuak eta arruntak diren arren, bere garaian aurrerakoiak izan ziren eskola tradizional zurrunaren aldean.
Pedagogo honek (
modernismoaren
barruan kokatua) eskola tradizionalaren eta antzinakoaren aurkako zenbait proposamen pedagogiko berri formulatu zituen. Hartara, hezkuntza berriak antzinakoa gainditu beharko du, ez soilik diskurtsoan baizik eta praktikan ere.
John Deweyren teoria aztertuta, haren ustez,
hezkuntzaren zeregina, beharrezkoa izango da giza biziraupenerako
; funtzio hori, gizartearen oinarrizko zereginen barne kokatzen da, aurrera egiteko ezinbestekoa izango da.
Umeak, bilatu, aztertu, miatu, eta ingurunea arakatu behar du,
esperientzia
ikasteko beharrezko metodoa izanik. Honela, egoera berrien aurrean interes, malgutasun eta kuriositatea handiagorekin erreakzionatuz. Kontrakoa, emandako emaitza finko baten arabera aritzea izango da. Beraz, hori jakinda,
esperientzian oinarritutako teoria
bultzatzen duela esan beharra dago, hau da, ikasketak, umearen esperientziaren araberakoak izango dira, honela, egiten duenaren kontzientzia hartuz.
Deweyen iritziz,
eskolak
haurraren
garapenaren alde jokatu behar du, garapen hori besteekiko elkartasunezko jokabidean izan behar dela nabarmenduz. Horrela, adimena haurrak beretzat duen zerbait izateaz haraindi, besteekiko harremanetan erabili behar duen zerbait da. Aldi berean, eskolak bizipen eta esperientziarako gune izan behar dela baieztatzen du, haurraren berezko jakin-mina aprobetxatuz, eta, teoria baztertuz,
praktika
, esperimentazioa eta jolasa
(
learning-by-doing
)
direla hezkuntzaren ardatza. Ildo beretik, Deweyek irakasleen jarduera lankidetzan eta etengabeko komunikazioan oinarritu zuen, haurraren hezkuntza prozesua behatuz eta zuzenduz. Irakasgaien araberako
eskola ordutegiaren
aurka agertu zen eta haurren praktika-jarduerek bizitzako arlo guztietarako irakaspenak eman ditzaketela erakutsi zuen
[2]
. Bere ideiak egiaztatu eta praktikan jartzeko,
University of Chicago Laboratory Schools
izeneko laborategi-eskolak sortu zituen
Chicagon
.
Hau posible izateko, eskolak zenbait puntu betetzea beharrezkoa izango da:
- Umea hezkuntzaren erdigunea
izan beharko da.
- Umeak
egiten ikasi
behar du, interakzioa eta jarraipena ezinbestekoa izanik.
- Eskolak bizitzaren
errealitatea
erakustea
funtsezkoa izango da. Hau honela izanda, bertan, ezagutzak arazodun egoerak konpontzeko balio izango du.
Eskolak bete beharreko urratsak ikusita, Deweyren
proposamen metodologikoa
bost fasetan bereziko da:
- Umearen esperientzia aktuala eta erreala antzematea.
- Esperientzia horretatik sortutako arazo edota oztopoak identifikatu.
- Irtenbide posibleak bilatu.
- Irtenbiderako hipotesiak formulatu.
- Ekintzaren bidez hipotesiak egiaztatu.
Puntu hauek kontuan izanda, Deweyk, hezkuntza beharrezko elementutzat hartzen du, gizartearen eguneroko gertaerei aurre egiteko. Beraz, honen ustetan, hezkuntza behar soziala da, norbanakoaren ezaugarrien araberakoa izan behar dena: sexua, adina, etab. Honela, bi hezkuntza mota bereizten ditu, formala alde batetik, eskolan burututakoa izango dena, eta bestetik, ez formala, gizartean ematen dena.
Hau jakinda, umeak ikasteko erarik egokiena, gizartea eta bertan ematen diren jarduerak aztertzea izango da, horien artean, usadioak edota
sentimenduak
. Baina Deweyren teoria jarraituz, hauek ez dira era fisikoan ikertu behar, baizik eta horien izaerari gizarte-ingurunearen bitartez. Honela, umea gizartean ematen diren jarduerak erreparatzen dituen bitartean, aldi berean honek bertan murgiltzen laguntzen du, bertako jarrerak barneratuz.
Honela, banakako edota taldeko esperientzia ikasketari esker, norbanakoak gizartearen biziraute teknikak ikasteaz gain, hauek garatzen ditu. Izan ere, Deweyk, bi metodo hauek bereizten ditu, taldekoa eta banakoa. Lehenengoa, xede komunetara heltzeko ekintza
indartsua izango da; eta bigarrena, aldiz, hezitzailearen eta heziaren arteko interakzioa izango da.
Proposamen pedagogiko honen bitartez, gizartearen moralitatea (arauak, ohiturak, pentsaerak,
kultura
, eta abar) onartzeko lagunduko duen erreminta izango da hezkuntza.
- (Gaztelaniaz)
John Dewey,
Democracia y educacion
, , 2004, Ediciones Morata (isbn = 9788471123916)
- (Gaztelaniaz)
John Dewey,
La teoria de la valoracion
, 2008, Siruela (isbn = 9788498411522)
- (Gaztelaniaz)
John Dewey,
El arte como experiencia
, (
Ars as Experience
, 1934), 2008, Paidos.
- (Gaztelaniaz) Corcuera, A.
John Dewey y sus aportes a la educacion moderna.